ARDI BELTZAK

Hari mutur baten beharrean dabilenak, edozeri eusten dio, eta azken orduko estuasunean sor lezake, artelan iragargaitzena ala zabor konpletoa. Xabier Silveira datorkit, danba, lehenengo kolpean. Momentuak bizi du genioa askotan. Eta alferra berriz, halabeharrak gehienetan.

Kontua da, kontu lepo dauzkadala buruan, agendan, eta kontu lepo ere hortxe, hiru astean behin, fin asko etortzen dela ganbarara ate joka. Eta ni, argialdika funtzionatzen duen horietakoa izan… “Fetxie jarri ezkeo allau ettek”, Martitteko zirtolari baten esana da, egia berdaderoa eta ideia handiak besteko baliagarria, nire kasuan.

Argialdiaren faltan, hor daukat ordea, aurreko egunean Argi beltza makulutzat, hau ere fin asko hiru astean behin.

-Bidenabar aitor dezadan, hemen idaztea eta proiektu bizi honen parte izatea, niretzat ere ohore bat izateaz gain, akuilu ezinbestekoa zaidala, nagitasunaren antidoto bat. Hemen segiko dut beraz, neure txorradetan. Zenbat iruzkin izaten ditudan ikusita, irakurleak ere mordoa izango ditut seguru asko.-

Zerta nijuen? A bai! Ba Argi beltzaren testuak zein bere gaitzizenak, ardi beltzak gogorarazten dizkidate.  Eguneroko zoro honetan, mass medien iritzi industriak irentsi ez duena ardi beltza da. Gaur bai eta bihar ere bai, proiektu iraunkor baten alde lanean dabilena ardi beltza da. Eskatu gabe ematen duena ardi beltza da. Jakintza, kantuak ala letxugak, ingurukoekin elkarbanatzen dituena ardi beltza da. Eta ardi beltzak, maitasuna produzitzen du horrela, zentzurik sakonenean.

Lotarakoan, ardiak kontatzen irakatsi ziguten, eta nire buruan zuriak dira oraindik ardiok. Baina txarrantxa saltatzen ikasi duten beltzak ere ugaltzen ari dira, saldoka datoz.

Lo aurreko kontaketan ardi beltzak soilik ageri zaizkidanean, orduan esan nahiko du, ordena sozial berri batean bizi garela.

4 Iritzi

  1. Kontun hartu berra zeok, Ferrando, ardi beltzak e artaldin bukatzie dakebela: artalde beltz bat beltza dek, baño artaldie dek, ta artzai baten mendin zeok.

    Baño artalde beltza posible al da? Bai, ta hamen zetorrek ixtori politt bat: nere lagun batek ikusi zian Galesen, Swansea-n, 2003. urtin, artalde beltz bat, ehun bat burukue. Ba emen huan artzai bat kapritxue zaukena ardi beltzakin bakarrik osauteko artaldie eukitzeko, ta halaxe iñtzian: ingurun jayotze zin arkume beltz danak erosi, ta holaxe osau zian artalde beltz bat. Gero konturau emen huan, artalde normaletan ardi beltz bat izete zala, ta bere artalde beltzin… ba ardi zuri bat bertzala, beste artaldietako ardi beltzan papela eukiko zuna.
    Gauze ikusgarriye emen huan artalde beltza, ardi zuri bakarrakiñ, ta harrigarriye mundu guztiyentzat, ta kalendayutan e atea ementziaben, baño turismoako ta holako lerdokeyetako ez ementziaben erabilli.

    Igual kolorie eztek hortaiñ inportantie, etzakiat… Ardi GALDU bateatik iñok ez likik galdeuko ze koloretaku dan. Ala bai?

    • Politte anekdotie. Baño nik eztiat Ferrandon artikulue zentzu hortan hartzen. Hau dek, azken-hirugarren parrafuen azaltzeunan harira, geo esateun bezela “txarrantxie saltatzeben ardiyek” artzairik gabe bizitzie erabaki deben ardiyek dituk, eta egunen baten artzai danak garbiu ta artaldie beste era batea antolatzeko borondatie dakebenak.
      “Jakintza, kantuak eta letxugak” ardi bakoitzen ahalan ta gaitasunen arabera produziuko ditun artaldie, eta ardi bakoitzen beharran arabera kontsumiuko dituna. Tartien iñungo diruik eta trukeako bestelako ezer gabe.
      Eskerrikasko

  2. Ferrando Xanpun

    2017-12-20 at 10:44

    Iepale! Pozte nauk/n lehenengo iruzkinei erantzun ahal izetiek! Amuek baliyo izen dik/n. “Ardik” earki sintetizau dik/n idea orokorra, interpreta beza nahi dunak ahal dun eran, ordie. “Ogruen” iruzkinen arira, nere iritziz beti eongoituk/n eozein komunidadetan patroiek, eo hobeto esanda erreferentiek (hotsein abanguardiye gogue eman ezkeo). Antropologiaik ez di(ña)at manejatzen baino “naturala” dala esango nikek/n. Oin zetorrek/n ardiyen papela. Ideala litzekelako, azken honek erabakitzie, iritzi kritikue landuiez ta “ardi” izaerie” galduiez, bere iritziye gidatzebenak ( bestien eraginek bizi gatxik/n , hau ukatzeuna jun dayela etxea) “patroi” ala “erreferente” izengoien. Artaldetik kanpoa dabilen ardiyez berriz, ze esan, kondenauta zeok/n gizajue, hotzak ez baek/n, bakardadiek hilkoik/n.

    Eskerrik asko zuen iruzkineatik!

    Pd: Bakardadie dek/n gure gizarte guayen daon arazoik larriyenetako bat. Bestela, ikus: http://urolakosta.hitza.eus/2016/09/08/inaki-segurola-puntuka-bakardadearen-mahaia/

  3. Argi Beltza

    2017-12-20 at 14:43

    Aupa hi Ferrando!
    Etzakiat makulu izate hori ona izengoan, nik bazpare ohore haundiz hartu diat nei refertzi eitie, eta nola gainea! Bertsolai oenan pare, azken momentuko textu elegantie.
    Argi geratzek ardi beltzak ze zentzutan erabili nahi izen ditukan, eta egiye esan, ni enauk artaldien bildur. Kontra, nahikoko nikik, Ogruek esan ez bezela, inok erosi gabeko artalde beltz haundi bat juntako bagitxuan, “txakurrei” bezela, artzaieire aurre eiten.
    Hiru aste barru elkartuko gaituk txoko hontan, argi beltzez, ardi beltzantzat bide berriyek ageriyen uzteko saiakera kolektibo hontan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2018 Kontu Lepo