Kolaboraziyue: Azpeitiko Gazte Batzuk 

1.Lehenengo ta behin, gure elkartasune adierazi nahi diyou eskualdien aurtengo urtien lan istripuz hil dien langilien senide ta lagunei. Besarkada bat zuentzat, zuekin gaude.

2.Gaur (Abenduak 30) ez gea ordie, lan istripuz hil dien langiliek oroitzeko bakarrik bildu. Nahiz ta arrazoi nahikue izen mobilizaziyo bat deitzeko, problematika honen, ta langileriyek orokorrien pairatzeitun eguneroko arazuen inguruko hausnarketa bat iteko re bildu gea.

3.Lan istripuek eta hauetatik datozen heriotzak eztie langile konkretuen arazo isolau bat. Biziye galtzea eamateun lan ereduek beak, mileka arazo sortzeitu milaka langilegan, o hobeto esanda, langileriyengan. Bizimodu prekario batea kondenatze gaitu, ta hala, ansiedadiek, estresak, depresiyuek, hipoteka amaitezinek, langabeziye, gosie, pentsiyo penagarriyek, eo miseriye, o heriotza, bat ezpaa bestie, eguneroko ogiye die eozein lanpostutan daon eozein langilentzat.

4.Zeatik? Presiek definitzeulako gaurko bizimodue. Kronometruen kontrako burruka biolento baten ondoriyuek die arazo hauek danak. Gutxi batzuntzat izengoien etekinek lortzeko daon konpetentziyeatik, gau ta egun, gero ta azkarro ta geyo produziu ber deu. Jaio, lana, ta hil, dana presaka. Enpresan arteko konpetentzi basatiyek markatzeitu gure bizitzako denborak, eta ez guk geuk. Guk eztaukeu hitzik ezta indarrik e. Gu numero hutsek gea lan prozesuen, guretzat eztien etekinek sortzeko bitartekuek.

Merkatuen logika matematiko hotzak eztu sentimentutaz ulertzen; numeruek eztie gaixotzen, ahultzen o hiltzen. Hortaz, gaizki eon arren, lanien segiu ber deu. Dauzkeun arazuei aurre iteko daukeu denbora librie ta soldatiek ematexkigun araberako baliabidiek. Industrian, zerbitzutan, merkatalgintzan, nekazalgintzan…berdin du zein sektoretan lan ein, lege ikustezin hauek baldintza salbaezin bezela inposatze zaizkigu.

5.Beste batentzat o bestien mesedetan lana itiek bakarrik emateigu dirue; diruek emateigu jana, etxie, denbora librie…lanea juteko deskantsatze deu, ta lanea juteko formatze gea eskolatan, ta jubilaziyuen esperuen ziklo hau behin ta berriz errepikatze deu bizi osuen zehar. Guk ezteu erabakitzen noiz jun ta noiz ez. Biziyen herena lanien pasatze deu, herena lo, ta herena daukeun diruek emandako posibilidadien arabera bizitze deu. Zuzenien geuretzat baliyo eztun lana da gure bizimoduen eusteun ta moitzeun ardatza

6. Gutxi batzuk (banku, multinazional, sektore ezberdinetako enpresa haundi, inbertsiyo fondo, akzionista haundi etab.ek, hau da, klase kapitalistiek) lan eredu honi esker gure biziyen gainien daukeben kontrolak dakarki guk gure biziyekiko daukeun kontrol faltie. Beaien askatasune gure menpekotasunetik dator, eta alderantziz.

7.Antagonismo sozial sinple bezain gordin honen existentziye da gaur egungo langileriyek sufritzeitun arazo guztiyen oinarriye. Langile izetie gure jayotzazko baldintzie da, gure kondenie. Jayo aurretik definiuta daukeun posiziyo soziala, ta oinarri honen gainin gure biziye eraikitzea behartuta gaude. Bestaldien daudenak, beaiek eta gu nola bizi aukeratzen ta definitzen debe. Argi dao beraz, danok ez geala berdinek.

8.Nahiz ta umetan ametsetan hazi, adin batetik aurrea eguneroko biziyek erakusteigu ezinbestekue zaigula lanpostue lortzie ta mantentzie biziraun ahal izeteko. Eozein lehentasun o behar pertsonalen gainetik, eozein lekutan ta eozein preziyotan lan iteko beste aukeraik eztaukeu. Eozein preziyotan, ondo dakizuen bezelaxe: lanordu amaiezinek, kalendayo gero ta luziouek, presiyo gero ta fuertiouen pien.

9.Beti baldintza hobiek etorrikoien promesapien gaudenez, sinistu ite deu gauzak hobea ingo debela. Baino badakigu, sentiu ite deu gure azalien okerrea dijuztela. Azken hamarkadako krisialdiyek erakutsi digu konpetentziye langilien arteko harremanetan e barruraino sartu dala. Elkartasun sariek desegin die, greba orokorrak galdu, daonakiko konformidadie nagusitzen ai da. Hau dana ezta nahita ein; biziye aurrea ateatzeko baldintza prekariyuek onartzie beste aukeraik eztaolako baizik. Lanpostu galeriek, era berien, dauden lanpostuek mantentzeko premiye jarri du lehenengo lerruen, ta beraz, konpetentziye barruraino sartu da langile artien e.

10.Honek ordie, konturatzeako, aislamentura eaman gaitu. Bakardadea, ta honek indefentsiyoa. Hau re ezta izen hautu kontziente bat; klase kapitalistiek bere helburuek gauzatzeko historikoki darabilen mekanismo bat baizik, mundu mailako dimentsiyue daukena. Langileriyen desartikulaziyue da bizi deun garai honen ezaugarri nagusiye. Ta danok konpartitze deun langile izaerietaz ahaztie, eiteien mila burrukan duinen arteko barne konexiyuek ulertzeko gaitasun faltie. Bakoitzek berie burrukatzeko hautue: bere soldatie, bere pentsiyue, bere hezkuntzie…burruka bakoitze danoi zuzenien eragiteigun burruka bat dala ulertu ezine. Horreatik, garbi geratzen ai da langileriyen barne zatiketie geroz ta haundiyoue dala.

11.Halaxe sentitze gea gaur, laneko o bizitzako arazuek etortzeienien, dienak diela re, aurre iteko bakarrik eta babesipe, nahiz ta gure aldamenekue egoera berdinien eon, o oso antzekuen, ezin elkarrekin identifikauta. Galduta ta kasu askotan, etsita, konfliktue plazaratzeko lotsauta o honen konsekuentziyekin bildurtuta

12.Ezin deu azpimarrau be utzi, ordie, arazo hauek langile klase osuen arazuek diela, eta ez langile isolauenak. Lehenbailen ulertu ber deu gure onduen daona langile izeteatik bakarrik daola arazo hoyek eukitzea kondenauta. Gaur ezpada biyer, danoi pasatzie dao, bat ezpaa bestie. Loteria makabro hontako boletuek, geyo o gutxiyo, etxe guztiyetan daude. Ta tokau itea, ondo dakigun bezela. Ze kanpo itxuratik dana ondo daola eman arren, etxe asko ta askotan benetako dramak bizi die. Babes kolektibo sendo baten faltiek, txiki txiki einda uzte gaitu indibidualki.

13.Baino honen aurrien gauza garbi bat gogoraztea gatoz: isolauta sentiu gaitezke, baino ez gaude bakarrik. Langileriye gea, klase sozial zapaldue, kondena berdine dauken pertsona multzue. Ta baldintza horrexek elkarlotze ta berdintze gaitu oinarriyen. Lan eredu honen bitartez egunero lapurtzeiguben askatasune berreskuratzeko garaye allau da.

14. Historikoki langileriyek beti ein du burruka duintasunez. Horreatik, eguneroko bizi baldintza konkretuen hobekuntzan burrukie dagokiyon lekuen, klase ikuspuentuen baitan birkokauta, burruka indibidualak kolektibizatzien ta sozializatzien daukeu lehenengo ariketie. Biziye, ta ez lana, erdigunien izengoun etorkizune harriz harri ta danon artien eraikitzen hasteko garayen gaude.

15. Bakartzetik hasi ta heriotzeaino eamate gaitun egungo lan ereduen esentziye ta zentralidadie zalantzan jarri ta gure biziyei, gure beharrai lotsaik eta bildurrik gabe lehentasune ematen hasteko garaye allau zaigu. Klase ikuspegi batetik burruka integrala itie beste ertenbideik eztaukeula ulertzeko garaye.

16.Elkartasunien oinarritukoan bizi eredu berri bat geure eskuekin eraikitzen hasteko garaye, nun lana gure beharrai subordinauko zakon ta ez biziye lanai. Jayo, bizi ta hil inon menpekotasunik gabe in gaitezen. Bide hortan elkartasun sarien indartziek, aldamenekuekiko enpatiak, ta langile arteko babesak bakarrik indartuko gaitu.

17.Besteipe, ta bukatzeko, elkartasun sariek sortzen ta sendotzen juteko konpromezue hartze deu hemendiken. Marko hau gainditzeko proposamen berriyek martxan daude, animau parte hartzea. Izen ikasle, langabetu, autonomo, dendari, kamarera, nekazari, ingeniari, psikologa, mediku, irakasle, jubilau, tornero, garbitzaile, etxekoandre…zure burrukak danon burrukak die, klase burruka die. Ez gaude bakarrik

Elkartasun borrokaz eutsi bizitzari! Bidien alkar ikusiko deu!