Author: Artazio Bonlieux

Desalojo bat ziudade handiyen

Gauerdiko ordubata inguruen izengoa ta ostirala. Ilun dao oso. Ointxe komentau deu atzien utzi detenak ta biyok ilargiye iye daola betie. Pare bat egun faltako zaixkola osatzeko. Hemen behien, zementuzko ziudade hontan, hotza, halare, ilune, ta bakartasun eskergarri bat kalien. Nahiko harrigarriye bada hori, diskotekatako kolak ta basotubuen arrastuek ez somatzie. Aristotelesek arrazoi, ordie. Nola bateatu, nola ulertu berdin osotasune ta separaziyue, distirie ta grixe, zuzentasune ta okerkeye, Zerue ta Lurre. Kosmologi modernue (modernidadie), bean teleskopiyo ta metodo logikuekin, alper-alperrik dabil. Nunbaitea allau nahi! Noa? Ezta ezertaz konturatzen. Sekularizaziyuen pasue (erlijiyuen jarraipena bide ez-erlijiosotik) eztao parre in gabe behatzeik.

Segi letzen!

Bakuninen parabola

Bihotz sentiberak eta izpiritu bizkorrak aski dute munduari bistazo bat botatzearekin izakiaren miseriaz jabetu eta askapenerako bideari ekiteko. (…)

Kotoi-artean hezitako printzetxoak behargin bat, gaixo bat eta hilotz bat lehenbizikoz behatzea nahiko, Buddha bihur zedin. Aitzitik, gaur egungo edozein idazlek zientoka hilotz behatzen ditu, munduan zerbait gaizki doala ondorioztatzen du, eta, asko jota, erdi-purdizko eleberri-bilduma idazten du.

Eric Voegelin (1938)

Egin-ezintasunaz ari bagara, eta ez borondate faltaz, egiazki, Jainkoaren aurrean kunplitu duzu egitekoarekin; inork ezin dizu ezer aurpegiratu. Berdina baitira Jainkoaren aurrean egin izana eta ahal izango denean egiteko nahimena.

Eckhart maisua (XIII.mendea)

Eckhart maisuak aurre-baldintza potolo baten onarpenarekin jokatzen du: gizakiaren egiazaletasuna. Nahimenak, harentzat, egiatia,  benetakoa, behar duelako derrigorrez, definizioz. Gezurtien garaian bakarrik exijitu ahal dira ekintzak, justifikazio etiko gisa. Eta, horregatik, gezurtien garaian exijitu behar dira derrigorrez ekintzak, lioke bete-betean Bakuninek, justifikazio etiko gisa.

Segi letzen!

 

Iritzi-emaileak, egunkeria politikoan saltsan elkarren artean isekaka eta nor-gehiagoka dabiltzanak, dira gu ikusi bezain pronto batu eta etsai gisan lerrokatzen zaizkigunak. Horiek dira filodoxoak (Platon).

Pazientziaz daramatza norberak bere okerkeria eta ohitura txarrak. Aldiz, txapako mandoa baino hiratuago jartzen da okerkeria horiek uzteko eskatzekotan (Goethe).

Bizi-tokitzeak lotzen ditu gizakia, lekua eta espazioa (Bollnow).

Etsipen garaian, bizi-toki aldaketarik ez bedi (San Inazio).

Eta zuk diozu «gero». Baina nik diot ezen ez gero, baina orai (Axular).

Ezer egin ez baina etengabe prometitzeak ezaugarritzen du gizaki progresista, Nietzsche gizajoak azkar beha bezala. Badakigu, ordea, injustizien eta opresioen salaketa egitera mugatzen gineneko garaia igaro dela. Biktimek ez dute, gaur, inor gupidatzen.

Segi letzen!

© 2017 Kontu Lepo