“Cierta discreción al arte de hacer sufrir, un juego de dolores más sutiles, más silenciosos, y despojados de su fasto visible, ¿merece todo esto que se le conceda una consideración particular, cuando no es, sin duda, otra cosa que el efecto de reordenamientos más profundos? Y, Sin embargo, tenemos un hecho: en unas cuantas décadas, ha desaparecido el cuerpo supliciado, descuartizado, amputado, marcado simbólicamente en el rostro o en el hombro, expuesto vivo o muerto, ofrecido en espectáculo.”

Michel Foucault, vigilar y castigar el nacimiento de la prisión.

Badira egunak gaur argitaratu beharrekoaz idatzi nuenetik. Sokamuturrak 500 urte betetzen dituela eta horren inguruan idatzi nahi nuen nire lehenengo artikulua. Herri hedabideak, udaletxea, ikastetxeak… publizitate kanpaina: egunen batean norbaitek tesi batean aztertzekoa.

Baina, atzo gertatutakoak testua aldarazi dit, ez aurretik idatzitakoak zentzua galdu duelako ez; aurretik idatzitakoa azaltzeko, zoritxarrez, hitzak aurkitu ditudalako. Ez dut luze idatzi nahi honen inguruan, herrian dagokien eragileek egingo dutelako beharrezko irakurketa politikoa. Aztertzekoa izango da azken hori datozen egunetan.

Atzo, festa eguna,16:30ak, emakume burgesen bortxaketen inguruan ari ginela kuadrillan, erasoei erantzuteko elkartasun sareaz; tarte horretan, gure herrian, emakume langile, militante, batek erasoa jasan zuen festaren erdigunean, erdi kalean, herriko tabernaren aurrean, festa batzordea luntxa eta purupiztea ospatzen ari zen leku berean, herri hedabidea zezenaren irteeraren zuzeneko emisioa egiten ari zenean. Erasoari aurre egiteko gaitasunik ez, sarerik ez, inpotentzia asko, baina konplize gehiago.

Erasoaz eta gertatutakoaz datozen egunetan idatziko da ziur asko, ikustekoa izango da herri hedabideek, udaletxeak, ikastetxeek propagandarako erakutsi duten gaitasun bera erakutsiko ote duten oraingoan. Nolanahi ere ez dagokit niri orain erasoa deskribatzea, egin behar duten eragileek egingo dute dagokion dimentsio politikoarekin.

“Pero el cuerpo esta también directamente inmerso en un campo político. Las relaciones de poder lo convierten en una presa inmediata: lo cercan, lo marcan, lo doman, lo someten a suplicio,  lo obligan a ceremonias, exigen de él signos. Este cerco político del cuerpo va unido, en función de relaciones complejas y recíprocas,  a la utilización de relaciones de poder y dominación, como fuerza de producción”

Michel Foucault, vigilar y castigar el nacimiento de la prisión.

Baina erasoa erabili nahi nuke azken aldian buruan darabilkidan tesiari bide emateko. Sokamuturraren eztabaidak dimentsio berri bat behar du hartu, atera dezagun zezena eztabaidaren ekuaziotik; eztabaida zezenaren sufrimendura mugatzea, beharrezkoa agian, baina  posizio mugatuegia da gure festetan generatzen diren espazioen azterketa zintzoa egiteko.

Gakoa ez dago zezenean. Boterezko espazio kolektibo bat sortzen da sokamuturraren inguruan, bere horretan txarra izan beharrik ez daukana, baina kolektibitate horretan boterezko posizioak hartzen duen espresioa eta funtzioa, hor dago arazoa. Boterezko posizio hori kolektiboki mantentzeko edozer legitimo billakatzen denean; boterezko posizio horretatik jazartzea, kolektibitate horretaz elikatzea; festaren izenean, tradizioaren izenean, euforia pertsonalaren izenean … orduan kasualitatea bat batean kausalitate bilakatzen da, eta une horretan bilakatzen da emakumea zezen. Une horretantxe ohartzen gara arazoa ez zegoela zezenean, zezenzaletasunaren izenean sortzen den botere harremanezko espazio kolektibo horretan ematen diren jarreretan baino. Eta hori ez du herri galdeketa batek konponduko.

“La asignación de responsabilidades colectivas, sistemas punitivos concretos, fenómenos sociales de los que no pueden dar razón la sola amazón de la sociedad. Demostrar que las medidas punitivas no son simpletemente mecanismos negativos que permiten reprimir, impedir, excluir, suprimir, sino que están ligadas a toda una serie de efectos positivos y útiles a los que tienen por misión sostener los mecanismos punitivos y sus funciones.”

Rusche, Kirchheimer, El castigo y las estructuras sociales.