“elkartasuna da gure armarik indartsuena”

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiet Arizmendiko ikasle antolakundeko kideei erakutsi duten duintasun eta irmotasunarengatik. Besteontzako eredu zarete!

Bestetik, ikasle mugimenduari (beste behin) bizkarra emateaz gain, bera boikoteatzeko saiakera antzua egin duten sasidemokratekiko nazka eta gorrotorik handiena adierazi nahi dut. Ez gaituzue geldituko!!

Gehiegitan engaiñatu gaituen trikimailu zaharra da Arizmendiko zuzendaritzak erabili nahi izan duena: Batetik, arau aldaketa egiteko eztabaidarako prest agertzen da eta hilabete luzeak pasatzen uzten dute eztabaida bera hartu aurretik. Demokrata-burokratei horrenbeste gustatze zaien hausnarketarako, eztabaidarako eta parte hartzeko marko bat zabaltzea aurreikusten da prozedurari (3 hilabetekoa!!) jarraituz , baina ojo! hau araudia berrikusteko izango da soilik! Gero erabakia ez da ikasleena izango:  “ezta ikastetxeko komunitatea osatzen duen eragile bakarra, denona entzun eta adostu beharko dugu. Hala planteatu dugu prozesua, eta horrek denbora bat behar du; greba-araudia ez dago zuzendaritzaren esku, denon esku egongo da”.   Niri esaldi famatu hau etorri zait burura: “bai, erabakitzeko eskubidea badago baina espainiar guztion artean erabaki behar da”. Hoberena ordea, ikasleek emandako erantzuna da: “Adibide bat jartze aldera, ikastetxeko aurrekontua adostean, azterketak jarri edo ez jarri erabakitzean, ikasleoi galdetzen al digute ba? Hortan, zergatik galdetu greba egiteko aukera izatea uzten diguten?” 

Kontua da, 4.DBHko ikasle hauek, zuzendaritzak eskainitako karameloa pozoinduta zetorrela konturatu zirela, atzera egiteko ez zeudela prest, eta mehatxu, oztopo eta erasoen gainetik ikasleon interesak defendatzeko hautu zintzoa egin zutela kosta ala kosta. Honela bada desjabetuon armarik indartsuenari eutsi zioten ikasle hauek: langile klasearen elkartasuna eta borroka!

Deialdiari erantzunez, Euskal Herriko txoko ugaritatik batu zen jendea Arrasaten eta ugariak izan ziren gainontzeko heziguneetatik bidalitako elkartasun keinuak ere. Poztekoa da, honen harira, gure herriko hainbat eta hainbat  lagun, bertaratu zirela ikustea. Aupa zuek!

Lekzio ikaragarriak eskaini dizkigute aste guztian zehar Arizmendiko Ikasle Abertzaleakeko kideek. Borrokak aurrera darrai! Harro gaude zuetaz!

6 Iritzi

  1. Kaixo Maite!

    Galdera bat: Zu Maite Larrañaga zea edo neska baten izena erabiltzen dezu mutil baten mezuek idazteko? Eske sentsaziyue da eh, testosterona dexente sumatzen zure testutan, bereziki azken hontan ta intuiziyuk esateit mutil bat zeala, neska izenez mozorrotuta… Aber, iual deskuirauta naola eh, neskiek sortu ta adierazi leikelako nazkie ta gorrotue ta hoi dana… Kuriosidadie da, esngoizu ea asma detan!

    • Kaixo Maitete, kontulepon ein dituzun komentaiuen arabera usaitu leiket bloga bea etzaizula gustatzen gehiegi ta argumentu politikuekin artikuluen edukiye diskutiu berrien, autoriena zuzentze zeala plano boikoteatzaile baten. Eztet uste jarrera horrekin idazteko toki bat danik hau ta bueno, beste iñok denboraik galduko eztulakuen hemen zuri erantzuten… Ayo!

  2. Ba eztakit usaimen oso ona daukezun… Artikulu batzuk asko gustatze zaixkit, batzuk erdizka, ta batzuk asko ez. “Galdera batzuk itie = Bloga etzaizu gustatzen ta hau ezta jarrera horrekin idazteko toki bat” flipatzeku iruitu zait. Eztakit “plano saboteatzailie” nun ikustezun, esangoizu ea… Pertsonala politikue dala pentsatzetelako idatzi ditut galderak, eztet uste inoi errespetu galdu diotenik, ta eztet uste hoi esan leikenik emen idatzitako batzuk (geyenguk bai zorionez). Pertsonala politiku dala sentitzeten momentutik galdera interesantik iruitu zaizkit emen iteko, pixkat zirikauez, hoi hala da, baino errespeto osoz. Baino bi galdera inkomodo iteatik erteerako atie erakutsi ber badizu banue, lasai horreatik. Ayo zuri re.

  3. Trans akziyue

    2018-02-24 at 18:01

    Nik aspalditik ezautzet Maite ta beti euki det susmue trans genero bat danana. Azkena hitzeiten eon ginenien, komentau zin nola ikaslien problematikiatik idazten hasi zan, batematek iritzi baten bitartez beak bere sexualidadien ingurun zeuzken dudak argituko zixkulakuen.
    Maiteten komentayo traszendental horri eskerrak ematexkot bihotzez, ikasleriyen problematatik aldendu ta maiten nortasunei genero perspektibatik, hau da, objetuekin guztiz bat datorren modu koherente batetik opinatzeatik.
    Trans generuen problematikak abordatzeko, holako geyo ber ditugu. Ta zer esanik ez, problematika realai erantzuteko gaitasun mota hau da zabaldu ber deuna.

  4. Arizmendiko IA-ren balorazioa azken egunetako gertakarien eta mobilizazioaren harira:

    http://www.mondraberri.eus/mondraberri/contenidos.item.action?id=5946611&menuId=2610208&onlypath=true

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo