ZAD: ZONE A DEFENDER

 

Ze momentu egokiyo hau baino, Bretañan kokaute daon iye 2000 hektareatako azalerie dauken ZADei buruz idazteko, hitzeiteko, babesa ematea juteko… Ontxe, momentu hauetan, ZAD-en desalojue emateko saiakera garratzitsu bat ematen hai baitie. 2500 polizi arma, tanketa, gas lakrimogenue etb… erabiltzen hai da frantziko estatue 250 pertsona bialtzeko. Baino ezta lenengo aldiye egoera oso antzeko bat gertatzeala ta zoze argi badao, hau hasi bakarrik indala da.

 

Gu 2017ko abuztuen jun giñen berta bixitariyek hartuko zitun eraikuntza bat eraikitzeko lanetan esku bat botatzeko aitzakiyen. Aitzakiye idaztet ze egun hauek bi helburuei beira antolauta zauden, bat eraikiñe altzatzeko ta bi eraikin hori ta ZAD bea ahalik eta jende geyenak bere sentizeko. Nerekin neurri baten lortu zebela esan leike, han garauta zakenbenak momentu askotan aho zabalik utzi nindun da. Azpiegitura garapen mailie , lurrek landutako kantidadie ta horren perfil desberdineko jendie puntu komunek bilatzeko erakusten hai dan gaitasune izentzien geyen harritu ninduen gauzak, hori da goue gauzak iteko!! Esatie nahi det ni ez naizela inoiz bertan bizi, ordun garbi utzi eztetela bertako egoerie horren ondo ezautzen, idazteten eozer gauzai buruz geyo dakiyena eo zuzendu berra ikusteunak, faorez, eskertukoet zuzenketie.

Oiñ bertako historiye kronologikoki azaldukoet, danok burruka honen dimentsiyue ta rekorridue ulertzeko.

 

1960/1970 hamarkadak.

  1. hamarkada hasieran sortu zan Notre-Dame-des-Landes zonaldeko aeroportu proiektue, baino sortu orduko bertako baserritarrak proiektuen aukako jarrera irmue erakutsi zeben. ADECA izeneko baserritarran elkartie sortu zeben ta momentuko bere funtziyo nagusiye 1650 hektareatako lur zati hortan jendie bizitzen jarraitzie eta lurrek landuta segitzie izengoa. Momentu berdinien ekintza lan taldiek sortzen hasikoie inguruko herriyetan.

 

2000.urte ingurue.

2000 urte inguruen gobernuek proiektue indartzeko saiakera bat emangou eta erantzun moduen  ACIPA izeneko elkartie sortukoa, honek baserritarrak naiz inguruko herriyek barnebildukoitu. 2004 ien 50 elkarte, talde politiko eta sindikatuz osautako koordinaziyo bat sortukoa. Hauen zeregin nagusiye lan juridikue, eta iritzi publikue sortzien zentraukoa. Ala ta guztiz 2008yen proiektu hau erabilera publikoko proiektu izendaukoa, prioridade haundiye jasoz.

 

2008-2010 urtiek.

2008yen bertan erresistentziyen bizi dien biztaliek  ACIPAn estrategi legalistatik aratago juteko autue ingoebe. Hortako ZAD okuptzea etortzeko deialdi zabala planteaukoa. 2009ko udan etorrikoie biztanle berriyek dei honi erantzunez.

 

2011-2012 Vinci kanpoa, erresistentziye eta sabotajie…

Aeroportue eraikitzeko lanan kontratue Vinci izeneko enpresiekin sinau du gobernuek. Urte hauetan tentsiyue asko areagotukoa eta sabotaia naiz erresistentzi ekintzak indartukoie. 2012ko udaberriyen bertan bizi dien biztanliekiko epaiketa naiz diru eskeintzakin presiyue oindik geyo indartukoebe. Batzuk badijuzte, beste batzuk ez!! Martxuen 24 ien 10.000 pertsona eta 200 tratoreko manifestaziyo bat ingoa Nantesen, jarrayen gose greba bat burutukoa hauteskunde presidentzialak arte lukaukoana. Hau ta gero gobernue bertako biztanliek ez bialtzea konprometiukoa errekurtso legal danak bukau arte.

 

2012 urria/azaroa. Cesar operaziyuen porrota.

Urriyen 16yen hasi zan Cesar izeneko operaziyue eta 2000 polizi inguru ibilikoie astietan zier. Etxe naiz jendien bizileku dien txabolak botakoitube urrungo egunetan. Azaruen 17yen 40.000pertsonako manifestazio baten bitartez berrokupaukobe ZAD ta aldi berien eraikin batzuk altxatzeko aprobetxaukobe momentue ¨la Caht-teigne¨ izena hartukou eraikinek. Azaruen 23-24 egunetan ehundaka polizik ¨Chat-teigne¨ berhartzeko saiakera bat ingoebe eta zuhaitzetako txabola desalojatzen saikukoie. Mugimendue indartsu dao, ta inguruko errepide naiz komunikazio sare nagusiyek blokeatziez gain, Nantes eta bertako basuetane mileka pertsonak gogor ingoebe burrukan. Azaruen 24ko gaueien operaziyue amaitutzat emangou gobernuek eta dialogoako komisiyo bat jarrikou martxan. Hurrengo egunien 40 tratore etorrikoie ¨Chat-teigne¨ inguruen harresi bat osau ta bertan kateatzeko. Momentu berdinien poliziyek inguruko bide gurutze danak zaitziei ekingoyo hurrengo 5 hilabetien.

 

2013 Gune askie.

Beste baserri eta bere lurren okupaziyo berri ba emangoa aeroportuen aurkako talde baten eskutik. Bellevue izeneko baserriye. 2 egun beranduo poliziyek bidegurutziek zaitziei utzikoyo eta festa giruen sartukoa ZAD eko lurraldie. Vinci enpresien ezintasune nabarmena da.

 

2014.urtie.

Aeroportuen aldeko ahotsak berriz entzuten hasikoie. Horri erantzune emateko Otsailen 22yen 50.000 pertsonako eta 500 tratorez osautako manifestaziyo ingoa Nantesen. Poliziyekin enfrentamentu ugari emangoie bertan hiriko erdigunea sartzeko bide danak itxiz. Gobernuek lanak atzeatukoitula adierazikou jarrayen.

 

2015-2016 urtiek.

2015eko udazkenien lehen ministruek aeroportue iteko asmue azpimarrakou berrize. Bertan segitzeben baserritarrak bialtzeko prozedurak azkartukoitube oinguen. Baino Irailien 22yen barrikada geyo antolaukoie expropiaziyuek ematea etorri nahi deben epaile naiz poliziyei bidie ixteko. Momentu hontan, ZAD  barruen 60 bizileku eta ehunka hektarea lur landuta daude. Proiektuen aurkako taldiek elkarrekin etorkizun eraikitzeko eta gune hau aske mantentzeko oinarriyek idatzikoitube.

 

2018 urtarrila

Aireportuik eztala ingo esan du gobernuek, proiektue bertan behera geldiu dala. Segidan esan du bertako biztale ¨ilegalak¨ alde inberkoebela eta ¨legalak¨ bertan gelditzeko aukerie izengoebela.

 

2018 apirila

Desalojo saiakerie hasi da, beste bein…

 

Hauek die kronologikoki urte guzti hauetan eman dien gertaera naguyek. Baino nik 3 fase nagusi  bereiztuko nituzke.

 

1- Bide legaletik ematea aeroportuen aurkako burrukie. 1970-2009

2- Okupaziyue, sabotajie eta erresistentziye die aireportuen burrukien oinarriyen. 2009-2018

3-Okupaziyue eta erresistentziye lurraldie gune aske moduen mantetzeko. 2015-2018

 

  1. puntu hau dala esango nuke momentu hontako burrukien oinarri. Baino egungo egoera hau 2015. urtien hasi zien aurreikusten ta daonekoz ezarrita dazkebe elkarrekin etorkizun bat eraiki eta gune hau gune aske moduen mantzeko oinarriyek. Huek die:

 

1- Bertako biztaliek(biztanle danak), bertan gelditzeko aukerie izegoebe eta beayen eskubide danak rekuperakoitube.

 

2- Burrukiekin bat indeben nekazariyek, hau da, Vinici enpresien eskeintziei uko in diyobenak, beayen lurrek lantzen segitzeko eskubidiek berreskurau ber ditube eta beayen nekazal jarduerak baldintza onetan iten jarraitzeko aukerie izen berdebe.

 

3- Aeroportuen burrukien arira ZAD okupatzea etorri dien biztanle berriyek bertan gelditzeko aukerie izen dezabela. 2007tik onea eariki dien eraikin naiz bizi modu danak, mantentzeko naiz bide hontan segitzeko aukerie eon dayela.

 

4-Vincik in dun lurralde banaketie atzea bota, eta aireportuen aurkako mugimenduen esku jarri ditzatela lur hauek, ez istituziyuen esku.

 

5-Oinarri hauek modu kolektibuen eman ditzaun aurrea. Hau martxan jarzeakuen sortukoien gatzakak eta arazuek talde gisa erantzungoyou. Aireportuik gabeko etorkizun bat erein eta eraikiko deu dibertsitate eta talde kohesiyotik. Danon ardurie da hau eraiki eta defenditzie.

 

Ikusi berri ditugun 5 puntu hauek, bertako baldintzai erantzutiez batea, gune aske baten beharra azpimarratzebela argi dao. Estatu naiz enpresan atzaparretatik kanpo eongoan lurralde bat sortuz Frantziko estatuen bihotzien.

 

1 Iritzi

  1. Batzar al-a-Zad

    2018-04-13 at 13:32

    https://www.youtube.com/watch?v=f04PFWcr63Q Frantsesa ulertu ez arren, ze dimentsiyo hartzeun ikusteko, irudiyek ikusteko.

    https://zad.nadir.org/spip.php?article5416 Akziyuek iteko deiye, orokorrien eozeñ espresiyo kapitalistai, konkretuen frantsesai. Ta ahal bada, harea juteko deiye, indarra itea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo