Burokraziaz, sektarismoaz eta denbora marko berriez

 

Gaurkoan hausnarketa labur batekin natorkizue blog- era, presaren presaz nahiko nukeen besteko analisi politikorako aukerarik ez baitut izan. Dimentsio sozial bat duten edota horren bidean sortu diren mugimendu politikoetan- izan ezkerreko zein eskuinekoak, iraultzaileak ala bestelakoak- garrantzia berezia duten hiru kontzeptu tratatuko ditut, horretarako Gramsci politikari eta teorialari sardiniarrak bere kartzelako kaieretan buruturiko hausnarketa labur batzuk plazaratuz. Burokrazia, sektarismoa eta denbora sozial eta honenbestez politikoen gaineko hausnarketak mahai- gaineratzen saiatuko naiz.

Burokraziaz mintzo zen Gramsci, kartzelan zen bitartean Sobietar Batasunean gertatzen ari ziren auzien dimentsio politikoez jakitun baitzen, Estalinismoaren gorakadaz eta iraultza sobietarraren barne- hierarkien indartzeaz. Edozein prozesu iraultzailetan barne oreken berregituraketen beharraz jakitun zen italiarra, frantziar iraultzaren gertaerek esperientzia bizia suposatzen baitzuen eztabaida mamitsuetan zen Sobietar Batasunarentzako. Dena dela, burokraziaren igoera arrisku erreal bat zen komunismoa eraiki nahian zebiltzanen artean, gizarte Sobietarreko kideek arazo sozial orokorretan esku hartzeko zuten gaitasuna murriztua baitzen, eta kapitalismoak eraturiko hierarkien figurak itxura aldatzen baitzuen honela. Kultura kolektibizatu baterako (sozialismoak legitimazioa lortu zedin) oztopoa zen burokraziaren, pertsonalismoen igoera italiarraren hitzetan, eta kontzientzia kolektiboa eratzeko behar- beharrezkoa zen gizartearen barne dimentsioen eztabaida, eta honekin batera diziplina. Diziplina eta parte- hartzea, hausnarketa kolektiboa eta diziplina ez dira kontraesanean sartzen, are gehiago, batek zein besteak marrazten dute praxiaren filosofia, sozialismoa.

Sektarismoaren arriskua ere presente zuen sardiniarrak kartzelako kaieretan, kolektibitate politiko ororen azken helburua bere printzipio sozialak unibertsal bilakatzea baita, eta ez bere horretan giltzapeturik mantentzea, gizartearen konexioak eratzea eta posizioak irabaztea. Ikasteko asko dugu gure ohiko espazioetan hausnarketa hauetatik, gure artean eta baita herriarekin loturak, herriari hurbiltzeaz, parte- hartze dinamikez (erreformismoaz) ahoa betetzen zaien horiei ere, eztabaida espazio bakoitzean argi geratzen baita eurak direla beraien posizio politiko zein sozialen helduleku bakarra; tradizioaren, herriaren eta historiaren izenean euren burua justifikatzen dutenak. Honela zioen Gramscik sektarismoaz:

“No puede existir una asociación permanente y capaz de desarrollo que no se sostenga en determinados principios éticos, propuestos por la asociación misma a sus componentes individuales con vistas a la compacidad interna y a la homogeneidad necesaria para alcanzar el fin. No por eso carecerán los principios de carácter universal. Así ocurriría si la asociación fuera fin de sí misma, o sea, si fuera una secta o una asociación de delincuentes (y sólo en este caso me parece posible decir que se confunden la ética y la política, sencillamente porque lo “particular” se eleva a “universal”).”[1]

Denbora politikoei garrantzia berezia aitortu zien politikari sardiniarrak, eta honen gainean bi hausnarketatxo besterik ez ditut burutuko. Maquiaveloren gaineko oharretan ageri den kontzeptua da denbora politikoarena, baita ohar hauen eranskinetan ageri diren Amerikako ekoizpen estrukturen gaineko hausnarketetan ere. Gramsciren estatuaren gaineko teoria guztiz baldintzatua dago AEB-tatik Europara bidean datozen aldaketekiko, hots, Amerikako ekoizpen ereduak laster izango baitzuen bere oihartzuna herrialde Europarretan, estatuan zein gizarte zibilean. Estatuan emango diren instituzioen aldaketak kapital kolektiboaren kontzientzia hartzearen emaitza dira Gramscirentzat, kapitalaren barne mutazioen kontzientzia hartzearen emaitza. Denbora kontua, aurrerapenen eta politikaren- klase arteko gudaren- indar korrelazioen emaitza. Hausnarketa hauek birformulatuko ditu hamarkadak beranduago Mario Tronti italiarrak, Gramscirekiko posizio ezberdinetatik abiatuta, “Lenin Ingalaterran” testu famatuan, besteak beste.

Politika etsaiarekiko aurrerapen gaitasuna da beraz, historiaren kurtsoaren alterazioa. Maquiavelo eta Guicciardini  berpizkunde garaiko pentsalari italiarraren hausnarketak ikasita, Italiako Alderdi Komunistako buruak zioen politikan gidaritza zeraman taldea zela agenda markatzeko gaitasuna zuena, hots, beste taldeek bere buruaz mintzatzea lortzen zuen taldea. Kasu honetan, xake- partidaren zati handi bat irabazia du abangoardia daraman taldeak, bidea luzea bada ere.

Gurera ekarrita, aurtengo kurtsoan momentuko etsaiekiko alderatuz (hots, langile klasearen eta gazte mugimenduaren espazio politikoa interes-estrategia ezberdinekin okupatu nahi dutenekiko) agenda politikoa markatzeko gaitasuna izan dugulakoan nago, gure bide propioa marraztekoa, zailtasunak zailtasun posizioak konkistatuz.

Testuari amaiera emateko, pentsalari italiarraren hausnarketa bat eransten dizuet, politika gure eguneroko dimentsioetan burutzen dugunean (tabernako eztabaidetan, bileretan, inor konbentzitzen saiatzen garenean) aurkitzen garen zenbait eszena argiki marrazten dituela uste baitut:

“Imagínese, por lo demás, la posición intelectual de un hombre del pueblo; ese hombre se ha formado opiniones, convicciones, criterios de discriminación y normas de conducta. Todo propugnador de un punto de vista contrario al suyo sabe, en cuanto sea intelectualmente superior, argumentar sus razones mejor que él, le pone en jaque lógicamente, etc.: ¿basta eso para que el hombre del pueblo tenga que alterar sus convicciones? ¿Sólo porque en la discusión inmediata no sabe darles valor? Pero entonces podría ocurrirle que tuviera que cambiar de opiniones diariamente, o sea, cada vez que se encuentra con un adversario ideológico intelectualmente superior. ¿En qué elementos se funda, pues, su filosofía, especialmente su filosofía en la forma que tiene para él importancia mayor, en la forma de la norma de conducta? El elemento más importante es sin duda el de carácter no racional, de fe. Pero ¿en qué? Especialmente el grupo social al que pertenece, en la medida en que todo el grupo piensa difusamente como él: el hombre del pueblo piensa que tantos como son no pueden equivocarse así en conjunto, como quiere hacérselo creer el adversario argumentador; que él mismo, ciertamente, no es capaz de sostener y desarrollar sus razones como lo hace el adversario con las suyas, pero que en su grupo hay quien sabría hacerlo, por supuesto, mejor que ese determinado adversario, y recuerda, efectivamente, que ha oído exponer amplia y coherentemente, de un modo que le convenció, las razones de su fe. No recuerda las razones en concreto, y no sabría repetirlas, pero sabe que existen, porque las ha oído exponer y quedó convencido de ellas. El haber sido convencido una vez y de un modo fulgurante es la razón permanente de la persistencia de la convicción, aunque se sea incapaz de argumentarla después.”[2]

[1] Gramsci, A. Diletantismo y disciplina. Cuadernos de la cárcel.

[2] Gramsci, A. Conexión entre el sentido común, la religión y la filosofía. Cuadernos de la cárcel.

1 Iritzi

  1. Draza Mihailovitx

    2018-06-20 at 11:04

    Idatzi ona (nahiz eta ez nagoen oso ados Sobietar Batasunaren inguruan esandakoarekin).

    Bereziki inportantea sektarismoaren inguruan esandakoa. Oso inporantea baita markatzea tresna politikoa ez dela komunitate bat izan behar, subjektu handia askatzeko tresna baizik. Partikularretik nibertsalera jo behar dela, ez partikulñlara unibertsala bihurtu.

    Joan den hamarkadetan euskal ezkerraren kultura politikoak askotan egin duen akats bat izan da hori.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo