Aurreko produkziyo moduetan, adibidez, esklabotzan oinarritutakuen (erroma o grezian), “gizon askien asanbladak” etzien posible izengo, hauek denbora librie euki ahal izeteko esklabuek ez balituzkete euki beaien etxaldetan, gizon aske hauentzat izengo zien produktu ta ondasunek sortzen.

Garai hartan e bi klase sozial antagoniko zeudela ikuste deu, bitarteko produktibuen jabetza pribatuen oinarrituta; esan genun bezela baten jabetziek bestien ez-jabetza suposatzeulako.Kasu hontan etzien esklabuek lanea juten soldata baten truke; esklabuek gerratako galtzailiek zien, bizi osoako baldintza hori zeukeben “gauzak” zien, ta ez pertsonak.

Horreatik zuzenbide erromatarrak “askatasune” definitzen zunien, “erosi ta saltzeko gaitasune” bezela definitze zun. Gauzak ezin debe ez erosi ez saldu. Gaur egunien danok erosi ta saltzeko gaitasune eukitzie, ta zuzenbidiek beste marko normatibo (morala, erlijiosue…) guztiyek gainditzie, kasualidadie izengo oteaba?

Gens erromatarrien (oinarrizko unitate familiarra) figura nagusiye “pater-familias”-a zan. Esanda bezela, honek etzitun soldatapien lanea eamaten esklabuek (erroman “salario” kontzeptue manejau zan, baino ejerzituen bakarrik eta modu oso mugauen).

Nagusiyentzat esklabuk axkora bat o mazeta bat bezela zien, gizon zein emakume, gauzak, eta ez pertsonak. Putetxe bat iriki ta emakumik soldatapin jarriberrien, esklabak biolatze zitun, ta kito. Atentziyue emateu hemen, gizonak emakumien gain zun dominiyue, gaur egun bezelaxe, emakumien klase sozialan arabera aldatze zala.

Pater-familiasan emaztiek, etzauken erropak garbiu berrik, esklabuek zeuzkeben ta hortako. Beraz, ta nahiz ta senarrak bortxau zezaken, jo eo gizon askien asanbladan ez eon, bere posiziyo sozialak esklabo emakumiengandik berezite zitun ezaugarri bereizgarriyek zeuzken. Gaur egun bezelaxe.

Puntu honta allauta, galderie ebidentie da: zer dao klase sozialan existentziyen oinarriyen? Zeatik klase sozial bateko emakumiek zapalkuntza mota ezberdinek jasateituzte? Nik hemen apunte bat ein nahiko nuke, segiu aurretik.

Esanda geldiu da erromako pater-familias baten emaztiek, eta gizonezko kapitalista baten emaztiek o emakume kapitalista batek, beaien senarran partetik jaso ditzazkeben erasuetatik guztiz libre ez eon arren, aukera askoz gehio dauzkebela eraso hoyetatik libratzeko, esklabuen eo langilien emaztiek baino.

Esklaba batek, lana inberko zun baatzan, merkatura gauzak eamaten, ta gauien nagusiyen ohien sartu ta bortxaue izen. Aldiz, nagusiyen emaztiek, baatzan etzun eon ber, merkatuen nahi bazun erosketatan eongo zan o negoziyotan, ta gauien, gizona esklabie bortxatzen zeon bitartien, behintzet, libre eongo zan.

Trasladau gaur egunea: gaur egun emakumie izen laike kapitalista (eztu gizon batekin enlazau ber langile esplotatzaile izeteko). Dirue dauke, juridikoki askatasune. Gizon batek akosatzemaio, sikario batzuk kontratau ditzake. Eskoltak. Matoiek. O #metoo kanpañan ateatzea ta rebuelo haundiye sortzeu. Ezta guztiz libre, noski, kapitalismuen gizonak manejatzeulako oaindik ekonomiyen norabidie. Baino bai librio; ta gainea beste emakumiek esplotatzetik bizi da.

Baino otxarkoagako bikoteik gabeko emakume batek, babeatzen baiobe, kutxillue atea o bortxaue izen beste erremeyoik eztauke. Ala bai? Diskusiyue irikita laatzeizuet, baino neretzat gizonan dominaziyue existitziean bezain reala da, segun ze klase sozialetako partaide izetiek dominaziyo hori sufriu ta hau gainditzeko forma ta aukera ezberdinek emateitula.

Arrixkutxue (ezinezkue ez esateatik) da afirmatzie beraz, bitarteko produktibuen jabetza pribatuen analisi sakon bat in gabe, gizonan dominaziyue jabetza pribatuen sistemiekin eztaola lotuta, transhistorikue dala, o sinple esanda, oainarte beti existiu dala.

Askoz inportantio ite zaigu kasu hontan, ya jakinda historiyen eon dien klase sozial antagonikuen existentziye ta dominaziyo maskulinue lotuta daudela, jabetza pribatuen sistemiek nola ahalbiderau dezaken dominaziyo maskulinue aztertzie.

Segiuyez. Esan deu gauzan jabetziek, hauek indarrez hartzeko aukerie emateula. Gauza batzun jabetzie esku batzutan eotiek, bestietan ez eotie suposatzeula re bai. Zurie bada nerie ezin da izen, ezta? Beraz, exklusiyue.

Puntu honta allauta, eztabaidako hipotesi bat planteatzet mahaira: jabetza pribatuen sistemiek, jayotza data bat dula ta beak bakarrik emateitula indar fisikue dun generue lehenesteko baldintzak . Hemen eon laizkela gizonak emakumien gain dun boterien oinarriye.

Gauzak, indarrez hartu laizke, eztaukebe erresistentzi gaitasunik; beraz, indar gehiena daukenak hartukoitu. Historiako momentun baten, tribuen biziraupena helburu gorena (ta bakarra) izetetik, ahalik eta ondasun gehiena metatzea pasau zan gizakiye (eztu oso lunbrerasa ber pentsatzeko, biziraupena asegurau zunien eingo zula aldaketa hori…). Beraz, produkziyo moduen aldaketa bat eman ber izen zun. Alegiye, tribuek bizirautien oinarriyen gainien (ze oaindik produkziyue biziraupenakin lotuta dao, lehenengo artikulun esan genun bezela), eboluziyuen ta ikasketien ondoriyoz eman zien zenbait baldintzaatik (nekazaritza, abeltzaintza, nomadismuen bukaerie…), gizakiye gai izen zan “excedente eo soberakinek” sortzeko.

Hemen e ezta oso azkarra izenber, sobran daon hori o falta zaion beste bati eman o alperrik galduko dala ikusteko. Beraz ulertzea, sobran produzitzeko gaitasunek, soberakin eo produkto horrekiko jabetzie emateitela neri (produktoriei), ta bestiei faltie sortzeiola. Falta dunak eztaukelako, beak dauken beste produkto baliokide batekin trukau o lapurreta inberkoula euki ahal izeteko.
Falta danan bila juteatik gerrak eongoiela, sakeuek, bortxaketak…ta moimentu hoyen guztiyen arduradune gizona izengoala. Ondorenguek hezikoituna emakumie izengoala (testosteronaik eztaukelako), ta etxie, lurre ta jabetzak babestukoituna gizonezkue. Ez berez, naturalki, hala dalako. Baldintza material batzutan indarra kualidade determinante bilakatzealako baizik.

Biziraupena beste aukeraik etzeonien, tribuko kidiek biziraute ezpazeben, tribue extingiuko zan. Epoka horri egokitzie bitarteko produktibuek komunek izetie, ta biziye emate zun (ta oaindik emateun) sujetue, emakumie, zentrala izetie hortik bakarrik ulertu laizkeu.

Hortaz, espekulatibo (o “nere ustez”) forman pentsatzie utzi ta baldintza materialakin konektatzeun esplikaziyo bat bilatzie askoz zuzeno dala iruitze zait. Ta hortan Marxen lana baino potenteoik nik oaindik eztet ezautu.

Emakumie ezta beti izen gizonan menpeko. Baino jabetza pribatuen sisteman, gizonak emakumien gain kontrol ta botere erreala dauzke. Baino klase sozial bateko o besteko emakume izen, zapalkuntza hortatik libratzeko aukerak desberdinek die. Ta era berien emakume batzuk bestiek zapaltzie ahalbideratzeu…beraz gainbaliyo harremanan deuseztapenak eta desmerkantilizaziyuek genero zapalkuntza eztula eliminauko esatie oso balientie ta oportunistie ikustet nik.

Gaurkue bukatzen hasteko, remarkau nahi det gaur egunea buelta einez, emakumie modu orokortu baten gizonezkuentzat indarrez apropiablie dan “gauza” bat bezela ikusteko, ez da produkziyo modu esklabistie baldintzak sortzeituna; hortako gauza guztiyen merkantilizaziyue emanberra dao, ta hori kapitalismuen bakarrik gertau da, nun dana erosi o saldu laizken, dana ta danok (gure lan indarra pagatze zaigun heinien) gauza bezela ulertuek gean.

Bizitzeko bere lan indarra saltzie besteik eztauken gizonezko langiliek, bizitzako eremu guztiyetan guztiz sobrepasatzeben kanpo indarran menpe daonak, etxea allau ta bere azpiyen euki ahal dun elementu o gauza bakarra emakumie izetie ta pribilegio hau aprobetxatzie boteredun sentitzeko (kausa ta ez justifikaziyo bezela ulertuta faorez), ez al da esplikaziyo realistaoue gaur egun gero ta gehio ta azkarro sortzeien genero dominaziyo harremanana “berezkotasunen” esplikaziyue baino?

Marxen azalpenetatik ikustean bezela eman diezaiokeu honi baldintza realakin konektatzeun erantzun bat; berezko izaerien ta naturaltasunen asuntotik eztet uste superau laikenik.

Ze egiye da kapitalistak gizonezkuek diela gehienien; baino kapitalista baten emaztiek, etxien gizonak jotzie dibortzio batekin ebitau dezake, o ez ezkonduta; emakume izen arren emakume langiliek esplotatzeko aukerie dauke gainea.

Emakume langiliek, lan perfil konkretu batzutan espezializauek eta langile bezela (gainbalio sortzaile) esplotauek izetiez gain, beaien gizon langilien palizak jasokoituzte ta gizon kapitalistan presiyo sexualak jasan lanpostue galtzeko arrixkuen amenazapien…klase bateko o besteko emakume izen, ordun, ezta berdine.

Emakume burgesa eztu langile batek esplotauko, bortxau dezaken arren. Emakume burgesak, langilie esplotaukou fijo, ta ber bau, inpuneki akau. Ta bortxaue izetea allatzemaa? langile horrek eukikoun kartzela zigorra o gizonezko burgesak emakume langilie bortxatzeatik eukiko lukena, igual igualak izengo lieke…iye-iye.

Hurrenarte!