Aixialdi eredu erabat pasibo baten bizi gaitun. Antzerkiye ikustea jun, kontzierto bat ikustea, bertso sayo batea, pelota partido bat ikustea, eo besteipe telebistie ikusi. Hain zuzen, aixialdi hoye danetan merkaue sartzen jokuen, hau den, eiteben lanaatik konbrau iteñabe artista eo gañontzeko gure arreta bereganatzeben danak. Beayen artie eo dana dalakue produktu bat den. Gure zeregiñe: gustokue zein deun aukerau ta hori kontsumitzie .

Eztiñat uste garai baten ola izango zanik… telebistaik, zineik eo antzokirik etzaken komunidadien e eongoitunan musiko, bertsolai, aktore ta pelotayek, baño beayen jardune iñungo konpentsaziyo ekonomikoik jasotzeko asmoipe ingo zebela iruitze ziten. Baño merkaue jainko ta oiñarri dun sistema honek ekarri ziun publiko aurrea jiyotzean oro talentudune eta preziyodune izengoan ideia hori, hala usteñat nik.

Kontue den, aipautako sistema horri bueltie eman nahi diyoun satelitiok badakeula zer eiñe alor hontan e. Haujijijaik festa eredu tradizionaletik alternatiboa salto iteko erabakimena izentziñan; herritarra festatan parte pasibo izetetik aktibo izetea pasatzeko ahaleiñe tartien, festa parte-hartzalliek antolau asmoz. Bejondeizuela!

Baño nik eniñan festata mugauko kultura filosofi hori. Gure aixialdiyen ahal danik eta zati haundiyenien parte-hartzalle izetie lortu ber geniñake. Esateako, bertso-sayo asko antzolatzeixkiñabe Azpeitin, baño nik iñoiz eztiñat ikusi oindala 8-9 urte gaztetxien bertso-parrandako finalien juntau zan jendetzaik. 800 lagun ezitunan urruti izango! Ta dana geure igurukuek zielako bertsotan, han alperrik hitunan txapelketa nagusiko finalistak… geure ingurukuek indako txapelketie, gurie eztan inguru baten etzixkiñan bi katu moituko, usteñat asko esateula horrek. Ze esanik ez gazte asteko parodiyez! Biziyen antzerki bat ikustea arrimau eztan bat baño geyo arrimatzeitun urteko ostiralik earrenien sanagustinpea. Jarri ezkeo, eozer iteko gai gaitun!

Earra den pelotairik onenak telebistan ikustiere, ta are geyo frontoien! Baño norbeak palatan, o fuolin, o sokarantzan nahi baldima, izerdi potzue itie moukoik etzion. Ta seguruna bat baño geyok askoz nayokoixkiñabe gure alkarren arteko erronkak ikusi, izarrik haundiyenak ikustie baño.

Geure beharrak geuk asetzeko moue iten jutie den helburue; elementu hori produktu bihurtzen bukau gabe, merkauen logikatik kanpo, baatzatik lortukoiteun patatak bezela, erabillerako bakarrik pentsauta. Azken fiñien, zeoze ola izengoen komunismue, ez?!

Ba hori, baakiñ, ni biyer gustoa izengo naun gaztetxien kontziertuek ikusten, ta barran turnon bat e eroiko ziten seuruna… Baño beste kontu bat izangoen hurrungo zapatuen estenayoa jiyo ta neure komunidade sentitzetena musikaz gozaaraztie!

Hik ertenber?

Azpiyen laatzeizuet oañarte indan bertsiyo gaueako spot-ik onena, aurtenguei iñungo gutxiespena iteko asmoipe. Ez dixkuirau, AURTENGO BERTSIYO GAUE MARTXUEK 10IEN DEN!