Marx eta iraultzaren artikulazioa. Klasea eta alderdia, ala espontaneoaren bi momentu

“El 9 de agosto de 1842, cuando diez mil obreros marchan sobre Manchester, con el cartista Richard Pilling a la cabeza, para negociar en la Bolsa de la ciudad con los fabricantes y ver cómo funciona allí el mercado, no es el domingo del 28 de mayo de 1871 en París, cuando Gallifet ordena sacar de las filas de los prisioneros a aquellos que tienen el pelo cano para fusilarlos inmediatamente, poque además de marzo de 1871 han visto junio de 1848.”

M.Tronti. Obreros y capital.

 

“La clase trabajadora actua de acuerdo con el partido democrático pequeño- burgués mientras se trata de abolir la coalición aristocrático- liberal; en todas las demás cuestiones, la clase trabajadora necesita actuar independientemente.”

Circular del Comité Central a la Liga Comunista 1850

K.Marx

 

Gaurkoan Marxen pentsamendu politiko- estrategikoaren inguruan arituko naiz, antagonismoan bere burua aurkitzen duen politika pentsatu ahal izateko ezinbestekoa zaiguna. Marxen lan teoriko osoan zehar politika pentsatzeko elementuak ageri zaizkigu, testu batzuek koiuntura politikoaren gaineko analisiak direlarik, Klase Borroka Frantzian (1850), Guda Zibila Frantzian (1871) … Manifestu Komunista langile mugimenduaren estrategia pentsatzeko agiri bezala ulertu dezakegu, eta kapitalean zein berau antolatzeko idatzitako zirriborroetan- Grundrisse– ekonomia politikoari kritikaren bitartez kategoria politikoen gaineko kritika ere nabarmentzekoa da. Bestalde, Marxen gaztetako lan guztietan ere- 1944ko eskuizkribuak, Judutarren Auzia, Hegelen zuzenbidearen filosofiari kritika, Alemaniar ideologia … auzi politikoa kapitalaren egitura osoari kritika bezala ageri zaigu. Oraingo honetan, Marxen pentsamenduaren gaineko mami handia jaso dezakegun elementuei botako diet begirada, 1850 eta 1879an idatzitako bi gutuni, Komunisten Ligako Komite Zentralaren gutuna, 1850an idatzitakoa, eta “Zurich-eko hiruei” zuzenduriko gutuna, 1879an idatzia.

Bi gutun hauetan berebiziko gaurkotasuna duen kontzeptu baten gainean aritzen da Marx, langile klasearen autonomia politikoaren inguruan, hain zuzen ere. Klase autonomiaren, edo hobe esanda, klase autonomia ezaren- interklasismoaren– inplikazio praktikoak aztertuko ditu Marxek bi testu hauetan. Lehena 1850ean dago idatzia, 1848ko Frantziako altxamenduetatik ikasketak jasotzen ditu bertan, eta baita 1848-49ko Alemaniako altxamenduenak ere. Bigarren gutuna, 1879an idatzia, Kapitala publikatzetik hamarkada batera – hamahiru urteren buruan, Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako- SPD– eskuin adarreko hiru kideren artikulu bati erantzuna da, burgesiako kideak erakartzeko saiakera praktiko baten aurrean Marxek langile klasearen buruaskitasun politikoa defendatzen duelarik.

Hiru elementu nagusiren gainean gidatuko dut testua:

  • Burgesia- ttipiaren eta langileriaren arteko interesen talka estrukturala, edo nola lehenengoak gizatasunaren eta demokraziaren izenean langileriaz etekina ateratzen duen.
  • Langile klasearen buruaskitasuna pentsatzeko elementu praktikoen, gaitasun propioen, instituzioen beharraz.
  • Langileriaren dimentsio politikoen zentralizazioaren nahitaezko beharraz, bere gaitasunen dimentsioa hedatu eta etsaiari aurre egitea helburu badu behintzat.

1848-49ko gudaldien ostean, non Komunisten alderdiaren zein burgesia- ttipiaren alderdien arteko aliantza ematen den aristokraziaren zein feudalismoaren azken elementuak kanporatzeko asmotan, Marxek klaseen arteko banaketa desitxuratzen duten elementuekin amaitzea beharrezko ikusten du, langileriaren autonomiaren berrezarpena sustatuz. Izan ere, aginte politikorako burgesia- ttipiaren ohorezko tresna ezarri ostean, demokrazia, azken hauek langileria xumearen interesen itsutzeari ekin zieten, ezaugarri materialak dituen errealitatea moralitatearen izenean itxuraldatuz. Gizartearen estratu guztiak parekatzen dituen elementu unibertsalak erabiliko ditu burgesia- ttipiak langile klaseaz probetxua ateratzeko, berezko eskubideen, kontratu sozialaren eta demokraziaren izenean burgesiaren elementuei hainbeste onura ekartzen dion langileriaren azpiratzea bilatu asmotan.  Ezin argigarriagoa da Marx 1850eko gutunean:

“Las peticiones democráticas no pueden satisfacer nunca al partido del proletariado. Mientras la democrática pequeña burguesía desearía que la revolución terminase tan pronto ha visto sus aspiraciones más o menos satisfechas …

Para nosotros no es cuestión reformar la propiedad privada, sino abolirla; paliar los antagonismos de clase, sino abolir las clases; mejorar la sociedad existente, sino establecer una nueva.

ellos desearían unir las manos y formar un gran partido de oposición, abarcando dentro de sus límites todos los matices de la democracia. Esto es, ellos tratarán de convertir al proletariado en una organización de partido en el cual predominen las frases generales social-demócratas, tras del cual sus intereses particulares estén escondidos y en el que las particulares demandas proletarias no deban, en interés de la concordia y de la paz, pasar a un primer plano.

Burgesia- ttipiaren helburua langile klaseaz etekina ateratzea da, horretarako marko burgesaren elementuak erabiltzen dituelarik, esparru politiko zein ekonomikoan.

1879ko gutunean Marxek burgesiaren parte diren norbanakoak Langileriaren Alderdian sartzeko baldintzen inguruan dihardu, langileriari arrotzak diren kideak langile mugimenduan onartzeko baldintza bat eta bakarra ezarriz:

“ que cuando llegan al movimiento proletario tales elementos procedentes de otras clases, la primera condición que se les debe exigir es que no traigan resabios de prejuicios burgueses, pequeñoburgueses, etc., y que asimilen sin reservas el enfoque proletario.”

Komunismo iraultzailearen estrategia bere egiteko exijitzen die beste kapa sozialetatik datozen kideei, interesen onarpenak goitik beherakoa izan behar duelarik eskala sozialean, eta ez alderantziz.

Bigarren puntu nagusiari dagokionez, Manifestu Komunistan, 1850 zein 1871kako idatzietan eta komunismo iraultzailearen irakaspen historikoetan etengabe ageri den elementua zaigu, klase independentziaren antolakuntzak beharrezko dituen elementuei dagokiona. 1917ko iraultza aurreko Errusian botere bikoitza bezala ezagutu zen langile klasearen antolakuntzarako gaitasun autonomoa, instituzio formaletatik haratago- hala nola parlamentua, sindikatuak, burgesiaren alderdiak … – langileriak bere interes propioen inguruan mintzatzeko espazioak sortzean zetzan, burgesiaren interbentziorik gabe ematen zirenak.

Langileriaren buruaskitasuna bermatzeko beharrezkoak ziren elementuen artean, Marxek 1850 erako identifikatua zituen proletargoa armatzearen beharra eta langileriaren agenda politikoaz mintzatzeko espazioak eratzearen beharra- langileen klubak, ondoren komiteak izanen zirenak. Proletargoak armak bere eskuetan izatearen beharra historiak behin eta berriz frogatu duen esperientzia da, izan 1871an Parisen, 1917an Errusian, 1936an Katalunian edota 1976an Gasteizen; langile komiteak estatu izaeran bilakatzea berriz Parisko langileen eta Leninen irakaspenak ditugu. Honela dio Marx-ek 1850eko gutunean:

“En vez de permitir que formen el coro de la burguesía democrática, los trabajadores, y particularmente la Liga, deben tratar de establecer junto a la democracia oficial una independiente, legal y secreta organización del partido de la clase obrera, y hacer de cada Comunidad el centro y el núcleo de Sociedades de la clase obrera en las que la actitud y el interés del proletariado deberán ser discutidos independientemente de las influencias burguesas.

Fuera del Gobierno oficial constituirán un Gobierno revolucionario de los trabajadores en forma de Consejos ejecutivos locales o comunales, Clubs obreros o Comités de trabajadores; de tal manera, que el Gobierno democrático burgués, no solamente pierda todo apoyo entre los proletarios, sino que desde el principio se encuentre bajo la vigilancia y la amenaza de autoridades tras de las cuales se halla la masa entera de la clase trabajadora.

El armamento de todo el proletariado con fusiles, cañones y municiones debe ser realizado en el acto; necesitamos prevenir el resurgimiento de la vieja milicia burguesa, cosa que ha sido siempre hecha contra los trabajadores.

Bajo ningún pretexto darán sus armas y equipos, y todo intento de desarme debe ser vigorosamente resistido.”

Langileriak bere burua ezagutzeko eta antolatzeko beharra du beraz, eta horretarako ez dira nahikoak politikaren modalitate burgesean eskainiak zaizkigun instituzioak- aurkako funtzioa dutenak. Komiteak eta alderdia iraultzaren bi momentu dira beraz, bi funtzio ezberdin dituzte. Parlamentuak zein bere euskarri den demokraziak langileriaren independentzia xahutzea dute helmuga, Johannes Agnolik[1] bikainki azaltzen digun modura, langileriaren alderdiaren zeregina demokrazia formaletik haratago eratuko diren gaitasunei bultzada ematea delarik. Kezka hau Leninen buruan dago 1917[2] osoan zehar, bai eta Lukacsen ere parlamentarismoaz mintzatzen denean. Honela dio Lukacsek:

“Con esto, quedaría teórica y tácticamente definida la posición del consejo obrero y del parlamento: cuando es posible un consejo obrero (aun dentro del marco más modesto), el parlamentarismo resulta superfluo.”

Hirugarren puntuari helduz, Marxen pentsamendu estrategikoan garrantzia berezia hartzen duen kontzeptua indar iraultzaileen zentralizazioarena da. Kapitalak langileriaren aurkako borrokan sistematikoki ezartzen duen zatiketari langileriaren batasunaz erantzutea ezinbestekoa da Marxen iritziz, ondoren langile mugimenduaren historian zehar behin eta berriz frogatua izan zaigun bezala. Borroken batzea nazio zein internazional mailan– Marx eta Engelsek Komunisten Ligaren eratzearekin klase borrokari dimentsio internazionala eman nahi zieten- dispertsatuta gaitasun gutxi baitu langileriak bere buruaz jabe izateko. Dena dela, zentralizazioa ez da sartzen kontraesanean langileriaren gaitasun politiko autonomoarekin, burokrazia elitista baten boterea ezin dugularik nahastu langileriari behar- beharrezkoa zaion indarren metaketarekin.

Honela azaltzen da Marx 1850eko gutunean:

Además, los demócratas trabajarán directamente por una República federal, o por lo menos, si no pueden evitar la formación de la República una e indivisible, tratarán de paralizar la centralización del Gobierno concediendo la independencia posible a las Municipalidades y provincias. Los obreros deben luchar contra este plan, no sólo para conseguir la una e indivisible República alemana, sino para lograr concentrar el mayor poder posible en manos del Gobierno central.

Que los alemanes tengan que luchar y morir como hasta aquí lo han hecho, una y otra vez, por cada avance, en cada ciudad y en cada provincia separadamente, es algo que no puede ser tolerado. Como en Francia en 1793, así es hoy la tarea del partido revolucionario alemán: centralizar la nación.”

Burgesia- ttipiaren aginte organoak lurraldean zatituta ageri zaizkigunak dira, burgesia- ttipiak ez baitu oligarkiak besteko influentzia-aginte- ahalmenik gizartean. Herri zein auzoetako agintariak dira, enpresa txiki eta ertainen jabeak, eta euren politika egituratzeko eremuak udal instituzioak zein instituzio probintzial eta erregionalak dira orobat. Horrek ez du esan nahi aginte organo estatal zein supra- nazionaletan euren interesak ez dituztenik partekatzen, baina euren posizio pribilegiatuen defentsarako estamentuak politika artikulatzeko eremu lokalak dira. Langileriaren aginte ahalmenak biziraun nahi badu berriz, ahalik eta gehien hedatu beharrean da.

Marxen ulermen estrategikoa garaiko testuinguruan kokatu behar badugu ere, orain aipaturiko kontzeptu nagusiak burgesiaren aro osoan zehar jasotako ikasketak ditugu, egun errealitatea iraultzen gabiltzanok baztertu ezinean gaudenak.

 

 

 

 

 

 

[1] J. Agnoli. Tesis sobre el 68 Alemán II: Tesis sobre la transformación de la democracia y la oposición extraparlamentaria.

[2] V. I. Lenin. Entre dos revoluciones. Siglo XXI editores.

6 Iritzi

  1. Pashukanis

    2018-05-23 at 12:54

    Artikulo borobile, zorionak.

    Hausnarketa bat etortze zait burura hau irakurritakuen, ta hauxe da: uste det antolakuntza propiyuei proiekziyo politikue (hau da, osotasune eraldatzea beira lan eingoun antolakundie) ematen hasteako, aurreikusi behar deula, zein dan une hontan, gure kasuen, bizi ditugun errealitate lokaletan o nazionalien iraultzako klabetan o “demandas proletarias”en baitan artikulauko dan sujetue. Esan nahi det, zein kolektibok eskaintzeizkigun printzipio zurrun batzun baitan elkarlaneako aukerie (gaztiek, etorkinek, jubilauek…). O gutxinez, artikulauko eztana o oztopauko gaituna zein izengoan.

    Begiratu batea, nere ustez errealitatie askoz konplexuoue da Marxek bere begiyen bitartez ikuste zuna baño; ez egituraz, ze bere hausnarketan objetuek (kapitalismue) oinarriyen berdine izeten segitzeu, baizik eta objetu horrek mundu mailan hartu dun garapenakin eta horrek eragin ditun aldaketakin, demokraziyen, subjetu indibidualistan, eta berdinen arteko harremanan kontzientziye langilego klasien estrato egonkorrenetan (eztakit prekarizauenetan hainbeste al dan) hezurretaino sartu dalako.

    Estrato hoiek dauzkeben “demandak”, zuk aipatzeituzun burgesia txikiyen egituran kontroleako aspiraziyuek die, erreforma moral baten bitartez “justiziye” “abstraktuki” ta “danontzat” inplantatzeko aspiraziyuekin. Eguneroko errealitatiek besteik eztigu erakusten.

    Beraz, berebiziko garrantziye dula irizteiot bidelagun izengoienak identifikau ahal izeteko errealitate lokalan zein nazionalan azterketa seriyo bat itiek; aukerak emateitun kolektibo bakoitzei egokituko zaxkoben proposamen zehatzak lantzen hasi ahal izateko, iraultzako gakuetan lan iteben gune ezberdinek koordinatzeko, ta langileriyen interesan alde “ekintza praktiko errealien” oinarrituko dan mobilizaziyo eredu iraultzaile bat gorpuzten juteko.

    funtsien, nola egokitu Marxen proposamenak gure errealitatea?

    Segi holaxe!

    • DavidRiazanov

      2018-05-28 at 17:15

      Aupa hi, Paxu, alderdikide eta baita barrikadako alde berean jauzia ere, hainbeste iraultzaile eraman zituen 1936-38 horietan.

      Gaur bertan Argiri idatzi diodan bezala, marxismoa errealitatea ezagutu eta honenbestez iraultzeko modu dinamikoa dugu ezinbestean, metodoa praktikan gauzatzen da eta bertan ezagutzen du bere objektua. Funtsezko ezaugarri batzuek ditu sistema sozial kapitalistak bizirik dirauen bitartean erreproduzituko dituenak, horien artean langileria klase antagonista (eta honenbestez iraultzaile) posible bezala. Dena den, antagonismoak bere ezaugarri konkretuak ditu garai historiko eta lurraldetasun bakoitzean, eta hori aztertzea dagokigu, eskuak “burgesiaren teorietan” bustitzeko arazorik izan gabe, posizio argiarekin eta objektu orokorraren ezagutzatik abiatuta.

      Gurean, konkretuki, kapitalak bere burua erreproduzitzeko ezintasunak non dituen aztertu behar genuke, non agertzen den potentzia bezala burgesiarentzat ezintasuna eta era berean indar motorra dena. Horretarako, azterketa konkretuak behar ditugu, ikerketak handitu beharrean gara, prisma orokorrak eskaintzen dizkigun elementuak baliatuz eta horietatik zeharka ezagutu dezakeguna deduzituz, marxismotik funtsean eta baita beste ikerketa esparru aunitzetatik ere- ildo orokorrarekin kontraesanean sartzen ez badira.

      Kapitalaren erreprodukzioa non eteten den eta zein ezaugarri konkretu hartzen dituen, finean, krisia ikertzea dagokigu iraultzaren teoria hezurmamitzeko. Politikari eta ekonomiari kritika, bilakaera bezala ezaugarritua. Ezer berririk ez hiretzako, dena den.

      Adibidez, zein baliabide dituzte gazte generazio berriek Azpeitian eta Euskal Herrian erreprodukzio sozial osatu batera iristeko? Nola aldatu formaz kapitalak langile klaseari eratzen dizkion erreprodukziorako ezintasunak? Nola aldatu beharrizanak osatzeko harreman eredua? Nola konektatu espontaneitatearen, klase borrokaren momentu ezberdinak?

      Erantzunak ematen joan gaitezkelakoan nago, baina momentuan momentu eta bilakaeran soilik.

      Arratsalde on,

  2. Aupa!
    Me gustaría rescatar dos cuestiones estrechamente relacionadas que en el texto se mencionan aunque sin mayor desarrollo. Por un lado, se postula (correctamente) la necesidad de articular al proletariado como clase independiente a nivel político y organizativo. Sin embargo, no veo que se haga ninguna valoración sobre la instancia ideológica o teórica como principio rector de dicha independencia. Entendiendo que toda transformación revolucionaria es resultado de una actividad regida por el factor consciente, no concibo una independencia política y organizativa que no se constituya a partir de la recuperación de los aspectos que hacen del marxismo-leninismo una cosmovisión revolucionaria (dado que su estado actual, su situación realmente existente, es de ambigua coexistencia junto a elementos ideológicos burgueses, revisionistas o históricamente caducos).
    Además de esto, respecto a la cuestión del Partido Comunista, entiendo que sólo puede cristalizar como relación social transformadora en la medida en que conecta la ideología revolucionaria con el movimiento social a través de diferentes intermediaciones. Precisamente esta sería la única independencia política real, la que a partir de una ideología independiente consigue constituirse en movimiento social independiente (de las instituciones burguesas y de la espontaneidad, en tanto que expresión burguesa del movimiento obrero). Entonces, si todavía no tenemos formulada una ideología independiente difícilmente podríamos comenzar por iniciar una suerte de movimiento político independiente a escala social.
    Por lo que interpreto, en el texto se defiende que el movimiento independiente del proletariado nacería a partir de la ‘organización’ del proletariado en organismos propios. Bajo esta perspectiva, la teoría desaparece como eslabón primario (y por lo tanto prioritario) del proceso, quedando subordinada a la búsqueda de la posibilidad inmediata de la organización de esos organismos propios.
    En definitiva, lo que la experiencia histórica de nuestra clase nos demuestra es que todo proceso transformador se constituye ‘desde arriba’, desde la ideología, a partir de la cual consigue incorporar cada vez más materia social de manera consciente en su movimiento; y no ‘desde abajo’, intentando potenciar el movimiento dado, derivando irremediablemente en una perpetuación de la espontaneidad.
    Me gustaría saber si estás de acuerdo con estas ideas o que me dieras tu opinión al respecto.
    Agur iraultzaile bat.

    • DavidRiazanov

      2018-06-05 at 11:09

      Egun on,
      Finean zuzendaritza konszientearen eta espontaneitatearen kontzeptuak argitzea zuen testu honek helburua, langileriaren independentzia politikoa marxen analisi politikoan erabat presente dagoela argitzearekin batera. Dena dela, uste dut alderdiaren zeregina badela formazio ekonomiko sozial konkretuaren azterketa burutu eta testuinguru konkretura egokitzea, hau da, lenin “exterioritatearen” kontzeptuaz dirauenean Zer Egin (1903) liburu ospetsuan Kautskyri zeharkako kritika burutzen ari zela, ondoren berau loratzen badu ere. Lenin eta Kautskyk errealitatea aztertzeko zuten metodologia ezberdina zen, eta Lenin exterioritateaz ari denean langilea eta patroiaren arteko erlazio inmediatotik kanpo aztertu beharra dela errealitatea dio, kapitalaren prozesu globala aztertu beharra dela, ekoizpen harreman inmediatoa eta ekoizpen erlazioen erreprodukzioa. “Kanpo” zentzu horretan, eta “kanpo” ere alderdi iraultzailearen funtzioa teoria iraultzailea praxis moduan artikulatzea dela, edo hobe esanda, langileriari errebisionismotik haratago alternatiba iraultzailea eskaintzean. Ados nago alderdiaren funtzio iraultzailean, sozialismoaren artikulazioa (klase kontzientzia) ez baita bat- batean emango, baina teoria iraultzailearen konstituzioa ere praxiaren bitartez fundatzen da, teoria praktika bezala eta honen gaineko hausnarketa bezala, premisen azterketa eta berauen aplikazioa. Beraz, espontaneoaren momentuak dira berauek, momentu aurreratuagoak eta primitiboak, eta argi izan behar dugu ere Leninen metodoaren balizkotasuna afirmatzen dugunean, balizkotasuna azterketa moduari dagokiona dela (hobetzen joan beharra dena ere), baina ez koiuntura konkretuari dagokionean. Dena den, patroi eta langilearen arteko harreman inmendiatoa gainditzea beharrezkoa da kapitalaren erlazio globala ikertzeko eta bertatik teoria politiko iraultzaile gorpuzteko, baina teoriaren bi momentuak praxia eta hausnarketa dira, banaezinak euren artean. Arriskutsua dirudit abanguardismotan erortzea, edota teoria eta praxiaren arteko dualitate batean, sozialismoaren konstituziorako premisak errealitateak ematen baititu, errealitatearen generazioak, forma iraultzailean,

      Besarkada bat,

      • Hola de nuevo.
        Creo que hay un aspecto de tu explicación que, puede parecer un pequeño matiz, pero es el punto a partir del cual nuestros puntos de vista comienzan a distanciarse. Me parece un problema ‘reducir’ el marxismo (ya sean las aportaciones de Marx, ya sean las de Lenin) a un ‘método’ de interpretación o análisis de la formación social. Si del marxismo-leninismo nos quedamos con una especie de núcleo esencial, metodológico, estaríamos, por un lado, sustrayendo el propio marxismo de su historicidad, eludiendo el hecho de que este también se transforma a través de la praxis y la lucha de clases. Es decir, el marxismo es también parte de la concreción histórico-real en la que se inscribe. Y es que, si el marxismo fuese un método, como una suerte de ciencia de la historia, nos bastaría con aplicarlo a cada realidad particular y la revolución podría comenzar a andar, es decir, existiría un núcleo ahistórico del marxismo (lo que nos lleva a una postura ortodoxa) que dejaría de lado una cuestión fundamental: es necesario criticar y superar el propio estado del marxismo, ya que en su aplicación histórica, en la praxis revolucionaria (durante el Ciclo de Octubre), este fue desarrollándose a la vez que desgastándose. Sin este Balance que resitue el marxismo a las necesidades de la revolución, que digiera los aportes de la experiencia universal del proletariado a la vez que desecha sus caracteres deficitarios y burgueses, es imposible iniciar una revolución con posibilidad de triunfar, puesto que la ideología proletaria no está ‘dada’, hay que generarla activamente. En definitiva, el marxismo no es una ciencia más.
        Me temo que esta cuestión es demasiado densa como para desarrollarla del todo en un comentario, así que dejo un texto que abarca la noción de marxismo como unidad de ser y conciencia (objeto-sujeto) de forma mucho más extensa y rica, por si lo quieres leer [https://www.nodo50.org/mai/Martinete/EM-26/RespUCCP/RespUCCP.html].
        Respecto al resto del comentario, me limitaré a decir que la vanguardia existe como sector socialmente objetivo, como grupo más consciente del proletariado. Así, mientras exista alguna forma de conciencia de clase, es inevitable la existencia de la vanguardia. Otra cuestión sería la relación que esta vanguardia adopte con las masas una vez consiga fundirse con ellas, donde, evidentemente, podría caerse en una desviación vanguardista, vertical y, en última instancia, burocrática y burguesa. El Partido en el sentido leninista, sin embargo, hay que entenderlo no como mera organización, sino como relación social transformadora entre esta vanguardia y las masas proletarias, dos ‘aspectos’ del proletariado que hoy se encuentran escindidos. Y esta relación social, de forma resumida, sólo puede generarse desde la iniciativa de la propia vanguardia, como bien dices, generando una teoría que no se reduzca al estrecho margen de la relación patrón-obrero, sino que tenga en cuenta la correlación de fuerzas entre todas las clases de la sociedad y consiga ir desde esa perspectiva elevada (de la totalidad) fundiéndose con las masas proletarias, fusión que posibilitará una verdadera praxis revolucionaria, un movimiento a escala social que vaya transformando los cimientos de la sociedad.

        Agur bero bat.

        • DavidRiazanov

          2018-06-07 at 17:43

          Agian hizkuntza arazoengatik izango da, ez dakit, baina dena dela finean klase kontzientziaren gainean eman duzun definizioa, alderdia erlazio sozial bezala ulertua, marxismoa aplikazio konkretuaren bitartez egiaztatua, ez dira sobera urruntzen aurreko iruzkinean idatzi ditudan elementuetatik. Formazio ekonomiko sozialaz ari naizenean konkretuaz ari naiz, gizarte konkretu baten formazio osoaren azterketaz eta ekoizpen harremanaren ziklo osoaz.

          Ideologiaren ulerkeraren gainean egiten duzuen interpretazioak zalantzak sortzen dizkit, ideologia ez baita hainbeste errealitatearen interpretaziorako modu faltsu batekin erlazionatu behar, baizik eta errealitateak inmediatoki espresatzeko duen modu litzateke, erreala dena baina izkutuan dena erakusten ez duena. Ideologiaren gaindipenaz ari garenean, berau posible egiten duten eralzio sozialen gaindipenaz ari gara.

          Ongi izan,

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo