Kolaboraziyue: Azpeitiko Gazte Batzuk 

Aste honetan Madrildik iritsi diren berriek, beste behin ere, sustrai sakonak dituen gatazka zaharrak bizirik dirauela erakusten digute. Ez dagoela bakerik.
2015ean Auzitegi nazionalean, Xabier Lopez Peña Euskal Preso Politikoaren heriotza salatu eta elkartasuna adierateagatik “terrorismoari gorazarre” egiteagatik epaituak izaten ari ziren gazteek eta hauei babesa ematera joan zirenek, aste batzuk lehenago Segikoak izateagatik espetxeratu zituzten beste gazte batzuei elkartasuna adierazteagatik, desordena delitu bat egin izanaren akusaziopean epaituak izan dira.
Euskal langileriak bizi duen zapalkuntza sozial zein nazionalari aurre egiteko eginiko ekintza edo elkartasun keinuen kriminalizazioak, beraz, argi erakusten du gatazka beraren existentzia, eta bere kausa, ez direla aldatu. Argi dago boterea duenak, ez diola hortzak erakusteari utziko.
Egoera honen aurrean, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu madrilen epaituak izanik kartzela zigor eskaerei aurre egin behar dietenei, bai eta gatazkaren ondorio zuzenak zein zeharkakoak pairatzen dituzten guztiei ere.
Aipamen berezia egin nahi diegu, kausa honetan auziperatuak izan diren gure herrikidei. Besarkadarik beroena eta muxu haundi bana zuentzat.
Elkartasunak ez du etenik izango. Zuekin gaude!