Kapitala, jabetza pribatue ta genero auziye. Abstrakziyue ta orokortasune (I)

“Lo concreto es concreto porque es la sintesis de multiples determinaciones” K. Marx

Urtie bukatzeko, Olentzerok, ein ahal zigun erregaloik onenetako bat ekarri zigun; Berrian lehenengo, Teresa Larruzea ta Jule Goikoetxeak idatzi zeben “Marxen kapitala egungo patriarkatuan” artikulue lehenengo, ta segidan, Kolitzak Borroka garaia da! blogien “Marxismo y opresión de género” izenakin biali zun erantzune. Ta justu gaur etorri da Jule ta Teresan erantzune; barkakoizue baino hori letube ezin nun hau iyo.

Lehendabizi artikulu bakoitze atea zan ordenien lasai irakurtzie komeni da, honekin segiu aurretik. Estekak hauek die:

https://www.berria.eus/paperekoa/1832/016/003/2017-12-28/marxen_kapitala_egungo_patriarkatuan.htm
Marxismo y opresión de género- respuesta a Jule Goikoetxea y Teresa Larruzea
https://elsaltodiario.com/polirika/sobre-monoteismo-capitalismo-y-patriarcado-respuesta-a-kolitza

Nik eztauket ekarpen berririk iteko gaitasunik eztabaida hontan. Baino inguruko jendiekin (gizon zein emakumiekin) hizketan, bigarren artikulu honen inguruen “eztet oso ondo ulertzen” dexentetan aitu det. Hain garrantzitsue iruitze zait eztabaida hau, hankie sartze baldimaet irakurliei parte hartu ta bildurripe zuzentzeko inbitaziyue luzaiez, “Marxismo y opresión de género” artikuluen ulertzie kosta laizken idean inguruen, argi pixkat jartzeko asmotan idaztea animau naizela.

Dana ezingotenez artikulu baten azaldu, serie bat ingo det artikuluen segitzean sekuentziye errespetatzen sayaiez (lenuo o geruo iyoko det landukoien puntukin). Gaurkuen sarreran ta artikuluen zehar azaltzeien kontzeptu ta kategoria nagusiyekin hasiko naiz, realidade abstraktutik konkreturako bidie iten laguntzeko asmotan. Ia zemouz ertetzean.

Egunero emakumiek gizonengandik tratu txarrak jasotzen ai dienien, eo gizonan kontrolpien (sozialki zein indibidualki) daudenien o gizonek erahilek dienien, ezinbestekue da, fenomeno hauen kontzientziye hartziez ta hauei erantzun zuzenak ematiez gain, botere harreman hauek, bizi deun realidadien (kapitalismuen) pertsonan arteko botere harremanan mapa orokorrien ber dan bezela kokatzie, hauen jatorriye zein dan argi identifikatzie, ze pasatzean ulertu ahal izeteko, ta botere harreman hoyen txikiziyoa ta superaziyoa emangoben harremanak, botere harreman horizontalak, eraikitzeko ta zapalkuntza modalidade guztiyek deuseztatzeko.

Sarrera modura, Marxen Kapitala obriei buruzko gako nagusiyek dauzkeu artikuluen. Hemen, “la parte mas abstracta de su obra”, “el capital en general” eta antzeko ideia ta kontzeptuek azaltze zaizkigu, eta autoriek argitzeigu Marxen proiektuen sarrerie dan obra honen helburue ez zala zapalkuntza modalidade konkretuen azterketie itie (kasu hontan genero zapalkuntza; baino zapalkuntza nazionala o militarra o gehio re izen daitezkenak), baizik eta, ordurarte aberastasunen jatorriyen inguruen inda zeuden azterketai (ekonomia politiko burgesa) eta mundu ulerkera horri kritika txikitzaile bat einez (ekonomia politikuei kritika), aberastasunen sorkuntza prozesuen behin ta berriz eta eszepziyo gabe errepikatze zan (ta dan), baino merkantzia forman ixkutauta geratze zan botere harreman eo erlazio sozial nagusiye zein zan (ta dan) azaltzie: Kapitala ta lanan arteko harremana, o harremanan bi parte hartzailiek hartuta, kapitalista eta langile asalariatuen arteko harremana, gizarte osuen ikuspuntutik klase kapitalista eta langile klasien arteko harremana litzekena.

Merkantzia forman ixkutauta daola esateanin, esan nahi da, lanan emaitzak, produktuek, beti ez debela truke baliyue o preziyo bat euki. Egitura ekonomiko konkreto bat (kapitalismue) beharrezkue dala lanan produktu guztiyek (alegiye, aberastasune) preziyue euki dezaben. Nik neure baatzan patatak landau, jaso ta nik jate baitut, eztaukebe preziyoik. Azoka eamatebaitut saltzeko, bai. Beraz, lanan produktuek merkantzia forman aurkeztie ahalbideratzeun egitura ekonomiko o produkziyo modu kapitalistien oinarriyen azterketie litzeke Marxek lehenetsi zuna; ze azterketa hori etzan ein ordurarte.

Marxentzat, “Grundrisse”-n sarreran ondo azaltzeun bezela, produkziyo eremue da lehenik eta behin bizi deun realidadie azaldu ahal izeteko aztertu ber dan eremue. Zeatik? Ba produziu gabe, hau da, jana, etxie, mendiko botak, txabola bat, medikamentuk…o aberastasune sortu gabe ezin dalako bizi, ta bizi gabe ezin gealako espezie bezela reproduziu, ezin da umeik euki, ta espezie desagertu itea. Nolako produkziyo modue, hari egokituko zakon aberastasun banaketien eredue, kontsumo eredue o botere harremanak eraikitzen jungo die…ta lehendik eon daitezkenak, produkziyo modu horri egokituko zaxko.

Esan berra dao puntu hontan, kapitalismuen emateien zapalkuntzan mapie arbola baten forman irudikau nahiko bagenu, arbola honen sustraiek eta enborra Kapital-lan harreman hori izengo liekela (klase zapalkuntza dakarrena). Adarrak zapalkuntza modalide desberdinek lieke (genero zapalkuntza kasu), ta fruituek, egunero bizi ditugun fenomeno konkretuek (batzutan pieza handiyouek, bestetan txikiyouek, sanuek, ustelak, azal kolore desberdinekuek…kontrol soziala, eraso sexualak, arrazakeye eo erahilketa izengo lieke).

Alegiye, sustrairik eta enborrik gabe ezin da adarrik atea, ta ezta fruituik e; fruituik ezpadao, eztao sustrai berririk ekarrikoun aleik, ta arbolie ezingoa reproduziu. Espezie hori galdu ingoa. Era berien, sagarrondo batek o platanero batek emangoitun adarrak eta fruituek, eztie berdinek, nahiz ta fruituek izen danak. Erdi aruen eon zitezken genero zapalkuntza kasuek, oinarri berdine euki arren (jabetza pribatuen sistema), eztie beraz gaur egun emateienan berdinek.

Baino genero harremanan gainetik eoteu segitzen halare (espezien superbibentziye bada espezie orok, guk tartien, bilatze deuna), nola ekoizteitugun gauzak ta nola banatzeitugun ekoiztu ditugun gauzak; jabetza pribatuen sisteman oinarritutako produkziyo moduetan (esklabista, feudala o kapitalista), badakigu gizonezkuek emakumien gain bazula kontrola. Honek eztu esan nahi, inundik inoa, jabetza kolektiboko sistematan hala zanik. Beraz, genero arteko botere harremanak jayotza data bat du; baino inundik inoa ezta bizitzeko lan inberra (naturako elementuk transformau berra) baino zaharroue.

Beraz, realidadien azterketako hasiera puntu bezela produkziyo moduen sustraieta jotziek eztu esan nahi gainontzeko adarran ta fruituen azterketiei uko ite zakonik. Alderantziz, atal desberdinek modu isolauen aztertu ezkeo, arbolien marrazkiye iteako orduen, sustraiek nun dauden ahaztuko gineke, ez genituzke ta ikusiko.

Bistan daona ikertziei ta hori modu isolauen azaldu nahi izetiei deitze zaio Marxen partetik ikuspuntu burgesa, ez burgesa dalako fenomenuen aztertzailie, baizik eta beak bere azalien sufritzeitun fenomeno konkretuek modu isolauen aztertzeko hartzeun perspektiba horrek eztiolako uzten fenomeno horren atzien ixkutatzeien sustraiek ikusten. Beraz ezin du realidadien mapie ondo egiturau. Labadorie bueltaka dabilela ikustie ondo dao, baino martxan jartzeun botoie da bilau ber dana.

Beraz, Marxek bizi zun realidadie, garai horri zegozkiyon (ta guriei dagozkiyon) produkziyo harremanetatik abiyauta aztertu zun, egunero fabrikatan ikuste zun esplotaziyue (ume, emakume zein gizonana) zertan oinarritze zan eta zeatik emate zan azaltzeko asmoz.

Ume, emakume zein gizonezko langilien gaineko dominaziyo harreman danan azpiyen (sustraien) zeon harreman nagusi ta orokorrena (ON botoie) zein zan identifikau ta azaldu zun Kapitala obran, produkziyo prozesuen etengabe ta eszepziyo gabe emate zien harremanetako partaidien berezitasunek (generue o azal kolorie adibidez) apartau, ta harreman hoyetan emate zien puntu komunek abstraktuki jarrita.

Produkziyo prozesuen hasieran ematezan oinarrizko harreman bat oso garbiye zan Marxen garaien, ta baita gaurre. Soldata bateatik lanea jutiek, eskala sozialien gure gainetik daon eta gu baino diru gehio dauken batenbaten agindupien jartzie suposatze zun ta digu. Izen gizon zein emakume.

Soldata hori pagatzeigunak produkziyo prozesue dirukin hasteu, diru gehio lortzeko asmotan; guk diruipe o gutxikin, gure burue reproduzitzie ahalbidetuko deben baliabidiek eskuratzeko; alegiye, pertsona batzuk aberastasune ta ondasunek sortzeko bitartekuek jabetzan eukitziek bestiek ezin eukitzie suposatzeu. Tallerra emakume o gizonezko burgesana bada, gizonezko o emakumezko langiliena ezin du izen.

Mamaxa da da bitarteko produktibuen jabetza-esklusiyo harreman horrek ya suposatzeula eozen prozesu produktibo kapitalista hasteako, baldintza batzuk betetzeituzten pertsonak (jabiek, burgesak) baldintza hoiek bete ezin dituztenak (desjabetuek, langiliek) beaien menpe jartzeko boterie daukebela. Izen gizon zein emakume, bai alde baten o bestien daona. Hau izengo litzeke klase baldintza, o sustraie.

Marxen azterketan, klasie generotik abstraiuta dao. Ze Kolitzak esateigun bezela, garai hartan etzien gizonezkuek bakarrik soldatapien lanea jute zienak. Soldatapeko lanan azterketako garayen, eingo zun lan banaketa sexualai buruzko azterketie, beste produkziyo modu baten herentzia hori (patriarkatue) kapitalak nola aprobetxatzeun azalduko zun alegiye. Baino hori ez zan lehenengo lanan helburue.

Kontrajarritako bi posiziyo sozialen existentzitik hastea prozesu produktibue beraz; dirue daukenak prozesu produktibue martxan jartzeko ezinbestekuek dien bitartekuek erosi ditzake (lehengaiek, lokala, argi indarra, makinak o herramientak…); baino gauza hauek erabiliz beayen formie aldau ta prozesuen bukaerako produktu izengoana lortzeko, adibidez, zapatila deportibak, beste elementu bat e erosi berra dauke ezinbestien: Langilie, esku lana, lan indarra.

Egoera horrek esan nahi du, homo sapiens modernuen biziye reproduzitzeko ezinbestekue dan prozesu honen hasieran langiliek bitarteku produktibuek eukitzeko diruik eztauken heinien, prozesu produktibue bere kabuz ezin dula martxan jarri. Beste batentzat inbeula lana. Ta bizitzeko baliabidiek (ogiye, tofu, erropak, kotxie, zerbeza, umien pañalak, kolonia, berdurak, kondoiek…) eskuratzeko aukera hori ite ezpau hil iteala. Izen gizon zein emakume. Beste era batea esanda, bere lan indarran jabetzie besteik eztaukelako, lan indar hori saltzea behartuta daola kapitalistiei.

Segiuko deu. Hurrenarte!

3 Iritzi

  1. Ekoizpen modu bateatik hitzeite deunien, adibidez kapitalismue, aldi berien erreprodukzio modueatik e ai gea hitzeiten. Hau da, kapitalismue ekoizpen modu bat da, baino aldi berien gizartien formie erreproduzitzeun modu bat e bada, objektuekin batea gizartie antolatzeko erie re erreproduzitzealako. Beraz, kapitalismuek merkantziyek ekoizteitu, baño baita gizakiyen arteko harremantzeko moduek, pentsatzeko moduek, jokatzeko moduek, etab. Hau da, gizakiyek biziye ekoizteun bitartien bizi hori ulertzeko modue bat e ai da ekoizten. Edo beste era batea esanda, “el ser social determina la conciencia”, eta ez alderantziz.
    Abiapuntue ekoizpen modue da, baño ekoizpen modue beti dao sozialki determinauta. Hau da, gizartetik kanpo ez tao produkziyo ereduik, eta ondorioz, ezta norbanakoik e. Norbanakue beti da ekoizpen modu sozial baten parte eta bertan eratzea bere existentziye.
    Zentzu batin esan leike erreala zea dala: ekoizteuna. Eta artikulu hontan esatean bezala, kapitalismuen klase kontraesana da ekoizpen printzipiyue. Hori da erreala, esentziye, sistema kapitalistiek beti eukikoun ezaugarri berezkue. Eta hortik ulertu ber die, ondoren, errealitate sozialeko gertakari konkretuek. Enborretik frutie azaldu ber da ta ez alderantziz (fruta guztiyek konparatzen hasi ezkeo jakintzazue nolakue imaginako ote genun fruta hoyen jatorriye, igual frutan jainko/jainkosa moduko bat imaginauko genun, bñ ez enborra bea).
    Zentzu hortan, esan nahi da genero zapalkuntzie ezin dala bere baitatik bakarrik azaldu, klase esplotaziyotik jasotzeulako bere zentzu objetibue sistema kapitalistien (subsumiuta dao). Esentzitik (abstraktutik) azaldu ber da fenomenue edo gertakariye (konkretue).

  2. Kezka bat

    2018-01-12 at 0:30

    Poztekue hainbeste kezkatze gaitun gai honen inguruko hausnarketa mahai gaiñien jartzen hastie, bazan garaye! Ta eskerrak e eman inber Pashukanisei ulergarriyo in diezagun Kolitzan testuek daken mamiye.

    Bestetik, beti erretze naun gauza bat da entzutie “eztet ulertu” ta hortan lagatzie itean saiakera antzue, izan e, hemen lelenguen iñork ezer eztu ulertzen, denbora bat, esfortzu bat, eskaiñi bertzaiolako asuntuei.
    Ea pixkanaka danok jartze deun geure partetik gehio kanpoko bigarren azalpen baten zai eon gabe! Animo ezta ta errexa!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo