Juan Carlos, 2015

La conquista de lo absoluto es una contradicción de la esencia misma del concepto anarquista; es siempre una coacción, una autoridad abstracta, una entidad metafísica como Dios o la Ley. La Doctrina no es más que el formulismo en que se encierra lo absoluto.

Antes una choza, un vaso de agua y un puñado de castañas, que la labor en común con quien no place. Que toda civilización perezca con sus casas de seis pisos, sus ascensores, sus aeroplanos, su telegrafía sin hilos y sus monstruos marinos de guerra, si todo esto debe aumentar la dependencia del individuo.

Carlos: No hay nada más patético que un anarquista dogmático. Porque parece que es una contradicción de los    términos. Un anarquista, por definición, es un librepensador y no puede ser dogmático, o no debe serlo. Si yo en una discusión con alguien utilizase como un argumento de autoridad que Bakunin dijo esto o Kropotkin dijo lo otro, inmediatamente se produciría cierto estupor. Estamos aquí discutiendo como librepensadores pues no tenemos que depender de las citas.

Segi letzen!

Errealismo erreformista eta errealismo iraultzailea politikan. Azken aldiko gertaerek ahalbidetzen dizkiguten hainbat ikasketa

 

“Estar desarmado te hace despreciable (…), porque del hombre armado al desarmado no hay proporción alguna (…). Así que nunca hay que apartar el pensamiento del ejercicio de la guerra (…) y nunca estar ocioso en tiempos de paz.”

“defecto natural de los hombres: el querer por encima de todo vivir el día a día y el no creer que pueda ser aquello que no ha sido.”

Nicolás Maquiavelo. El príncipe

“El realismo revolucionario sabe aunar dos cosas, el ímpetu y el respeto, la audacia y la cautela, la fuerza y la prudencia, “hacer uno de Papa a su manera” o “lograr que no fuera Papa quien él no quería.””

Mario Tronti

 

Lukacs pentsalari eta iraultzaile Hungariarrak Lenin errealismo iraultzailearen pertsonaia nagusia zela zioen, iraultzaile Errusiarraren omenez idatzitako izkribu ezagunetan.  Errealista baitzen Lenin, pausoak ongi neurtzen zituen dantzaria, politikaren linboan aritua XIX. mendearen amaieratik 1922ra arte- gaixotasunak gogor jo zuen momentura arte. Baina ez nolanahiko dantzaria, gizartearen kritikaren kontzeptua muturrera eraman zuena, iraultzailea, kontzeptua gainditu eta errealizatzen saiatu zena. Eta noraino iritsi! Gizarte burgesaren kritika, langileriaren antolakuntzaren emaitza soilik izan daitekeena. Formazio sozialaren kalkulu kritikotik abiatuta eta zientziari leialtasunez aritu zen bizitza osoan zehar Lenin, norberaren indarrak bikainki kalkulatuz eta etsaiarenak konkretuan ezagutzeaz arduratzen zena. Politikaren gaineko figura berria dugu Lenin, errealista politiko antagonista, kritikoa, iraultzailea izateagatik maitatua gure artea, maitatua eta sakonki ezagutua.

Segi letzen!

MARIJAIAK EZKUTATZEN DUENA, ZERBAIT OSPATZEKO AL DUGU BA?

Kolaboraziyue: Gure Iraultzie

Laixte betekoie bi urte artikulu hau sarien publikau zala, Borroka Garaia da! webgunien zehazki. Egun Euskal Herriko gazte mugimenduek ditun gatazka pertonalai, gatazka kolektibuei, soluziyuek billatzen hasteko asmoz eindako artikulu bat da hau. Neure iritziz, ekarpen haundiye in dezake, baldin eta defenditze deun heldutasun politiko hori paktikan jartze badeu, bestela ez. Horreatik, ekarriet gaur testu hau KontuLepoa, bi urte hauek asko emanduen arren, askoz geyo dakeulako emateko, geure baitatik hasiz. Bilboko aste nagusiyen atariyen idatzi zan arren, ez lasaitu; gañien diteun herriko, herri ondoko ta beste eozein festatako baliyo digu lan honek.

Beraz, artikulu hau sortzeko lana hartu

zunai eskerrak ematie bakarrik geratze zait, eskerrak emateko moduik onena irakurle geyongana allatzeko saiakera itie izanik. Jatorriyen gazteleraz idatziye izantzan arren, euskera itzultzeko saiakera itie erabaki det (hartu pazientziye), beste baten esplikaukoituten arrazoi batzuatik.

Besteikpe, irakurri, pentsau, eztabaidau, atea konklusiyuek, ta batez e, praktikan jarri!

Segi letzen!

Kantulepo 1. atala: Signaculum Virginitatis


Idazten abileziye iñoiz euki ezdiñaten arren, musikiekiko nere zaletasune, ta jendiek ezautuko eztun talde bat ezautzea ematiek emateiten pozak erakarrite, atal berri honi hasierie ematea bultza natxink. Sayauko naunk, noizien behin jendiek ezezagun izengoun talden bat ezagutarazten, eo intentatzen behintzet. Lelengo atal hontako, Kontu Lepo irratiyen lenengo programan hitzein zan taldiez idatzikoizuet, Signaculum Virginitatis taldiez hain zuzen. Taldien historiyez gain, beayen maketie ta KK91 maketan sartu zituben bi kantuek jarrikoitxiñat, interesatze bazaitzue deskargau ahal izeteko.
Segi letzen!

Urrestillako Festa Batzordearen erantzuna Ramon Etxezarretari

Festak pasatuta, Ramon Etxezarreta herrikideak Diario Vasco egunkarian argitaraturiko A Manadas zutabea eta Uztarria herri aldizkariko 207. zenbakian argitaraturiko Manadak, saldoak artikulua direla eta, geure burua hainbat balorazio eta hausnarketa egin beharrean ikusi dugu. Testu hau horren emaitza da.

Hasteko, Urrestillako Festa Batzordeko kideok hainbat hausnarketa eta eztabaida emateko beharra dugula ikusarazi digu festetan jazo den gertaera horrek. Orain arte, kudeaketa hutsera bideratu den eragile bat izan da gurea, festen formari eta egitarauaren oparotasunari erreparatu diona batik bat, festetan plazaratzen genuen edukiari garrantzia handirik eman gabe jardun duena. Gertaerok erakutsi digute gure herriko festa eremua ez dela jendartetik kanpo dagoen festa eremu bat, ez dela festa eremu neutro bat, eta, ondorioz, erabaki batzuk hartu beharrean gaudela. Festa hauetan sentitu dugun baliabide faltak hausnarketa sakon bat egitera garamatza, aurtengoan hartu ditugun norbanako erabakien ordez, guztion artean eztabaidatuko ditugun erabaki kolektiboak adostea ekarriko duten hausnarketetara.

Alde batetik, zure testuetan darabiltzazun konparazioen onartezintasuna azpimarratu nahi dugu, Ramon. Ez dugu onartuko gure jardunak Europan azken mendeetan izan ditugun “kataklismo kriminalen bezperetako jokamoldeak” direla esatea; ez dugu onartuko gure jarduna holokaustoarekin konparatzea; ez dugu onartuko, gure jardunaren bidez, sexu eraso bat ez salatzea bultzatzen dugunik egoztea; eta, azkenik, ez dugu onartuko gure jarduna guztiok ezagutzen dugun Manada izeneko boskote nazkagarriarekin alderatzea.

Bestetik, testuetan zehar jorratu duzuna baldintzatzen ez badu ere, ohar bat eman beharrean gaude. Ondo egiten duzu testuaren hasieran omen partikula erabiltzearekin, ez baitzabiltza erabat zuzen zure jardunean eta hainbat kasu nahasten baitituzu. Informazio ona omen testu onen oinarri. Hala ere, esan beharra dugu, zuri beste hainbat gauzak sortzen dizuten asaldura, guri zure testuetan justizia formalari egiten diozun apologiak eta ematen diozun zilegitasunak sortzen digula. Zuretzat, justizia formalaren bidez kondenatu ez denak, zilegitasuna du kalean nahieran ibiltzeko. “Me niego a aceptar que la justicia es una utopía, un imposible“, diozu; zoritxarrez edo zorionez, ordea, justiziak ez dio zure pentsamenduei edo onarpenei erantzuten, ez dio zuk onarekiko edo txarrarekiko dituzun kontzepzioei erantzuten. Ondotxo dakigu justizia formalaren atzean gure eskuetatik alde egiten duen zerbait dagoela. Guk, elkartasunezko eta askea izango den jai eremu bat egiten dihardugunok, zuk justiziarekiko duzun ulerkerarekin ez dugu bat egiten, eta jai eremu aske eta parekidea izan dezagun beharrezkoak diren neurriak hartuko ditugu. Festen lehen egunean egin genuen elkarretaratzean eta festetan zehar zintzilikatuta egon diren aldarrietan berresten gara, eta ozen diogu ez dugula ez erasorik ezta erasotzailerik onartzen ez gure jaietan, ez inon!

Azkenik, Ramon, gogorarazi nahi genizuke, ondotxo dakizula nor garen eta non gauden, non biltzen garen, zein etxetakoak garen eta noren seme-alabak, ilobak edota bilobak garen. Beraz, eskertuko genizuke, komunikabideetan gure izena zikindu ordez, gugana etorri eta eztabaidatzea.

Kontu Lepo irratia [1.saioa 2018/06/26]

Podcast honetan 80. hamarkadan Azpeitia eta Azkoitian martxan izan zen Kakaflash irratiko kide bat elkarrizketatu dugu, Kontu Lepo webguneari errepasoa egin diogu, herria aztindu duten azken albisteekin batera eta azkenik Kantu Lepo atalean Kakaflash irratiak argitaratutako maketari eta garaiko herriko panorama musikalari bota diogu begirada eta belarria.

Ramon Etxezarretan gaurko zutabien irakurketa politiko bat

Iepa jente!

Gaurko hontan gure herriko apologista burges batek Vocento taldeko egunkari baten idatzi dun artikulue aztertuko det, eduki aldetik bere diskurtso konfuso horrek esan nahi duna garbi utzi ahal izeteko erramientak eskaintzeko asmoz.
Gure launen zutabetxo konfusue “parece ser” batekin haste zaigu, tabernan o aitu dun nunbaiteko festatan gertau ahal izen dan gertakari posible bat azaltzen hastealaik. Beak azaltzeitun gertakariyen zehaztasunen asuntue albo batea utziko deu (ya que solo parece ser), ta bere mezuen eduki politikue azaleratzeben zitai emangoiou garrantziye.

Segi letzen!

Azpeitiko Cool Tour-a

Orrazirik gabeko lamia naiz ni. Hau nire aurreneko kolaborazioa da. Lamiak haserretu egiten omen dira orraziak kentzen badizkiete. Niri ere orrazia lapurtuko zidaten, antza. Haserre egoteko motiborik badut, behintzat. Kontu Lepora nola iritsi naizen kontatzen hasi ninteke, baina gaur nahiago dut beste bide (tour) baten inguruan hitz egin. Izan
ere, Azpeitiak aukera asko ematen ditu Cool Tour-a (kul tur-a) egiteko.

Azpeitiko Kul Turra egin nahi baduzu hainbat bide har ditzakezu, Azpeitiak Experience asko eskaintzen dituelako . Turismoa eta kultura eskutik doazelako zenbait pertsonen ahotan.

Hasteko, Inaziotar Bidea aukera dezakezu. Duela ia 500 urte inguru, 1522. urtean, Loiolako Inazio gure patroi handiak Azpeititik Kataluniara egin zuen bidea da hori.

Segi letzen!

Burokraziaz, sektarismoaz eta denbora marko berriez

 

Gaurkoan hausnarketa labur batekin natorkizue blog- era, presaren presaz nahiko nukeen besteko analisi politikorako aukerarik ez baitut izan. Dimentsio sozial bat duten edota horren bidean sortu diren mugimendu politikoetan- izan ezkerreko zein eskuinekoak, iraultzaileak ala bestelakoak- garrantzia berezia duten hiru kontzeptu tratatuko ditut, horretarako Gramsci politikari eta teorialari sardiniarrak bere kartzelako kaieretan buruturiko hausnarketa labur batzuk plazaratuz. Burokrazia, sektarismoa eta denbora sozial eta honenbestez politikoen gaineko hausnarketak mahai- gaineratzen saiatuko naiz. Segi letzen!

Demokratak eta apaizak

Goizero moduan lanean, irratia piztuta, neure zereginak nola hala betetzen ari nintzen astelehenean. Euskadi Irratia entzun ohi dugu lantokian eta han ari ziren betiko tertuliano aspergarriak Gure Esku Dagoren giza katea gora eta Altsasuko auziaren proportzionaltasunik eza behera. Nork erabakitzeko eskubidea zabalago defendatuko, nork justizia ozenago aldarrikatuko, nor demokratago. Nazkatuta, irrati katea aldatu eta Arrate Irratia jarri nuen. Meza ari zen han, berriz; meza santua.

Segi letzen!

« Sarrera zaharrak

© 2018 Kontu Lepo