Idazten abileziye iñoiz euki ezdiñaten arren, musikiekiko nere zaletasune, ta jendiek ezautuko eztun talde bat ezautzea ematiek emateiten pozak erakarrite, atal berri honi hasierie ematea bultza natxink. Sayauko naunk, noizien behin jendiek ezezagun izengoun talden bat ezagutarazten, eo intentatzen behintzet. Lelengo atal hontako, Kontu Lepo irratiyen lenengo programan hitzein zan taldiez idatzikoizuet, Signaculum Virginitatis taldiez hain zuzen. Taldien historiyez gain, beayen maketie ta KK91 maketan sartu zituben bi kantuek jarrikoitxiñat, interesatze bazaitzue deskargau ahal izeteko.

Has gaitezen ba taldien historiyekin. Taldie, 1987yen sortu ziñaben, garai hartan KkFlash irratiyen inguruetan moitze zien lagun batzuk. Hasierako formaziyue, Aitor Egiguren bajue, Karlos Osorio bateriye, Gorka Alberdi gitarra ta Ibon Odriozola gitarra ta ahotsetan izen hunan. Karlosek bateriye erosi ziñanien, honen gurasuen etxepeko garaje baten hasi hitunan jotzen, baiño bizilagunek nazkauta kejaka hor ensaiatziei utziber izen zikonaben. Garai hartan ensaio lokalik etzaonan herriyen, taldiek e gutxi, Jotakie ta bestenbat eongoituan hemendiken. Ensaiatzeko lekuipe geldiu zinien, Azpeitiko Udaletxiekin harremanetan jarri itunan lokal eske. Majiña aldiz jun omen itunan udaletxea, baño beti pegak jartze omen zixkonabean hauek. Soreasuko lokalen baten sartuerten bat iñ ta gero, azkenien Urrestillako lokal baten berri izen ziñaben, garai baten eskolie izendakue, erdi utzita zaonana. Lokal hau uztie lortu ziñaben.

KK91 kasetien azala

Signaculum izen hunan, gaur egun oindiken Azpeitin dauden ensaio lokal zaharrenetan sartu hunan lelengo taldie. Lokala lortu ziñaben, baiño taldekide danak, 14-15 urte zauzkenabean, ta iñork etzekiñan txofertzen, ortaz, udaletxeko lanrober batien eman zixkiñaben trastiek urrestilla, maleterue ekipo ta taldekidez beteta.
Denbora bat ensaiatzen jardun ostien, lelengo kontzertue jotzeko aukerie erten zikonaben. 1989ko Urtarrillen 5ien, Azpeitiko Gaztetxien urteurren bat zala ta, kontzertuek montau zixkiñaben Frontoi Txikin. Kontzertu hontan, Los Bichos ta Los Raros taldiekin joko ziñaben. Kontzertuko egune ayeau zanien ordie, frontoira jun ta han etzeonan ezta eszenayoik e. Batemati galdeu zikonaben ze pasatze zan, ta beste taldiek azaldu ezin izen zebenez kontzertue suspendiu ite hunan. Halakon baten batemati okurri omen zikonan, aber zeba etzan gaztetxien iten hauen kontzertue. Gaztetxien garai hartan etzaonan ez eszenayoik, ez ekipoik. A pelo jo ziñaben, jendez gañezka zeonan Azpeitiko Gaztetxien. Hoimeste jende omen zaonan, ze jendie taldekidiek ta mikrofono artien sartuta eon omen itunan. Garai hartan taldiek 8 kantu jotze omen zixkiñan, 4 instrumental ta 4 kantauta. Hauek danak batea iraupen motxa zaukebenez ta kontzertue motz gelditzen ai zitzaiobenez, kantu danak bi aldiz jotzie erabaki ziñabean. Hau ta gero, taldien mobimiento batzuk eon itunan; Gorkak taldie uztie erabaki ziñan, beste proiektu batzutan zentratzeko. Siganculum utzi zunien, Standan segiu ziñan jotzen, ta urte pare bat beanduo Sektor Mierda taldien hasiko hunan jotzen. Gorkan partez, Asier Larrañaga hasi hunan gitarrie jotzen. Taldiek beste bi inkorporaziyo izen zixkiñan, Igor Alberdik haiziek ingo zixkiñan, tronboiekin zehazki, ta Unai Frantsezenak teklauek hartu zixkiñan hasieran, nahiz eta bukaeran bateriye jotzen bukau zun.
1991. urtien, San Inaziyon jaiotzien 5. mendeurrena zala ta, hainbat ekitaldi izen itnuan, Azpeitin zein gipuzkuen, tartien gipuzkoako orfeoien (o holako zeozerren) mendeurrenko disko ofiziala. Orduen, KkFlash irratiko kidiek, ikusita ingurutan zauden talde berriyen disko alternatibo bat itie erabaki ziñaben. Disko hontako kantuek, Jotakie talde, orduen utziberriyek, ensaiatzeko ibiltze zun, Azautze baserriyen grabau hitunan. Danea 7 talden 17 kantu grabau hitunan hemen, ta kasete baten sartu hitunan danak. Grabaziyue, Jotakieko Luka ta Pellok ein ziñaben. Udaletxea jun hitunan orduen KkFlash-eko kidiek diru laguntzie eskatzea kasete hau ateatzeko, ta jendien harridurarako diru laguntzie eman zikonaben, nahiz eta gero kasete honen azala ikusteakuen bat baño geyo hasarrau.

Laister maketie grabau zun formaziyue


Signaculumek, 1993. urteko uztailien, beayen lan bakarra aurkeztu ziñan, Laister izeneko kasetie. Kasete hau, Kaki Arkarazokin grabau ziñabean, IZ estudiyotan. Grabaziyue ta kasetien produkziyuek garai hartako 300.000 pezta kosta zikonaben. Kasetak gero tabernaz taberna saldu zixkiñaben, denbora gutxiyen enpaza itie lortu arte. Kasete hau, formaziyo honekin grabau ziñaben: Ibon – gitarra ta ahotsa, Asier – gitarra ta koruek, Aitor – bajue ta ahotsak, Karlos – bateriye, ta Unai – teklaue. 6 kantuz osauta zaonan, Sunor, Usaina, In Nomine, 87. Zelda, Laister, ta, Cise Kiri. Azken hau, Alpha Blondy-n bertsiyo bat, beayek indako letra batekin.

Kasetien liburuxkien azalan aldie.


Ibonek ikastea Londresea junber izen ziñanien geldialdi bat itie erabaki ziñabenan. Hau bueltau zanien berrize grupuekin hasten sayau arren, etziñaben ilusiyo berdiñe lortu, ta taldie desegin in hunan. Ibon ordun, Zilbor Hesteak grupuen hasi hunan jotzen, ta denbora bat beanduo Tiobibo grupuen sartu hunan. Karlosek OSPA taldien ibilbide bukaeran bajue jo ziñan, hauek jotzie erabaki arte. Unaire Ibonekin batea Zilbor Hesteaken sartu hunan, Asier urte batzuk beanduo Segabathor taldien sartu hunan bigarren gitarra bezela.

Kantuek deskargau ahal izeteko beyen daukezuen linkei eman, ta “Descargar como ZIP” aukeriei eman. Gozau belarriyek!
Signaculum Virginitatis – Laister + KK91

Liburuxkien bestaldie, 5 kanturen letrakin.