Euskal Herrian urte luzetako aldarria izan da okupazioarena eta hamaika proiekturentzako oinarriak jartzeko balio izan dute: irrati libre (Hala Bedi, KK in Zona…), gaztetxe nahiz etxebizitza funtzioa hartu duten proiektu ugari ikusi ditugu, bakoitza bere planteamendu eta helburuekin. Okupazioak burgesiaren legeak gainditzen dituela garbi ikusten dugu, horregatik kriminalizatu izan dira okupa mugimenduak eta horregatik jasan behar izan dute jasan duten errepresioa.
Okupazioa burgesiaren jabetza pribatuaren aurkako erasotzat ulertu behar dugu, zeinak bere interesetarako erabiltzen dituen etxeak, eraikinak, fabrikak edota lurrak. Burgesia prozesu produktiboen jabe den klase soziala da, eta bereak izango dira (langileen lanarekin) eraikitzen dituzten eraikin guztiak zein horren gainean ematen den produkzioa (adibidez, fabrika, bertako makinak eta bertan sortzen diren produktuak). Langileak, berriz, ez du horrelako bitartekorik, eta etxebizitza, jana, arropa edota bestelako edozein beharrizan ase ahal izateko, bitarteko produktiboen jabetza duen bati saldu beharko dio bere burua, honek esplotatu dezan: batak, biziraun dezan, bestearen aberastasuna sortuko du. Segi letzen!
Iruzkin berriak