Jakiñe da, kapitalistiek, erosita dauken  langiliei ahalik eta zuku gehien ateatzen sayaukoala irabaziyek haunditzeko (ahalik eta ordu geyena sartu ditzala eta ahalik eta soldata txikiyena emanda).  Hau lortzeko, dauzkeben bitarteko danak erabiltzen dituzte, trikimailu zikiñek (amenazak, presiyuek, aitzakiyek…) barne. “Eske a tope gabiltxin ta pedido honek gaur ertenber din”, “hau den daona, nabaen hartu ta bestela alde”, “zapatu goizien etorriko altzea? kixton faborie izengo litzeke…”, “Oaindik hola? zeoze pentsatzen hasiberrien gitxauden!”

Artikulo hontan, beste aldie aipau nahiko nuke ordie. Zapalduen resistitzeko borroka molde ezkutuek, ixilek. Era guztiyetakuek die zapalduek, lana eta kapitalan arteko burruka konstantien,  defentsatzat asmatzeitugun mekanismuek. Hauek gehienetan guztiz espontaneuek eta ezkutukuek die, inongo hausnarketa sakonik eztaukebenak. Egunero azalien jasateyen ondoriyo gordiñek leuntzeko mekanismuek die. Hemen sartzeitut esateako, azterketak eta etxeko lanak kopiatzie, gaixorik gaudela esan eta eskola eo lanea ez jutie, makinak propiyo izurratzie, nagusiye eo irakaslie etorri arte kolpeik ez jotzie, enkargaue datorrenien langilien artien abixue pasatzeko metoduek (lana eiten ai gean plantak eiteko)…

Patroyek eta instituziyo burgesak (ikastetxiek barne) arazo honi aurre egiteko neurriyek hartzen saiatzeie (langile bat, enkargaue, bestien bijilantziyen jarri, kamarak eo makiñatan kontadoriek instalau, bajan inspekziyuek eñ…), langiliek, beayen armak hobetu behar dituzten bitartien.

Defentsa mekanismo huts izen arren, kontutan hartzekue da nere ustez, masan aktibitate politiko kontzientien barruen mekanismo hauek jokau laikeben papela. Kontutan hartzekue adibidez Italiyen 70. hamarkadan izandako esperientziye. Derrepente jende lepo “gaixotu” ta baja hartu”ber” izetezun, kinka larriyen jarriz espazio/denbora batez produkziyue (patroien aberastasune sortzie). Bitartien langiliek, geurie dan denborie ta indarrak berreskuratze diteu, deskantsatzeko, ingurukuekin eoteko, kaña bat hartzea eo mendira juteko hala aktibitate politikoako.

Zentzu hortan positibue ta aipatzekue da lanan, apuntien eta azterketan kolektibizaziyoako ibaetako asanbladatik sortu berri deben proiektue. Beayen irakurketie beste alde batetik enfokatzea (elkartasunezko harremanak vs konpetentziye) eta nik hausnarketatxo txiki hontane kokau nahiko nuke.

Bestei gabe, animoik beruenak azterketetan itota zabiltzeten kidiei, baita kolpeik ez jotzeko hautuen berretsi zeaten danoire!