Turismue gora ta gora turismue!

Tajuzko artikulu bat idazteko astik ez ta kezka bat gaurkuen plazara. Astebeteko epien hiru notizi uztarrian udalak turismue bultzatzeko eindako ekimenakin. Hiru aldiz turismo zinegotziye uztarriako albistetako argazkitan… (hemen beyen notiziyek)

http://uztarria.eus/aktualitatea/1526573796

http://uztarria.eus/aktualitatea/1526470252

http://uztarria.eus/aktualitatea/1525779821

Ta nere kezkie da: Pentsau al du udalak guk nahi al deun gure herriyen turismue hainbeste bultzatzie? Parte-hartzie hainbeste bultzatzeun udal jator horrek zeatik eztigu galdetzen aber gure herriyen turistak ibiltzie interesatze altzaigun?

Nik uste Azpeitiko Udalak gure herriko ekonomiyen, ta beraz herritar danonien, ta herritarron bizimoduen hainbeste eragingoun fenomeno bat bultzau aurretik horrek izan ditzaken ondoriyuez herritarrak informau berko gintuzkela, ez?

Imajinau Azpeiti turistai beira sortutako komertziyuekin, jatetxiekin, tabernakin, kaliekin mendiyekin, etxebizitzakin… Gu geu ta gure kultura ta ohiturak turistantzako atrakziyo bihurtuta… Ta industri horrek sortzeitun lanpostu motakin (hillebete jakin batzutako bakarrik lana, mixeri bat konbrauta orokorrien…). Dana dala, ni prest batematek gure herrira turismuek onura nabarmenak ekarrikoitula uste baldin bau, beakin hortaz zintzoki eztabaidatzeko.

Ba udalai galdezka hasi aurretik emangoyot nere erantzune: nik eztet turistaik nahi herriyen, ta beraz, udalak industri hori bultzatzien erabat kontra nao.

1 Iritzi

  1. Turismue debekatzie, geure buruei turismue itie debekatzie… ta abar:
    http://www.arrosasarea.eus/2018/05/09/hankak-lurrin-turismue-eta-egixe/

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo