Boezio eta etsaia garaitzea

Boezio (480 – 524/5) erromatar filosofoa izan zen. Familia onekoa eta bere bizitzan botereduna izan bazen ere, Bizantziar Inperioaren alde konspiratzeagatik denbora gutxian bere ondasun guztia galdu zuen. Atxilotu, kondenatu eta erbesteratu egin zuten, azkenean heriotzeraino jipoitu zuten arte. Erbestean Filosofiaren kontsolamendua obra idatzi zuen, etengabeko exekuzio mehatxupean. Azpiko testu zatia obra horretako I. liburuko pasarte bat da. I. liburuan, Boezio desterratuta eta gartzelan aurkitzen da justizia eta egia lortu nahi izateagatik eta Filosofia agertzen zaio andere handi eder baten forman kontsolamendua emateko. Zera esaten dio:

Quien con ánimo sereno

Sabe poner el destino implacable bajo sus pies

Y mira impasible la mudable fortuna

Permanecerá inmóvil ante la furia amenazadora del

Océano

Que hace surgir desde su más profundo abismo

Sus agitadas olas.

Ni el bramar del Vesubio caprichoso cambiará su

Ánimo,

Cuando rotos sus hornos encendidos,

Lanza las llamas envueltas en humo.

Inmutable, sigue ante el estruendo del rayo ardiente

Que hiere las altas torres.

¿Por qué los pobres miran impotentes y con rabia a

Los tiranos crueles?

Nada esperes, nada temas,

Y dejarás desarmado e impotente a tu enemigo.

Pero quien tiembla o vacila, porque no está seguro

Ni es dueño de sí mismo, ha arrojado el escudo,

Ha perdido su trinchera y ha atado a su cuello

Una cadena que siempre arrastrará.

 

Hemen uzten dizuet sarean aurkitu dudan euskarazko bertsioa:

 

Bere barruko bakea galdu gabe

Patu harroa hankapetzen dakiena

Eta zorionean bezala txarrean ere zutik aurpegi

Eman ahal izan duena

Ez dute makurtuko

Itsaso haserretuaren olatu mehatxukorrek ezta

Vesubioari galgak hautsita darioten

su-garrek ere,

eta ez dute mugituko dorre garaiei

jazartzen dakiten tximista irazekiek.

Zergatik hainbeste harritu

Lapurretan ari diren

Jauntxo anker indargabeen erasoengatik?

Ez etsi, ez beldurtu,

Armarik gabekoa eta ezindua duzu

Ahalgabearen haserrea.

Baina beldur-ikararen menpean,

Baretu ezinik dabilenak edo,

Irritsez bere burua galtzeraino beteta,

Finkotasunik gabeko gauzak irrikatzen dituenak

Galdu du bere ezkutu babeslea

Eta arrastaka eramango duen katea

Ezarri dio bere buruari.

 

Ez zait interesatzen bietako zein itzulpen den egokiagoa, euskerazkoa edo gaztelanierazkoa, batak edo besteak itzultzen duen zorroztasun handiagorekin Boezioren berezko testua. Garrantzitsua da, baina hori beste batzuen lana da. Kontulepok ematen didan espazio txiki honetan interpretazio labur eta arbitrarioa besterik ez dut egin nahi. Esango dut etsaitasunak markaturiko testu zatia dela, politikoa zentzu horretan, eta gure buruaz eta egoeraz etsaitasun terminoetan pentsatzeko balio digula. Politika, azken finean, ez al da bada indar antagonikoen enfrentamendua?

Boezioren testu zatia botere propioaren definizio eder batekin hasten da: “patu harroa hankapetzen dakiena”. Edo beste era batera esanda, gure etorkizunaren gaineko boterea izatea, gure bizitza determinatzeko gaitasuna izatea; hitz gutxitan, botere propioa bizi-bitartekoak edukitzean datza. Bizi-bitartekorik ez duenak ezin du bere burua determinatu, ez du bere etorkizunaren gaineko erabakarik hartzeko gaitasunik. Horrek esan nahi duena da bizitzeko ezinbestekoa duela besteen bizi-bitartekoen dinamikara subordinatzea. Horrela definitzen da gizarte kapitalistan, hain zuzen ere, proletargoa: bizi-bitartekorik ez duena eta, ondorioz, kapitalaren prozesuetara subordinatuta dagoena. Bere kualitate oro dinamika kapitalistara subsumituta agertzen da, baita bere kualitate politikoak ere. Azken hori garbi ikusten da Ongizate Estatuarekin, zeinak langile klasearen espresio iraultzailea (subjektu politikoa izatea) inposibilitatu duen. Horregatik jakin behar da “patu harroa hankapetzen”, horregatik ekoitzi behar da botere propioa, bestela ezin delako Ozeanoa garaitu, bestela ezin delako etsaia menderatu. Soilik bere gaitasunak elikatzen eta erabiltzen dakienak “permanecerá inmóvil ante la furia amenazadora del Océano”. Orduan soilik “ez dute mugituko dorre garaiei jazartzen dakiten tximista irazekiek”, “ni el bramar del Vesubio caprichoso cambiará su ánimo”. Botere kapitalistaren substantziaren menpe den langile antolakundea, aldiz, “makurtu egingo da itsaso haserretuaren olatu mehatxukorretara”.

Hori da, hain zuzen ere, boterearen gakoetako bat: bere aurkako saiakera ia gehienek botere horren fundamendutak iraunarazten dituela. Baina Boeziok ohartarazten gaitu horretaz; izan ere, menperatzaileak, klase dominatzaileak “hace surgir desde su más profundo abismo sus agitadas olas”. Olatuak ez datoz kanpotik, olatuak ozeanoak sortzen ditu, etsaia da bere erasoaldien zergatia. “Vesubioari galgak hautsita darioten su-garrak” ez ditugu guk sortzen. Etsaiak “lanza las llamas envueltas en humo”. “Ahalgabearen haserrea” ahalgabetzen gaituen horrek betikotzen du, bera delako gure subordinazioaren kausa. “El bramar del Vesubio caprichoso”. Burgesiak marru egiten du, bere indarra erakusten du bere baitatik, kapritxosoa da, apetatsua, nahi duena egiten du horretarako gaitasuna duelako.

Esperientzia historikoen irakaspena: ezinbestekoa da boterearen fundamentua aldatzea boterea kapitalista garaitu nahi bada. Edo nahiago bada: botere propioa ekoitzi. Hori egin ezean, “los pobres miran impotentes y con rabia a los tiranos crueles”. Baina desjabetuon inpotentzia erreala da, “miran impotentes” berez inpotenteak direlako gizarte kapitalistan. Amorrua du desjabetuak bizitza ostu diotelako. Baina amorrua elikatu egin behar da, amorrua ondo metabolizatu eta ondo erabili behar da. Mugimendu iraultzaile baten faltan, amorrua gaizki bideratzen da. Amorrua, gorrotoa, errealitate kapitalistaren espresio zuzenak, instintu gisa agertzen dira miserableongan, eta hori kanalizatu egin behar da gure erasoa eraginkorra izan dadin.

Eta berriro Boezioak aholku garrantzitsua ematen digu: “nada esperes, nada temas, y dejarás desarmado e impotente al enemigo”. Hau da: helburua etsaia garaitzea da, helburua etsaia “armarik gabe eta ezindua” uztea da. Lehenago edo beranduago etsaia garaitu behar da. Ezindua utzi, hau da, ez utzi bere burua afirmatzea, bere burua erreproduzitzeko ahalmena ezabatu, bere dominazio (ber)ezartzea eragotzi. Beraz, gure burua artikulatu eta etsaia garaitu; gure boterea ekoiztu eta etsaia garaitu. Gure gaitasunak antolatu borrokarako. Baina hori ezin da egin “beldur-ikararen menpean”, ez. “Baretu ezinik dabilenak”, hau da, zalantza egiten duenak, “quien tiembla o vacila”, historiak erakutsi digun gisan, porrota jasotzen du, “ha perdido su trinchera”.

Boeziori jarraituz, zera da klase borroka: “ser dueño de sí mismo”. Ezin hobeto eta argiago esan. Gure buruari subordinatuta pentsatzen hasi edo gure gaitasun propioen antolakuntza. Beste era batera, gure etsaiaren objektu izateari utzi eta gure buruen jabe izan, subjektu politiko bihurtu. Gaitasun propioak elikatu borrokarako; hori egiten duenak ez du “galdu bere ezkutu babeslea”. Aldiz, hori egiten ez duenak bizi osoan “arrastaka eramango duen katea ezarri dio bere buruari”.

3 Iritzi

  1. ( presaka idatzia dago eta batik-bat Trabis-i zuzendua, baitakit interesatuko zaiona. Gainontzekoi barkamenak aldez aurretik, konbertsazio pertsonal bat hona ekartzeagatik.)

    Interesgarria, eta seinalatu beharrekoa era berean. Erreferentzia historikoak, izan autore edo testu atal jakin batenak, trikimailu erretoriko ezin hobeak dira, prozesu metonimikoen bitartez, beren esanahi hutsa gainditu eta norberak helarazi nahi duenari heltzeko. Hala ere, eztabaida gai bilakatzen den auzia mahai-gaineratzen den edukiaren elementuen bitartez nahigabean mugatu egin daiteke; erreferentziaren eta buruan dugun pentsamenduaren arteko korrespondentzia bortxatuz: Boezio indibiduoak bizitzaren aleatoriotasunaren aurrean izan behar duen jakintza irmoaz ari da, zeinak printzipio estoikoa oinarri izanik patuaren aldakortasunen menpe egongo ez den oreka “espirituala” (infortunioaren eta zorionaren izaera saihestezin eta kontingentearen ezagutza eta aitortza) defendatzen duen. Horregatik agertzen zaio Filosofia Poesiagatik txarto esaka, lehenak bizitzaren ezagutza egokia eskaintzen omen duelako (eta hortaz bizi zoriontsurako aukera) literaturaren estruktura afektibo dekadentearen aurrean. Filosofian, orokorrean, Fortunaren kategoriarekin identifikatu izan den indar estrintseko eta determinanteak klase borrokan zer suposatzen duen Maquiavelok pentsatu zuen. Eta zure testuan aipatutako inferentzia estrategikoen gaurkotasunean sakondu nahian (ezin hobeto asmatu baituzu) Maquiaveloz mintzatuko naiz; hau baita, Hegelen iritziz behintzat, Maquiaveloren irakaspen nagusietako bat, zeinak filosofia politiko klasikoaren objektu orokor eta antropologikoarekin hausten duen: “politika” koiuntura historikoak artikulatzen duen arazo-politiko konkretuaren bitartez pentsatzea,; klase borrokaren garapen jakin bat izango da beti politika hemendik aurrera.

    Zuk identifikatzen duzun modura patua beste norbaiten bizitzaren nolakotasunetara subordinatuta egotea ere izan daiteke; hau da, Maquiavelok, eta zuk inplizituki, dualitate baten baitan ulertzen du Fortuna: bere lehenengo forma gure gaitasunen eta bizitzen muga gaindiezina litzateke, aurreikusi ezin ditzakegun gertakizunen determinazio absolutua. Kuadro politikoek, ostera, bertute pertsonala izan behar dute (ez bertute morala, klase borroka antolatzeko inteligentzia eta dominaziorako gaitasuna baizik) patuaren ezusteek ez dezaten bere asmoa gauzaezin bilakatzeraino determinatu, posible den neurrian zoriaren influentziatik kanpo egon behar du estrategiaren efikaziak. Baina era berean patuaren indarrak edozer eragin dezakeela dio Maquiavelok (gaixotasun terminalak, traidoreak eta arratoiak nonahi…). Hala eta guztiz ere, Fortunaren bigarren izaera da klase borrokaren objektuan inskribatzen dena. Beste norbaiten menpe izatea. Eta beste norbaiten menpe auzi politikoan, klase antagonismoan, klase dominantearen forma politikora subordinatuta egotea esan nahi du. Maquiavelok uste du hori dela instituzio politiko eta militar propiorik ez duen agintari potentzialaren zoria, dominatzen duenaren zerbitzari dela eta bere bizia bestearen araberakoa izango dela; bere ibilbide propioa beste baten subordinatua izatetik hasten da beraz. Hasten da: horra hor aurreko fortuna moldearekiko ezberdintasun nagusia, determinazio hau (politikoa) ez da absolutua. Baina norberaren printzerria izan ezean, bizitzaren antolaketa politikoarako gaitasuna detentatzen duena horren forma politikoaren pean jokatu artean, konfrontazio antagonistak badu dominatzailearen alde metabolizatua izateko arriskua: klase borroka nork sintetizatu dezakeen erreparatu behar da, hau da, nork dituen baliabide eta instituzio egokiak klase antagonismoaren talka indar akumulazio bilakatzeko.

    “Ezinbestekoa da boterearen fundamentua aldatzea” iraultza soziala eman dadin. Hala da, klase antagonismoa oinarri duten formazio sozialen inperatibo historiko ukaezina da. Botere antagonisten arteko talka, gaitasun sozialak antolatzeko, eta bizitzeko hortaz, aukera ezberdinak hil ala biziko lehian. Horregatik Hegelek Nagusiaren eta Jopuaren harreman dialektikoa (klase dominazio harremana termino marxistetan) definitzen duen lerroetan irakur dezakegu (Fenomenologian) esklabua (klase dominatua) soilik izango dela aske bizitza arriskatzen duen heinean. Izan ere, klase dominazioa iraultzeak gure bizimoduen artikulazioa errotik aldatzea suposatzen du, kategoria sozialak suntsitzea eta berriak sortzea; baina dominatu garen heinean ezaguna zaigun “bizitza” da gure superbibentzia aseguratzen duen bakarra, sumisioarena: esklabua bizirik mantentzen du Nagusiak, bere botere eta ankerkeriak ekoizteko bizi dadin. Klase borrokan subjektibitate antagonista politikoki antolatzeak bizitza arriskuan jartzea adierazten du Hegelengan, “bizitzatzat” izan dugun horrekin amaitzea baita eta Jabeari aurre egiten diogunean, gerra deklaratzen diogunean, batek baitaki zer gertatu daitekeen gurekin. Gure aurreko bizimoduaren heriotza da insubordinazioa, eta heriotza korporalarekin zigortu gaitzakete. Maquiavelok Italiako batasun nazionala gauzatuko duen Printze Berria teorikoki konbokatzen duenean Hegelen eskema abstraktuak adierazten duen estruktura dialektikoan sakontzen du, determinazio berriak eskainiz koiunturaren dimentsioa txertatuz. Aurretik esan, Maquiavelok ezagutu zuen garaia bi klase dominanteren arteko borrokak ezaugarritzen zuela, feudalen eta kapitalisten arteko norgehiagoka; eta aipatzen duen lortu beharreko estatu nazionala dagoeneko feudalismoaren estrukturazio sozialean gestatutako botere modalitate kapitalistaren berezko forma politiko nahitaezkoa kontsideratzen du, izan ere Frantzian (zein beste zenbait tokitan) botere modalitate berri honek izan duen garapen logikoa izan zen Monarkia absolutua lehen estatu nazional gisa, Italiarentzat ere aurreikusi zuena, nahiz eta ez zen XIX. mende bukaerararte burutu. Auzia honako hau da: Maquiavelok esango digu (beste berba batzuk erabiliz noski) botere modalitate bakoitzari bere forma politiko propio dagokiola, eta hein batean ez dela bata bestea izan gabe. Hau da, esparru geografiko jakin baten (Maquiavelorentzat nazioa zena nahiz eta ez definitu guztiz azkeneko hau) instituzio orokor edo forma politiko dominante bilakatu artea Printze Berriaren eta Printzerri Berriaren garapena prozesu bera direla: boterearen eta botere honen antolaketa politikoa gauza bat eta bakarra dira klase borrokan ematen baitira; estrategia, estrategiaren edukia eta honen antolaketa prozesu bera da. Hemen dimentsio dialektiko berria: Leninen hitzak berreskuratuz esan genezake Maquiaveloren ereduak adierazten duela zer den iraultzaren antolaketan pentsatzea iraultzailea ez den momentu historiko baten; nola pentsatu klase borroka iraultza objektu izaki iraultzaileak ez diren garaietan. Eta pentsamendu iraultzailea konplexu oso bilakatzen duen, baina era berean posible egiten duen, elementua txertatzen da hemen: klase dominatuarena izango den botere modalitatea, klase dominantearen formazioa sozialari kontrajarri behar zaiona, eta bere forma politiko propioa klase dominanteak ekoizten dituen kategoria sozialen artikulazioan eta honi dagokion bizimodutik abiatuz sortu behar direla. Hau da, egun ez dagoenaren lehengaia emana ageri zaigun hori da. Zergatik hau guztia? Langileriaren borrokaren oinarritzat dugun botere proletario hori ezin daitekeelako era utopikoan kontzebitu; auzia botere modalitate hori posible egingo duten (“ekoiztuko duten” nahiago bada) antolaketa ereduak asmatzea delako, ez daitezen forma politiko burgesaren erraminta bilakatu langileriaren gaitasun potentzialki iraultzaileak edo ez dezagun bizimodu alternatibo bat boteretzat ulertu. Antolaketa da gakoa, ditugun baliabideena.

    Maquiavelok legearen bitartez identifikatzen du klase antagonismoaren talkak nola suertatu daitezkeen forma politiko gailenduaren mesederako. Legeak, bere aburuz, klase sozial konfrontazio baten ondorio dira, hau da, interes kontrajarriek eratutako gatazka baten konponketa posible bat: gatazkaren motiboaren legislazio berri bat. Legeak ostera ez dira soilik erregulazio baliabide sozialak, Maquiavelorentzat agintarien (klase dominantearen) interesak gainontzekoei (klase zapalduei) txertatzeko modu organikoak lirateke. Izan ere, lege berri baten bitartez gatazkaren arrazoia izan den hori nolabait moldatzen bada, lan hitzarmen berrien bitartez adibidez, eta honen ondorioz klase interes talka horrek adierazi duen gaitasun politikoa suspertzen bada zapalduen mesedetara dagoelakoan legedi berria, epe luzera forma politiko dominantearen funtzionamendua berartikulatzea besterik ez dela izan ikusiko dugu. Aldaketa sustantzialik gabe. Legeak, orduan, klase borrokaren garapen jakin batean klase dominatua bere klase antagonistaren ezaugarri politiko eta gatazka exijentzietara egokitzeko baliabideak lirateke, organikoki zapalduak agintarien interesekin binkulatzen dituztenak. Demagun igoera salarial baten alde borrokan ari diren langileak beren eskakizunak lortzen dituztela, honen emaitza eskakizun horietan geratzen baldin bada eta langile horien bizimodua normalizatzen baldin badu (hau da, langileak soldata berriarekin konformatzen baldin badira eta geroztik lanera subordinatzen badira inolako anbizio iraultzailerik gabe) esan genezake gertatu dena subordinazioaren prezioaren eguneratzea izan dela. Gerora langile hauek kapitalaren akumulaziorako lanean jarraitzen baldin badute bizimodu hori lehenetsiz iraultzaren antolaketak inplikatzen duen arriskuaren aurrean burgesiaren interesak berenganatuko lituzkete. Legeak klase borrokan gatazka lez fokalizatuta ageri diren interes antagonikoen sintetizazioen adierazle izan ohi dira, zapalduek klase dominantearen interes estrukturalak eurenganatzeko beharrezkoak diren eraldaketa eta erregulazioen berri ematen dutenak. (Nahiz eta ez dudan hemen azalduko, ez da esandakoaren bitartez ondorioztatzen borroka partikularrak edo behar-izanen gaineko borrokak jorratu behar ez direnik).

    Mao-k bereizketa interesgarria kontzeptualizatu zuen, marxismoan beti izan dena presente. Klase izaera politikoa ez du klase pertenentziak ziurtatzen. Edo eskaintzen. Hau da, langileriaren aktibitate politiko orok ez ditu langileriaren interesak defendatzen langileak izateagatik agente politikoak. Klase posizioa da klase izaera politikoa eskaintzen duena: iraultzailea edo erreakzionarioa. Klase posizioa langileriaren epe luzeko interesak, iraultzarenak, defendatzen eta horien alde lan egiten duen estrategiari deitzen zaio. Honekin zera esan nahi dut, forma politiko baten izaera ez dutela bere bat-bateko aktibitateek definitzen. Baizik eta gatazka ziklo bakoitzean, edo prozesu politiko bakoitzaren ostean ekoizten duten klase borrokaren eszenatoki berri horretan sortu duten indar sozialen artikulazio berria noren mesedetara ageri den edo noren aldeko botere akumulazioa suposatu duen. Noren alde sintetizatu duen bat-bateko interes kontrajarri bezala manifestatu diren interes estrategiko antagonistak. Langilearen boterea estrategiaren edukia da, eta botere hau klase batasun bezala ulertu beharra dugu. Baina estrategia modu abstraktuan ulertzea litzateke ez badugu botere honen eskutik, gauza bera baita finean, berau antolatuko duen forma politikoa pentsatzen. Proletalgoaren instituzio propioak, baita kategoria sozial berriak, pentsatzen hasi behar dugu; hauek baitira langile boterea artikulatuko dutenak eta beren baitan gauzatuko den bizimoduak klase kontraesanak langileriaren interes iraultzaileen alde metabolizatzeko gaitasuna adieraziko behar du bai ala bai. Maquiavelok Printze Berriari egozten dio Italiako batasun nazionala burutzeko misioa, eta Gramscik klase borrokaren interesak eguneratuz Partidu komunista izendatzen du langileriaren batasuna den eginkizun historikoaren (proletalgoaren diktadura) oinorde. Hala ageri zaigu Maquiaveloz geroz arazo politikoa teorian, klase borrokan praktikan soilik soluzionatu daitekeena, ez erantzun teorikoen bitartez: norberaren forma politikoa patu propio bezala.

  2. Aupa Yenikoy!
    Bai asmaure interesako zitzaitela, baita beste askoi re!
    Askotan modu neutruen ta esentzialki binkulau gabe pentsatze ditugu boterie ta bere forma politikue, ta eskertzeie holako preziziyuek, ber die holako preziziyuek, premiye dao.
    Neure hitzen faltan, Boezionak: “Los que sufren, en cambio, dan un sentido más hondo a su dolor”; gure mixeriye sufritze hutsetik zuk aipa dituzun gauza hoyek pentsatzea pasatzie. Politikoki pentsatzen hastie.
    ondo segi

  3. Trans akziyue

    2018-05-12 at 12:20

    “Frozen” pelikulako Elsak ondo esplikatzeigu subjetu iraultzailiek klase kontzientziye hartzeunien nola jokauko luken, kantu arrakastatsu honen bitartez. Inglesez dao baino erderaz letrie billaukozue. Noski, girl esateunin worker jarri berko genioke ta beste matizaziyo batzuk in…baño seriyo dijue hemengo eztabaidie ondo sintetizatzeunana.

    https://m.youtube.com/watch?v=L0MK7qz13bU

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo