Kapitala, jabetza pribatue ta genero auziye. Kapitala, soldatie, klasiek, zapalkuntzie (III)

Ieu!

Oain arte serie hontan idatzi detenan sintesi modura, bi idea azpimarrau nahiko nituzke:

1.-Kapitalismuen botere harreman esentziala klase harremana da, bitarteko produktibuen jabetziei esker produkziyo eremuen kontrola dun klasiek (burgesiye), bere burue birproduzitzeko hauen aginduta lanea jun ber dun klasiekiko (langileriye), dun kontrola.
2.-Genero zapalkuntza o gizonezkuek emakumiekiko dun botere harremana ez da transhistorikue, hau da, beti ezta existiu; jaiotze data bat dauke, aberastasune esku pribatutan metatzeko (dirue) aukerien agerpenakin bat datorrena. Nun gizonak jabetza honen defentsako biologikoki ditun kondiziyueatik (indarra) eta jabetza honen akumulaziyuek emateun botere sozialaatik, emakumien posiziyo soziala ta bere rolak determinatzeko gaitasune hartzeun.

Gaur soldatien ta kapitalan kategoriyei buruz hitzeingo deu; hurrengo ta seurunez serie hontako azkenengo artikulue ulertzeko ezinbestekuek dien bi puntu. Guazen ba.

Gaur egun botere burgesan jatorriyei buruzko analisiye konfundiuarazi dezakeben zenbait fenomeno “moderno” konkreto eman arren (langilien perfile eztalako bakarra, autonomuek o enpresa txikiyek kasu), produkzio modu kapitalistie definitzeun ezaugarri bereizgarriye, Kapital-soldatapeko lana harremana eo prozesu produktibuen hasieran soldatien bitartez ematean pertsonan salerosketie, intakto segitzeun oinarrizko botere harremana da. Oinarrizko esateanien, gainontzeko botere harremanan formie determinatzeuna esan nahi da.

“Itxurazko kontratu” honen alde baten zein bestien dauden aktorien rol eta posiziyo sozialak, burgesa erosle o kapital jartzaile eta langilie lan indarran saltzaile o soldata kobratzaile, lehenenguek bigarrenguekiko dun boterien adierazle die beraz. Soldatie kobratzie = menpekotasune beti emango da; nahiz ta pagadore danak eztien formalki burgesak. Azalduko deu aurreo.

Akordau gaitezen produkziyuek sortzeula aberastasune ta honen gaineko jabetziek emateula kontrol soziala esfera guztiyetan (botere politikue, botere militarra, herriyen diseñue iteko boterie, nasak jaurtikoitun kohetien direkziyue determinatzekue, ze karrera dien beharrezkuek eta hauetan ze materia emangoien zehaztekue, psikologuek nola trataukoitun bezeruek, eo zeinek dauken drogie trafikatzeko lizentziye ta zeinek ez…); ta produkziyo bitartekuek jabetzan dauzkenak (burgesiyek) dula kapitalismuen posiziyo hori.

Era berien, ta arrazoi horreatik realidadien eman daitezken botere harremanan azterketa momento esentziala produkziyokue dala, ta aberastasunen banaketie ta sortutako produktuen kontsumue, bigarren plano baten gelditzeiela (esplikau ber die baino beti re sustraiek ondo ezautu ta gero).

Ikusiko deu realidadien analisiye konplikau in dan arren, grosso modo, lanea juteko aukerie eukitzien o beste batentzat lanea jun beste aukeraik ez eukitzien artien jarri dezakeula kapitalista o langile izeteko marra gorriye, boteredun o menpeko izetiena beraz.

Gaur egun, Marxen garayen baino oindik geyo langileriyen biziraupena (kontsumo bitartekuek, merkantziak) bermatzeko bide (iye) bakarra, beste batek ordaintzeyon soldata bat lortzie da langilientzat. Oindik geyo esatea ze pertsonan arteko harreman “asalariauek” gehitzen dijuzte; japones burgesito bakartiyek langile klaseko launek orduka “alkilatzeitue”, adibidez.

Soldatiek espresiyo bat baino gehio dauzke: lanea juteatik pagatzean nominie, RGI, errenta unibertsala, pentsiyuek, parue, eo prestaziyo publikuek orokorrien (ze hauek pribatuki eman daitezke baino langileriyen burrukan ondoriyoz burgesiyek “pakieatik” eindako konzesiyuek die, ez gure eskubidiek, pribatizaziyo joeriek argi erakusteun bezela).

Eozein espresiyo kontutan hartuta re, garbi dao honuzkeo soldatie kobrauta bakarrik erosi laikela jana, pagau hipotekie, gasa, spa, furgonetie, kañak, zineko entradak, drogak…bizi laikela alegiye.

Hau esanda, famili unitate bakoitzek bizirauteko ber duna eskuratzeko baliabide esentziala da soldatie. Soldatie ezta kategoria indibidual bat, nahiz ta banaka kobratzean. Ze norbanakue ezta gai espezie reproduzitzeko, ta jendartie bizik daon organismo bat danez moimentuen ulertu ber da, bere reprodukziyuen; beraz, soldatie kategoria familiarra da minimo.

Oinarriyen, klasiek definitzeitun kategoria bat da, langileriyek bere lanakin sortu dun aberastasunetik jasotzeun zatiye, klase bezela reproduzitzie (bakarrik) ahalbideratzeion aberastasunen zatiye dalako. Berdin du soldatie etxea zeinek ekartzeun, gizonak o emakumiek, soldatien funtziyo soziala ezta aldatzen kasu konkretuen berezitasuneatiken.

Jule ta Teresak defenditzebena da Marxek, soldatie kobrau ondoren erosteien merkantzia o produktu final hoyen manipulaziyo ta mantenimentuko lana (lan erreproduktibue deitzeiobena ta guztiz emakumien gain jarrita daona), lan “ikustezine”, etzula kontun hartu bere azterketan, ta beraz emakumiek sujetu politiko bezela hartzeko aukeraipe utzi zitula, desklasau in zitula.

Puntu hontan akordarazikoizuet lehenengo artikuluen esate nuna; Marxek aberastasunen sorrerie aztertu zun, ta aberastasunen kontrola (botere burgesan esentziye) nundik zetorren, abstraktuki. Etzun aztertu hori nola banatze zan ezta etxe bakoitzien genero artien emate zien rolak e (konkreziyo maila handiyoue deben gayek dielako). Berrirakurri laikezue nahi bazue lehen artikulue.

Segiuyez. Soldatiekin lotutako zenbait ebidentzi:
1.-Bitarteko produktibuek ditun beste pertsona batentzat o pertsona talde batentzat inber da lana (egurrien, metalien, obran, hezkuntzan, zerbitzutan, lehen sektorien…). Langilie produkziyuen hasiera puntuen menpekotasun egoera hontan topatzea; burgesa bestaldien.
2.-Burgesak prozesu bukaeran bate lanik inbe (o langiliek in deben lanan kontura) eskuratzeun produktue/merkantziye, bere jabetza pribatue da oso osoik (makina bat, zapatilak, erropak, pelikula bat o dana dalakue izen); beak jarritako bitarteko produktibuetan (makinak, lehengaiek, lokala…) langilien lanak eragin dun materia transformaziyuen ondoriyue izen arren. Produktu/merkantzia hori merkatuen saldukou burgesak, ta etekin osue jaso “by the face”.
3.-Prozesu hasieran jarri duna baino diru geyo atea ber du lan prozesuen bitartez, irabaziye o etekine (lan prozesuen zehar lehengaiei langilien lanan bidez sortu ta “itsatsi” zakoben gainbaliyue realizauez beste prozesu berri bat martxan jartzeko).

Soldatien inguruko definiziyo arazo “konkretuk”. Batzutan, soldata azaldu dan zentzu hontan kobrau ez arren, beti langiliek produktuek (beriek o bestinak) merkatuen saltzeko einber du lana. Merkatuen ekoiztutako produktu hori diruen transformatzealako, ta diroipe hil ite gealako.

Prozesu bukaeran lortzean dirue ordie kualitatiboki desberdine da klase batentzat ta bestintzat: Burgesak langilie explotaiez “kapitala” lortzeu; oin hitzeiten ai gean kasutan, nominiekin bezelaxe, “dirue” lortzeu langiliek.

Kapitala diruen funtziyo sozial azkena izengo litzeke (lan indarra o produktuek “sortzeko” gaitasune dauken merkantzia bakarra erosteun dirue, hau da, harreman sozial esentziala ixkutatzeun “diru pribilegiaue”, D´);

Diruen funtziyo nagusiye berriz, bukautako merkantzian trukie mediatzie litzeke (D). Honek e harreman sozial bat ixkutatzeu, erosle ta saltzailiena (baino “gauzak” mediatzeitu, ez pertsonak). Dirue eukitziek boterie inplikatzeu, bai; baino kapitala eukitziek, lanik in gabe produkto sozialan jabetzie ta bestien lan baldintzak eta kontsumo ta bizi ohiturak determinatzeko boterie. PODER BURGUES. Dirue (D) erabiltze zan kapitalismo aurretik; merkantziak e bai. Baino dirue kapital (D’) izetea pasatzeko ordie lan indarrak merkantzia bezela azaldu berra dauke historiako momentun baten.

Horreatik esateu Marxek kapitalismue ta bertan emateien harremanak historikuek diela; baldintza jakin batzutan bakarrik da posible kapitalan jabetzie existitzie, gutxi batzuk eskutan konzentratzie ta hau daukebelako agintzie bestiengan, nahiz ta diru sinplie danon eskutatik pasatzealako danon eskutan daona diru mota berdine dala pentsatze deun. Gu baldintza hoyetan bizi gea peñita.

Guazen aurrea. Merkatuentzat lana esate genun. Merkatue enpresa o norbanako batek ekoitzi ditun produktuk/merkantziak saltzeko lekue da (produktu finalak saltzeko: dendie, azokie, urbil… bukau gabeko produktuek e saltzeie ordie: makina baten pieza bat bielek iteunien ta txinako enpresa bati pieza hori saltzeionien ezta produktu finala baino bai ematea salerosketa bat).

Merkatuen salerosteien produktuek berdin du industrian indakuek, zerbitzu sektorekuek, o nekazaritzakuek izen. Merkatue re aspalditik dao. Mercancía ta Mercado arteko loturie ebidentie ite zaigu ez? Baita Dirue ta Merkatuen artekue re ez? Ba aurrea.

Kapitalismuen, ekoitzitakue merkatuen ez saldu ezkeo, sistemie behera etortzea (krisiye). No vender producto=no tener capital, ni salario, ni comida, ni sexo, ni niños, ni vida, amig@. No vender producto ser causa de producción anarquica de mercancías, no de subconsumo, amig@. Pero esto no ser tema de hoy.

Hortaz, “formalki” langile asalariatu ez izen arren, langileriyen parte die merkatuntzat lan inber deben beste zenbait agente:

1.-Soldatie ordaintzebenak: ze beste bati (bankuei kasu) zor dizkiyo produkziyo bitartekuen jabetza eskubidiek, kredito bat eskau ziolako; bankuek kapital kreditiziyue uzteio. Finantziaziyo hau gabe ez luke eukiko bitarteko produktiboik, beraz zorra pagau arte behintzet ekoitzi ditun merkantziak saltzetik atatzeun diruen zati bat bestentzat (bankuko akzionistak) izenber du. Bankun menpe dao. Bestie bere burue birproduzitzeko. Behin zorra pagauta re bea bere langilikin batea lanea jun gabe bizitzie oso zalle dauke.

Talde honek elituzke hortaz “Burgesa” izeteko baldintza formal guztiyek beteko, nahiz ta prozesu produktibue kontrolau, eta bere langiliekiko boterie euki, soldatien pagadore bezela. Hemen leudeke enpresayo txikiyek, ertainek. Alegiye, burgesiyei asimilauek die baño daukeben boterie ezta determinantie, ta kapitalakiko preso daude hauek e.

2.-Beste batzutan zuzenien lana inber da dirue atatzeko baino ezta soldata bat kobratzen beste batengandik. Zerbitzu bat o produkto bat eskeintzea (konsulta bat, fontaneritza, kartel publizitayo bat, gure baatzan ata deun letxugie, ganaue o lokesea…) ta zerbitzu o produkto horren erabiltzailiek o konsumitzailiek dirue (D) emateigu trukien (merkatuen). Psikologun konsultie o tratorie erosteko (negoziyue martxan jartzeko) seurunez kreditu bat eskauta eukikou pertsona honek, beraz zorra, ta bankukiko menpetasune dauke. Hala ezpaa re, asko kobrau o ez, lanea junber derrior.

Hau da autonomuen kasue. Merkatuen saldu ber du bere lan indarra. Hemen azaltzeten autonomue langile definiziyo esentzialetik gertuo dao enpresayo txikiye baño; eztauke subordinaurik, ta merkatuko baldintzak determinatzebe beak zenbat lan ingoun. Eztu elegitzen.

Diferentziaziyo hauek baliyo digube botere burgesakiko (dirue manejatzeunakiko) menpekotasune daukeben langileriyen estrato desberdinek ulertzeko, ta klase etsaie zein dan ta zein eztan identifikatzeko. Era berien botere harremanak existitziek klase bat eztula konformatzen o sortzen azaltzeko re bai.

Hemendik abiyauta, Jule ta Teresan beste tesi esentzial batek, emakumiek eta gizonak klase bana diela, Marxen analisiyen baitan eztakela lekuik argi ikuste deu . Emakumiek burgesak izen daitezke; burges danak eztie gizonak; enpresayo danak eztie burgesak; langile danak eztebe kapa berdine ordezkatzen. Klasie produkziyo esferan konstituitzea; klasie asexuaue da; klasie botere harreman esentzialien parte hartzeben bi polo kontrajarriyek osatzebe. Burgesiye vs. Langileriye.Ta hor barrun botere harreman geyo ta geyo. Baino hor barrun bakarrik.

Soldata bueltayez, ta ikuste deun bezela, realidade konkretuko konplexutasunek konplexutasun, argi dao Marxek abstraktuki aztertu zun soldatien kategoriyek azaltzeun botere harremanan barne funtzionamenduek intakto segitzeula; beste baten eskutik jasotako dirue ezinbesteko baliabide bat dalako bizitzeko langile geyenontzat, izen gizonezko zein emakumezko. Era berien soldata pagatzailien ikuspuntutik jartzean “diru pribilegiaue” kapitala (D’), klase horren biziraupeneako ezinbesteko baldintzie da.

Ordun, Marxek azaldu zun soldatien kategoriye kritikatzeko, soldata horrek ixkutatzeun botere harreman esentziala, Kapitala-Lana, ta bere inplikaziyuek, ulertu berra daude lehenengo. Nik e ustet askotan objetue ezautu gabe haren gaineko kritikie itie oso erreza ite zaigula, o Fangoriak esate zun bezela, kritikar por kritikar. Gure existentziye jokuen daonien, seriyuouek izetie minimoki eskau ber deun jarrera bat da.

Guretzat soldatie bizi kalidadie eskuratzeko baliabide izetiek, eztu kentzen soldatien esentziye zein dan. Esentziyen, soldatiek, gure posiziyo soziala ta burgesiyena perpetuatzeitu; zehazki, harreman ekonomikuen biolentzia mutue ixkutatzeu, langile klasien esplotaziyue adostutako kontratu itxuran ematealako; nik 1000 kobrau o 2000, aukerie badauket nik elegitzet, baino eon seguru 1) lanea junberkotela batentzat o bestintzat ta 2) 2000 paatzeitunak e 1000kuek bezela nere ordutegiyekiko ta disponibilidadiekiko kontrola daukela.

Dudak badazkeu beitu soldatien hobekuntzaatik zenbat burruka in dan historiyen zehar, burruka oso duinek, baino beitu krisialdi bakoitzen ondoren, nun bukatze deben soldatak eta langiliek, ta nun burgesiyek.

Garbi esanda ta historiyen existiu dien burrukalai guztiyei errespetuik faltatzeko asmoik gabe, soldatien kategoria ekonomikuen barrun emateien burrukak, izen soldata hobekuntzak lortzeko burruka sindikalak, eo etxeko lanak o asistentzialak (emakumien gain daudenak gehienien) pagauta izenber debela aldarrikatzebenak, oinarrizko botere (klase) harreman hori erreproduzitzen debe, soldatie ordaintzeunan ta kobratzeunan posiziyue betikotzen launduiez. Ta hoiekin, botere burgesan sustraiek firme segitzeu. Ta horrekin, oinarri honen gainien eraiki dien botere harreman guztiyek.

Horreatik hitzeiteigu Kolitzak Jule ta Teresan proposamenan konfusiyuez ta desorientaziyo ideologikuez; Marxek ein zun azterketan, langileriyen ta burgesiyen izaerie abstraktuki konsiderauta eo asexuauta aztertu zun, langilie izen gizon zein emakume soldatien funtziyue berdine dalako; soldata baten “trukien” lanea jute geanien, dirue (D) lortze deulako, kapitala jartzeunak kapital gehio (D’ gehio, diru pribilegiau gehio, botere gehio) eskuratzeun bitartien.

Soldatien tripatan sartzen hasita ikuste deu, kapitalistiek merkatuen lanan emaitzak o produktuek salduz irabaziye o etekine ateatzeko, ezinbestekue dula lan prozesuen zehar, prozesu horren hasieran jarri ditun lehengaiek zeben baliyue baino haundiyoue eukitzie merkaturatukoun produktu/merkantzi horrek. Nere amak beti esateu: enpresak eztie irikitzen dirue galtzeko.

Etekin hau soldatiekin lan prozesura inkorporau ditun langilien lan indarran (giza gorputzek emateitun baliabidien ta posibilidadien gastuen, fisiko o intelektuala) erosketien ta lan indar horren moimentuen (lana) esplotaziyuen (ordaindubeko lana) bitartez bakarrik lortzeu. Zehazki; langiliek ordaindu gabe iteun lanaldiyen zatiyen bitartez.

Bai, burgesak soldatien bitartez eztigu pagatzen guk ite deun lan guztiye; Marxek azaleratu zun gure lanaldiyek bi zati ditula, Kolitzak argi diyon bezela: trabajo necesario (soldatiek kubritzeun lanaldi zatiye, gure burue birproduzitzeko lanea junberra daon denborie), ta plustrabajo (ezer kobrau gabe burgesiyentzat debalde lana iten segitze deun denborie).

Ta plustrabajo hortan ai geanien sortze deu gainbaliyue eo plusvalía, etekinen ta botere burgesan existentziye esplikatzeun kategoria esentziala. Akordau burgesiyek eztaukela diruik, kapitala daukela. Gainbaliyoipe eztao kapitalik. Plustrabajo gabe eztao gainbaliyoik. Explotaziyoik gabe eztao plustrabajoik. PUTA PROPIEDAD PRIVADA DE LOS MEDIOS DE PRODUCCION.

Nere arrebaatik, amaatik, parejiatik, launeatik, gutxiyo diela sentitzeben emakumiatik, gizonen bildurrez bizi dienaatik, gizonan kontrolpien bizi dinaatik, erahileatik, bortxaueatik, akosaueatik, eo begirada askerosuek o insultuek aguantau ber dituztenaatik idazteet serie hau. Beaiek eta angela merkel, madonna, megan fox o liburuteiko kartel puta hortan azaltzeien emakume burgesak jasateben zapalkuntzie, ta honi aurre iteko dazkeben baliabidiek eztielako berdinek. Dirue ta kapitala berdinek eztien bezelaxe, nahiz ta berdine eman.

Baita re beaien egoera pribilegiaue explotatzeben gizon langile zein burgesan aurrien burrukatzeko langile klaseko gizonok langile klaseko emakumientzat ezinbesteko aliau geala objetiboki azaltzeko asmoz, kapitalakiko esklabotzie gainditziek besteik eztigulako ekarriko modu natural baten ta zapalkuntzaik gabe emakumiek bere lekue apropiatzie.

Lehenengo artikulun esate nun bezela, emakumien egoera latza realidadiekin bat datorren eskema kategorial baten ondo kokau arte, ezingoitugu emakumien askapeneako baldintzak eraiki. Erresistentziye ezinbestekue izen arren, emakume langilien askapena harreman eredu berri batzun eraikuntziek besteik eztulako.

Ta azkenik, baita emakumien menpekotasun egoeriekin bukatzie zailtzeben ta menpekotasun hori birproduzitzen launtzeben, ta era berien emakume langilien realidadetik hain urruti dauden teoria konfuso hauek desmontatzie langileriyen gure zeregin inmediatue dalako, emakumien onduen pribilegiyuen kontra burrukatziekin batea.

Marxek etzitun emakumiek ahaztu, ez emakume langiliek behintzet.

Etzun ematen baino atzenien allau naiz serie honen bitartez sakondu nahi deten Jule ta Teresan tesi nagusiye azaltzeko momentura; botere burgesan, lan produktibuen ta erreproduktibuen arteko harremana azaltzeko baldintzata.

Azken azterketa horrekin itxiko deu serie hau. Ondo segi!

6 Iritzi

  1. UXUE ALBERDIñ bertso famauetako bat:

    “Lehen munduko emeak,
    kapitalistenak,
    lur usaia daukaten
    andre indigenak,
    zuri, gorri, horiak,
    beltzetan beltzenak:
    konplize ditut eta
    maite ditut denak.”

    Kapitalixta haundiyenak ta indijena probrienak parien!!!
    Hau Kantulepo koruen kantatze deunin nik letrie aldau in ber izetet, ta “maite ia denak” kantatzet, ta halare…
    ((Oharra, bazpare: honekin ez naiz iñun “posizionatzen”: ni ISMO danantzat alergikue naiz.))

    Hamen 1’54”-tik aurrea:

    • Leninen perilie

      2018-02-24 at 10:27

      Ez, eztek harritzekue “ismo” danan kontra posizionatze aizela jakitie. Tradiziyo teoriko- politiko aberatsak ezkutau daitezke ismuen atzien, eta batik bat obra edo autore baten lan filosofikueikiko ortodoxoia mantentziek bere posiziyuekiko koherentzian mantentzie exijitzeik. Marxen kasuen, Pasukanish-ek ondo azaltzeun modura, mundu egun ezagutzen deun harremanetan iraultzeko hautue exijitzeu “marxismuek” hortako gizarte indarran zentralitatie kategoria ekonomiko-politikotan aurkitzealarik (hauen kritikan). Tradizio honetan dibergentziyek existiu dituk, baita “momentu mesianikuek ere”, itzulera puntuek. Ortodoxia diogunien gizartie aztertzeko metoduen (analisirako sintesi Marxistan) baliogarritasunen inguruen ai gea, eta horrek exijitzen dun konpromiso praktikuez ere. Osotasune bezalako kontzeptuek berriz bueltatzeituk (ez faborez, hori norbanakuen kontra jutie dek, askoz konplexuo dek norbanakue!), kapital harremanakiko “exterioritate” bezala. Ortodoxia eta marxismue beraz, bere garaipen eta porrotekin, eta lasai, ez gaituk eta Marxen kaltzetin igualak janzten hasiko eo Leninen perilie imitatzen (bueno, azken hori igual).

      Ondo izen,

    • Pashukanis

      2018-02-26 at 18:29

      Aupa jente!

      Ogrue, sentitzeiat esatie baño realidadie entenditzeko daukeken intuiziyuek marxISMOtik bastante gertu laatzeau, jaja. Klase optika batetik beituta bakarrik kritikau laikek ondo itekan bezela, Uxue alberdin perspektiba desklasau ta nere ustez behintzet, emakumien egoerie hobetzeko kaltegarri hau.

      Ortodoxia marxista Marxek kapitalismuen realidadien esentziye ulertu ta hau iraultzeko kapitalismuek beak emateitun baldintzak aztertzeko ibili zian metoduen erabilerie izengo huke, ta posibilidade hoyek praktikan jartzea dedikatzie.

      Azken finien, norbea zein dan ikuspuntu subjetibo batetik ulertzeko, ta norbean arazuei berriz eman eztaitezen nola erantzunber zakon jakiteko, gizartien objetiboki betetzeken papela ulertziek besteik eztula launtzen ikustaraztie dek erronkie, ta horrek eztik esan nahi gulag bat justifikatzen bukau ber diaunik. Leninen perilliek esateiken bezela.

      Ortodoxia marxistan itzulerie (pelikula bateko titulue emateik), gure aurretik eon dien burrukalai guztiyen (ta oain daudenan) burrukien ondoriyo zuzena dekela esango nike; hayen duintasunen aitortzatik hasita, beayen burrukiek dauken baliyo historikue bere lekuen jarri ta burruka hoyek moitu zituzten azken helburuek gauzatzea zeba etzien allau aztertzetik hasiko litzekena. Kritikie zentzu hortan eiteiat nik behintzet; txikitzie baino eraikitzie nahi diaulako. Etorkizunen aldeko burrukie esperientzi historikuen oinarrituta in nahi diau, alegiye.

      Besteipe, ondo pasa asteburuko kantaldiyen ta alaitu bazterrak!

      • bai, bai: kasu hontan askoz gertuo sentitze nauk mundue betaurreko gorriyekin ikusteun jendiandik, betaurreko moredunetatik baño. Kasue re holakotxie dek, e! oso estremue ta iye mingarriye re bai… kapitalixta hundiyenak eta indijena pobriek berdin mattetzie, alegiye. Dana dala, neretzat munduei betaurrekoipe beitzie dek onena, igual eziñezkue dek, baño hortan sayatze gaituk behintzet, zapalketien ta bazterketien sentimentu garbi batetik betire.
        Ta bai: sayako gaituk ondo pasatzen zapatuko esperimentu hortan. Eskarrik asko!

  2. Komentatzen

    2018-03-08 at 19:08

    Hemen uzteizuet interes handiyekin irakurtzeko testu bat:

    “Reproducción social del trabajo y clase obrera global”: Tithi Bhattacharya
    https://marxismocritico.com/2018/03/05/reproduccion-social-del-trabajo-y-clase-obrera-global/

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo