Hik ateakottuk babak eltzetio!

Joxe Miel Iztueta  “Lazkao Txiki” 1926-1993-… gaur 25 urte hil zen. Lazkaomendin jayoa, iñon hazi ez den bertsolarie. Txiki izenez, txiki gorputzez, haundia maitasunean!

4 Iritzi

  1. Abaliñeko JoxeMiel Ttikie

    2018-04-03 at 21:53

    Behiñ Lazkao Txiki ba omen tzeonan Beasaiñen beti eote hunan taberna iuelien ta, inguruko kuadrilla baten ba omen hunan batemat beti arrazoie euki ber izeteun hoietakue (inguru hauetane mordoxka bat izetek holakue). Ta han ai omen huan atatze huan temie atatze huala ingurukuei gaixki ai hituala esanez egi absolutue botatzen, ta Lazkao Txiki bea kokotetik goraño ai omen huan iten harekin. Halako baten beste teman batekine harrotu hunan tipo hau, ta Lazkao Txikik hori ya etzikonan barkau, han jun omen hunan beana:
    -Hi! Aitze al dek!? Guk, bin arten, dana zekiau!
    Bestie, karo, flipatzen:
    -Ze esaten ai haiz?
    -Baai, guk, bin arten dana zekiau! Hik daaana dakik! Eztakikena ek tontua haizela, ta hoi nik bazekit!
    Belarriyek majo bajauta han gera omen huan beste hori…

  2. Iztueta Kortajarena

    2018-04-03 at 22:39

    Beste baten, Iparraldien, ba omentzijunan Mattin bertsolai txikiyekin ta nun ikusteben hanka bat falta dun gizon bat.
    Ordun esan omentziyonan Mattinek:
    -Begira, Joxemiel, hankamotz bat!
    -Hoi gu baño gehio dek Mattin!- Lazkao Txikik
    -Gu baino gehio? Nolaz hori Joxemiel?- atzea Mattinek
    -Bai. Horrek hanka bakarra dik motza, ta guk bik!

  3. Iztueta Kortajarena

    2018-04-03 at 22:53

    Hizkuntzieatiko kezkiere ba omentziñan Lazkaomendiko txikiyek, ta euskeraz erderan kalkuek eta sartze zitunai ez ometziyonan ola ta ola barkatzen…
    Noiz o noiz batek esan omentziyonan:
    -Perretxiko-biltzen eon nauk Joxemiel!
    Ta Lazkao Txikik erantzun:
    -Ezao makala ordun! Guk asko ibillitare eztizkiu biltzen, ta hik berriz eonda bildu aldittuk?

    Beste behiñ, lagun batekin topo iñ ta Lazkao Txikik:
    -Zer egiten dek ba?
    -Hementxe, denboa egiten- bestiek
    Ta ordun txikiyek:
    -Ño, denboa egiten, e? Badaukak nik aiñako abildadea!

  4. Ni naiz ni

    2018-04-09 at 14:13

    Euxebio igartzabal ta Lazkao txiki omen zien itsasondoko festatan kantun, libreko Saioa.
    Elizako kanpandorrea sasiz josita nunbatt ta hala kantau omentzon txikik

    Ahuntz bat igo zazute
    Hillabeterako
    Bapo gizenduko da
    Dana jaterako.

    Beste baten ba omentzijon Lazkao txiki beasain aldea oiñez ta Geau zaio kotxe bat paren, ta bentanillea jetxi txoferrak ta lazkao txikiri galdetu:
    – cuanto me falta para León?
    Ta txikik eantzun:
    – solo el rabo

    Beste baten, Mikel Mendizábal ta lazkao txiki juntau die lazkaon entierro baten ta konbersazioa hala muz
    Mendizabalek esan dio:
    – derrepente hil zaiguk ba hau re…
    – bai motell… Bazeok beste emakuma bat jundaneko berroei urten Ia hillen daona…
    – bai ala? Zein da ba?
    – erdi kaleko kasi(h)ilda.

    Iñaki Murua ta lazkao txiki elkartu die eun baten ta lazkao txiki ordune buruko errotea martxan zola.
    Galdetu dio Muruai:
    – Hi Murua, hik umetan ze ibiltze huan burun?
    – ze ibiltzen non? Etzekiat ba, attonan txapelen bat eo..
    – ez ez , beste zeoze..
    – etzekiat ba, lastozko txapelen bat eo..
    – ez ez, ez alittuan kantzontzillok ibiltzen?
    – kantzontzillok?
    – bai, eske olakoxe illea eoten dek kantzontzillo azpin…

    Ta holako zenbat istori gue joxemielek

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo