Ramon Etxezarretan gaurko zutabien irakurketa politiko bat

Iepa jente!

Gaurko hontan gure herriko apologista burges batek Vocento taldeko egunkari baten idatzi dun artikulue aztertuko det, eduki aldetik bere diskurtso konfuso horrek esan nahi duna garbi utzi ahal izeteko erramientak eskaintzeko asmoz.
Gure launen zutabetxo konfusue “parece ser” batekin haste zaigu, tabernan o aitu dun nunbaiteko festatan gertau ahal izen dan gertakari posible bat azaltzen hastealaik. Beak azaltzeitun gertakariyen zehaztasunen asuntue albo batea utziko deu (ya que solo parece ser), ta bere mezuen eduki politikue azaleratzeben zitai emangoiou garrantziye.

1.- Bigarren ta hirugarren parrafotatik ein laiken konposiziyo hau da azpimarragarriyena: “Parece ser que al fin consiguieron que se largara el reo del populismo punitivo…en medio del silencio condenatorio”

Momentu hontan, gure bizilagun ilustraue bere errekurtso literario dramatiko onenak erabiliz, gauza larri bat ai zaigu salatzen: inungo eraso biolentoik erabili gabe, festatan parte hartzen ai zan jendiek, itxuraz pertsona bat festa eremutik kanporatu zula. Hau da, festak eskeintzen deben testuinguruen barruen e, han zeon jendiek, ondo identifikau zula zein zan bere ekintzak aurrea emateko motibue, ta horren arabera hartu ber zun jarrerie. Benetan asaldagarriye “populismo punitibo” esplikaezin hau, eta “silencio condenatorio” horren erabilera agresibue.

Sarrerako zati osuen ta esaldi zehatz honen atzien daon edukiye sinplie da: justizia formala (prozesu judiziala) da pertsonen arteko gatazkak konpontzeko bide arrazional bakarra. Justizia formalak kondenatze ez bagaitu, berdin du zer in deun o zer ezteun in; zilegitasune daukeu kaletik nahi deun bezela ibiltzeko, ta noski, gure ohorie defenditzeko. Guazen hau garatzen pixkanaka.

2.- Inozentzi presuntziyuen ildo hontan sakontzea sartuko zaigu hurrengo parrafuen, diskurtsuen biolentziyek gora eiteun heinien. “Me niego a creer que las largas visperas del holocausto europeo no empezaran con persecuciones de este tipo. Tampoco ellos tenían ninguna duda de a quien asistia la razon”.

Beak deskribautako gertakari hipotetiko hoyek, naziyen jokabidiekin konparatzen ai zaigu gure apologista mattie. Hazi in zaigu, ordenadorien aurrien albornozakin eta realidadiekin kontaktuik eztauken bat bakarrik haziko litzeken moduen; oixe dauke kobertura mediatiko ta juridiko dana bere alde daukenan jakitun izetiek.

Erabaki kolektibo baten biktima injustutzat konsideratzeun preso gaixue (reo) babesteko, botere politiko burgesak behin ta berriz erabiltzeun argumentayuekin atakatzeu, deslegitimaziyue modu guztiz desproportzionauen ta erasokorrien praktikan jarriz.

Hau da, burgesiyentzat eta bere panfletistantzat (zutabegilie bezalako intelektual erudituek) herritarrak autonomoki bere erabakiyek eta bere ekintzak artikulatzeituztenien, kaos irrazionala, Hobbesek deskribatzeun homo homini lupus egoera bueltatze gea.

Burgesiyentzat, arrazionaltasun burgesak bakarrik ordenau dezake kaosa. Gatazkak soluzionatzeko boterie, estatu egitura “neutralen” funtzionamenduei obedientziyen eta logika abstraktu honen sumisiyuen bakarrik topau laike. Justiziyen errealizaziyue, tipizidadie, proportzionaltasune, inpartzialtasune, legiei obedientziye, estatu egiturai sumisiyo itxue, inozentziyen presuntziyue ta antzeko printzipio abstraktuen bitartez lortzeala sinisteu gure kolegiek: “me niego a aceptar que la justicia es una utopía”.

3.-Nola antzematean gizon burges hau herritar irrazionalok (kanibal basati odolzaliok) okupatzeitugun kalietatik bueltaka eztala asko ibiltzen! Langiliok, ta kasu hontan bereziki emakume langiliek pairatzeitu(gu)n problematikatatik distantzia prudente bat hartzeko beharrien aurkitze zaigu derriorrien bere argumentayue errematatzeko.

Bere mundu abstraktu horren defentsan harro erakutsi nahi digu zenbat eskaloi gorao daon bea gure onduen, intelektualillo prepotentienan modun paparra ateata: “me niego a coincidir con gente que da alas a sus fobias aprovechando la coyuntura más ventajista. No acepto que la frivolidad mediática, la ignorancia jurídica, la épica del linchamiento y el castigo popular sean nuestra justicia”.

Aaaamigo. He aquí, la existencia de dos estratos sociales con dos formas de ver y sentir la realidad claramente diferenciadas, que conviven dentro de tu abstracta realidad. Baguez ikusten bere diskurso neutral ta moralista honen atzien daon asmo politikue.

Guk, langileok, geure ezintasun estrukturalak diela medio, burgesiyen instituziyo politiko ta juridikuei eo ilustrau burgesai utzi ber diou gure arazuek konpontzeko ardurie. Berdin du modu eredugarri ta baketsuen ekinda re autonomoki ekite deunien. Holokausto naziye dator gure realidade konkretuen botere burgesan instituziyuen inoperantziyek identifikau ta gure modura eraiki nahi badeu gure oraine ta etorkizune. Así, porque este señor es un Hobbesiano de los de toda la vida. Ta kito.

4.-Pena bakarra da, guk inuzente irrazionalok ondo dakigula gure ignorantzia juridiko absolututik, justizia formalan marko abstraktutik klase sozial bakoitzek dauzken menpekotasun ta pribilegio egoerak (langileriye ta burgesiyetaz ai naiz hurrenez hurren) itxurazko berdintasun baten barniz kirastunen azpiyen erreproduzitzeiela. Ta hemendik tajadie beti pribilegiyodunek bakarrik ateatzeula (gizona emakumien aurrien, nagusiye langilien aurrien…)

Baita badakigu justizia formalak post festum operatzeula, hau da, arazue gertau ondoren, gatazka estrukturala zilegitzeun botere sistema baten extentsiyo logiko bat dalako.

Hau da Manadas Mil zutabien sutsuki defenditzean Justizia Formalak praktikan eiteuna: gatazka konkretuen parte hartzaile izen dienan ezaugarri konkretuek formalki desagertarazi ta berdintasun abstraktu baten jarriz parte formal bezela hirugarren “inpartzial” baten aurrien jartzeitu, demostrau inber dien proban menpe gelditzeien bi pertsona igual bezela, itxura batea beaiek bezelakoxe iguala dan baino gehio dakin beste baten juiziyuen esku.

Baino errealitate konkretuen bizi geanok, badakigu baita kasu konkretuen, bi parte abstraktuki berdin hoiek sozialki ezaugarri konkretuek dituzten hezur haragizko pertsonak diela: emakume bortxaue ta gizonezko bortxatzailiek (manadas mil o aislados violadores), urdangarin, rumanuek, vera ta barrionuevo, julen elgorriaga, kurro, pelitxo, pelu ta txapas (akordatze haiz izen hauetaz ezta?), Unai Romano eo hipotekie ordaindu ezin dun 80 urteko emakumie izen daitezkela. Hauek danak igualak nundik die? Tratu iguala jasotzebe? Ikuste deu grieta earrak ditula diskursillo neutralak…

3.go inpartzial eo Juez moduen berriz, garzón, angela murillo, o dibortziau berri dan ta eanai ematen ai dalako lanea juteko goo putaik eztauken gizona…o beste eozein pertsona konkreto eon daitezke. Lehenengo instantziako mileka kasutako sententziyek irakurriko bagenitu, ondo ikusiko genun juezan inpartzialtasunek eztula existitzen Lege Prozesaletako artikulo abstraktutatik kanpoa.

Epistolie bukatzeko, azken koletazue soltatzeigu gainea: “Es horrible y de consecuencias y riesgos incalculables que gente aparentemente serena, gente con cerebros bien armadoos, vayan propagando que la denuncia es inútil, que mejor no hacerlo”. Nabari da eraso sexistaik eztula jasan; galdeu berko luke ia merke ateatze al dan “juiziyo bikoitze”…

5.-Eztet bukau nahi Zutabe honen bitartez autoriek emakumiekiko adierazteun mespretxue, bere matxismuek eragiteun nazkie garbi utzi gabe. Esan det gorao re, baino bere diskurso neutral honen funtse honako hau justifikatzie da: Si no has sido condenado, no eres formalmente autor de nada. Herriyek ez dezala euki gertakari zehatzak juzgatzeko irizpideik. Ta are gutxiyo ejekutatzekoik. Ta azkenik gizonak emakumiei iteixkoun gauzak gizonan raserotik juzgau daitezela. Barruek ber die hain gertaera larriyei erreparau re in gabe holako mezu humillantie zabaltzeko aprobetxatzeko. Ventajistaatik hitzein gainea.

Lastima Ramon, eztepa asmau. Garbi zeok gooik eztaukekela bere kabuz pentsatzeun “nazi” kuadrilla batekin kalien topatzeko; are gutxiyo hiregandik ondo diferentziatzeituen ezaugarriyek ulertzeko ta horren araberako mugimenduek iteko gaitasune erakuste baiabe. Bildurre diok realidade konkretuei. Heuk nahibe, burrukalai oroi indako aitortza politte dek hori.

Nere elkartasun beruena emakume langilien burrukak aurrea damazkiben danai ta hauekin lanien dabiltzen guztiyei.

Hurrenarte!

1 Iritzi

  1. Baita:
    Etxezarreta honen bourgeois-apaindurak, prezipitaziyo harroxkie eta bean paparran diametrue alde batea utzita, usteiat mahai gainien jartzeuna, hik testuen -heure apaindura kuriosuekin- ondo esplikau bezela, debate inportantie dekela.

    Ondo esplikau deken legez, justiziyen kontzeptu metafisikue instituziyuekin ta ordenamentu juridikuen aplikaziyuekin nahastie burgesa dek: formala, bizitasun konkretutik apartautakue, ta sensibilidade kontra-burgesakin erabat baztertzailie. Justiziye zeoze baek eztek tribunaletakue.

    Hori argi utzita: horrek eztik esan nahi tribunaletik kanpokuek derriorrien justiziye izen beher dunik. Iruitze zik, ja bean enbalaje apologetie argi utzita, ulergarriye dala justizia popularrai bildurre eukitzie Etxezarretak (Judiyuek San Pablo nola harrikau zeben letu besteik etzeok!), jakin ba baitzakiau guk e, esperientziz, askotan fallau ite deula sentsazionalismuez jokatze deulako ta halako “arrogantzi iraultzailez” krudel ta azkar kondenatze deula bestie: bai asanbleatik bota deulako, herriko tabernan sartzen eztiyoulako uzten eo gure zirkulu militantietatik urruntze-orden bat eman diyoulako. Ta hori guk ite badeu, sensibliok eta kontzietzadunok, ze eztu ingo herri indiferentiek! ze eztu ingo burgesan idolatra da herriyek!

    Hobbesek ‘homo homini lupus’ adierie ibiltzeikenien esaten ai dekena dek, Egoera Naturalien batak bestie akatzeko kapazidade iuela daukenez ta lurreko fruituen urritasune dala-ta bizitzeko borroka bat daonez, arrazionala dala batak bestie akatzie bizi izen ahal iziteko. Ta hiltzie ta hiltzeko bildurre arrazionalak dielako dek baita arrazionala bizi nahi izitie ta hiltzeko bildurre kentzie barrutik. Horreatik, arrazionalki, erabakitzeik hankabikuek Lebiatantzarra sortzie. Bestela eztaolako pakeik. Hobbesentzat gizaki irrazionalik etzeok. Bakarrik umiek dituk irrazionalak, ta hoien kasuen delegaziyue beher diabe. Gizaki irrazionalak eongo bahituzke, ordun Estaue irrazionala izengo huke, ta bean fundaziyue ta jarraikortasune beti eongo hituzke kolokan.

    Nik usteiat hemen eztala debatie herriyen ta burgesiyen irrazionalidade/arrazionalidadie, baizik eta onartzie bai justizia popularrak bai instituzionalak, biyek, bildurre ematebela.

    Eskerrik asko idatziyeatik halare, Pashukanis

    Gero arte

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo