Hola esantziten aurreko urtien andre zahar batek: “azken fiñin, guztiyen gañetik, pertsonak gea”. Roman Polanskin El Pianista (2002) pelikulien azken eszenien inguruen ai zan hizketan. Nunbait, pasio humanistie pizte zion pelikula horrek emakumiei. Egiye esan, horren aldien pelikula onak dazke zuzendai honek, bñ horrek eztigu asko inporta.

Egiye da: neutraltasunek inbaditze gaitu. Behe-lañuek, o hobeto, airiek bezela inbaditze gaitu: normalea ez gea konturatzen. Nahi bada: ideologiak dominatze gaitu. “Azken fiñin”, hau da, oinarriyen, berez, pentsaera eta jokaera konkretutik haratago, “danok pertsonak gea”. Oneako ta txarreako. Esan nahi da gure determinaziyo sozialak gainditzeitun dimentsiyo gizatiar bat badaola, berezko baliyo bezela gizaki danak berdintze dituna.

Ta biyen bitartin neutrala izen (latiñez: neuter: “ez bat ta ez bestie”). Orekie mantendu. Gazteleraz esatean “no tomar partido”, gure printzipiyo etikuen kontrakue, hain zuzen e.

“Guztiyen gañetik”, errealitatetik abstraitzie posible izengo bazan bezela. Nunbait, urrutiko erreñun batin o, existiukoa gatazkaik gabeko eremuek, jaun ta mendekuen arteko burrukak lekueik eztakeben esparruek.

Hori dana dominaziyue ematean beste forma bat besteik ezta ordie: menperatzallien interesak interes unibersalez mozorrotuta azaltzeie, gure kondiziyo sozial mixerablien gaindipenan bidien iteyen burrukak ez dezaben behar bezain beste botere lortu. Menperatzallien baloriek, danantzako baloriek, klase-gatazka terminue gainditzeituben balizko balore unibersalak, gure mixeriye egunero erreproduzitzeun egitura objektibuen baloriek.

“Pertsonak gea”. Bean azaleko zentzuen (biologikuen), perogrullada bat bestetik ezta. Bere itzulpen politikue: klase ertañe ta bere bizi eredue. Benetako iraultza prozesu bat martxan jartzie oztopatzeuna.

Ta ezta kasualitatie: ekoizpen modu kapitalistie gero ta gehio garatze dan heñien, hau da, mundu osoko harreman sozial guztiyek zeharkatzeitunien, beaure erlaziyo sozial generikue bihurtzea. Hau da, kapitalismue naturalizatzea; bere dimentsio historikue ezabatzea ta betiereko objetu bezela azaltze zaigu. Pentsamendu forma normalak modu espontaneo, automatiko ta inkontzientien erreproduzitzeitu gizarte burgeseko forma fenomenonikuek. Pentsamendu arruntek forma burgesa hartzeu, ez pentsatzeun sujetue burgesa dalako, baizik ta pentsamenduek ezin ditulako gainditu kategoria ekonomiko burgesak. Pentsamenduek kategoria hoyen (dirue, soldata, kapitala, industria, etab.) arabera funtzionatzeu, kategoria burgesesan arabera proiektatzeu bere etorkizune; bai maila personalien (“ze izan nahi dezu handitan?”) ta baita maila kolektibuen (programa ta estrategia politikue definitzeako orduen).

Horreatiken ezinbestekue da kontun izatie hurrengo tesiye: kategoria ekonomikuek klase erlaziyuen espresiyuek die, eo klse erlaziyuek ixkutatzeie kategoria ekonomikuen atzien. “Soldata” kategoriyen atzien, adibidez, dominaziyo kapitalistien dinamikie ixkutatzea: apropioziyo kapitalistie. Klase erlaziyue. Ta horrek definitzeu mediaziyo politikuen eremue, Estatuen eremue ta bere funtzionamendue.

Zientziye beaure re indar produktibo bihurtzea, makina ta teknologiyen errotzean heñien, esplotaziyue areagotzeulako; adibidez, EHUk arman inguruko ikerketa zientifikuek iteitunien.

Gure pentsamenduek eztu operatzen modu neutral batien, baño bere produktuek forma neutrala hartzeu: “azken fiñin…”. Ta ezinbestekue izangoa pixkenaka gure pentsamendu propiyue eratzie. Gure perspektibatik ikustie mundue, klase ikuspegitik aztertzie ta burrukatzie mundue. Gure esperientziyen zientzia propiyue garatzie. Etsayei gorrutue hartzie. Klase ikuspegi unilateraletik osotasune zalantzan jartzie. Ta esaldiyei bueltie ematie, azken fiñien klase baldintzak markatze gaitulako.