Author: Gumerzindo

Progriei

Txoko honek emateitu hamaika aukera. Anonimue dan momentutik politikoki zuzena izan gabe barrue askatzekore baliyo dezake. Azkenaldiyen, biziyen gorabeherak tarteko, ohi baño jende “progre” geyokin eoteko aukerie izan det. Hau da, ezkertiar, guay, postmoderno… jendiekin. Bada, esan bezela txoko hau anonimue danez, progre jende honeatik benetan pentsatzetena esateko baliauko det… (bai koldar bat naiz, enaiz beayei aurpeira gauza hauek esaten atrebitzen) Segi letzen!

Udaltzaingoei gutuna

Munipa horri:

Iruipena daket gure blog hau Azpeitiko muga geografikuek gainditzen ai dala aspaldiyen, eta hankak lurrea ekartzie ta ingurura beitzeko ariketa bat itie eskatzeit biyotzak. Hori dala ta, gaur zureana zuzentzen naiz; Azpeitiko kalietan ziher herriye patrullatzen zabiltzen munizipal horrengana.

Segi letzen!

Kontrainformatu

Inoizko jendarterik informatuenean bizi gara. Edonork azalduko dizu orain Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua, tertuliakide maiteenaren definizioari fidel. Galiziako suteen kontuak ere eguneroko ogi; kasik hildakoen izen-abizenak jakiteraino. Gainerakoan, betikoa; Bartzelonaren aurka Olympiakosek jokatzen badu, Grezian gertatutakoa oroituko duzu “Varufakis hura ez zen ba gizon txarra”. Eta Real Madrilek APOEL duenez aurkari, Zipre herrialde arrotzari buruz zerbait jakiteko aukera izango duzu; telebistarik “progreenak” Ziprerengandik hurbilen Siria eta Libano daudela azaldu eta gerraren ankerkeriaz arituko zaizkizu, eta errefuxiatuekiko errukia sentituko duzu enegarrenez.

Segi letzen!

© 2017 Kontu Lepo