Heriotza sententzia (II)

En la literatura y en el arte se produjo una crisis similar a la ocurrida en las costumbres después del reinado del Terror, una verdadera crisis de los sentidos. La población había vivido en una situación de miedo perpetuo. Cuando superaron el miedo, se abandonaron a los placeres de la vida. Su atención estaba completamente absorbida por las apariencias, por las formas externas. El cielo azul, el esplendor del sol, la belleza de las mujeres, los terciopelos suntuosos, la iridiscentes sedas, el brillo del oro, los destellos de los diamantes: estas eran las cosas que los llenaban de deleite. Vivían solo con los ojos, y habían dejado de pensar”

Ernest Chesneau

 

“Arteak, gizartearen beharrei erantzuteaz gain gizartean funtzio konkretu bat izango du.”

Horrela bukatzen genuen gure lehenengo sententzia. Baina, zer zentzu du arteak funtzio konkretu horren atzean subjektu iraultzaile bat kokatzen ez bada? Eta nola uztartzen da hau subjektu sortzailearen subjektibotasunarekin? Agian, galdera hauen atzean aurkitzen da guztiaren sintesia, guztiaren zentzua. Alegia, sakondu dezagun.

Nahi baino zehaztasun gutxiagorekin, baina esan dezakegu arteak eta kulturak baduela funtzio konkretu bat gizartean, eta aldi berean zehaztasun gutxiagorekin, esan dezakegu artearen funtzio konkretu horren atzean subjektu bat kokatzen dela. “Sujetu sortzailea”. Kakotx artean jarri genezake, gure ustez subjektu erreal baten existentzia kolektibo batek egiten duelako (modu oso sinple batean hitz eginda), eta gaur egungo gizarte egituran subjektu indibidualen existentzia gailentzen delako. Honela, ez dago hauek biltzen, eta kolektibo bihurtzen, dituen idealik, ideal burgesak ez badira. Finean, gizarte kapitalistan aurkitzen  den askatasun irreal hori. Trabisek ondo azaldu zuen moduan “Hizkuntza bakar batek lotzen ditu elkarrekiko indiferente eta dependente diren norbanakoak: balioaren hizkuntzak, diruak. Hizkuntza oro inperatibo sozial horretara ohitzen ez bada desagertu egiten da, komunitatea desagertzen den bezala, desagertzen ari den bezala.”Beraz bada produkzio artistikoa,subjektuarekiko dependentea baina aldi berean indiferentea, gizartearen egituraketara erabat subordinaturik baitago. Honela,  esan dezakegu funtzio konkretu horren baitan, produkzio artistiko lauso baten aurrean kokatzen garela, helmuga zehatz bat edo helburu kolektiborik izango ez balu bezala.

Produkzio artistiko lauso honekin batera, bertan kokatzen den subjektuaren indeterminazioa azpimarratu dugu. Arteaketa kulturak logika kapitalistari erantzuten ez dion funtzio konkretu bat izatea badugu helburu, gure ustez,ezin die gizarte kapitalistaren askatasun printzipio irreal horiei erantzun, jakina baita ez ditugula termino hoiek konpartitzen. Honekin zer esan nahi dugu? subjektu iraultzailean kokatzen dela artearen benetako printzipio askatzaile eta kritikoa. Ezin baitugu ahaztu produkzioa subjektutik abiatzen dela, eta beraz, bere baitan kokatu behar dugula eraldaketarako lehenengo mugarria. Bereizketa bat egin dezagun. Alde batetik esan dezakegu artearen funtzio konkretu hori, subjektuaren eraketan kokatzen dela, hau da, modu baten arteaz baliatu gaitezkela errealitatea modu kritiko batean azaltzeko, eta horrela artea subjektu bat eratzeko bidean ipini. Honek printzipio politikoak ezartzen ditu, eta nolabait artearen estetika berauetara subordinatzen da, errealitatearen gordintasuna azaldu eta alienazioa suntsituz (1). Subjektu politiko berri bat. Bestaldetik ordea, artearen funtzio konkretu horretan, subjektu iraultzailearen artea aurkitzen dugu. Alegia, gure ustez, subjektu iraultzailearen baitan, subjektu sortzailea kokatzen da. Modu honetan, subjektu honek sortuko du artea, sortuko du kultura, benetako askatasunarekin (balore formatik at, soldatapeko lanetik at), honela soilik eman daitekeelako kulturaren prozesu askatzailea.

Subjektu iraultzaileak bi tresna aurkitzen ditu artearen baitan. Alde batetik, subjektu politiko bat eratzeko aukera, errealitatea errepresentatzeko aukera. Eta bestetik, subjektu iraultzailea kontziente izan behar du, artearen benetako askapena emango den forma bakarra balio formatik kanpo kokatzen den gizartean emango dela. Bertan emango baita harreman sozial komunitario eta sendoak eratzeko aukera, modu honetan soilik emango baita artearen produkzio eta kontsumo aske bat.

Gogoeta horrek hartu ninduen minutu batzuetan. Gero besagainak inarrosi nituen hartaz askatzeko eta niregana hurbildu nuen paperezko koadernoa.

“…testamentua egin berri zuela…”

 

(1) Puntu honetan beste eztabaida oso interesgarri bat ikusten dugu. Estetikak printzipio politikoetara subordinatu behar duela esaten dugunean, produktu artistikoen forma eta edukia dira eraldatu eta subordinatu behar direnak, edota produkzio kulturala logika horretatik ateratzen denean, sortzen den oro eraldaketarako tresna bihurtuko da? Gaur egun ez dugu galdera honen erantzunik, eta noski, ziurrenik iraultza ondorengo kontzientzia berregituraketa aurreikusi ezin dezakegun heinean, ezingo ditugu duda hauek argitu. Hala ere, eztabaida teoriko oso interesgarria delakoan gaude.

1 Iritzi

  1. DavidRiazanov

    2018-04-10 at 14:12

    Oso interesgarria artikulua, beti bezala. Atzo Pier Paolo Pasoliniren artikulu batzuek irakurtzen nenbilen, oso influentziatua zena Gramsci-ren kartzelako idatzien eraginagatik. Intelektual organikoaren inguruan zebilen, ekoizpen artistikoa eta kultura (bere definizio antropologikoan) forma politiko komunistara barnebiltzearen inguruan. Ulerkera honek ikaragarrizko eragina izan zuen XX. mendeko bigarren erdiaren lehenengo hamarkadetan mendebaldeko munduan, intelektualitatearen hainbat espresiok (idazleak, pintorerak, poetak…) alderdi komunistekiko subordinazio bat eman baitzuten kantitate nahiko handietan, Pasolini horren zeharkako adibidea delarik. Honela zion zinemalari eta idazle Italiarrak ekintzaile artistikoen zeregin politikoen inguruan, 1949an idatzitako artikulu batean: “Desde el principio, este historicismo tal vez no será fiel al marxismo- leninismo; presupondrá el idealismo, el catolicismo, la anarquía y el humanitarismo, pero también ha de presuponer algo de vida, de la voluntad de renovación. Esto es lo que hoy se pretende de literato; esto es el fondo de lo que Banfi y Marchesi querían decir al afirmar que el literato comunista tenía que sentirse completamente libre de hacer lo que quiera en literatura y ser un leal compañero en política; esto es lo que en definitiva pedía también Sereni, naturalmente, teniendo en cuenta que la lealtad y la vocación política acabarán siendo un poderoso reactivo en la consciencia literaria”. Pasarte ederra da, eta eztabaidarako aukerak irekitzen dizkigu. Bestalde, rap- ean eta beste hainbat eremu musikaletan langileriaren askapenerako eta kontzientzia- kolektiborako (subjektibitatea eartzeko) hainbat zantzu artistiko ematen ari direla esango nuke, subjektu iraultzailearen faltan modu desordenatuan ematen diren arren. Horren adibidetxo bat: https://www.youtube.com/watch?v=RwaPr7id254

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo