Zahar, etsi, hurrun,

betirako ote?

ezta betirako denik,

gure begien ikusteko

modua soilik,

beldurra, paradisuko agintari

betikotzeko beldur

nahi ez dugun hori.

Norbaitek esana

 

Zertaz ai gea hizketan bildurrez ai geanien? Wikipedian billau deten definiziyo onena hau da: Beldurra arriskutsutzat jotzen den beralako estimulu edo egoera batean sentitzen den emozio bizia da.

 

Adibidez:       A- Nei txakurrek kiston bildurre emate ziben.

B- Asanblea hartan ze pentsatzeniñan esatea enitxiñan atrebiu.

C- Jo, ba momentuen ondo, baino egoera hau luzeako planteatziek bildurre  emate zin.

D- Lana lagatzeko deziatzen natxion, baino enaun atrebitzen.

 

Bildur hitze definiu deu, baino zerk definitzeu bildur bakoitze? Ze testuinguruk edo gertakarik emateyo lekue bildur izenez ezagune deun emoziyo horri? Ba hurrengo esaldiyetan galdera hauei erantzuten sayako gea.

 

A adibidie analizako deu hasteko, ta txakurrei bildurre ukitzeko okurritze zaixkiten zergatiyek idatzikoitut.

 

1- Noiz eo noiz txakur batek hortzaka in dit, miñ eman dit.

2- Txakur batek susto haundi bat eman dit.

3- Erasotue sentiu naizen beste egoera batekin loturie in det, momentu hartako rolak birproduzitzeitut.

4- Inguruko giro edo pertsona konkretu batek eragindit.

5- Enaiz nere inguruengandik babestuta sentitzen, eogera konkretu hori baliatzet babesa eskatzeko.

 

D adibidie analizako deu hurrungo puntu bezela, ta leno in deun mouen lana lagatzeko eon laizeken bildurren zergatiyek idatzikoitugu segidan.

 

1- Noiz eo noiz lana utzi ta diruik gabe geldiu naiz.

2- Lana utzi orduko inguruen retxazue somau det.

3-Beste erabaki garrantzitsu bat hartu deten momentuekin loturie in det, momento hartako bildurrek berriz azalerau die.

4- Gure inguruko giruek eo pertsona konkretu batek eragindakue da.

5- Enaiz nere inguruengandik babestuta sentizen, horrek erabaki garrantzitsu hau hartzeko orduen eragin bat dauke.

 

 

Zergati hauek bi zatitan banakoitugu.

 

  • Alde batetik 1 t 2 dazkeu. Bi hauen ezaugarri nagusiye bizipen konkretu honekiko akzio-erreakzio bat daola da. Neuk bizi izen deten esperientzi bat arriskutsutzat izendau det neure baitan, ordun berriz egoera berdin hau ez bizitzeko beldurren mekanismue jarrikoa martxan.

 

  • Beste aldetik 3,4 t 5 dazkeu. Hiru hauen ezaugarri nagusiye da, eztaola zertan txakur batekin gertakari zuzenik ezta kontaktuik euki berrike, eo ezta lenueo lana utzi izenberrike bildurre sentitzeko. 3 zergati hauen oinarriye gure komunidadien daola esan laike.

 

  1. zergatiyen lenuoko beste bizipen batekin loturie in det, ez personie ezta komunidadiere etzan gai izen bizipen hori modu egoki baten kokau ahal izeteko baldintzak sortzeko, ondoriyoz oin berriz azaldukoa.

 

  1. zergatiyen gure komunidadien txakurrekiko/lanakiko dakeun iritziyek sortutakue eo gure komunidadeko kide konkretu batek daken iritziyek sortutakue izen leike.

 

  1. zergatiyen gure komunidadiek eztigu guk behar añe babes eman ta ordun, txakurren aitzakiye baliatzet babes hori eskateko/sentitzeko eo enaiz gai lana lagatzie bezelako erabaki garrantzitsu bat hartzeko.

 

Bi adibide hauen konparaketie itie interesantie iruitu zat, ze naiz ta itxura batea antzekotasunik ez uki oinarryen daona oso antzekue da. Gure pertzepziyue gure komunidadiengandik nola daon baldintzauta ageriyen lagatzeula ustet, eta aldi berien gure jardune.

 

Bildurren politikan garaye, ezegonkortasun ekonomikuena, mundumailako enpresana, tokiyen tokiko prekarietatiena, konpromizo ezan garaye, patriarkauen inderrana, kultura hegemonikuena, natur baliabidien xauketiena…etb luze bat. Ondoriyoz komunidade ahul aldakor zapaldu eta bildurrez betetako baten bizi gea, noa, nundik, nola, ta zertako segi aurea zalantzan jartzea allatze geana.

 

Hor dao erronkie benetan, ta enaiz nekauko hau idaztiekin, komunidade indatsuek sortuber diteu ta ite deun dana hori lortzea bidearauta jun ber du.

 

Auxe nere uste apala ta  gaurko aportaziyue, ia ze irizteyozuten, asko dao sakontzeko…

 

kontukomeri