Author: Argi Beltza

Gure Hizkuntza

Orain dela denboralditxo bat, lagun batekin berriketan, hizkuntzaren gaia atera zen. Hizkuntzak, hitzek, esanahiek, hauen oinarriek, gure gauzak ulertzeko moduan duten garrantziaz, gure errealitatearen eraikuntzan etab. Adibide eta kuriositate ugari atera ziren, esaterako; Euskaraz “berdea” kolorea izendatzeko hitzik ez genuen, Sabinok “orlegia” asmatu arte. Dirudienez, batzuen arabera, Euskal Herrian, ez genuen kolore berderik gabeko errealitate bat ulertzen, beraz, ez zegoen berau izendatu beharrik. Aldiz, jakin badakigu, hego ameriketako hizkuntza indigena ugaritan, berdearen ugaritasuna dela eta, kolore hau izendatzeko hamarnaka hitz dituztela. Gutxienez, kuriosoa.

Kuriositateak kuriositate, jakina da, bestetik, hitz eta kontzeptuen erabilera ezinbesekoa izan dela ideia politiko batzuen sozializaziorako (bai, gure berriketaldiek beti amaitzen dute norabide hauetan). Adibide gisa, “aberri” hitzak munduko txoko ezberdinetan, borroka edota egoera ezberdinak tarteko, gizarteratu izan duen esanahia guztiz ezberdina izan da. Lehenengo kolpean, “abertzale” edota “patriota” hitzez dugun perzepzioa guztiz ezberdina dela nabaria da. Are gehiago; “Todo por la patria” Españian, edota “patria o muerte” Kuban, hitz berdinetik, oso kontzeptu ezberdina gizarteratzea lortu zuten.

Segi letzen!

Sasi guztien gainetik…. Aupa zuek!

Kontulepoko lehen artikulua idaztea egokitu zitzaidan, ohore haundiz, eta analisirako tarte nahikoa pasa dela iritzita, balorazio bat egiteko lizentzia hartuko dut.

Kontulepo, izatez, Azpeitiko Gaztetxetik ateratako ideia xume bat izateaz gain, bertako kideek berau kudeatzeko ardura guztia hartzea erabaki zuten. Egunero textu bat. Zaborra, Spam eta arazo ezberdinei aurre egiteko taldea. Egitarauaren jarraipena. Eta hau guztia maila oso altuko irakurketak plazaratuz. Beste inork publikoki egiten ez badu, hemendik nire miresmenik haundiena gaztek!

Baina haseran aipatu bezala, hau gaztetxeko kideen “harrika” bat gehiago besterik ez dela azpimarratu nahi dut. Ikusi besterik ez dago, irailetik gaur arte, antolatu edota aurrera atera diren ekimen guztiak. Nahiko txapa sartzen dudan sentsazioa izanik bestela ere, ez naiz guztiak zerrendatzen hasiko, baina akaso bai oso agerian geldizen ez diren batzuen errepaso txiki bat.

Segi letzen!

Elkartasun bideak

Azken hilabete honetan, gure herriko hainbat eragileren “bihotz” onaren lekuko izan gara. Hauen artean, Azpeitiko Zezenzale Elkarteak San Inazioetako korridatan lortutako 7000 euro banatu dituela jakin dugu, guztia elizarekin lotutako elkarteei bideratuz (sierbetako monjak, Jesusen alabak eta Caritas). Honek, jendartearengan luzatzen den mezuaz hausnartzera bultzatu nau, eta bide hau izatea baliatuz, zuekin konpartitzera.

Segi letzen!

“Brotesh Verdesh” Azpeitian

Guztiok gogoratuko dugu espainiako gobernuak, udara inguruan, komunikabide guztietan lau haizetara zabaldu zuen datu ekonomiko zurrunbiloa. Langabetu portzentaia behera, Barne Produktu Gordina gora, “brotesh verdesh” eta abar luze bat. Datuen propaganda politikoa beharrezkoa da errealitatea ezkutatu eta egoera latzen aurrean herritarrak ez asaldatzeko. Azpeitian ez gara ba bereziago, eta euskal kooperatibari esker 44 lanpostu berri sortu ditugula ospatu beharrean gaude, coca-cola makina bati aurreskua dantzatzen bezalako irudi Kafkianoekin beharrezkoa bada.

Epaiketa goiztiarrak ekiditeko, argitu beharreko datu gisa; guztiok joaten gara Eroskira. Baita kapitalismoaz mintzo garen Kontulepoko kideok ere. Kapitalismotik kanpoko ekoizpen eta kontsumo eredurik garatu ezean, ekintza kontraesankorretan lokaztu beharko gara beti. Guztiok gara kapitalismoaren seme-alabak.

Segi letzen!

Gora Herria!

Kritikarako gunea izango omen da Kontulepo. Apezpikuen modura azkar iraintzen diren ugari izanik inguruetan, askorentzat higuingarria izango den eremua. Ez da inondik inora Azpeitiko gazteriaren errepresentazio osoa islatuko bertan, ez du askok nahi luketen pluraltasuna izango. Ez du, beraz, buenrollista izateko intentziorik. Ohore bat lehenengo sarrera egokitu izanaz, ez naiz oso gogorra izango.

Azpeitiak, osotasunean, nazka ematen didala esaten hasiko naiz. Ez da politikoki ez zuzena izateko komentario hutsala. Nire nazkaren arrazoiak ugariak dira, testu irakurgarri batean sartu ezinak….. baina adibide esanguratsu batzuk aski izango dira zuek nire haserrearen zergaitia ulertzeko.

Segi letzen!

© 2018 Kontu Lepo