Kapitala, jabetza pribatue ta genero auziye (V). Ondoriyuek

Azken artikulu honekin hasi aurretik, gauzak garbi uztie gustauko zitzaiten. Artikulu serie honek eztu izen jopuntu bezela langile klaseko emakumie, ta are gutxiyo langile klaseko emakume militantien jardune. Militante guztiyen burrukiek ahalbideratzeu gure autoezagutza prozesue, ta militante feministak gaur arte in dituzten ekarpenak ezinbestekuek izen die, beste eremu ezberdinetako militantienak bezelaxe, kapitalismuen emateien explotaziyo ta dominaziyo harremanak ber dan moduen ulertzen laguntzeko, ta etorkizuneko estragiyek diseinatzeko baldintzak sortzeko. Beti izen dan bezela, oinarte indako burrukai esker eingoie etorkizunekuek.

Beraz, eskerrak lehenengo ta behin emakume burrukalayei. Enuke nahi hemen in dana deslegitimaziyo ariketa bat bezela ulertzie; lehenengo artikulun idatzi bezela, sarien ta kalien daon eztabaida teoriko bat euskera ekartzie izen da serie honen jayotza arrazoie. Gure arteko zatiketiek eta hasarriek etsaiei bakarrik mesede iteiola jakinda, eztabaidie elikau ta elkarlana sustatzeko intentziyuekin publikau det material hau. Argipen hauek emanda, azken atalakin hasiko naiz.

Oinarte ematen saiau naizen azalpenai segiuiez, genero zapalkuntzatik libratzeko egun dauden planteamenduek ikuspegi estrategiko batetik gutxinez zalantzan jarri laizke. Ikusi deulako, langile klaseko emakume o emakume burges izen eztala iguala; ikusi deulako emakume o gizonak soldatie kobratzeunien, botere burgesa perpetuatzeula ta haunditu, ta bere klase baldintzie (mixeriye) reproduziu; hau da, langile izeten segitzeula, beste batentzat lana iten, dirue euki nayen bere burue askatzeko, baño dirue lortziek askauberrien bere katiek estutu besteik ite eztitula ikusi ezinda.

Soldatiekin haste naiz ze gaur egun, bretxa salarialakin bukatzie, lan inbisibilizauen salarizaziyue, eo botere gunetan emakumiek eotie eskatzie emakumien eguneroko aldarrikapena dala ikusi dezakeu; ordena sozial kapitalistan gizonezkuek dauzkeben gune pribilegiauen asaltue burutzeko estrategiye “berdintasun” materiala lortzea biderauta dijue. Itxura baten, proposamenak eztauke ezer reprotxatzeko, ze eskala sozialien emakumie gizonan azpitik daola ezin da ukau.

Pertsonan arteko berdintasunen existentziyen ulermena ordie, esan genun bezela, lan kontratue borondatez eta askeki aukerautako harreman bat bezela ulertzetik dator. Akordau, lana inbe ezin deula bizi, ta arrazoi horrexeatik lan prozesuen dazkeun harremanak diela aztertu berreko aurrenak, pertsonan arteko harreman oinarrizkuek dielako.

Kapitalismuen, kapitalak lan indarra erosteakuen bi partiek (kapitalistie ta langilie) plano berdin baten azaltzetik dator berdintasunen ideie; printzipiyoz diruek danontzat txanpon, papel o zenbaki itxurie daukelako, danok berdintze gaitu erosle-saltzaile harremanetan. Gure arteko ezberdintasunek ezabatzeitu.

Soldatiek ixkutatzeuna ikusita ordie, badakigu Kapitalak (D´) eta soldatiek (D) gauzak erosteko daukeben ahalmena oso desberdine dala. Lenenak lan baldintzak jartzeitu, lan indarra erosteu ta baldintza hoyen baitan esplotatzetik bizi da bere jabie (kapitalistie); bigarrenak biziraupena bermau baño geyo ezin du ein: etxie pagau, azenayuk erosi, tableta pillau…bestiena lanea juten segitze ezpau, biziraupena zalantzan dauke.

Perspektiba hontatik, langile klasien ta burgesiyen arteko ezberdintasun esentziala ikusi laikeu, bigarrenak lehenengue explotatzeko dauken boterie ta horri esker honen bizi ziklo osuekiko kontrola. Berdin du zein dan kapitalistie, emakumie o gizona. Baino kapitalista ta langile izen, ezta berdine. Klase sozial bateko o besteko kide izetie, beraz, emakumien (ta hauekin batea gizonan) estrategia askatzaile baten diseñuen ezinbestien kontutan hartu ber dan baldintzie da.

Estrategikoki ordun, kontun hartuta aberastasunen jabetza pribatuen ereduen agerpena historiyen, lanan banaketa sexualana ta patriarkatuena ertsiki lotuta dauden fenomenuek diela, jabetza pribatuen sistema baten bere burue gizonakiko berdinduz askatzie nahi dun emakumien aldarrikapenak, langile klaseko emakumienak baino, botere burgesaatik burruka itie nahi deben emakumienak geyo diela iruitze zait. Hau da, emakume burges-kapitalistanak.

Beraz, emakume langiliek botere sozialan asaltuen soldatien ta berdintasunen alde burruka itiek dauzken inplikaziyuek, eztie itxura batea pentsau laizken bezain proposamen askatzailiek, bereziki estrategikoki beitze baldimadeu. Zapalkuntzie bizitzeben emakumiei soldata batek desde luego epe motzien abantailak ematexkola, botere sozialien (diruen) parte hartzie emateiolako; autonomiye, adibidez, etxe berdinien konbibitzeun gizonan jazarpenetik ihes iteko.

Esan nahi da, biolentziye o subordinaziyoako beste eozein jarrera nazkagarri erabiltzeituen gizonezko putakume hoyengandik askau ber dun emakumiek soldata bat berbau, egokiye izen daitekela salarizaziyuatik burrukatzie, modu hontan, lanien explotaukoben arren, etxeko infernutik ihes itemau.

Gizonezkuen pribilegio egoera hori gainditukoun realidadeik ezpadeu ezpadeu eskaintzen (gainbaliyo logikien aboliziyue), sistemiek eskaintzeitunak maximoaño aprobetxatzien kontra eotie zalle ite zat. Ni neu re hemen nao, kontraesanetan bizitzen.

Baino garbi euki ber da burruka horrek arazo konkretuei momentuko soluziyue emateiola, ta arazue eztala hor bukatzen, estrukturala dala. Kaso indibidualetako baliyokoula, baino ez emakume langiliek en masa dominaziyo harreman patriarkal kapitalistatatik askatzeko. Ze soldatapeko lanak kapitala bizik mantentzeu ta kapitalak etengabe erreproduzitzeitu bere baitan damazkin zapalkuntzak.

Beste era batea esanda, soldata bidez gizonezko batengandik ihes ein laike, baino hurrena bilatzeun gizonezkuek e emanda dake pribilegiyo posiziyo hori, ta erabili ahalkoun edo ez, ezingou sekula jakin emakume langiliek. Baino errotik ezta pribilegiyue kenduko jabetza pribatuen oinarritutako ekoizpen harremanak ta beak dakarkin famili eredue, familia burgesa, gainditze ezpaa.

Famili eredu burgesak inplizituki gainkargatzeulako emakumiengan etxeko lana; emakumien rol otzana ta subordinaue reproduzitzeulako; umiek eukitzie gero ta zailoue ta askotan gorrotagarriye iteulako, guraso ez izetie nahi izeteaño… Bizik irauteko lanak, eta sozialki harremantzeko aisialdiyek daukebelako inportantzi nagusiye kapitalismuen; ta egunek 24 ordu besteik eztauzkenez, ekuaziyo horrek, umiei eztiyo lekuik uzten; hezkuntziei ta maitasunei eztiyo denboraik uzten. Eredu hau da konbatiu ber dana, biziyen erreprodukziyue kapitalan intereseta subordinatzeulako.

Beraz, gizonezko guztiyen kontrako burruka bat itien erabilgarritasune ikuspegi estrategiko batetik zalantzan jarri laiken beste puntu bat da, nahiz ta egun emakume langiliek gizonezko langiliengandik bizi deben jazarpenak bildurgarrizko dimentsiyue euki. De hecho, langile klaseko gizonezkuek eta ez burgesak hiltzeu bere emaztie, o subordinatzeu etxeko laneta. Gizonezko burgesak eta emakumezko burgesak eztaude problematika hontan, beste guztiyetan bezela, gure plano berdinien.

Emakumiek, matxismuez ai dienien, gizon langiliok interpelatze gaitue, ta guk hortik irakaspen potente bat atea besteik eztaukeu: lehentasunezkue da alde hortatik langile klaseko gizonezkuok eremu hontan iteko daukeun lana; hezurretaino sartuta daukeun lakra matxista horren aurrin gure gaitzespena modu antolatuen ta sistematikuen erakustiez gain, gertaera matxistak gertau ez daitezen baldintza materialak sortzen, kasu konkretutan posiziyo garbiyek hartzen, formakuntzan, ta orokorrien gure emakumiek bizi dituzten jazarpenan aurrien elkartasun ta autodefentsa sariek sortzen bai gure aldetik eta bai emakumiekin elkarlanien jartzie.

Ze garbi eukiber deu, gizonok emakumiekin elkarlanien besteik ezteula ezautuko zein dan zapalduen errealitatie, ta beaien gidaritzapien baldimaa bakarrik gainditu ahalkoitugula harreman eredu ustelak. Bide hontan, explotaziyo kapitalistien esentziye ta bertan emakumien gainien daukeun pribilegiyo egoera hau nundik datorren ulertuta bakarrik garau dezakegu alkarrekin, langile klaseko emakumiek epe motzien, ta langile klasie osotasunien ta epe luzien, menpekotasun ta esplotaziyotik askatzie lortzie ahalbideraukoigun estrategia politikue. Danok gea ezinbestekuek burgesiyen kontrako burrukan.

Estrategian diseñuei dagokiyonez, Ekonomia politikuei Marxek in zion kritikiek kapitalismuen emateien zapalkuntzan mapie zehazten laguntzeigu, ta era berien etorkizunien ze ezteun in nahi ikusten e bai. Nere ustez ta esan nun bezela lehenengo artikulun, errealitatien azterketa horrek dauken ordena kategoriala egokiye da kapitalismuen funtzionamentue azaltzeko, esplotaziyue ta zapalkuntzak desberdindu ta azaltzeko, ta beraz beaiek gainditzeko herramienta bezela baliyozkue izeten segitzeu.

Errealitatien analisi horrek ezinbestien eguneroko sentimendu ta pertzepziyo subjetibotatik aldeinber du, bizipen indibidualetik; perspektiban gauzak ikusteko, hotza, distantie ta arrazionala izetie beste aukeraik eztaolako. Egungo zapalkuntza mota ezberdinek gainditzeko baliyo ber du, zapalkuntza hoien oinarriyek eo sustraiek ulertzetik hasita. Langileriyen helburu historikue kapitalismuen oinarriyek eatxi ta danok naturalki gean bezela, hau da, “ez-berdin”, bizi ahal izeteko baldintzak sortzie ta garatzie dalako.

Ze kasuen kasuko zapaltzailiek dauken pribilegiyo egoerie eztala erreforma moral batetik bakarrik sendagarriye (gizonak eztezala emakumie kontrolau o jo o akau, ta akabo problemie; o gizona beti txarra da ta eztauke arregloik bezelako irakurketak), baizik eta pribilegiyo egoerie sortzeben baldintza objetibuek deuseztauber diela, emakumiek en masa zapalkuntza egoera hauek gainditu ahal izeteko.

Laburbilduz, serie honen bitartez saiau naiz azaltzen jabetza pribatuen oinarritutako aberastasunen produkziyue euki dun sistema sozial orok (esklabista, feudala, kapitalista), klase zapalkuntzie ta honi lotuta genero zapalkuntzie sustraietan eaman dula; ta sustrai hoyek arrankau ta lur berdinien beste hazi bat (jabetza komunien oinarritutako produkziyue) landatziek, zapalkuntza horren oinarriyek aldako ditula. Komunismo primitibuen emakumie bizitza emaile bezela tribuko kide esentziala baldin bazan, bean lekura komunismo garatuek o etorkizuneko komunismuek itzulikoula ta ez kapitalismuen reforma moral sayakerak.

Afirmaziyo honekiko dudak eukitzie etzait rarue iruitzen, oaindik hazi berriye sartzen ai gealako; eztao formula magikoik sustrai senduek eta arbola earra ateatzie ondo burrukaberkoa. Produkziyo modu komunalak ez gaitu besteipe herentzia zaharretik goizetik gauea librauko, ta harreman eredu zaharrak gainditzeko ezinbestekue izengoa kontsideraziyo moralan baitan eta sistema barruen dauden baliabidiekin eguneroko egoerak burrukatzie.

Baño garbi eukita, kapitalismuek bere barrun damazkila klase esplotaziyo modernotik abiyauta, esplotaziyo honekin kontraesankorrak eztien beste zapalkuntza mota guztiyek, esplotaziyo horrek dauken izaeriei egokituta; ta produkziyo modu hau mantentzien ondoriyuek gutxinez beti izengoiela berdinek: gizonezkuentzat pribilegiyo egoerak eta botere posiziyo egonkorrak; ta bestaldin emakumien subordinaziyo egoerak.

Espero det sayakera honek lanien segitzeko, eztabaidako ta hausnarketako baliyo izena.

Besteipe, hurrenarte!

 

1 Iritzi

  1. Aupa hi, Pashu!

    Zorionak, lan earra in dek ta!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo