Author: Manfred

IZENA ETA IZANA

 

Zein zara?  /  Nor zara?  galderek behar dute erantzun bakar bat,

zarena…. nahizena… definitzeko aiña

balioko duen hitz solte bakana,

Izena.

 

Zer zara? galderak behar omen du erantzun bakar bat,

zarena…. nahizena… deskribatzeko aiña

balioko duen hitz solte bakana,

Izana.

 

Norbere izana nekez deskribatu genezake hitz solte batean, kanpo begirada batek deskribatutako esanean, jendeak badu joera oinarritzeko bere lanbidean, garenaz eta izan nahiaz pentsatu eta hausnartu beharrean.

 

Pertsonarik “xinple” eta “gizajoenak” ere baditu bere izana deskribatzeko bi hitz.

MIKRO-IPUINAK

 

IREKI ala ITXI

Batzutan itxia naiz eta bestetan irekia, zergatik? Hori da askotan nire buruari egiten diodan galdera. Seguraski jendeak ere galdetuko du zergatik naizen batzutan horren gardena eta zergatik dauzkadan bestetan horrenbeste misterio. Haizeak nondik jotzen duen ere aldea egongo da akaso, auskalo…

Era berean galdetzen dut zergatik dauden batzuk etengabe irekita, ez al dute ezer izkutatzeko? Ezkerreta daukadan horrek, nabaria da ez duela lotsa izpirik bere barrena erakusteko…. egia esan normala deritzot, hemendik ikusten ari naiz eta dena dago horren txukun!

Segi letzen!

HUTSA

 

Hutsa sentitzen naizen momentuak huts – uneak dira,

agerian dira norberaren hutsuneak huts – garaian,

noizbait egindako hutsaldi, hutsegite eta frustrazioen lekukoak huts – aldian.

 

Hutsa sentitzea ez da hu(t)skeria, baina bai norberaren hutsarteak betetzeko motibazio, hu(t)stasunari buelta emateko huts – unea.

 

Hutsak persepzio ezkorra ekarri ohi dakar,

nakar ikuspuntu desberdinetik begiratzera,

ematera bete sentsazioa,

motibazioa huts – uneak iraultzeko,

moldatzeko nahi dugun hortan,

lotan ez geratzeak duen garrantzia hauspotuz,

indartuz norberaren kontzientzia,

militantzia pertsonalak badare,

halere errealitateak hor jarraitzen du lakar, makal, takar

 

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

 

Eliza hutsak ditut maite bestelako edukiz moldatzeko, izan liburutegi nahiz asketxe, jendez gainezka daudenetan hutsarteak betetzeko. Norbaitek esango dit hori ez dela nire onerako eta beharrezkoa dela eliza arima hutsak gidatzeko.

Nik esango diot, “jainkoak sortu zuela mundu zikin hau, lehen aldia zenez gaizki atera zitzaiola eta berri bat sortu behar duenean telefonoz deitzeko”  (kar kar…)

EZITZAK

 

Adagio (Beltza=54)

pianinissimo

 

Hitzen dantzak, idatzitako hitzak entzutera garamatza, jolas bat bailitzan, doinu eta forma idatzia, hizkuntza berexia, erritmo eta erri(t)ma nahasia, ezizena duen hitza ezitza.

 

ezitza    iz.

ezizena duen hitza, hitz bakarreko atsotitza, hitz berrien sorkuntza, hezitzailentzat gaitza, jolastientzat bizitza.

Crescendo <

Segi letzen!

© 2018 Kontu Lepo