IZENA ETA IZANA

 

Zein zara?  /  Nor zara?  galderek behar dute erantzun bakar bat,

zarena…. nahizena… definitzeko aiña

balioko duen hitz solte bakana,

Izena.

 

Zer zara? galderak behar omen du erantzun bakar bat,

zarena…. nahizena… deskribatzeko aiña

balioko duen hitz solte bakana,

Izana.

 

Norbere izana nekez deskribatu genezake hitz solte batean, kanpo begirada batek deskribatutako esanean, jendeak badu joera oinarritzeko bere lanbidean, garenaz eta izan nahiaz pentsatu eta hausnartu beharrean.

 

Pertsonarik “xinple” eta “gizajoenak” ere baditu bere izana deskribatzeko bi hitz.

2 Iritzi

  1. Zirkulutik espiralera

    2018-05-14 at 9:20

    Gaur egungo gizartean tamalez, hitz soil batez kanpotik egindako izanaren deskribapena gure begietatik jasotzen den informazio manipulatuan datza.

    Noiz arte jarraituko du pertsonen estetikak gorputzaren arlo funtzional bat izan gabe, funtzionalena izaten? Noiz arte jarraituko dugu pertsonok gure burua besteen begietatik ikusten? Noiz arte mundua besteen begietatik ikusten? Ez al da hau itsu egotea besteko gaixotasun? Edo are okerrago? Ez al da izango guzti hau animali izateak lotsarazten gaituelako? Egunero janztean, mozorrotzen ari garela konturatu gabe… Izatea tokatu zaigun hura baztertzeak non du bere zentzua? Agian, sinestarazi nahi izan digute animalia soil bat baino gehiago izan gaitezkeela eta horretan datza gure bizitza, jakin gabe, gezur baten datzala bidea eta inoiz ez dela helmugarik egongo. Izan nahi nuke animalia egun batez eta ahaztu gizakiaren helburu alperrak.

    Begi itsuak.

    • Balio forma

      2018-05-14 at 16:52

      Eztakit balioko dizun, baina zure erantzuna irakurrita hausnarketatxo hau datorkit burura.
      Gizarte kapitalistan, gure biziraupena bermatzeko besteekin etengabeko elkartruke harremanetan bizi behar dugu. Elkartrukatzen dugun hori, izan lan indarra soldatagatik, dirua ogiagatik edo ogia diruagatik, balioaren legearen baitan egiten da.
      Honek zera esan nahi du, trukearen bi muturretan (erosle eta saltzaile) esku artean diren gauza hoiek eskuz aldatzean garatzen den harremana, pertsonen elkarrekiko dependentzian eta gauzen balio berdinean oinarritzen dela.
      Saltzaileak esku artean duen gauzaren balioa, ezin da azaldu erosleak trukean ematen dion gauzaren balioarekin alderatzen ez bada. Edo beste era batera esanda, gauzaren balio erlatiboa edo propioa, aurrean duen gauzan bakarrik ikus daiteke fenomenoaren atzean ezkutatzen den mugimendu erreala ulertzeko gaitasunik ez badugu.
      Gauzen logika hau gauzen elkartrukea mediatzen duten pertsonetara pasatzen dela esaten badut, ez duzu uste zure galderei erantzuten laguntzen duela?
      Hau da, besteenganako eta besteen itxurarekiko dependentzia ez al da bizirauteko oinarrizko harremanetan esku artean dauzkagun elementuek hartzen dituzten ezaugarri sozialen erreflexua?
      Espero dut begiak irekitzen lagun diezazuken ariketa bat planteatu izana.
      Besarkada bat

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo