Zigorra, biolentzia eta ideologia: Altsasutik Iruñera

XVIII. mendearen amaieran, festa punitiboak amaierara heldu ziren, urkatze publikoak kasu. Gaizkileen aurkako heriotza zigorrak ikuskizun ziren. Ordura arte, publizitatu egiten ziren eta, gainera, espazio publikoan egiten ziren. Helburua, noski, zehapena (gaizkileari ezartzen zaion santzioa, zigorra) edonork ikustea. B. Rushek (1787) dio “ ezin dut gehiago itxaron pikota, orka, patibuloa, gurpila eta latigoa, zigorraren historian, gaur egungo zigor mekanismoen ankertasunaren adierazgarri izan daitezen”.

[“[…] He aquí el momento de castigar el crimen: no lo dejen escapar; apresúrense a hacer que confiese y a juzgarlo. Levanten patíbulos, hogueras, arrastren al culpable a las plazas públicas, llamen al pueblo a voces. Entonces, lo oirán aplaudir la proclama de vuestras sentencias, como la de la paz y de la libertad; lo verán acudir a esos horribles espectáculo como el triunfo de las leyes”

J.M Servan, Discurso sobre la administración de la justicia criminal, 1767, pp. 35-36.]

XIX. mendearen hasierarako, ordea, zigorraren zeremonia (urkatze publikoa, tortura, mutilazioa…) itzaletara igaro zen, jada ez zen zehapena publizitatzen, ez eta plaza edo anfiteatroetan gauzatzen. Hala, zigorrak, pixkanaka, ikuskizun izateari utzi dio.

Zehapenaren zeremoniak irudikatzen zuen, ordura arte, delituaren itxiera. C. Beccariak (1764) idatzita jaso zuenez, “ Orain, exekuzio publikoa bortxara deitzen duen foko gisa ikusten da”. Gainera, zigorra prozesu penalaren aurpegirik ezkutuena bilakatu da: kartzela edo antzeko itxitako eraikinetan gauzatzen da, espazio publikotik at. Estrategia aldaketak eman dio bide, hurrengo mendeetan, zehapenaren arkitektura penal osoaren garapenari. Bide horretan, “helburua zigortua izateko beldurra eragitea da, ez zigorraren intentsitatea handitzea”.

[“Peligroso de todos modos, por el apoyo que en él encuentran, una contra otra, la violencia del rey y la del pueblo. Como si el poder soberano no viera, en esta emulación de atrocidad, un reto que él mismo lanza y que muy bien podrá ser recogido un día: acostumbrado “a ver correr la sangre” el pueblo aprende pronto “que no puede vengarse sino con sangre”. […] “

A.Boucher d´Argis, Observacion sobre los criminales, 1781,pp.125”]

XIX. mendeaz geroztik, praktika punitiboen betebeharra izan da gorputzak ahalik eta gutxien ukitzea, gorputza ez den beste zerbaitetan eragiteko. Justizia, gaur egun, ez da zehapen mekanismo soila; gaizkilea “zuzentzeko” organismoa da, prozesu ideologiko osoa du bere baitan. Hori dela eta, gorputza instrumentalizatzen da, bitarteko bihurtu. Giltzapetzen bada, edo lan egitera behartzen bada, orduan bilakatzen da gorputza produktibo eta menpeko. Indarra indarraren kontra erabili dezake, bistako menpekotasuna eragiteko; baina baita biolentziaren eta ideologiaren bidez ere. Elementu materialen gainean eragin dezake gauzen berezko egoera mantentzeko, domeinu honek osatzen du gorputzaren teknologia politikoa.

Justiziaren ulerkera historikoa da, ekoizpen sistema bakoitzaren araberakoa. Esklabutza ez da bidegabea gizarte esklabista baten justiziaren ikuskeran, ezta explotazioa bidegabe ere merkantzien ekoizpen sistema orokortuaren lege kontraktualetan.     Zuzenbidea ez dago beraz egitura ekonomikotik bereizita, are eta gehiago, ekoizpen sistemaren gainegituraren parte da.

[“Así en una economía servil los mecanismos punitivos tendrían el cometido de aportar  una mano de obra suplementaria y de construir una esclavitud “civil”: con el feudalismo, y en una época en que la moneda y la producción están poco desarrolladas se asistiría a un brusco aumento de los castigos corporales, por ser el cuerpo en la mayoría de los casos el único bien accesible. El trabajo forzado y la manufactura penal aparecerían con el desarrollo de la economía mercantil. Pero al exigir el sistema industrial un mercado libre da la mano de obra,en la parte penal del trabajo obligatorio fue sustituida por una detención con fines correctivos. Podemos, indudablemente, plantear la tesis general de que, en nuestras sociedades, hay que situar los sistemas punitivos en cierta “economía política” del cuerpo.”

Rusche, O. Kircheimer, El castigo y las estructuras sociales, 1939”]

Finean, zigorra espektakulu punitiboa izatetik teknologia politikoaren tresna izatera igaro da, biolentziaren gaineko ideologia garatzeko, justiziaren ikuskera proportzionalaren baitan. Boterearen mikrofisika eta gorputzaren inguru politikoa aztertzea beraz ideologia-biolentzia bikotasunaren antagoniarekin amaitzea dakar ezinbestean.

Ezin da beraz zigorra, prozesu judizial/punitiboa, kapitalismoaren ideologizazio prozesutik bereizi, ezta honen baitan biolentziaren erabilerak hartzen duen espresioa ere. Zigorraren proportzionaltasuna Zuzenbide Estatuaren baitan aztertzeak beraz, berariaz behintzat, prozesu penal osoaren legitimaziorako markoa baino ez du posibilitatzen.

Guzti honi konkrezioa ematearren, ideologizazio prozesu horren adibideak Altsasuko gazte auzipetuen kasuan aurki ditzakegu eta ondoren, azken horrek, M11ko auzipetuen kasuaren sozializazioan izan dezakeen, eta izan duen, eraginean. Justizia Zuzenbide Estatuaren marko legaletan aldarrikatzeak, ezinbestean, zuzenbideak gainegitura kapitalista gisa duen oinarria sendotzea eta onartzea baino ez dakar. Hala nola, Altsaukoa teorrismoa ez dela aldarrikatzeak; Iruñeko Lurralde Auzitegian epaitzeko eskatzeak; eta, proportzionaltasuna eskatzeak “ez dugu inpunitatea eskatzen proportzionaltasuna baizik”, bere horretan, posibilitatzailea da herri langilearen biolentziaren beste espresio batzuk terrorismotzat izendatzeko eta era berean egungo sistema judiziala legitimatzeko eta proportzionala izan daitekeela zilegitzeko ere.

Horregatik guztiagatik, egun hauetan Madrilen M11ko auzipetuak epaituko dituzten honetan, beharrezkoa dugu irmoki epaiketa salatzea, epaitegietara eraman dituzten aldarrikapenak eta borroka formak publikoki eta politikoki defendatzea, egitura penal osoaren eta honen funtzioen aurkako irakurketak mahai gainean jartzea, eta nola ez, elkartasunik beroena adieraztea.

3 Iritzi

  1. Etzekiatpa

    2018-05-23 at 10:13

    Teorirazioa oso polita gelditzen da, baina gero txakurrak hankautsik edozein tokitan. Diozu, “epaitegietara eraman dituzten aldarrikapenak eta borroka formak publikoki eta politikoki defendatzea”.
    Ez dakit zein borroka formak eraman dituzten epaitegira, beraiek behintzat epaiketa erabili baitute argi uzteko ez zutela txakurrekin egondako enfrentamentuetan parte hartu. Hortaz aparte, aukeratu duten abokatu likidazionista ikusita, ez dirudi testuan defendatzen duzun jarrera hartzeko asmorik dutenik.
    Badirudi ez dela kasu hauen “sozializazioa” bakarrik ezarritako markoa onartu duena.

  2. Atzenengue alleatzen

    2018-05-23 at 12:54

    Apa Etzekiatpa!
    Motxean erantzuten ahaleginduko naiz. Dena den erantzun ez dizudanaren sentsazioarekin geratzen bazara idatzi lasai.

    1. Teoriaren aurkako jarrera edo teoria arbuiatzea, lekuz kanpo ikustea, aztertzekoa zaigula uste dut gure militantzia espazioetan. Besteak beste marko historikoa aztertzeko teoriaren aplikagarritasuna kolokan jartzen delako eta teoriaren ekoizpenari daukan garrantzia kentzen zaiolako. Dena den honen inguruan hausnartzeko artikulu bat gomendatuko dizut: http://www.topatu.eus/bloga/iraitz-arizkorreta/teoria-proletargoaren-arma-iraultza-prozesuan

    2. Artikuluan konkrezio saiakera bat egiten ahalegindu naiz, kritikatzen duzun abtrakziotik analisi ariketa bat egin nahian, gure teilatupe hontan hori egitea ere badagokigula uste dudalako. Ezinbestean baina, abstrakziotik hitz egitea beharrezkoa iruditzen zait objetuaz beraz hitz egin ahal izateko, ain zuzen zuk egin duzun analisi partikularistak sor ditzakeen limitazioak gainditzeko.

    3. Kritikan sartuta, aldarrikapenez eta borroka formez ari naizenean, prozesu judizial honek, estrategia politiko honek, kriminalizatzen eta zigortzen duenaz ari naiz, neutralizatu nahi duenaz, orokorrean. Zehazki entzutegi nazionalean dauden gazteen egiletzak ez du akusazioa legitimoago edo ilegitimoago egiten, proportzionalgo edo inproportzionalago. Zehazki analisi marko hori ekiditeko ariketa proposatzen da testuan.

    4. Gazteen defentsa estrategiari dagokionean nik ez dut sartu nahi izan hortan eta ez naizela sartu uste dut. Beraiei dagokie zuloa ekiditeko estrategia inteligente eta eraginkorrena zein den erabakitzea eta ni ez naiz hori kritikatzen hasiko. Kontraesan asumiblea iruditzen zait, gazte horiek gure gaztetxe eta asanbladetan behar ditugu, hori da lehentasuna. Testuan bi kasuen alderaketarekin azaldu nahi izan dudana zera da: estrategia judiziala erabili dela bitarteko gisa koiuntura politikoan zuk diozun “ezarritako markoa” hegemonizatzeko.

  3. Atzenengue alleatzen

    2018-05-23 at 14:02

    Apunte bat “kontraesanaz” ari naizenean hitzeren zentzu orokorraz ari naiz ez praktika konkretuaz. Hau da, ez dut esan nahi gazte horiek estrategia judizialean euren egiletza ukatzea eta zuk likidazioniztatzat definitu duzun estrategia bat hartzea kontraesana denik. Badaezpada

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo