Author: Pashukanis

Kapitala, jabetza pribatue ta genero auziye (II). Jabetza pribatuen oinarriyek ta ondoriyuek

Aurreko produkziyo moduetan, adibidez, esklabotzan oinarritutakuen (erroma o grezian), “gizon askien asanbladak” etzien posible izengo, hauek denbora librie euki ahal izeteko esklabuek ez balituzkete euki beaien etxaldetan, gizon aske hauentzat izengo zien produktu ta ondasunek sortzen.

Garai hartan e bi klase sozial antagoniko zeudela ikuste deu, bitarteko produktibuen jabetza pribatuen oinarrituta; esan genun bezela baten jabetziek bestien ez-jabetza suposatzeulako.Kasu hontan etzien esklabuek lanea juten soldata baten truke; esklabuek gerratako galtzailiek zien, bizi osoako baldintza hori zeukeben “gauzak” zien, ta ez pertsonak.

Horreatik zuzenbide erromatarrak “askatasune” definitzen zunien, “erosi ta saltzeko gaitasune” bezela definitze zun. Gauzak ezin debe ez erosi ez saldu. Gaur egunien danok erosi ta saltzeko gaitasune eukitzie, ta zuzenbidiek beste marko normatibo (morala, erlijiosue…) guztiyek gainditzie, kasualidadie izengo oteaba?

Segi letzen!

Kapitala, jabetza pribatue ta genero auziye. Abstrakziyue ta orokortasune (I)

“Lo concreto es concreto porque es la sintesis de multiples determinaciones” K. Marx

Urtie bukatzeko, Olentzerok, ein ahal zigun erregaloik onenetako bat ekarri zigun; Berrian lehenengo, Teresa Larruzea ta Jule Goikoetxeak idatzi zeben “Marxen kapitala egungo patriarkatuan” artikulue lehenengo, ta segidan, Kolitzak Borroka garaia da! blogien “Marxismo y opresión de género” izenakin biali zun erantzune. Ta justu gaur etorri da Jule ta Teresan erantzune; barkakoizue baino hori letube ezin nun hau iyo.

Lehendabizi artikulu bakoitze atea zan ordenien lasai irakurtzie komeni da, honekin segiu aurretik. Estekak hauek die:

https://www.berria.eus/paperekoa/1832/016/003/2017-12-28/marxen_kapitala_egungo_patriarkatuan.htm
Marxismo y opresión de género- respuesta a Jule Goikoetxea y Teresa Larruzea
https://elsaltodiario.com/polirika/sobre-monoteismo-capitalismo-y-patriarcado-respuesta-a-kolitza

Nik eztauket ekarpen berririk iteko gaitasunik eztabaida hontan. Baino inguruko jendiekin (gizon zein emakumiekin) hizketan, bigarren artikulu honen inguruen “eztet oso ondo ulertzen” dexentetan aitu det. Hain garrantzitsue iruitze zait eztabaida hau, hankie sartze baldimaet irakurliei parte hartu ta bildurripe zuzentzeko inbitaziyue luzaiez, “Marxismo y opresión de género” artikuluen ulertzie kosta laizken idean inguruen, argi pixkat jartzeko asmotan idaztea animau naizela.

Dana ezingotenez artikulu baten azaldu, serie bat ingo det artikuluen segitzean sekuentziye errespetatzen sayaiez (lenuo o geruo iyoko det landukoien puntukin). Gaurkuen sarreran ta artikuluen zehar azaltzeien kontzeptu ta kategoria nagusiyekin hasiko naiz, realidade abstraktutik konkreturako bidie iten laguntzeko asmotan. Ia zemouz ertetzean.

Egunero emakumiek gizonengandik tratu txarrak jasotzen ai dienien, eo gizonan kontrolpien (sozialki zein indibidualki) daudenien o gizonek erahilek dienien, ezinbestekue da, fenomeno hauen kontzientziye hartziez ta hauei erantzun zuzenak ematiez gain, botere harreman hauek, bizi deun realidadien (kapitalismuen) pertsonan arteko botere harremanan mapa orokorrien ber dan bezela kokatzie, hauen jatorriye zein dan argi identifikatzie, ze pasatzean ulertu ahal izeteko, ta botere harreman hoyen txikiziyoa ta superaziyoa emangoben harremanak, botere harreman horizontalak, eraikitzeko ta zapalkuntza modalidade guztiyek deuseztatzeko. Segi letzen!

Jaleotan

 

Ahal dunak ahal duna, ta bestela Anaitasuna. Herrikoie

 

Jabetza pribatuei ta zuzenbidiekin honek dauken harremanai azkenengo bi artikuluek dedikau ta gero, oingo hontan, norbanakuen arteko harremanetako gatazkak nere ustez nola abordatzeien esplikau nahiko nuke.

Bi sujeton arteko harremaneta mugauko naiz, saiauez egoera jakin o konkretutatik eskapau ta plano orokorretik azaltzen erreproduzitzeiteun jarrerak, o ibiltzeiteun aitzekiyek, o naezuen bezela otsein.

Segi letzen!

Trukie, dirue, kontratue. Askatasun ta berdintasun idean jatorriye

Bueno, azkeneko aldiyen baino zeoze laburro idatziko ote deu gaurkuen. Ze oi lata putie emate deuna jartze geanien (hau idazten hasi nitzenien jarri nun, ta penie eman dit kentziek). Bueno, animo totxoka honekin.

Gutxi gorabehera lehengo aldiyen saiau nitzen azaltzen nola gauzan jabetza pribatuen inguruen daon montauta mundu juridikue. Oinarri honen gainien eraikitzen dala gainegitura juridikue ta politikue kapitalismuen. Hau da, estatue ta bere funtzionamentue, riazanov xaharra ondo azaltzen ai dan realidade hori (heure ustez).

Gure San Marx zahar anakronikuek idea juridikuen inguruen ein zitun zenbait irakurketa (inkreiblemente eguneratu porzierto) botakoitut gaur. Ia ulertzeko moun iteten. Segi letzen!

Etzion/k Deretxoik!

“Poder es poder matar” Malraux

Iepa berrize! Anonimatue asegurauta daukeula ta, eozer gauza esateko bueltan gea berrize. Oaingo hontan, gure azpeitiar mozolo mattiek eskubidiei ta zuzenbidiei buruz dun perzepziyuekin sartuko naiz. Eskubide zibil ta politikuek ta zuzenbidie destripatzen sayatzea, alegiye.

Azpeiti, 2017: “etzion/k deretxoik Kurkui ein diyoben zigor eskaerie iteko, ezta Erraxkini sartu nahi diyoben marroi hori sartzeko, o Estebani sartu diyoben purue sartzeko. Abuso bat den, desproportzionaue. Eztek justue.

Realidade bat da ordie eztaola deretxoik esanda re, iual iual turnoko agintayek estatu aparatuez baliauta estatuek mantendu ber dun ordenan kontra zeoze iteunai eraso “juridikoki justifikauek” eiteixkola. Zuzenbide estatuen sellue daukebelako derrior bete ta onartuber diteunak. Gure presuek eta erahilek adibide argiyena die horrena. Agur eta ohore. Eztao deretxoik, baino batzuk usteltzen ta bestiek akauta dauzkebe, ta asko mobilizau arren ezin justiziye lortu.

Segi letzen!

Berez…

 “Emaitza berriyek bilatze baitun/k, ez in beti gauza bea”  Albert Einstein

Zenbat aldiz, zenbat konbertsaziyotan, arazo ezberdinei buruz eztabaidatzen ai geanien, erabiltze ote deu “berez” hitze? “Berez hori ezin zibek ein”, “Berez hola izenber zinan”, “berez holakuek gaitun/k”. Ez al litzeke “berez”, daonak nolakue izen ber luken pentsatziekin ahaztu, ta arazo konkreto bati ertenbidie emateko arazo hori gertatzie eragiteben arrazoiek identifikatzen jakin ber, arazo berdinek behin ta berriz errepikau ez daitezen? Ia esplikatze naizen.

Segi letzen!

© 2018 Kontu Lepo