Badator beterratako txapelketie. Herriko gazte askok señalautako txapelketie. Gure kuadrillie onena dala demostratzeko txapelketie. Sasi guztiyen gañetik eta kontraiuen belaunen aurretik kopie altxatzeko goguekin eote gean txapelketie.

Holako txapelketak herriko kuadrilla ezberdiñek alkarrekin relazionatzeko sortu zien ta honek lortu du bere helburue. Kontue da relazionatze gean hortan, ze erata relazionatze gean eztala oso interesgarriye lagunarte sano bat sustatzea beira. Urtetan ikusi die hasarre potoluek, arbitro lanak eitie tokau zayon gizajuei kristonak botatzen eotie ta baita joku zikiñeatik alkarri miñ eman diyoun egoerake.

Tokiye mutillen kuadrillantzako bakarrik daon leku hauetan eozerrek baliyo du. Neska kuadrilla danak alde baten exerita ta mutilek beaien estereotipo maskulino danak reproduzitzen. Hau, gizartiek gure gain jartzeixkigun baliyuek ondo islatzeien toki bat besteik ezta ordie.

Fuola oso kutsauta daola danok dakigu, Florentino ta txusma haue danakiko repulsie orokorra dala esan leike, baño gero fuol herrikoiei beitutare eztao ba fuolai lora haundik botatzeik. Aixialdi eredu honek askoi gozarazteigula egiye da, baño hor ikusteien jarrera asko ta askok, honek ekartzeigun prestigiyo sozialakin zerikusi haundiyo daukebela esango nuke.

Aixialdi eredu inklusibo ta sano batetik urruti daola esango nuke nik, eta hor eiteiteun gauze askok helburu horta beira zentzuik eztaukebelare bai. Eztakit fuola dalako dan bere barne logikiatik, eo fuol profesionaleko jarrerak fuol herrikoie kutsatzeuelako dan, baño gutako askok dauzkeun harreman-eredu idealakin eztauke zerikusirik.

Beherrezkue ikustet gure aixialdiyen (holako tokitan eo parrandan) reproduzitzeiteun harremanak zein dien ikusi ondoren, osasuntsue, parekidie ta sozializatzallie izengoan aixialdi guniek sortzie, izen kirolan baitan, antzerkiyen baitan, eo berdin tzat nola. Motzien, herriko gaztiek juntatze gean toki gutxi hoiek buruik gabe jokatze deun eremuek diela ta alternatibak pentsatzen hasi berko deula modu kontzientien beste harreman batzuk sustakoitun guniek eraikitzeko.