Galdera batzuk

Gaurkoako, denboriek jan naunez, nere amai kaso ein ta hainbeste afirmaziyo infumable botaberrien, galdera batzukin natorkizue. Ia baliyo dun ariketa honek kontu lepoko partehartzie pixkat animatzeko (hori bai, kaka zarra re baliyo eztun adierazpen askatasunen jabe diela uste deben prepotente danai beto fulminante bat jarrita).

1.-Konfliktue ta interes talkak, lan istripu ta heriotzak, bortxaketak eta emakume erahilketak, bulling, suizidiyuek, desalojuek, etxegabetziek, atxiloketak, montaje judizialak, legionayuek, fatxak eta militarrak, zipaiuek, depresiyuek, estresa, tabernako filosofadak, kartzelie, pobreziye, eo krisiyen garayetan baquien eraikuntziez hitzeitie ez al da realidade hoyek sufritzeitugun langilioi burla iteigun diskurso gezurtiye?

2.-Sofa ta pankartako militantzi garai hauetan…realidadeko arazo ezberdinekin konexiyoik ez ta aurretik burruka in debenaandik ikasteko asmo gutxiyo eukita, oain arte gainditu eztien arazo estruktural hoyei aurre iteko bitartekuek artikulatzie posible otea?

3.-Ez al du inok pentsau, interes pertsonala ta naranja osue lehenesteun bizikerie ta interes pertsonalak sortzeitun ta erreproduzitzeitun oinarri ekonomikue bea ikutu gabe, pertsona bakartiyen arazoik ezin dala mapatik borrau? Zeatik arazue eman ostien ekite deun beti ta eztiyoun sekula aurrie hartzen?

4.- Benetan eztigula ematen pentsatzea gure mundu ulerkerie bea daola ustela ta ezin dala ezer eraldau kontzientzia horren baitan? Benetan hain konplejue ta konfliktibue dan realidadie etxeko sofan o bost kaña eranda espontaneoki okurritze zaxkigun erteerakin konpontzeko gai geala pentsatze deula?

5.- Benetan ezin dala burruka estrategia historiko baten norabidiei buruzko autokritika bat ein, burruka molde zehatzan erabilgarritasune zalantzan jarriz baino burrukien azken helburuek baztartu gabe?

6.-Benetan garaiko ta bere inguruko jendiek bizi zituen zapalkuntzak gaindituko zitun etorkizun baten alde heriotzeaino bere biziye eman zebenak, o kartzela zigor amaiezinek eukiko zituztela jakin ta burruka juntzienak, o etxetik mileka kilometroa ihes einber izen zebenak, bere zapaltzaile, torturatzaile ta hiltzailiekin gerran eon ostien hauei barkamena eskauber diobela siniste deula? Benetan eindako ekintzak justifikau inber dituztela?

7.-Benetan gaurkueatik ta etorkizuneatik burrukan segitzeko arrazoiek bukau in diela siniste deula? Goiko listan daon jendie izetie tokau arte eonberdeula zai?

8.-Benetan uste deula autoayudako liburuekin ta indibidualki librauko geala gure eguneroko mixeriyetatik? Kolektibo bezela zein gean ta gure etorkizune gaure gain hartzeko dauzkeun aukeratan ezteula sakonduber?

9.-Benetan historiyen zehar eon dien iraultzaile haundiyenan obrak ta esperientziyek ikastea ta ikasketa hoyek praktikan jarriz gure realidade puta honen oinarriyek ezautzen, zalantzan jartzen ta eraldatzen sayatzen ai dienak entzuteko tarte bat hartziek eztula merezi?

Besteipe, hurrenarte!

14 Iritzi

  1. Langostinoa eta Ipurtzuloa

    2018-04-27 at 4:52

    Eunon!
    Parteartzea nahi bazue, eztao ideia faltaik. Bakoitzak bere interesak eta garuna dauzke.
    Formatue ezta egokie ordea.
    Pentsatzet blog hau WordPressen inda eongoala. Nik ingo nukena da erabiltzaileei alta ematen uztea da ta artikulok biali ahal izatea. Administratzailek onartu ditzazke geo, merezi eztuenak ez argitaratuz.
    Hau da, txoko bat edonork artikulok biali ahal izateko, eta geo oain bezela hasera orri ofiziala, non mandamasak aukerau dezakezuen ze artikulo (zuenak + jasotakoetatik) eakutsi.

    • Kontu Lepoko AdministraKziyue

      2018-04-27 at 8:38

      Kaixo Langostinoa eta Ipurtzuloa!

      Zure ekarpena jasota gelditzea. Sentitze deu danan gustokue ez balima formatu hau baino hala erabakita dao. Seguru gaude eztala ideia faltiatik, horreatik animatze zaitugu zure testuek edo artikuluek kontulepo@kontulepo.eus helbidea bialtzie. Ohiko blogariyez gain, kolaboraziyo gisa jasotzeitugu beste hainbat artikulu ta asteburutan publikatzeitugu.
      Ondo segi!

      • Langostinoa eta Ipurtzuloa

        2018-04-27 at 11:15

        Bai, entenditzeiat. Ondo zeok.
        Proposatzenian prozezua azkarragoa ta fluittugoa izateko.
        Ondo izan!

      • Langostinoa eta Ipurtzuloa

        2018-05-06 at 12:37

        Baten batek erantzun dizue:

        https://twitter puntu com/DoGrowFun/status/993106664688676864

        Dana dala. Hoi zan nere azken ekarpena.
        Ondo segi!!!

  2. Trans akziyue

    2018-04-27 at 7:48

    Aupa aspaldiko.

    Benetan motel, honen funtzionamendue ez bazaik gustatzen, utziok esatiei “nik eingo nukena da…” ta EINTZAN heurie. Seurunez hik bezela pentsatzezuenantzat txoko politt bat izengoen. Baño hemengo formatukin ezpahao ados, utzi lanien ai danai ta parte hartzeko goue daukenai bere lekue.

    Zaituai

  3. Langostinoa eta Ipurtzuloa

    2018-04-27 at 11:14

    Astelehenen hau bukau nin lagun batzuntzako.
    oneheartalliance (puntu) info
    Debalde ere ez…
    Hosting-a ta domeinua nere kontura, beraz lana ta dirua jarri dizkit.
    Kapitalista zikin bat nauk.
    Baino proposamenik ezpaek nahi, A2.
    Zaindu hi re bai!

    • Pashukanis

      2018-04-28 at 16:06

      Puntualizaziyo bat, kontzientziye lasaitzen laguntze aldea. Beste batentzat Lana jartzeikena langilie den, ta beretzat diru geyo lortzeko helburuz langilie erosteko dirue jartzeuna kapitalistie. Ez hai insultau arrazoirik gabe, eztinat uste hor ino hiretzat lanin jarrita dirue ingo dekenanik…suerte proiektuekin, botako zonau bistazo bat

      • Langostinoa eta Ipurtzuloa

        2018-04-28 at 18:49

        Eskerrikasko!
        Baño esan bezela proiektue ezuan netzako.
        Eo pazyamor itxura ikusteiak?
        Ondo zeok halare, nutrizioz bazakik tipok.
        Baño nik eztiak irakurri egie esan, nahiko lan edukie txukun jartzen.
        Gañea, interesatzen zaizkiaken gaiek beste batzuk dittuk.

  4. Elkarbizitza... Amen!

    2018-04-28 at 11:01

    Pentsatzie, arazuen muñea jotzen saiatzie, esplikaziyo bat billatzie… etzeok modan. Aspaldi pasau omen huan modatik, 70. hamarkadan eo ola…

    Oañ importantie jendie biltzie dek, eo hobeto esanda, argazki jendetsue ateatzie eta sarien zabaltzie. Daneako baliyo diken formula magikue dek: presuen gaye argazkiye, maiatzak 1 argazkiye, aberri egune argazkiye, martxoak 8 argazkiye. Eo lipdup ala mosaiko ala danok txiribueltak ematen. Politikie eztek existitzen, dana propagandie dek.

    Ta klaro nola jende asko nahi diaun gure fotuen, herri osue (enpresayuek, apaizek, juezak, zipayuek eta Ortuzar barne) eztiau eze polemikoik esango, idatziko, eingo.

    Danak ulertu ta konpartiukoitugun gauza koloretsuek eingoxkiau etengabe eta alor guztiyetan.

    • Pashukanis

      2018-04-28 at 15:56

      Neretzat formato hori bea re agortzen ai den. Paradojikue dana den hemen nola langileriye “ondona” o aberatsena bizi izen zan garayen, azken krisialdiyen aurretiken, nola zeudenan kaliek askoz protesta mugimendu haundiyoz beteta oain baño. Ta panoramie belzten hasi zanien ta mugimendu haiek danak zentzu geyena zeukebenien..ze gertau zan gustoa jakingo niken.

      Ze inkreiblie iruitze ziten herri burrukalai hontan egunero muturren aurrien gertatze zaizkigun mobida guztiyei “jende zoriontsue”-n idea horrekin erantzun nahi izetea zeatik pasa gean. Egiye errepresiyo garai latzak e izen ziela, baño mugimendu haietako askok zeuzeben ideiak defenditzen segitziek aglutinamendu planteamenduta baino, konfrontaziyo logika baten segitzie suposu ber zian.

      Hasiera baten jendiek ilusiyue sortzeun eozein proiektu segitzeko goue eukitzeula kontun hartuta, indarrez erantzun zinan mobida berriyeta, baño problemak dauzken jendie ezten tontue ta ikustein mobilizaziyo formato horrekin lortu nahi ditun gauzak (etxie, dirue, ez erahile izetie, preso dauken senidie o babes afektibue esate batea) lortzie oso zalle o sinpleki inposiblie dala. Mobilizatzeatik mobilizatzie zeoze rituala bihurtzeala ta eraginkortasun erreala autokonplazentzitik askoz urrutiyo ba ote dauken galdetzebela.

      Neretzat analisi sakon bat eskatzeziguben gure mobilizaziyo formak, historikoki ze izen dien, nola aurrea eman dien ta zenbateaino baliyo digubenan inguruen. Ta noski, gauzak lortzeko bidie hori al dan o hor e forma aldaketa bat emanber deun o ez.

  5. Draza Mihailovitx

    2018-05-08 at 17:31

    Kaixo!!

    Zuekin zenbait momentu zein eztabaida partekatu ostean, eta hau irakurrita, hausnarketa batzuk ditut buruan.

    1) Bistakoa da Euskal herrian klase-borrokaren inguruan belaunaldi oso berri bat formatzen ari dela eta hori poztekoa da. Duela 10 urte baino hobe gaude alde horretatik. Ez dut partekatzen Pasukanisen ezkortasuna. Hala ere, nik uste badaudela zenbait muga, nik uste ezkortasun hau elikatzen dutenak edo elika dezaketenak.

    2) Muga horietako bat da momentuz halako formazioa txitean pitean eta norberak bere herrian jasotzen edo ematen duela. Hau da, ez dagoela nolabait Euskal Herri mailan eratu den erreferentziarik; jende asko agian gustora dago ideia batzuekin, baina horiek herri edo eskualde mailatik haratago zabaltzeko edo estrategia politiko batean txertatzeko gogorike z duela edo bere burua ikusten ez duela. hau pazientziaz hartu beharreko errealitate bat, da.

    3) Beste alde batetik, eta ez dugu zertan alde batera utzi, herri honetako “erreferente aurrerakoi nazionalak”, bai pollitikoak, zein komunikabide arlokoak; hostilak zaizkigu. Egiten diren ahaleginak ez dira ez bultzatuko ez neurrian azaleratuko. Hau hala da, eta hala izango da. Baian ez da berez negatiboa, errealitatea da, egungo “erreferente nazionalen” arlo horretan, erdi-mailako klaseak eta hauek ideologia “aurrerakoi plastifikatua” baitira nagusi, eta bereake ta bi egingo dituzte marxismoa, klase-borroka, p`roletalgoaren diktadura… bezlaako ideiak urtzeko.

    4) Bestetik, nolabait, orain arte Euskal Herrian “komunitate politiko” klabean pentsatu zian dugu, hau da, talde mkoesionatu baten klabean, praktika batek eta ez ideologia batek koesionatutako talde baten klabean (eta ez dut gehiago zehaztuko, bakoitzak pentsa dezala nahi duena). Askotan pentsatu izan dugu ea ekintza politiko batek “gutasun” hori kaltetuko duen ala ez, edo “gutasun” hori aldatzeari begira egon gara gehiago (hots, etorkizunerako kalte egingo al dugun ala ez). Honek uste dut zenbaitetan klase-borrokan oinarria duen praxia kaltetzea ekarri duela.

    5) azkenik, beste arazo bat ikusten dut. Zenbaitetan giro marxistetan ere, “kapitalaren ororen subsuntzioaren” teoria horrek, kontzienteki edo inkontzienteki, egungo ezker modernoak hainbeste maite duen “ihesaren” eta “subjektu anitzen” teoriak marruskatzen ez ote dituelakoan nago (hau da, dena bada “kapitalari subsumitutakoa”, azken finean, hauxe ezer ez izatea).

    Hauek dira nik ikusten ditudan mugak, halere, berriz diot, nik uste ideologi aldetik hobe gaudela orain duela 10 edo 20 urte baino.

  6. DavidRiazanov

    2018-05-10 at 8:32

    Aupa hi Draza,

    Orokorrean ados zure irakurketarekin, uste dut hala ere sortzen ari diren generazio berriek euren posizioa asentatu behar dutela, gure burua etengabe elikatzen jarraituz. Oraindik oso gazteak baikara estrategia terminoetan politikoki pentsatzeko, baina horretan datza norabideak, dudarik gabe.

    Zure puntuei ordenarik gabe erantzungo diet.

    Familia politikoa artikulatu beharrean gaudela uste dut, fundamentu orokorren gaineko homogeineitatea beharrezkoa baita modu bateratu batean ekiteko. Orain, militantziaren pentsatzeko gaitasuna elikatu beharra dugu horretarako, estrategikoki pentsatu eta zintzotasunez ekiteko gaitasuna, bestela edonolako estrategien justifikazioan jauzi gaitezke, hainbat bidertan langile mugimenduari gertatu zaion bezala.

    Bestalde, arriskutsuak dira niretzako ere “kapitala vs bizitza” edota “kapital harremanetik kanpo bizitzea” bezalako afirmazioak, eta egia da gure baitan arrisku horiek etengabeak direla. Kontua da, nire iritziz, ezin garela klase borrokatik kanpo artikulatu, guk nahi ala ez izan kapital harremanak dominaturiko mundu batean aurkitzen baikara. Hala ere, langileriak kapitalari aurre egiteko gaitasuna hartu nahi badu, bere forma propioak hartu beharko ditu bizi esparru guztietan, subordinazioa alde batera lagata. Dena dela, norabidea markatzen duena estrategia politikoa izango da.

    Azkenik, uste dut gure epe luzeko zeregina ahal dugun espazio guztietan langileriaren posizioak artikulatzean datzala, gure zeregina ez baita mundu paralelo batean bizitzea, egungo mundua mugitzen duten lege orokorrak fundamentuz aldatzea baizik.

    Jarraituko dugu eztabaidatzen, ondo segi.

    • Draza Mihailovitx

      2018-05-10 at 14:53

      Nik uste dut beste arrisku bat dagoela, Euskal Herrian, batez ere Ezker Abertzalean asko eman izna dena. Eta nire ustez, “kapitalarengandik ihesa” joerak hau indartzeko arriskua du.

      Mugimendu politiko batek, subjektu klasista eta tresna (mugiemndua bera) nahastearen arriskuaz ari naiz, hau da, mugimendua bera subjektu bihurtzeaz. Hau da, mugimendu politikoa “Langileria askatzeko tresna” bihurtzetik “Mugimendua bera helburu” izatera, “langileen alderditik” “aktibisten komunitatera”.

      Kontuan hartzeko arazoa dugu hau, izan ere, ikusi dugu nola ibili izan den azken urteetan euskal politika, batez ere euskal ezkerrean emandako ideologizazio falta. Nik uste dut zenbait ekintzan (batez ere “kapitalari ihesa” eta antzekoak) “autorreferentzialak” izateko arriskuan egon daitezkeela, hau da, “aktibistei” soilik zuzenduak edo erabateko aktibismoa “eskatzen” dutenak, langile xehearen edo langile xehe gehienen eskura egon ezin daitezkeenak.

      Hor nolabaiteko “aktibisten komuniate” islatua birproduzitzeko arriskua ikusten dut.

  7. Pashukanis

    2018-05-12 at 16:17

    Aupa Draza,

    Nik e partekatzeiat hire zalantzie. Baino heuk aurrenengo iruzkinien aipatzeken bezela, klase kontzientziye, hau dek, realidade sozial kapitalistan langileriye zer dan ta bere helburu historikuekiko ezagutzie, inoiz baino haundiyoue dek gaur egun, ta era berien, mugimendu iraultzailie artikulauko deben oinarrizko printzipiyuek postulatzeko baldintzak e emanda zeudek.

    Nere ustez mundu mailan langileriyek garau izen ditun esperientzi insurrekzional eo iraultzailiengandik ikastie dek autokonplazentziyen ez eroitzeko ein laikeun hautuik egokiyena. Hemengotatik hasita.

    Honekin esan nahi diatena dek, estrategi iraultzailiek eo helburu historikuek lortzeko bideorriyek garbi markau ber dikela lehenengo egunetik, “aktibistak” einberkoiaben lanan orientaziyue, zentzu guztiyetan. Hor finek izenber diau: parametro iraultzailetan lan ein nahi debenan barne kohesiyue nolakue izengoan, bakoitzen rolak eta funtziyuek zein izengoitukan, nola koordinauko gean, zein helburukin planteatzeien taktikak, nola gerturatu “aktibista ez dienak” mugimendura, zein dien mugimendue eskala anpliauen erreproduzitzeko orduen mugimenduek bistatik galdu ezin ditun oinarriyek, zein “sakrifikau” ahal dienak…

    Kapitalai subsumiuta bizi gaituk, Riazanovekin bat iteiat hortan. Ta hain modu desberdineta manifestatzean subordinamentu mekanismo honi aurre ingoion eredue praktikan jartzeako orduen topatzexkiaun arazuei aurre iteko, derrior berkoiau planifikaziyue. Ikaskuntza hori aurrekotatik jaso diau.

    Halare igual eroiko gaituk autokonplazentziyen, etorkizune eztiau ta kontrolatzen. Baino sayauko gaituk hola ez izeten. Gure ondoren datozenai, behintzet, asko erreztuko zoau beaien lan teoriko zein praktikue.

    Apaltasune izen daiela gure konpromisuen oinarriye, ta elkartasune hau artikulaukoiken motorra. Besarkada bat

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo