Martxoaren 8ko ajeaz

Denbora pixkat igaro bada ere Martxoaren 8ko egun sonatua pasa zenetik, garunean utzitako ajea guztiz pasa ez izanak honen inguruan idaztera bultzatu nau. Asko idatzi eta irakurritako gaia izaki, nire egoera pertsonalak komunikabideetatik deskonektatuta egotera behartu nauenez (eta sare sozialetako eztabaiden berri izaten ez dudanez) ez nuen Kontulepok eskaintzen didan aukera galdu nahi hitz batzuk mahai gainean jarzeko, askok gai honek eragindako enpatxuaren ondorioz hemendik aurrera ez irakurtzea erabakiko duzuela jakinik.

Hasteko eta behin, deialdia orkorrean nahiko nahaskor iritsi dela esango nuke nire inguru gertuenera behintzat. Lehenengo aldia izatearen eraginez, formatu berria izanagatik akaso….. baina azken unerarte bakoitzak bete beharreko papela oso argi ez izatearen sentsazioa nuela ezin ukatu.

Hala eta guztiz ere, guztiok argi genuen, mobilizazioetarako deiak papel garrantzitsua betetzen zuela ostegunean. Eta hala izan zen. Ikaragarrizko emakume pila bildu zen hiriburu zein herrietako plaza ezberdinetan. Milaka eta milaka emakume protagonista, gizarteak egokitutako sumisio eta obedientzia papelari haginak erakutsiz, noiz edo noiz emakume izate soilagatik zapalkuntza espezifiko honen esprezio ezberdinak pairatu dituztenen garraxiek kaleak hartuz.

Haseran aipatutako difusioa ordea, ez zen formatuan soilik azaleratu. Helburu eta mezuak ere hala nola iritsi zaizkigu. Nire iritziz, kaleratu zen emakume bakoitzak bere arrazoi propioak zituen egun horretan aurpegia emateko, eta benetan poztu ninduen hainbat eta hainbat aldiz inbisibilizatuak izan diren perfiletako ehundaka emakume langileren irudiak ikusteak. Hainbat emakume gazte antolatzeko lehen pausoak ematen sentitzeak. Hainbat langile greba deialdi bat halako indarrez babesten entzuteak.

Behin guzti hau esanik, ezin ukatu, helburu eta estrategia “difuso” honek hainbat txokotan zabaldu duen kezka. Emakumeek soilik betetako legebiltzarrean, alderdi politiko guztiak egun horretako mobilizazioak babestearen kezka. Espainiako erreginak edota Ana Rosa Quintanak greba babestearen kezka. Emakume langileen eguna desitxuratzearen sentzazioa, emakumeen egun soil bat bilakatzen amaitzeko kezka…..

Honen harira hainbat eta hainbat irakurketa plazaratu dira azken egunetan, hainbat eztabaida antolatu. Bilbon buruturiko “ekonomia politikoari kritika” kongresuan genero auziak piztutako ikusmina ikusgarria izan zen. Nines Maestro edota Isabel Benitezen klase ikuspegiak hainbaten buruhausteak argitu zituen gure euskal mundu txiki honetan. Nire gaurko nahia hauetan gehiegi ez sakontzea izanik, nire uste xumean botere errealari aurre egiteko mugimendu politiko iraultzaile baten garapenean eman beharreko eztabaidak laburbiltzera mugatuko naiz.

Lehenik eta behin, botere erreal hori identifikatzearen beharra. Interes antagonikoak dituzten bi klaseren arteko borroka gisa ulertzen badugu kapitalismoa, argi dago langile klaseko anai-arreben artean artikulatutako antolakuntzak soilik ahalbideratuko duela honi aurre egiteko indarrak batzea. Emakumea “klase” edota subjetu politiko gisa identifikatzeak sortu ditzazken nahasmenak arriskutsuak iruditzen zaizkit, gizon zuri eterosexuala etsai gisa identifikatzearekin batera.

Bestetik, lan produktibo eta erreproduktiboaren inguruan sortu diren eztabaiden azterketa. Soldata, langileon erreprodukzioa bermatzeko burgesiak “emandako” zatitxo gisa identifikatzen badugu, soldatapean eginiko lana gure behar erreproduktiboak bermatzeko lan gisa identifikatu genezake. Soldatek bermatzen dute, egun, geroz eta modu sofistikatuago batetan, familiaren erreprodukzioa; gure umeen beharrak hasetzeko, gure zaharren egoitzak ordaintzeko, sozializazio eremuak konpartitzeko (kontzertuak, festak)….. hau da, nahasgarria bihurtzen da lan erreproduktibo gisa etxeko lanak identifikatzea, burgesiaren kontsezio bakarra berau bermatzeko baliabideak eskuratzeko apurra “ordaintzea” denean, hauen akumulazio prozesuan ezinbestekoa den gure lan indarraren trukean.

Honekin lotuta, etxean egiten diren lanak bisibilizatu nahian zabaltzen diren mezu ugaritan, “erremuneratu” gabeko lana izatea egozten zaie hauei, hori prekarizazioarekin lotuz. Bizitzako esparru ororen gisa, hau ere merkantilizazio prozesuan sartzeko eskaera inplizituek barruak astoratzen dizkidala onartu behar dut, honek sortzen baitu benetako menpekotasun eta prekarizazioa. Emakumeen “independentzia” bermatzeko soldatapean egon behar izatea aldarrikatzeak, edota aske izateko “zaintza” lanetaz arduratu behar ez izateak, gure borroketan zentralitatean behar luketen mezuei harriak botatzea iruditzen zait. Elkartasuna eta zaintza oinarri dituzten komunitateak eratzeko, kapitalaren akumulazioaren logikatik, soldatapeko lan, trukearen eta balioaren legetik kanpoko errealitate berrien eraikuntzarako alegia.

Kritika zaleak izanik, autokritikarako lekuari garrantzia ematearen zalea naizenez (gainera astelehena da eta aizkorak zorroztuta ditut) hauez gain hainbat eta hainbat kontu landu behar genituzkeela iruditzen zait, gehienbat gai honekin paparra asko altzatzeko joera dugun gizonezkook. Lanketa ideologiko zorrotz eta estrategia egokia marraztearen garrantzia berbera dauka antolakunde politiko sendo bat artikulatzeko gaitasunak.

Azken urteetako gabeziek esnatu dituzten ideia “berrien” errespetua, arrazoi eta lanketa ugariz gain, aipatutako urte hauetan eman diren borroken aitortzetatik abiatuko da. Kritika eraikitzaile gisara identifikatuak izateko eman behar diren pausoak emanaz, konpartitu ez arren, izerdi potzuz antolatutako milaka borrokekiko errespetua adieraziz. Argi dago ideien gudak behar duen lekua izan behar duela, aurrez aurre estrategia edota taktika ezberdinak eztabaidatzeko guneak eraiki behar ditugula…. baina urteetan borrokan dabiltzan militante ugari gure ideietara gerturatzera ahalbideratuko dituzten zubiak eraikitzeko eremuak zaintzea ezinbesteko izango zaigu herri eta auzoetan aipatutako errespetua irabazi bidean.

Azkenik eta amaitzeko, nahiz eta argi izan metabolismo sozial berri baten eraikuntzarako beharrezko ditugun bitartekoak eskuratu ezan ez dugula zapalkuntza oro gainditzeko gaitasunik eratuko, bidea jorratze honetan egin beharreko lan orotan erreparatu behar ditugula iruditzen zait. Ezin dugu ukatu gure militantzia eremuen maskulinizazioa, eta honekin, emakueentzako gune erosoak sortzeko gaitasun eza. Ez ditugu alboratu behar gure harremanetan birproduzitzen ditugun rol eta joera autoritarioak identifikatu eta aurre egiteko mekanismoak. Lehen lerroan jarri beharko genituzke emakume langileek bizi dituzten zapalkuntza espezifiko honen espresio mota ezberdinen salaketa, gure arreba, ama eta amama langileen errealitate bortitzen esperientziak alegia.

Egunero jarri behar ditugu zalantzan, finean, harreman eredu burges zapaltzailean hezitako langileon eguneroko jarrera eta enpatizazio ezak ere, amestutako gizarte eredu horren aldeko borrokak exigitzen digun zorroztasuna esparru guztietan aplikatuz.

Argi Beltza

14 Iritzi

  1. Ondo aukeratutako hitzak beti bezala, lehendakari. Ordena egokian ekarriak, edozelan ere. Langilea, soldadua eta idazlea pertsona bakarrean elkartzen dituzu zuk.
    Umiltasuna oinarri hartuta, aurrekoek egindako ekarpenak garatuz, eta klase kritika zorrotzari inoiz ez uko eginik, langile elkartasun sare antolatuak eratzea egokitzen zaigu, oinarrizko arazoei geuk bakarrik eman ahal dotziegulako irtenbidea. Horrela ere emakume langilearen zapalkuntzari eta honek dakarren biolentzia, eraso eta subordinazio egoerari.
    Klase antolaketa oinarri, agian greba sinboliko hau benetako klase greba orokortua bihurtuko dugu, denboraren poderioz: alderdi politikoen, klase ertainen eta erreginaren beldurrak piztuko dituena, eta emakume langilearen bizi maila osoa, askatasun sozial eta politikoa, eta berdintasun ekonomikoa indarrez ezarriko dituena, ekoizpen erlazioak eta lanaren dibisio sexuala kolokan jarriz.
    Martxoak zortziko greba pausu indeterminatua izan da, erregina eta portal garbitzailea sartu dira konteptu berean, edo hobe esanda; erreginak portal garbitzailea zanpatu du sinbolikoki, politikoki eta mediatikoki: beraz, infernura edo zerura eraman dezake emakume langilea dinamima honek (alboan duen gizonezkoaren gorrotora, eta gainean duen emakumearekiko miresmenera; edo gizonezko langilea bere lerroetara ekarriz, emakume langilearen ortzimuga den komunismoaren eraikuntzara). Hurrengo urteetan borroka kultural sinbolikora gaude deituta: martxoak zortziko mobilizazio internazional horren klase izaera zehaztuko duen norgehiagokara, eta gu hortxe egon behar gara, komunistok, geurea izan zen borroka eguna geure helburu estrategikoak betetzeko eguna berriro izan dadin lanean. Inori ez zaio eskapatzen burgesiaren aurka emakume langileek komunismoa oinarri greba egun erreal mundiala planteatu ezkero gizartearen ordena burgesa balantzatuko litzatekeela. Emakum langilearen status sozial, ekonomiko eta politikoa errotik aldatzeko langileria OSOAREN greba egun mundiala, helburu zehatzak klase borrokaz ezartzeko, indarrean jartzeko planteatuta. Baina asko falta zaigu oraindik, horren bermea soilik langile elakartasun sareetan eta langile antolaketa indartsuan izango dugu eta, urteko 365 egunetan zehar.
    Bi fronte taktiko zabaldu zaizikio genero auziari beraz, estartegia komunista iraultzailetik ikusita: elkartasun sare antolatuak eratu (eta horrekin batera langile antolakunde indarstuak maila nazioanl zein internazionalean), eta martxoak zortziko aldarrikapen egun interklasista berri hau, greba sinboliko berri hau, klase borroka egun internazionala bihurtzea, greba orokor ahaltsu bihurtzea.

  2. Argi Beltza

    2018-03-13 at 19:10

    Eskerrikasko Kolitza, lehendakarirena hitz polittekin konpentsatu duzu.
    Esan bezala, aipatutako borroka eta norgehiagoketetarako (redios!), eta taktikoki ongi baina hobeto azaldu dituzun fronteei erantzun ahal izateko gaitasunak garatzeko bidean izango da nahiko lan.
    Segi dezagun bada!

  3. Ilargi Gorria

    2018-03-16 at 10:28

    Hasteko, eskerrak eman nahi dizkizut. Eskerrak hain ulergarri eta hain danontzako hizkuntzan, zure erakusleiho hontatik, indibidualki eta martxun 8ye bea antolau zun kolektibuen aurretik eta kontuen hartu gabe, Emakumeen Greba baloratzeko indarra eta adorie erakutsi dezulako. Eskerrik asko, benetan zure hitz hauekin gure bidie argitzeatik.
    Zure idatzi hontatik hainbat ondoriyo ateatze ditut. Hasteko, etxeko andriek zartai beruen refritue preparatzeko botatzeun batzuyei pasatze zayona pasatzen ai zaizu zuri: txi-txi-txi eite dizula. Gizon azpeitiar+, zeu parte ez zean jendarte zati oso bat kalien eta burrukako prest ikusi dezu, gaur egun mugimendu gutxik (edo inorrek) lortze ez dun indarrakin. Ez eritziyik, ez baimenik eskau ez dizuna eta zure beharrik ez duna bere aldarrikapenak eiteko. Gañea, zure idatziko zaplatekuen ondoren emandako pomada paternalista horrek ez du tapatzen batzui ear batek ahuen uzteun zaporie.
    Martxuen 8ko aurtengo borrokaldiyen mezue ez ulertzien arrazoye oso sinplie da: ez zan zuretzako. Eta emakume feministak esaten ai dienak ez ulertziek, zer ikasi haundiye daukezula pentsatzea eman berrien, bestiek gaizki ai dila pentsatzea bideratze zaitu. Hau re oso errexa da ulertzeko: gizon azpeitiarra+ zean tokitik, etxeko andriek refritue botatako bixigue osoik jaten ohituta zaude, bestiei burue eta puztena bakarrik utziz. Jaki geyo badaudela, zuk ere preparau ditzakezula eta danon artien jan ber diteula planteatzen jutie etzan idea txarra izengo.
    Zure artikuluen zehar erabili eta lantzen dituzun gayek: gizon zuri heterosexuala etsaitzat ikustien bildurrak, soldatapeko lanaz haratago daon ezerren onarpen eza, sujeto politiko bat eta bakarran existentziyen aldarrikapena… erakusten duna da, ez dezula ez Azpeitiko mugimendu feministien ibilbidie ezautzen, ezta Euskal Herriko mugimenduko aniztasune eta ideariyue ezautzen. XIX. Mendeko zartai zaharrakin, XXI. Mendeko gizon txefan platerak eiten sayatzen bazea danok baraurik bukako degu.
    Eta bai, zerbaitetan arrazoi eman ber dizut, autokritikarako eta gai propiyuen lanketarako marjen haundiye daukezu, nahi dezunien hasi. Aholku bat, debalde, emakume askok ezkutuen mundue aurrera ateatzeko eite deun lan dana bezela. Kolektibuen eta humiltasunetik beti hobeto ematen die aldaketak.
    Espero det, euskalki baten idatzi izanak ulermen arazoik ez sortzie zuregan. Ta azkenik, zuretzako ajie dana, neretzako, Azpeitiko emakume+ naizen honentzako, behin eta berriz olatutan datorren orgasmo bat da.

  4. Argi Beltza

    2018-03-16 at 11:53

    Kaixo Ilargi Gorria.

    Eztao arazoik euskalkiyekin ez, sayauko naiz neurien errespetu gehioz erantzuten.

    Hasteko ta behin, inondik inoa etzauken zuk aipatzen dituzun intentzionalidadiek nere testuek. Behin eta berriz irakurritare, eztakit nola daon zure ondoriyota iristie….. eztet uste antijo morauen eragine izengoanik, iruitzezat zure akusaziyuek nere hitzen zilegitasune zapuzteko eraikita daudela soilik, inola fundamentoik gabe gainea.

    Nik ustet nere kezka eta zalantzak argi azaldu ditutela, honek eztitula inondik inoa zuk aipautako lan ta borrokak deslegitimatzen (zuk egotzi dizkiotzu nik esandako kontuek mugimendu feministiei, ez nik), eta guztiz zilegi dala nik pentsatzetena pentsau eta adieraztie, mutil, eterosexual edo naizena naizela izen. Militante politiko bezela nere kezkak ditut, konpartiu iteitut, eta eztaket inokin eztabaidatzeko arazoik, modu sano baten behintzet.

    Bukatzeko, esan azken aldiyen somatzen ai naizen errezelu eta “pataletak” girue gaiztotzeko bakarrik baliyo debela. Zure mezuek ni iraindu eta modu txarran bitartez kaka nahasteko intentziyo soile dauke, inundik inoa ez ideiak eztabaidau edota ondoriyo komuneta iritsi ahal izeteko bidie eraikitzeko intentziyoik.

    Hola eztao ezer eiteik. Espero oain jendie ez sartzie elkarri mierdie botatzea, zure jokuen eroi eta benetan hitzeinberdeunaatik haratago, deskalifikaziyo eta liskar antzuetan denborie galtzea.

    Ondo bizi eta kalien ikusiko gea!

    • Argi Beltzan iruzkiñek garbi laga du Ilargi Gorriyen kritikien justifikaziyo eza. Baño guri, militante bezela, Ilargi Gorriyen iruzkiñen eduki politikue ageriyen jartzie tokatze zaigu. Inportantiena eztalako kritikiek inziditzeko hartzeun formie, baizik eta kritikiek inplizituki edo esplizituki daraman eduki kontzeptual politikue.

      Nik ustet feminismuek ekarpen haundiye intzula lan edo aktibitate inbizibilizatuen errealitatie argitara ematen. Hori aitortu berra dao, baño ezinbestekua da kategoria hori ondo kontzeptualizatzie, ordena logiko egokiyen ulertzie. Izan e, fenomeno hori “ordaindugabeko lan ” gisa kontzeptualizatziek eztigu dominaziyo kapitalistan dinamika erreala ondo ikusten uzten. Ordaindugabeko lan bat existitzeala esatiek ordaindutako lana existitzeala afirmatzie suposatzeu. Eta horri lotuta, lanpostuen itean lana soldatan bitartez ordaintze dala esatea allatze gea. Hori, ordie, aparientzi baten espresiyue da, ta ondoriyoz, eztigu lanan apropiaziyue kontzeptualizatzen uzten.

      Soldatak ez du lanan EZER ordaintzen (Ikusi Pashukanisen ostiraleko artikulue). Soldatak langile klasien erreprodukziyue ahalbideratzeu. Ondoriyoz, langile klasiek bere burue erreproduzitzeko iteun lan guztitye lan erreproduktibue da, izan lanpostuen iteuna, izan lanpostutik kanpo iteuna. Asuntue hola planteau berko genuke: norbeantzat itean lana (lan erreproduktiboa) vs bestientzat itean lana (lan produktiboa, gainbaliyue sortzeuna ta, ondoriyoz, burgesiyen ta bere dominaziyo egiturie maila anpliau baten erreproduzitzie ahalbideratzeun lana). Hor jokatzea dominaziyo burgesan dinamika erreala.

      Soldatiek ixkutatzeuna ikuste badeu eta “aktibitate inbizibilizatue” posiziyo logiko egokiyen jartze badeu, dominaziyo burgesan benetako irismena ikustea allatzie dakeu, zeña aktibitate metaboliko sozialan eremu daneta allatzean. Hau da, dominaziyo kapitalistiek lanpostuen mugak gainditu eta gure bizitza guztiyen gañeko kontrol eta gobernue ezartzeu. Hola, auziye ezta ordaindu/ez ordaindu terminotan kokatzen, ezta esfera merkantil/esfera domistiko terminotan. Apropiaziyue eta ondoriyoz dominaziyue klase terminotan ematea. Eta ondoren, eta horri lotuta, ikusi berkoa, nere ustez, nola emakumezkuek kualitatiboki behartutako zeregiñek ite dituztela, zeñak kulturalki eta politikoki subordinatze dituzten, eta tarea hauek azken instantziyen ze interesi erantzuyoben.

      Beraz, esateanien “gizon zuri heterosexuala etsaitzat ikustien bildurrak, soldatapeko lanaz haratago daon ezerren onarpen eza, sujeto politiko bat eta bakarran existentziyen aldarrikapena… erakusten duna da, ez dezula ez Azpeitiko mugimendu feministien ibilbidie ezautzen, ezta Euskal Herriko mugimenduko aniztasune eta ideariyue ezautzen”, ustet kontu pixket gehiokin ibili ber geala.

      Kritikien objetue ondo definiu ber da kritikien potentzia guztiye garau ahal izateko: gaindipena. Benetako kritikiek objetue azaltziekin batea objetue bea gainditzie ahalbiderau ber digulako. Horreatiken ondo definiu ber da etsaye; edo gure subordinaziyo, mixeri, tristura eta penuriyen oinarriye. Zorionez hortako metodo erradikala badakeu: ekonomia politikuen kritikie. Baño horrekin batea gure subordinaziyuen gaindipen erreala suposakoun botere propiyuen ekoizpena garau ber deu, eta hori pentsatzie dagokigu.

      Ondo segi.

  5. Kaixo,
    Erantzunak eta erantzunen erantzunak ikusi ondoren hauxe komentatu nahi nuke. Hitzek ere batzuten min egiten dute, argi dago. Ironiaz egiten denak agian gehiago. Niri grazia egin dit baina ulertzen dut aurrez idatzi duzun horrentzat mingarria izatea. Dena dela agian, zuk idatzitakoek ere min egin dutelako izango da ( irakurritakoarekin, nire ustez ere, azken hilabeteetan herrian greba aurrera atera eta kontzientzia feminista bultzatzeko hainbat lagunen lana kritikatu eta gutxietsiz aritu bait zara, inor baino lehen balorazio pertsonalak egiten (kolektibotasuna baztertuz, eta antolatzaileen balorazioa entzuteko interesik gabe)… Ostiralean gaztetxean egon zen hitzaldian entzun nuen gauzarik interesgarriena zera izan zen; “gizonak deseroso sentitu zaretela greba honen aurrean eta eraldaketak etortzekotan deserosotasun horretatik etorriko direla, deseroso sentitzetik, ez jakitetik zein den zure (boteredun gizon zuri hetero horren) papera, eta benetan zerbait aldatu nahi izan ezkero deserosotasun hortatik eta horrekin jarri beharko duzuela zuen alea”. Iruditzen zait ordea, zuk, zure deserosotasunaren aurrean erosoa den beste toki batera joan nahia sentitu duzula… (horregatik utzi dizula martxoaren 8ak ajea, ilusioa eta itxaropena baino gehiago… inoizko mobilizaziorik jendetsuenak emakumeen eskubideen alde eta horrek “ajea” uzten badizu agian zure baitan zerbait begiratu beharko zenuke) Deserosotasuna ulertzekoa da, zure pribilegio danak airean bait daude… baina interesgarria litzake zure deserosotasun horretaz hausnartzea hortik ihes egin beharrean eta beste guztia gutxietsi beharrean benetan jendarte kapitalista eta matxista hau eraldatu nahi baduzu…).
    Besterik gabe, susmatu dut ez zinela ostiraleko hitzaldian egon (agian bai…) eta hausnarketa horixe transmititu nahi nizun, eta eztabaidak izen arraro hauekin (ridikulo ez esateagatik) eta internetez (edozein klase sozialetako lagunek hain eskuragarri ez duten baliabidea) eman beharrean, aurrez aurre, hitzaldietan, ekintzetan eta kalean gauzatzearen alde agertzea ere.
    Azkenik zuk gai honen bueltan kezkatu daudenen kezkei “pataleta” deitu diezu… eta “antiju moreen” inguruko txiste horrek ere bere intentzionalidadea bazuen…,
    feminismoak “enpatxatu” egin zaituela dirudi (lehen idatzian)…
    sutiltasun gehiagorekin baina hor ere bada mespretxua… Ironiak bueltan etorri zaizkizula esango nuke…
    Eta azkenik aipatu nahi nuke “soldadu” hitza irakurtzeak benetan ikaratu nauela eta zu horrek ez mintzeak ere harritzen nauela, agian zuen arteko “jerga” edo komunikatzeko modua izango da baina buff… kriston atzerakada eragin dit.
    Besterik gabe, hurrengo batean, hitzaldi, manifa, edo kale ekintza baten bueltan mintzatuko gara. Besterik gabe, ondo izan eta zaindu!

  6. Trans akziyue

    2018-03-16 at 15:24

    Ikustetenaatik Argi beltzak emateu ezin dula bere iritziye eman greba feministien ta honen inplikaziyo praktikuen inguruen. Lengo eguneko hitzaldiyen espreski eskau zan gayen inguruen gizonan partehartzie, gaizki ezpanaiz akordatzen.
    Esango nuke batematek gizon zuriyen priibilegiyuek ta jarrerak erabiliz azpiratu nahi dula militante baten iritziye, autoestimie…o hobeto esanda, bere marko ideologikue zalantzan jartzeben ideatatik ikasteko intentziyo gutxi daukela. Bere botere kotarrue igual balantzaka ikusteulako?
    Nik bi galdera dauzket bi erantzunek eman dituztenantzat. Lenenantzat: gizon zuriyen jarrera intolerante ta beligerante horrekin askau nahi dezu emakumie? Zenengandik askatzie espero dezu?Bigarrenantzat. Gizon zuriyen pribilegiyuek definitzeik bai? Definiziyo exaktue faorez

    Ondo segi

  7. Hemen debatie da ea gizonak (bean bertiente dominadore danakin; txuriye, okzidentala, heterosexuala etabar) hitzeñ al laiken emakumiei (bertienteik gabe: emakumie eztalako beltza ta ezta queer-e re) buruz. Ta ea txuriyek (bertienteik gabe) hitzeñ al laiken beltzai buruz. Ta ea emakumiek hitzeñ al laiken queer mobidiei buruz. Nik entenitzet ezetz, ezin dula hitzeñ iñok inperantibo inplizitu baten bestieatik. Ezin diyola bestiei lekziyo ixkutuik eman. Entenitzet. Baño ordun iñok ezin du hitzeñ iñoatik. Kontradikziyo logiko bat dao.

    Ta “iñok iñoatik ezin hitzeñ” horri aterabide bat emateko modu bakarra (sintesi modu bakarra) danak danaatik hitzeitie da. Gizona neskien tokiyen jartzie, kezkak partekatzie, txuriye beltzan tokiyen (enpatizatzie) eta abar. Gu arbolan tokiyen jartzie, eo zezenan tokiyen. Orokortasune exijitzeu komunidade batek. Beste dana gezurkeye da, opazidadie, biolentziye, partzialidadie ta atomismue.

    Ordun, Argi Beltzan saiakerie formalki gaixki ezin dala hartu eztabaida-eziñe da.

    Emakumezkuen keja dudaipeko hauek exijitzebena beste sintesi bat da. Alegiye, beste aterabide bat problemiei; Argi Beltzanak eztu baliyo, antza.

    Formai dagokiyonez, Ilargi Gorriyenaatik, esan laiken bakarra da koktel molotovak botatzie ondo ikusteun beak ezin dula esan insultue ta irreberentziye gaixki daonik. jakiñ inber zeatiken daon: redentziyuen estetikan parte da errespetu faltie ta behelañue. Ez dezaula, ordun errespetue exijiu! (Nahiz ta ni molotovan ta errespeto akademikuen konjuntziyuen aldekue izen).

    Hemendik eskerrak eman Argi Beltzan asteroko jariyo saiau ta sintzeruei.

  8. Edo elkarri pomada, edo elkarri mokoka, edo nire superlaguna edo nire superetsaia… Debate hauek ez doaz inora, are gutxiago denok ari bagara anonimotasun koldarraren anparoan…Horrela eraiki al liteke ezer? Gero elkarri begietara begira jartze geranean, ai amatxo, ta ai aitatxo, nola aldatzen diran gauzak, kamaradak. Zenbat beldur, lotsa, konplejo eta txikitasun… Lengo ostiraleko hitzaldia horren lekuko. Gauza asko entzun zian bertan, tartean hor goian aipatzen diranak, eta hauen tartean gizonaren pribilegioen zerrenda ere bai. Ta ez genuen inor entzun horiek dudan jartzen, hemen batek egin duala ulertu dudan bezala (zein diren “konkretuki” jakin nahiarekin daudela dudatzen ari dala ulertzen dut nik, hala ez bada desole). Ta pena interbentzio bakarra izan zala itxuraz hemen eta azpeitiko gaztetxean askok pentsatzen dutena adierazten. Baina zein bakarrik gelditu ziren hitzak, ta ze galduta, ezintasunean itota… Ta bera bezala pentsatzen omen dutenak ze isilik, gaztetxe osoa behera begira, lotsaz esango nuke nik, ta berdin pentsatzen omen duten lagunak isilik eta txiki. Hemengo zorroztasun eta ziurtasun hoiek nola urtu ziran… Ta orain hemen gizon zuriaren pribilegioak zein diren galdezka han egon omen zan bat. Paradoxa handia ez al da? Ni ez nintzen Bilboko kongresura heldu, ta ez dakit han ze esango ziren, ziur interesgarria izango zala. Baina Gaztetxean amaieran entzun genituanak ezin esan oso konbinzenteak izan ziranik… Hemengo ausardia eta zorroztasunaren ondoan, hitz beldurtiak, isiltasuna eta izerdi hotza… Horregatik diot, horrela eraiki daiteke zerbait? Uste dut kapitalismoak sartu digun gol handietako bat azken urteetan hauxen dala, hemen egiten ari geran hau hain zuzen. Erridikuloa galanta.

    • DavidRiazanov

      2018-03-19 at 17:13

      Kategoria ekonomikoen gainean auzi politikoak eratzen dira, izan zuzen- zuzenean agerikoak zaizkigunak (adb. Pentsionisten borroka) edo zeharka garatzen direnak (diskurtso politiko ezberdinak). Onartzen badugu botere dinamikaren potentzia nagusia (ez bakarra, baina bai nagusia) diruak eta bere metabolismoak duela (kapitalak), onartuko dugu kategoria ekonomikoen analisian ere zuzeneko bataila politiko bat eratzen dela. Beraz, kontzeptuaren erabilera batek ala besteak berebiziko aldaerak suposatzen ditu, eta zelai politikoan modu batean edo beste batean borrokatuko gara etsaiarekin. Zientziak (esperientziak modu metodiko batean, ordenatuan, biltzeak) zuzentasun praktikorako aukerak mugatzen ditu, errealitatea praktikan fundatu eta konprobatzen baita. Beraz, lan produktiboa, erreproduktiboa zein inproduktiboaren erabilera kontzeptual egokiak berebiziko garrantzia du aktibitate praktiko fundatu bati begira. Soziologia, edo boteretsuen garapenaren zientzia soziala, hurrun ageri zaigu kapitalismoaren indar harreman orokorrak hausnartzetik, eta gertu kasuistika konkretu bat ematetik, azalean irrazionalki ageri zaiguna inkesta bitartez ikertu (nahita egina dago bulgarizazioa, soziologia hausnarketa marko konplexua eta anitza baita) eta bere espontaneitatean esplikatzen baitu. Diot nik, kategoria ekonomikoek ezinbestean indar- harreman politikoak eratzen badituzte; diskurtsoa, hizkuntza, zilegitasuna, biolentzia… zeharkatuz, baina azken finean determinantea izaki, kontzeptu ekonomikoak arrazionalki azaldu behar genituzke, zientifikoki nahiago bada. Soldataren kategoriak lanpostuan garatzen den ekoizpen figuratik haratago eratzen du bere aktibitate praktikoa, langileriaren kondizio soziala pairatzen dutenen (plusbalio bitartekoetatik kanpo kokatzen den oro) subsistentziaz arduratzen baita, zuzenean zein zeharka. Dena den uste dut nahikoa argipen eman dela aspaldian honen inguruan (ikusi Kolitza eta Jule/Teresaren arteko eztabaida ElSaltoDiarion eta BGD!n, edo Pashukanis-en artikuluak blog honetan), eta kategoria zientifiko kritikoen garrantzia azpimarratu nahiko nuke errealitatearen fundamentua (indar orokorrak) aldatzeko elementu teoriko bezala. Bestalde, osotasunaren inguruan gabiltzanean giza- harremanen erlazio orokorren inguruan gabiltza, ez fenomeno ororen azalpen absolutua eman nahian. Honekin batera, gertatzen zaiguna espontaneoki espresatzen dugun moduaren interbentzio politikorako garrantzia ez nuke gutsietsi nahi, baina fundamentu kritiko- materialistarik gabe ez du proiekzio handiegirik, sozialki (kulturalki, ideologikoki) kontzientzia forma dominanteak prozesua blokeatzen baitu. Dena den, ez nituzke bio- boterea edo soziologiaren hainbat ekarpen alboratu nahi, gauza bakoitza aktibitate praktikorako egokia dela uste dudan lekuan jartzea baizik.

      Eskertzekoa hitzaldia ematera etorri izana, eta gogoeztatzekoak bertan landu genituen auziak.

    • Trans akziyue

      2018-03-19 at 21:34

      Iepa! Ze earra ikustie azpeititik kanpoko jendie re animatzeala kontu lepon idaztea! Tonue igual mejorau inber pixkat baño euskerien biziraupena aurrena da orden kategorialien.
      Besteipe, kamarada, ta ya ke temie ateata geau dan, hirekin ados naola esan: paradoxa haundi bat den/k hitzaldiyen eon zan batek, oaindik gizon zuriyen pribilegiyuek garbi ez eukitzie, hortaz zijuen hitzaldi bat entzun ondoren. Oso garbi geau etzienan seinale ez otea?
      Benetan, nik eta ikasteko goue dauken beste jende askok lepo eskertukoula zerrendie. Animau idaztea!

  9. Uste dut fabore gutxi egiten diogula mugimendu feministari, bere kide garenok errespeturik eta argumentaziorik gabe inguruko militanteak ixiltzera gonbidatuta.

    Lehenengo eta behin Argi Beltzak, mobilizazioa pasa ondoren idatzi du eta beraz, ez dago mugimendua izorratzera begira idatzita, ondorengo hausnarketetarako ekarpena egitera baizik. Ez dut uste honek, eragile bakoitzaren balorazioekiko interes falta erakusten duenik.

    Deialdia nahaskorra izan dela eta bakoitzaren papera zein izan behar zen ongi ez jakitearena ukatu ezinezko errealitatea izan da, eta horren inguruan ere hausnatu beharko genuke, ala ez? Guk hezigunetan esaterako, mila galdera erantzun behar izan ditugu: irakasle-emakume baten klasera joan dute gelako mutilek? Mutil-irakasle batek klaseak eman behar dizkie gelako mutilei, neskak gai hori lantzeko aukerarik izan gabe? …

    Espainiako erreginak edota Ana Rosa Quintanak greba babesteak eta Emakume langileen eguna desitxuratzeko dagoen saiakerak ez badigu axola, arazo larri baten aurrean gaude “benetan jendarte kapitalista eta matxista hau eraldatu nahi badugu”. Nori interesatzen zaio jendarte kapitalista eta matxista hau mantentzea, Argi Beltzari ala erreginari? Langile klaseko gizonen pribilegioak ez ziren zalantzan jarri, pribilegio horiek ez direlako existitzen beraientzat. Nik uste galdera honakoa dela: lortu dugu jendarte kapitalista eta matxista hau mantentzeko benetako interesa dutenen pribilegioak zalantzan jartzea? Zer egin dezakegu honetarako? Zein dira pribilegioak? Nondik datoz?

    Nire kezka nagusia puntu honetan dator. Izan ere, hain asaldatuta agertu zareten bi kideok, behin eta berriz desmontatua izaten ari diren ideia okerrak errepikatzen ikusi zaituztet (nor da botereduna, zer da klase sozial bat, zein dira pribilegiatuak…). Honek, pentsatu arazten dit, zapaltzen gaituen ingurua ulertzeko intentzio gutxi duzuela (edo lan gutxi ari zaretela honi eskaintzen). Izan ere, gauza bakoitza bere tokian jartzeko hainbat lagun egiten ari diren lanari esker, asko ari zaigu errazten gainontzekooi, orain arte egin izan ditugun hainbat analisi akats identifikatzea. Blog honetan bertan esaterako, Pashukanis izenean idazten duen batek dagoeneko lau artikulu mardul idatzi ditu gai honen inguruan (kapitala, jabetza pribaue eta genero auziye). Merezi du, nire ustez, honetarako denbora pixka bat hartzea, izan ere, militanteon arteko gaizkiulertu batzuk ekidin eta hanka sartze larri batzuk eragozteko balioko digulakoan nago.

    Espero dut orain arte egindakoa ez olatuka datorren orgasmotan gelditzea, eta aurrera begirako bidea emankorra izan dadin hausnarketa guzti hauek lagungarri izatea.

  10. Argi Beltza

    2018-03-19 at 9:54

    Onartu berra daket, inundik inoa espero ez nitun reakziyuek izen diela egun hauetan, ta esanberdet, gutxina espero nun perfiletik jaso ditutela gainea.
    Seuruna eztet ondo neurtu jendien sentsibilizaziyo mailie, eo beste behin, eztet behar bezela adierazi esan nahi nuna. Baino jasotako akusaziyuek oso larriyek iruitu zaizkit idatziyen esandakukin alborauta, eta eman nahi izentzakon “mugimendu feministiei” kritika itxurie guztiz lekuz kanpo kokatzet.
    Zehatzak izengogea. Textuen zalantza batzuk aipatzeitut, esan bezela Nines Maestro eta Isabel Benitez bezelako langilien reflexiyo eta E.Hko emakume feminista militante ugarikin konpartiu eta eztabaidau ondoren mahai gainerauta. Hauek mutil heterosexualan kezka bezela planteatziek eztet uste aurrea eiteko faboreik eiteigunik, posizionamendu politiko zehatzak die eta eztatoz inor ridikulizau, mespretxau edota deslegitimatzeko intentziyukin. Kontue da eztetela hauen inguruen eztabaidatzeko asmo edo intentziyoik billau nei erreferentzi indiben erantzunetan, deskalifikaziyo eta intoxikaziyoako dardo benenosuek billau ditut soilik. Antijuena edo “ajiena” intentziyo txarrakin hartzie…. benetan, pixkat pasadie iruitzezait hau dana.

    Bukatzeko esangoet, hainbatekin konpartiutako kezkak modu errespetuoso baten bitartez azaltziez gain, nere intentziyo nagusiye textu hontan, beharrezkue deun errespetu eta errekonozimendue mantentzeko saiakerie zala.
    Gaur, irakurritakue irakurrita, esangoet gaztetxeko kidiekiko harrotasune sentitzetela, mutil ta neska, beti eraikitzailiek izeteko intentziyotan, eozer antolatzen laguntzeko prest, (emateu martuxen 9kue etzula Gaztetxiek antolau) eta leku guztitatik kaka jasotzen eondare formak eta moduek okertzeko intentziyoik gabe lan ta lan, lan ta lan. Behera beitu, entzuteko momentue zala ulertu eta errespetue mantentzie txikitasun eta izerdi hotzakin erlazionatzie…. la ostia, hemen argi geatzea elkarlaneako intentziyoik zeinek eztaken.
    Oso akusaziyo grabe eta pertsonaletan eroi zeate, eztabaida politikoako idatzi eta komentautako errespetuzko textu bat aprobetxayez hortako. Benetan lotsagarri ta mingarriye itezatela onartu berra dauket hau dana.
    Ondo izen.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo