Errealismo erreformista eta errealismo iraultzailea politikan. Azken aldiko gertaerek ahalbidetzen dizkiguten hainbat ikasketa

 

“Estar desarmado te hace despreciable (…), porque del hombre armado al desarmado no hay proporción alguna (…). Así que nunca hay que apartar el pensamiento del ejercicio de la guerra (…) y nunca estar ocioso en tiempos de paz.”

“defecto natural de los hombres: el querer por encima de todo vivir el día a día y el no creer que pueda ser aquello que no ha sido.”

Nicolás Maquiavelo. El príncipe

“El realismo revolucionario sabe aunar dos cosas, el ímpetu y el respeto, la audacia y la cautela, la fuerza y la prudencia, “hacer uno de Papa a su manera” o “lograr que no fuera Papa quien él no quería.””

Mario Tronti

 

Lukacs pentsalari eta iraultzaile Hungariarrak Lenin errealismo iraultzailearen pertsonaia nagusia zela zioen, iraultzaile Errusiarraren omenez idatzitako izkribu ezagunetan.  Errealista baitzen Lenin, pausoak ongi neurtzen zituen dantzaria, politikaren linboan aritua XIX. mendearen amaieratik 1922ra arte- gaixotasunak gogor jo zuen momentura arte. Baina ez nolanahiko dantzaria, gizartearen kritikaren kontzeptua muturrera eraman zuena, iraultzailea, kontzeptua gainditu eta errealizatzen saiatu zena. Eta noraino iritsi! Gizarte burgesaren kritika, langileriaren antolakuntzaren emaitza soilik izan daitekeena. Formazio sozialaren kalkulu kritikotik abiatuta eta zientziari leialtasunez aritu zen bizitza osoan zehar Lenin, norberaren indarrak bikainki kalkulatuz eta etsaiarenak konkretuan ezagutzeaz arduratzen zena. Politikaren gaineko figura berria dugu Lenin, errealista politiko antagonista, kritikoa, iraultzailea izateagatik maitatua gure artea, maitatua eta sakonki ezagutua.

Dokumentatua dago Lenin politika modernoaren “aitaren” irakurle sutsua zela, Maquiavelo pentsalari Florentziarraren ezagulea zen berau, ez soilik ezagulea, praxiaren filosofoa izaki, ezagutzeak errealitatean ekitea esan nahi baitzuen Leninentzat. Gizartearen gaineko ikuspegi kritikoa Leninen pentsamenduaren ardatza bazen ere, errealismoaren patuak marrazten zituzten bere oinatzak, politika finean etsaitasunen jokoa baita, indar erlazioen arauak eta berauen ezagutza.

Eszenatoki politiko berean indarra egiten gabiltzan agente politikoak ditugu gurean, edonon bezala, indar berri bat agertzen den unean indar erlazioak nahitaez alterazio bat jasotzen duelarik. Politikaren izenean barne- politika egiteko, eszenatoki konkretu batean iritzi kontrajarriak kudeatzeko, kale lanean (kale lanaren hegemonian) oposiziorik izan ez duten agenteak ditugu, zenbait aspektutan indar gune direnak arazo ere bilakatzen direla agerikoa suertatzen ari delarik. Arazoaren aurrean entzungor egiteko – autokritika ez burutzeko-  joera ageri zaigu ezinbestean, eta demokrazia formalaren arauak ertzak dituztenez, politikaren mugetan guda hasten dela ikusten dugu- guda zikinkeria politiko bezala ulertuta, irain pertsonalen, gezurren, azpijokoen… bitartez. Bertan ez da arrazoi ilustratua garaile, indarra kontzentratzeko daukagun ahalmena baizik. Iritzia ez baita, eta batez ere, espazio formaletan eratzen, bertan erabakiak hartzen dira funtsean. Iritzia, kontzientziazioa bezalaxe, antolatua eta kudeatua den zerbait dugu, politikoki antolatua, operatibitatearen  bitartez funtzionaltasuna hartzen duena. Kontsentsu bitartez adostu den antolakuntza jarduera errealizatzen duen horrek hartzen du iritzi ahalmena, zilegitasuna.

Zilegitasunik gabe gobernatzea aginte posizioan denak- edo hala uste denak- egin dezakeen hutsegite politikorik nabarmenetakoa zela zioen Gramsci pentsalari sardiniarrak, adostasunik gabe agintea errealizatzeak arazo larriak ekartzen baititu luzera begira.

Politika aurreikuspenaren artea ere badugu, erasoak aurreikusten saiatzea eta beren indarraren nolakotasuna ezagutzea. Neutralizatzeko ahalmena izan dezagun, etsaia geldiaraztea eta posizio politikoak gureganatzea batera ulertzen diren harreman dialektikoa delarik. Posizioak konkistatzea da edozein bloke politikoren helburua, interes ezberdinduen artean espazioak konkistatu eta egonkortzea. Horretarako bikainki ezagutu behar dugu laguna, eta baita etsaia ere. Arduratsua izatea suposatzen digu posizioen gudak, irabazten dugun espazio bakoitza garaitua usten dugun ordurako galdua izan ez dezagun. Denbora eta ordena, biak ala biak neurtuak izan beharrekoak.

Pazientziaz eta egoeraren ezagutzaz harreman eredu berriak- iraultza– konkistatzen eta borrokatzen ari garen lagun guztiei besarkadarik beroena bidaltzen dizuet hemendik, gure burua ezagutzeak gure mugak ezagutzea esan nahi baitu, eta honek elkar zaintzearen beharra azpimarratzen digu ezinbestean.

Beste urte batez daukagun onena konkistatzen aritu gaitezen, Maquiavelo eta Lenini uzten diet azkeneko hitza:

“No jugar nunca a la insurrección, y una vez empezada ésta, saber firmemente que hay que llevarla a término (…) Hay que concentrar en el lugar y en el momento decisivo fuerzas muy superiores (…) Hay que esforzarse por sorprender al enemigo (…) Hay que esforzarse por obtener triunfos diarios.”

Lenin. Consejos de un ausente*.

 

los romanos hicieron aquello que todos los príncipes saben que deben hacer… Previendo de lejos los inconvenientes, siempre los remediaron

Nicolás Maquiavelo. El príncipe

 

*1917ko urriaren 25ean idatzia

1 Iritzi

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo