Taka ta taka

Lorik hartu ezinik nagoela idazten ditut hitzok pantaila aurrean jarri eta esperimentu bat egitera noan kontua da jan beharko ez lidaketen aferek jaten didatela burua eta miserablea sentitzen naizela horregatik baina gero pentsatzen dut bakoitza bere gatazkek bizi dutela eta halere ez naiz lasaitzen taka eta taka jarraitzen du hotsak nire behatzen erritmoan, mekanografiako ikastaroa egin nuenetik komak jartzen ere badakit, eta punto. Ilunpetan ari natzaizue idazten ziurrenik irakurtzen ez duzuen nire ataltxoa hiru astean behin bete behar izaten dudana konpromisoa hartu nuelako eta sinisten dudalako proiektuan joder. 4:31 dira eta ez dut lorik hartu. Lagunek kezkatzen naute eta kezkatu behar ez ninduken jendeak ere kezkatzen nau. Jende txarra. Bueno ez dakit jende txarra den baina txartutakoa behintzat bai, egoa frustrazioa josi gabeko zauriak eta gaizki kudeatutako emozioak baina jende txarra azken finean. Zein ez da ba jende ona lehenengo bistaratuan, gero ohartzen zara jendeak barruan ze ustel mordo duen eta etsiak hartzen zaitu eta munduari su emango zenioke eta frantzira aldein eta holaxe ba pixkat geyo segi ber det. Iye pentsau be ai naiz taka ta taka datorren bezela botatzen proau zazue egunen baten bastante relajatze zaitu hamargarrren lerrotik aurrea, pentsau nazkie emateizun batematengan ta hasi idazten taka ta taka. Dianan tipo o tipa horren erretratue jarri ta erdoildutako dardo batekin arpeye zulatzie bezela da taka ta taka karaktere bakoitzeko zulo bat, pentsau ze aberi arpeyen. Ikusten nola gure barruko kriminala atatzean batzutan? Kontue da pareta bat dakeula eo maskarie eo katamalo euskera guaijatorrien esanda ta hoixe ez digula uzten gure barruko nazkante hori atatzen baino sinistu inguruen badaudela nazkantiek uste baino geyo. Bo hi bukaberkoen ba txikita, bai nere alue jaten ondo ai haiz baino kolan kantidato geyo zauden ta danantzat zakenat mamaxa. Etorri bezela taka taka gustoa eongoituk gure herriko Tikunistak, etzakiat hola idaztean e, pentsau zemat inporta zaten tipejo hori, bo ba hoxe, ondoloin ta aupa andramaxek ta sokamuturre.

2 Iritzi

  1. Messi onena

    2018-02-21 at 2:27

    Ni ere taka eta taka ari naiz uneotan, hiru astean behin testu bat idazten duzula berifikatzen, hartutako konpromisoa betetzen duzula ziurtatzen. Keba, keba.
    Ni ere taka eta taka ari naiz uneotan, baina ez naiz ari ezer kontrolatzen, ez naiz ari zure lana kritikatzen. Gure jardunak nahikoa buruko min emango ez baligu bezala…
    3:22 dira eta ez dut lorik hartu. Lagunek kezkatzen naute eta kezkatu behar ez ninduken jendeak ere kezkatzen nau. Kezkatzen nau garaiotan jendea taka eta taka ari dela ikusteak; kezkatzen naute alde zein aurpegi asko dituzten gorputz bakarreko subjektuek. Zaila behar du izan.
    Baina argi gera dadila mezu hau hemen eta orain idaztearen arrazoia bat eta bakarra dela: ezin ditudala begiak bildu. Hortik haragoko hipotesiak alarmismo hutsa dira.
    Oharra: Ez dezala inork pentsa pentsatu behar ez duenik.

  2. aZPEITIKO TIKUNISTAN BATZORDIE MEZU HONTAZ BALIAKOA Ferrandon TESTUEN AURRIEN HARRIDURIE ERAKUSTEKO. HAUEN HARREMANA Ferrandokin GIZA-LEGEZKUE DA, KORDIALA TA EZ OSO INTENSUE.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo