Interneteko zoko honetan idazteko gonbidapenari hutsik egin gabe,  “apunte zar batzuk” elkarbanatzeko intentzioan nator. Guztiak publikatzeko konpromisorik gabe, atal hauen inguruko apunteak ekartzea da nire hasierako asmoa:

  1.    SARRERA
  2.  JATORRIZKO ERLAZIO EKONOMIKOAK
  3.  ALDAKETA BALIOA
  4.  DIRUA
  5. SOBERAKIN EKONOMIKOA
  6. SOBERAKINEN KUDEAKETA SISTEMA EZBERDINETAN
  7. KAPITALISMO MERKANTILAREN BILAKAERA
  8. SOBERAKINEN APROPIAZIOA SISTEMA KAPITALISTAN
  9. KAPITAL PRODUKTIBOA
  10. BAINA, ZER DA KAPITALA?
  11. KAPITAL AKUMULAZIOA
  12. GAINBALIO ERLATIBOA ETA TEKNOLOGIA
  13. KAPITALISMO INDUSTRIALAREN GAINEKO APUNTE HISTORIKO BATZUK
  14. BATAZBESTEKO IRABAZIA, MERKATUA, KONPETENTZIA ETA EKOIZPEN PREZIOA
  15. KAPITAL INDUSTRIALA, KOMERTZIALA ETA FINANTZIEROA
  16. KONPETENTZIA ETA MONOPOLIOA
  17. AZKEN BI MENDEETAN KONPETENTZIAK EMANDAKO BILAKAERAREN BAINEKO BESTE APUNTE HISTORIKO BATZUK
  18. IRABAZI TASAREN ERORKETA ETA KRISI KAPITALISTA SAIESTEZINA
  19. SISTEMA EZBERDINEN KOEXISTENTZIAREN INGURUAN
  20. SOBERAKINEN APROPIAZIOA SOBIETAR BATASUNEAN
  21. KRISI KAPITALISTA AUKEREN ITURRI

Apunte hauen edukirik gehiena Dussel mexikarraren liburutik aterata dago, zati batzuk itzulpen zuzenak izanik eta kopia pega batzuk ere aurkitu ditzazkezularik.

Lan honek ez du euskaraz baliabideak eskaintzea beste asmorik.

Ekarpenak zinez eskertuak izango dira.

 

1. SARRERA

Gizakiak beharrezkoa du kontsumitzea bizi ahal izateko. Kontsumitzeko ekintza egitean, gure eskuetan den objetua, beharrizana asetzera pasako da.

Komunitateko kideen beharrizanak asetzea (jatea, edatea, janztea, aterpea izatea, kultura izatea…), edozein ekonomiaren helburua litzateke.

Komunitateaz mintzo gara, izan ere komunitatea beste premisetako bat dugu. Beti bizi izan da gizakia komunitatean (jaiotzeko soilik bi gizakiren harremana beharrezkoa da), gizakiaren existentziarako modu bat da eta baita ekonomiaren haserako puntua ere.

Gizakiak “naturan” egiten dituen eraldaketei (beharrizanak asetzeko objetuak eskuratzeko) lana deituko diogu eta eraldaketaren objetua den horri produktu. “Natura” eraldatzen da, beharrizana asetzeko erabiliko den objetua ez denean objetu hori naturalki(aurretik) existitzen. Produktua beraz, ez da gauza naturala, baizik eta lan objetibatua gehitzen zaio (lanak objetu egiten du). Beharrizanak dituen sujetua izanik, eta bera asetuko dion elementuaren faltan, sujetu hau sujetu ekoizle (produktore) bilakatuko da. Hau edozein eremu produktibo eta ekonomikoren abiapuntua da.

Lan prozesu bat aurrera eramateko garatu beharreko jakintzari, teknika deituko diogu. Lan prozesu bakoitzetik lortuko dugun produktu bakoitzak , erabilera balio bati erantzungo dio (adibidez, ogiak gosea asetzeari eta  gasoleoak motorra mugitzeari).

Komunitate sinple eta txikienetan ere (klanetan, tribuetan…) lan banaketa beti existitu izan da, izan ere, beharrizan desberdinek, erantzun (produktu) desberdinak behar dituzte (Ogiak gosea asetzeko balio du, baina egarria asetzeko ez). Produktu desberdindu bakoitza ekoizteak, lan eta teknika desberdinak erabili eta antolatzea eskatzen dizkio komunitateari. Honi deitu izan zaio lanaren banaketa teknikoa.

Lanaren helburua beraz, beharrizanak asetu ahal dituzten produktuen ekoizpena da. Produktu guztiak ordea, ezin dituzte komunitateko kide guztiek ekoiztu. Gaitasun teknikoek mugatzen dute ekoizpen-praktika (lana): zerbait ekoizteko beharrezko jakintzak, eskura ditugun materia eta instrumentuek, eskakizun fisikoek…

Komunitate primitiboenetan, norbanako bakoitzak ia funtzio edo lan guztiak burutu  ditzake, baina berehala hasi beharra dago espezializatzen. Honela pixkanaka, komunitateko kide bakoitza produktu berezituak ekoizten hasiko da, beharrizan konkretuak asetzeko gai izango direnak. Lan banaketak, ezinbestean, erlazio ekonomikoen sorrera dakar (historikoki, Paleolito garaian dagoeneko finkatua omen zen).

Erlazio ekonomikoan, produktuak, berau egin duen gizakiaren (produktorearen) eta beharra asetzeko produktua behar duen gizakiaren arteko bitartekaritza egiten du. Erlazio honetako ezinbesteko elementua da bestalde, natura/ingurunea/materia non lanaren bitartez eraldatua izango den.

A Kidea – P (produktua) – B kidea

 

2.JATORRIZKO ERLAZIO EKONOMIKOAK

“Komunismo primitibo” deitu izan zaie historian garatutako lehenengo erlazio ekonomikoei. Elkarrekikotasuna (reciprocidad) da sistema hauen oinarria, eta dohantza (donatzea, erregalatzea) da erlazio orokortua.

Amak (ekoizlea) umerari (kontsumitzailea) ematen dion esnea (produktua) bezala, non, dohantzan, ezer bueltan eskatu gabe, maitasun desinteresatuan behar duena eskeintzen dion umeari. Umeak, lan egin gabe, ezer erosi gabe, sufritu gabe, esnea kontsumitzearen (besteak beste) plazera jasoko du. Gizakia, izatez, dohantzako ekintza “desinteresatu” baten ondorio da.

Ama horregatik da gurtua, jainkotua, bizitzaren donatzailea da, donatzaile absolutua gainera, ezin baitzaio behin ere ordaindu, ezin diogu inoiz bizitza dohaintzat eman (donatu) amari retribuzio (ordainsari) gisara.

Era berean, komunitate hauetan, kide batek zerbait dohaintzan ematen dio beste bati; dohaintza jaso eta onartzen duenak, hau dohakoa izanik ere, badaki donatzen duenak bere egitekoa betetzen duela eta jainkoekin (bizitzaren donatzaileekin) duen zorretik askatzen dela. Dohaintza jaso duena berriz, ez da hasiera batean onuraduna sentitzen, izan ere, bere “zorra” handitzen da dohantza jasotzean. Txikiagoa sentitzen da, debilagoa. Modu honetan beraz, hobe da donatzailea izan hartzailea baino.

Donatzea edo dohaintzat ematea (erregalatzea guretzat) beraz, justizia baino lehenagokoa da ez duelako ordainetan ezer eskatzen. Justizia, norberari dagokiona ematea bada, dohaintzan, zerbait ematen zaio besteari merezi izateko aukera izan aurretik edota ez merezita ere. Dohakotasuna da dohaintzaren (donazioaren, erregaloaren) esentzia: zerbait eman bueltan ezer espero gabe. Hau da erlazio ekonomiko perfektua, jatorrizkoa eta utopikoa, zalantzarik gabe.

Oso kontutan hartu beharreko kontua honakoa da ordea. Erlazio hau deskribatzean ez da propietate pribatuaren donazio bezala ulertu behar, ez dago propietate pribatua ortzimugan, ez dago propietate pribatuaren gainean eraikitako “derecho” formarik. Ez da honelakorik existitzen. Kide guztiak kontziente dira, norbanako bakoitzaren biziraupena elkarrekiko erantzunkizun partekatuaren fruitua dela. Donazioa (edo eskainitako zerbitzua), komunitateko kide batek egindako ekintza produktiboa da, non, zer gutxiago, dena (bere existentzia, ondasun guztiak eta ingurunea) zor dion komunitatean bertan parte hartzea baino.

Modu honetan antolaturiko komunitateak, sozialismo utopikoaren aurrekariak izan dira. Sozialismo utopikoak berriz, “sozialismo zientifiko” deitutakoari irekiko dio atea.

Sozialismo utopikoa, kapitalismo industrialarekin batera agertu zen. Garaiko miseriaren aurrean, justizian eta arrazoimenean oinarrituko ziren esperientzia komunisten multzoa barnebiltzen dira izen honen atzean. Berdintasunaren erreibindikazioak, ez ziren iada eskubide politikoetara mugatzen, baizik eta norbanako bakoitzaren bizi-baldintza guztietara luzatzen zen; iada ez zen helburua klase-pribilegioak ezabatzea, klase-diferentziak suntsitzea baizik, eta honetarako zenbait gako ematen saiatu ziren zenbait autore humanista (ezagunenak Saint Simon, Fourier eta Owen). Oraindik kapitalismoaren garapena oso mugatua izanik, proletargoa bera ere, desjabetuen artean beste estamentu bat gehiago zen oraindik, eta honenbestez, ezinezkoa zuen aktibitate politiko propioa garatzea. Kapitalismoaren kontraesan nagusiak eta bera suntsitzeko gai den klasea (proletargoa) oraindik nahikoa heldu gabe zeuden. Autore guzti hauek ez zuten langile klasea errepresentatzen, ez zuten lehenengo klase baten emantzipazioa billatzen, baizik eta kolpetik gizarte guztiarena. Ez zeuzkaten baliabideak errealitatea ongi aztertzeko, eta ondorioz, “huts egitera” kondenaturik zeuden .

Tratábase por eso de descubrir un sistema nuevo y más perfecto de orden social, para implantarlo en la sociedad desde fuera, por medio de la propaganda, y a ser posible, con el ejemplo, mediante experimentos que sirviesen de modelo. Estos nuevos sistemas sociales nacían condenados a moverse en el reino de la utopía; cuanto más detallados y minuciosos  fueran, mas tenían que degenerar en puras fantasías.

El socialismo es, para todos ellos, la expresión de la verdad absoluta, de la razón y de la justicia, y basta con descubrirlo para que por su propia virtud conquiste el mundo. Y, como la verdad absoluta no está sujeta a condiciones de espacio ni de tiempo, ni al desarrollo histórico de la humanidad, sólo el azar puede decidir cuándo y dónde este descubrimiento ha de revelarse. (…) Para convertir el socialismo en una ciencia, era indispensable, ante todo, situarlo en el terreno de la realidad. (F. Engels, Del socialismo utopico al socialismo cientifico)

Honela bada, sozialismoa errealitatearen lurraldera eramateko bideari ekin zioten testu horren idazle F. Engels eta K. Marx-ek elkarlanean klaseen arteko gudan aro berri bat irekiz.

Aipatu dugun moduan, komunitate primitiboetako kideak ia lan guztiak burutu zitzazkeen, hauek ez baitziren oso ugariak. Behin Neolitikoan sartuta ordea, herrietan asentatzen hasi ziren komunitateak (nomada izaera galduz) eta teknika artesanal edo ofizioak biderkatu egin ziren. Azteken artean esaterako, 360 ofizio desberdin bereiztu zituen Benardino Sahagunek. Kultura neolitiko handiak beraz, erabilera balio ezberdinak dituzten produktu espezifiko bakoitza lortzeko teknika espezifikoak garatzen dituzte. Hainbeste behar, horrenbeste teknika. Komunitate bat garatzen (historikoki zein kulturalki) joan ahala beraz, behar berriak sortzen joango da, eta ondorioz, baita ofizio eta lan mota berriak asmatzen ere.

Hain beharrezkoa suertatu zen lan banaketa ordea, dominazio iturri ere bilakatu zen hainbat alditan, genero zapalkuntzaren kasuan esaterako. Milaka urtetan emakumeak paper garrantzitsuagoa izan du espeziearen erreprodukzioari lotutako lanetan (ugalketa, umeen elikatzea, sua zaintzea…) eta gizonak berriz bizitzarako beharrezkoak diren bitartekoekin loturikoetan (ehizatik hasi eta komunitatearen defentsa armatura). Lan banaketa hau dominazio erlazioak ezartzeko baliatu zen orain azalduko ez ditudan hainbat faktore tartean zirela.

Gizartearen garapenak aurrera egitean sortzen ari ziren egoerek eta eskakizun multzoek, beste erlazio bat ezartzea ekarri zuten. Produktore (kide) ezberdinek ekoitzitako produktuen apropiazioa emango zen kideen artean. Ekoizleen arteko elkartrukeak gidatuko du erlazioa, non, Ekoizle batek beste baten produktuaren beharra daukan kontsumo propiorako eta alderantziz. Apropiazio erlazioan oinarritutako elkartrukea, ezin zen iada donazioa izan. Donazioaren partez, (elkartrukeko momentuan bertan) merkantzia bilakatutako produktuaren salmenta (ez da zertan diruaren bidez izan) eta erosketa (truke erlazioan bertan bada ere) ezarri ziren.

 

3.ALDAKETA BALIOA

Giza-lanaren produktua, beste gizaki baten lanaren produktuarekin trukatzean, ekintza gauzatzen den momentuan bertan, aldaketa balioaren (valor de cambio) ezaugarria hartzen du. Aldaketa balioa hartzea posibilitate bat baino ez da, produktua kontsumitzeko ekoiztu bada; baina helburu nagusitzat bilakatzen da, elkartrukerako ekoitzi bada eta ez kontsumorako soilik.

Adibidez: langile batek bere erabilerarako ekoitzitako oinetako batek, erabilera balioa dauka (bere beharrizanak asetzeko da). Baina oinetakoak ekoizteaz soilik (ofizioz) arduratzen den zapatariak, hasiera hasieratik, trukerako ekoizten du (constituye intencionalmente al producto como medio para el intercambio, sea dentro del clan mismo, entre las tribus, o en una ciudad que ya tiene mercado).

Ekoiztitako gauza erreala orain merkantzia da, non beste merkantziekin erlazioan jarriko den merkatuan.

 

4.DIRUA

Bi merkantziren elkartrukeak, bi merkantzien aldaketa balioak jartzen ditu parez pare. Hau ezinezkoa litzateke ordea, eskainitako merkantzia eta ordaintzeko balio duen merkantzia berdindu edo konparatzeko ezer eduki ezean. Horregatik beharrezkoa da hirugarren merkantzia bat, lehenengo bi merkantziak neurtu eta bi produktu baliagarrien (con valor de uso) baliokidea izango dena. Lehenengo bi merkantziak kuantitatiboki konparagarriak izatea lortuko da honela.

 

Merkantzia bat, bere erabilera balioagatik eskuratzen da, bere aldaketa balioa ordainduta (beste merkantzia bategatik edo diruagatik trukatuta). Bestalde, beste merkantziak ez bezala, diruaren erabilera balioa, beste merkantzia guztien aldaketa balioen neurria izatea da. Diruak honela funtzio bereziak hartzen ditu, besteak beste, aldaketa balioa metatzea (acumular) fisikoki merkantzia deituriko objetu errealak toki batean bildu gabe. Hau dela eta, akumulazioak infinitora jo dezake eta baita honekin batera diru-goseak ere.

Zein izan daiteke orduan, aldaketa balioaren (edo diruaren beraren) neurria? Urrea (XVI. mendean), zillarra baino 18 aldiz urriagoa izanda, berak baino 18 aldiz gehiago balio zuen. Beste era batetara esanda, urrea lortzeko 18 aldiz denbora gehiago egin behar zuten lan meatzariek (batazbeste), zillar unitate bat lortzeko behar zuten lan-denborarekin  alderatuz. Merkantziaren balioaren oinarria beraz, lan-denbora da. Alde honetatik, diruak merkantzia baten aldaketa balioa neurtzen duenean, bere prezioa ezagutzen dugula esaten dugu. Alderantziz, prezioa, merkantziaren aldaketa balioa da dirutan adierazita.