Iruñeako AAFrekin solidaritatez

Iraultza ere bai. Lanok orain hasi ditu, iraultza eta. Euskaldun modernoak. Baditu ez dakit zenbat printzipio sakon eta irme edozer gauza egiteko eta ez egiteko eta egina, berak ala bestek, berriro desegiteko eta berregiteko, edo berriro egin gabe uzteko. Printzipioak. Eta teoriak. Eta arrazoiak. Guztiz seriosa da oraingo euskalduna. Printzipio askoduna. Galde iezaiozu edozeini, zergatik ari duen ari duena. Filosofiaren historia guztia esplikatuko dizu eta oraindik ez da aski. “Gauzak ez dira hain sinpleak”, ̶  “noski”. “historiako lege objektiboek…” ̶ “Jakina, ba!”. Beste kopa bat, mesedez. Gaua oraindik gaztea da. “Gizarte honen funtsezko tankera determinatzen duen harremanen jitea, berez eta objektiboki…”, ̶ Horixe da kontua, horixe, klaro!”. Arrazoi askogatik egiten du, egiten duenak, egiten duena. Gauzak ez dira, egiaz, batere sinpleak. Euskal Herrian».[1]

Gauzak ez dira egiaz batere xinpleak. Badira baina. Gauzak eztira azaltzen horren xinpleak. Ez dira azaltzen baina. Ezer objektibatzeko pretentsioak badu, presuntzio goren bat. Eta hura ez da bizitza. Hura ongia da, eta gaizkia: sentimendu aurrenengoena, azaleziñena. Kaio batek kale-uso bat bortizki irenstea bada gauza bat. Hala-beharkotasunak, beharko du. Gizakiak ehiza egitea ere bada gauza bat. Hala berharkotasuna. Hala beharko du.

Eltxoarekin mintzatuko bagina jakingo genuke hura ere pathos [sentimendu] berdinaz dabilela airea zeharkatzen. Hark ere munduko erdigunetzat du bere burua.[2]

Hala beharko du. Baina egitate batek, egia balitz ere, ez du beste egitatea itzalpetzen. Ez dezala ahaztu inork ongiaren atzematea patologikoa denik.

Solidaritatea zera da: gizakiak elkarri laguntza ematera bultzatzen dituen sentimendua.

Hemendik besarkada bat Iruñeako askatzaileei.

[1] Gizaberearen bakeak eta gerrak, 1991

[2] Über Wahrheit und Lüge im aussermoralischen Sinne, 1873.

2 Iritzi

  1. egunon, ez dut ongi ulertu. Azaltzerik bai?

  2. Kaixo, ‘Kaixo’:
    Eskerrik asko iruzkineatik. Testu hori azaltzeik eztao, testue dalako azalerapena. Testueatik esan laiken gehigarri bat ta inportantiena da Iruñeako ‘Gaseko Ikullu’ dalakuetan dula pare bat aste jazotakuei erreferentziye iteyola.
    Gero arte, ordun

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo