Author: davidriazanov

Marx eta iraultzaren artikulazioa. Klasea eta alderdia, ala espontaneoaren bi momentu

“El 9 de agosto de 1842, cuando diez mil obreros marchan sobre Manchester, con el cartista Richard Pilling a la cabeza, para negociar en la Bolsa de la ciudad con los fabricantes y ver cómo funciona allí el mercado, no es el domingo del 28 de mayo de 1871 en París, cuando Gallifet ordena sacar de las filas de los prisioneros a aquellos que tienen el pelo cano para fusilarlos inmediatamente, poque además de marzo de 1871 han visto junio de 1848.”

M.Tronti. Obreros y capital.

 

“La clase trabajadora actua de acuerdo con el partido democrático pequeño- burgués mientras se trata de abolir la coalición aristocrático- liberal; en todas las demás cuestiones, la clase trabajadora necesita actuar independientemente.”

Circular del Comité Central a la Liga Comunista 1850

K.Marx

 

Gaurkoan Marxen pentsamendu politiko- estrategikoaren inguruan arituko naiz, antagonismoan bere burua aurkitzen duen politika pentsatu ahal izateko ezinbestekoa zaiguna. Marxen lan teoriko osoan zehar politika pentsatzeko elementuak ageri zaizkigu, testu batzuek koiuntura politikoaren gaineko analisiak direlarik, Klase Borroka Frantzian (1850), Guda Zibila Frantzian (1871) … Manifestu Komunista langile mugimenduaren estrategia pentsatzeko agiri bezala ulertu dezakegu, eta kapitalean zein berau antolatzeko idatzitako zirriborroetan- Grundrisse– ekonomia politikoari kritikaren bitartez kategoria politikoen gaineko kritika ere nabarmentzekoa da. Bestalde, Marxen gaztetako lan guztietan ere- 1944ko eskuizkribuak, Judutarren Auzia, Hegelen zuzenbidearen filosofiari kritika, Alemaniar ideologia … auzi politikoa kapitalaren egitura osoari kritika bezala ageri zaigu. Oraingo honetan, Marxen pentsamenduaren gaineko mami handia jaso dezakegun elementuei botako diet begirada, 1850 eta 1879an idatzitako bi gutuni, Komunisten Ligako Komite Zentralaren gutuna, 1850an idatzitakoa, eta “Zurich-eko hiruei” zuzenduriko gutuna, 1879an idatzia.

Bi gutun hauetan berebiziko gaurkotasuna duen kontzeptu baten gainean aritzen da Marx, langile klasearen autonomia politikoaren inguruan, hain zuzen ere. Klase autonomiaren, edo hobe esanda, klase autonomia ezaren- interklasismoaren– inplikazio praktikoak aztertuko ditu Marxek bi testu hauetan. Lehena 1850ean dago idatzia, 1848ko Frantziako altxamenduetatik ikasketak jasotzen ditu bertan, eta baita 1848-49ko Alemaniako altxamenduenak ere. Bigarren gutuna, 1879an idatzia, Kapitala publikatzetik hamarkada batera – hamahiru urteren buruan, Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako- SPD– eskuin adarreko hiru kideren artikulu bati erantzuna da, burgesiako kideak erakartzeko saiakera praktiko baten aurrean Marxek langile klasearen buruaskitasun politikoa defendatzen duelarik.

Segi letzen!

XX. kongresua, balantze historikoa eta ziklo politikoak

Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. kongresuko irudia, Nikita Jruschov- en hitzartzea. 1956.

 

“La revolución (socialista) es una práctica de lo común exactamente opuesta al modelo de sociedad de individuos aislados que compiten entre sí postulado por el liberalismo clásico.”

“Una nueva izquierda global no tendrá éxito sin “asimilar” esa experiencia histórica. Extraer el núcleo emancipador del comunismo de ese campo en ruinas no es una operación abstracta puramente intelectual; necesitará nuevas batallas, nuevas constelaciones en las que el pasado resurgirá y la “memoria brillará de nuevo”. 

Enzo Traverso

 

Ziklo politiko bakoitzaren intentsitatearen jaitsierarekin batera, aro gatazkatsuen amaiera agertzen zaigunean, aurretik egin denaren gaineko balorazioa eta kritikarako distantziazko abaguneak eratzen zaizkigu. Kritikak taktika konkretua gainditu dezake horrela, fundamentua (muina) ukituz, baina are denbora gehiago izan ohi da beharrezko kritikak berak momentu positiboa (eraikitzailea, praxistikoa) har dezan. Absolutuan pentsatzea ere desegokia zaigu gehienetan, iraganarekiko esklusibotasuna eta egolatriarako aukera eratzen baita honela. Horrelaxe gertatu ohi da ziklo politiko ororen balantzea egiten denean, balorazio absolutuaren konbikzioa izaten ohi baitu berau burutzen duen kolektibitate bakoitzak.

Segi letzen!

Borroka autonomoak Azpeitian. Eteten ez den soka

A nosotros entonces, como a cualquier otra generación anterior, se nos habrá dotado de una débil fuerza mesiánica sobre la que el pasado tiene una pretensión. Esa pretensión no debe despreciarse a la ligera. El materialista histórico lo sabe.

 

Walter Benjamin. Tesis de filosofía de la historia.

 

 

Gaurkoan ez naiz sobera luzatuko, atentzioa merezi duela uste dudan gai bati helduko diot. Iraganeko irudiek indar biziz argitzen gaituzte berauekin identifikatzen garenean, eta generazio arteko kontaktu horrek ez du gehiegi arrazionaletik, fundamentua bertan aurkitzen badu ere. Intuizioak eta pasioak iragan eta orainaren artean konektatzen direla esan genezake, antzekotasunak baititu aurrez burutu zenak orain burutzen ari garenarekin.

Segi letzen!

Trantsizioaz

“Ninguna formación social desaparece antes de que desarrollen todas las fuerzas productivas que caben dentro de ella, y jamás aparecen nuevas y más altas relaciones de producción antes de que las condiciones materiales para su existencia hayan madurado en el seno de la propia sociedad antigua.”

K.Marx. Prefacio a la Contribución a la crítica de la economía política. 1859

 

Gaurkoan eztabaidarako tartea uztea gustatuko litzaidake, pasaden asteburuan Bilbon burutu zen Ekonomia Politikoari Kritikako kongresuan egon ginenok ideiak freskatzeko asmoz; eta egon ez zinetenontzat ere, noski. Sarri eta gogo onez eztabaidatzen dudan lagun batekin solasean nintzela, Michael Lebowitz ekonomialari Estatubatuarraren “Mas Allá de el Capital. La economía política de la clase obrera” liburua irakurtzen zebilela aipatu zidan, duela denbora bat irakurria nuena. Aipatutako liburuari begiradatxo bat botatzen ibili naiz egun hauetan, eta denbora batetik marrazteko asmoa nuen eztabaida luzatzera prestatu naiz.

 

Erlazio sozial kapitalistetatik formazio sozial komunistara trantsizioa burutzeko hipotesiak askotarikoak izan dira sozialismoaren aukera marrazten hasi zirenetik XIX. mendeko utopikoak. XX. mendearen lehen erdian zein bigarrengoaren hasieran orobat bi linea estrategikotan bereizi zen mugimendu sozialista- komunista (barka ezazue sinplifikazioa, artikulu honen helburua laburra izatea da ordea).

Segi letzen!

Italiako mugimendu autonomoa 60 eta 70. hamarkadetan (I). Apunte historiko (oso) labur batzuk eta hainbat gomendio.

 “No una cultura obrera, no una figura obrera del intelectual, sino ninguna cultura y ningún intelectual al margen de las necesidades del capital. Es la solución justamente opuesta a la del otro problema: no reproducción obrera de la revolución burguesa, sino ninguna revolución jamas al margen de la existencia de la clase obrera, de lo que ella misma es, de lo que, por lo tanto, está obligada a hacer. Crítica de la cultura quiere decir rechazo ha hacerse intelectuales”

Mario Tronti. Obreros y capital. 1966.

Italiako mugimendu autonomoa langile mugimenduaren autonomia politikoaren teorizazioak eratu zuela esan genezake, lanaren banaketa fordistaren (kate lanaren) amaierak eragina eta mugimendu komunista ofizialaren disidentziatik (desadostasunetik) eratorria. 1940 eta 50eko hamarkadetan “ukaezinak” ziren hainbat aurreiritzi apurtu zituen mugimendu autonomoak, Alderdi Komunistaren (PCI)  hegemonia ideologikoa haustearekin batera. Hegemonia teoriko- ideologikoa, ez soziala.

 

Fabrikan bere erdigunea zuen gizarte antolaketa ereduaren gainbehera ikusten lehena Mario Tronti alderdi komunistako kidea izan zela esan genezake, Obreros y Capital liburuaren publikazioaren bitartez, 1960ko hamarkadan argitaratu zena. Bertan, lanaren indeferentziazioan oinarritzen den aberastasun ereduaren krisia azpimarratzen zen, harreman eredu honen gaindipenerako baldintzen errepasoarekin batera. Jarraitzaile ugari izan zituen idazle Italiarrak, komunismo ofizialarekiko disidentzia hainbat egunkari (publikazioen) bitartez eratu zelarik. Rossana Rossanda, Franco Piperno, Sergio Bologna, Adriano Sofri, Raniero Panzieri edota ezker pentsamenduan mundu mailan ezaguna den Toni Negri  langile klasearen autonomia politikoko pentsalari eta militanteak izan ziren. Segi letzen!

Garai historikoaz eta honek suposatzen duenaz

Diego Riveraren muralgile Mexikarraren artelana New York-eko Rockefeller Center eraikinean, Lenin ageri da muralaren eskuin aldean.

 

Clase, grupo en fusión y valor de uso constituyen por tanto los clivajes estructurales que abren las oportunidades históricas de una nueva sociedad.

Alvaro García Linera

 

Suponíamos que al introducir la producción estatal y la distribución estatal, habíamos creado un sistema económico de producción y distribución diferente del anterior… Dijimos esto en marzo y abril de 1918, pero no nos preguntamos sobre los vínculos de nuestra economía con el mercado y el comercio.

Lenin

1921. urtean Francis Fukuyama politikari Estatubatuarrak historiaren amaiera “formalizatu” zuen, ustez ekialdeko blokearen desegitearekin batera (potentzia Sobietarra aspalditik ekonomiaren krisian sartua baitzen) indar harremana aldatuko zuen aldaketa historikorako ezintasuna sinatzen baitzen. XX. mende laburra, Eric Hobsbawn historialari Britainiarraren aburuz Iraultza Sobietarrarekin hasi (lehenengo mundu gerraren ondorioz eratua) eta amaitu zen, honen ezaugarri nagusia ordena sozialaren aldaketa burutzeko aukera zelarik. Ekialdeko mundua zein erdigune inperialista, ez zen munduan lurralderik posibilitate iraultzailerik ez zena, 1917. urteak baldintzatuko zituelarik hurrengo hamarkadak.

 

Sobietar Batasunaren eta Berlingo harresiaren eraispenarekin akabatu omen zen behin betikoz komunismo iraultzailea, sozialdemokrazia biziberritu zen (Alderdi komunistek XX. mendeko bigarren hamarkadan bete zuten posizio politikoa ordeztuz) eta “ezker” mugimenduak bere burua berrasmatu behar zuela zioten unibertsitateetan katedrak banatzen zebiltzan “pentsalariak”.

Segi letzen!

Inperialismoa eta interklasismoa

No podía hacerlo porque los presupuestos sociales de la constitución de la moral de clase y de su valor dentro de una clase- es decir, la igual orientación de los intereses individuales y de clase- solo están presentes en el proletariado. La solidaridad, la supeditación de los intereses personales a los colectivos, solo en el caso del proletariado coincide con el interés individual adecuadamente concebido.

György Lukács

 

Garai historiko (bueno, azken hau soilik gure aburuz, beste askorentzat baitirudi historiak esanahiri ez duela) likido batean bizi omen gara, non gure indarretatik haratago (eta gure konplizitatearekin, esan badaiteke) edifikatzen den bakartzen zein auto- bakartze egoera batera egokitu behar den politika erreala.  Historia alde batera utzi dugula esatean zera esan nahi dut; alde batera utzi dugula historiaren puntu honetara iristearen arrazoiketak, porrotak, garaipenak eta erreformak.

 

Azken mendea mundu mendebaldarrean “kapa ertainen” fenomenoaren bitartez ezaugarritu daiteke, azken hamarkadan dekadentzian sartu den eszenatoki soziala bada ere.  Ongizate estatuaren hastapenaren nondik- norakoak azalduko ditut testu honetan, ariketa historiko labur bat eginez, fenomeno honen amaiera suposatu zuen haustura iraultzailea aipatzearekin batera.

Segi letzen!

Estatua eta iraultza. 3.0 Botere burgesa eta herria

”La conciencia unitaria del proletariado se ha formado o se está formando a través de la crítica de la civilización capitalista, y crítica quiere decir cultura, y no ya evolución espontánea y naturalista. Crítica quiere decir precisamente esa consciencia del yo que Novalis ponía como finalidad de la cultura. Yo que se opone a los demás, que se diferencia y, tras crearse una meta, juzga los hechos y los acontecimientos, además de en sí y por sí mismos, como valores de propulsión o de repulsión. Conocerse a sí mismos quiere decir ser lo que se es, quiere decir ser dueños de sí mismos, distinguirse, salir fuera del caso, ser elemento de orden, pero del orden propio y de la propia disciplina a un ideal. Y eso no se puede obtener si no se conoce también a los demás, su historia, el decurso de los esfuerzos que han hecho los demás para ser lo que son, para crear la civilización que han creado y que queremos sustituir por la nuestra.”

Antonio Gramsci

 

Orotariko bonbardaketa bat jasaten dihardugu, pentsamenduak nahaspilatzen zaizkigu eta zaila zaigu buruan nahasirik dabiltzan ideiak errealitate markoarekin egokituz ordenatzea, ikusgarria denak ezkutuan den oro itsutzen baitigu. Jakina dugu blog honetako irakurleok ordena sozial zehatz batean aurkitzen dugula gure existentzia, eta ongi ordenatzen ezin ditugun arrazoiak direla medio guztiz desorekatua den errealitatea dela berau. Arrazoi ezberdinak aurkitu ditzakegu horretarako, pertsonen oinarrizko ongizaterako baliabideak eskuratuta eduki ditzakegunontzat miserablea da sistema pertsonen arteko harremanetan eragiten duen eredu hiper- indibidualizatu eta berekoia dela eta, eta galde iezaiezue epai moral zein etikoen inguruan miseria gordina bizitzetik- eta bizitzera datozen etorkinei (munduaren zati handienari).

Segi letzen!

Estatua eta iraultza. 2.0 Alderdi politikoak eta sindikatuak

“La ficción de la democracia parlamentaria burguesa consiste precisamente en que el parlamento no aparezca como un órgano de la opresión de clase, sino como órgano de “todo el pueblo”. En la medida en que todo radicalismo verbal –por el hecho de que es posible dentro del parlamento- refuerza las ilusiones de las capas todavía no despiertas, es oportunista y despreciable”.

György Lukacs

 

Aurreko post-ean estatuaren forma modernoaren gaineko abstrakzio ariketa burutu genuen, eta oraingoan aginte burgesaren gainean (barne- logikan) eragiten duten eragile politiko zein ekonomikoen gaineko analisi laburra zein gogoeta- ariketa burutzea da proposatzen dudana.

 

Aginte modalitate modernoaren ezaugarri nagusia botere banaketan aurkitzen da, eta honekin batera gizartearen kategoria ezberdinek- politikak- ekonomiak- jurisprudentziak- aparientzian elkarrekiko duten autonomia erlatiboan. Gizarteko estratu sozial ezberdinek euren interesen defentsan artikulatzen dituzte instantzia horiek, jurisdikzio forma estatalak baimendutako markoen baitan antolatuak. Horrela, alderdi politikoak gizarte interesen diferentziatuen arabera antolatzen dira, eta kontziliazioa zein eztabaida politikoak burutzeko euren ekinbidea perimetroa edifikatzen da, parlamentua zein administrazio aparatua bere osotasunean. Territorializatua agertzen da esfera politikoa, lerroz- lerro eta goitik behera gidaturiko mailaketan. Aginte organo ezberdinak existitzen dira beraz, horietako bakoitzak “potestate” bereziak dituelarik, konexioan daudenak instantzia gorenen agindupean (estatu organoa eta berari dagokion konstituzio partikularra). Alderdi politikoen aktibitatea marko konstituzionalaren baitan mugitu daiteke soilik, legearen aurrean arazoak izan nahi ez badituzte behintzat.

Segi letzen!

Estatua eta iraultza. 1917-2017

Si queremos cargar esta expresión con todo lo que ha sido dicho, diremos que es el “el círculo de la reproducción del Estado en sus funciones de instrumento al servicio de la reproducción de las condiciones de la producción, por consiguiente, de la explotación, de las condiciones de existencia del dominio de la clase explotadora” lo que constituye, en sí mismo, la gran mistificación objetiva.

 

Louis Althusser

 

Behar baino laburragoa izango naiz artikulu honetan, izan ere aukera edukiko dugu post gehiagotan gai mamitsu honen inguruan sakontzeko. Estatu berrien eraketa eztabaida politikoaren erdigunean dugu hilabete hauetan Katalunian, 78ko konstituzio post- Frankista oinarri duen estatu Espainiarraren batasun sakrosantikoa baitago kolokan, gaurkoan Kataluniako gobernuko 8 kontseilari kartzelaratuak izan direlarik. Honez gain, Puigdemont presidenteak atxilotze agindua du, eta epaituen lista handituko delakoan gaude. Estatu parlamentario burges bat hausten saiatzearen kostuak, eta oraindik ere hasi besterik ez den gatazka politiko batean gaude murgilduak.

Segi letzen!

© 2018 Kontu Lepo