IREKI ala ITXI

Batzutan itxia naiz eta bestetan irekia, zergatik? Hori da askotan nire buruari egiten diodan galdera. Seguraski jendeak ere galdetuko du zergatik naizen batzutan horren gardena eta zergatik dauzkadan bestetan horrenbeste misterio. Haizeak nondik jotzen duen ere aldea egongo da akaso, auskalo…

Era berean galdetzen dut zergatik dauden batzuk etengabe irekita, ez al dute ezer izkutatzeko? Ezkerreta daukadan horrek, nabaria da ez duela lotsa izpirik bere barrena erakusteko…. egia esan normala deritzot, hemendik ikusten ari naiz eta dena dago horren txukun!

Eta hori! Nire aurrean dagoen hori! Beti dago itxita, bere barruan duena ongi gordez, misterio guzti hori izkutatuz.

Badator norbait! Giltza hotsa entzuten dut…Amaiur dator aurrean dudan ate itxi hori irekitzera! Urduri ari naiz jartzen…krixtoren jakinmina daukat inoiz irekitzen ez den ate horrek bere barnean duena ikusteko….irekitzen ari da….ireki du….begirada bat ematen ari da….itxi du atea….badoa etorri den bide beretik.

Pena da ezin ikusi izana barnean zer duen nire aurreko ate horrek, seguru zerbait baliotsua duela, inportantea.

Nik uste badugula garrantzizko gauzak barnean gorde eta izkutatzeko joera, ez iruditzen?

 

TRAMP-a

Bihotza ziztu bizian daukat, bultzaka naramate beso bizkarretik zintzilik, mina ematen dit atzetik nere besoei tiraka ari den horrek…. ahots ezezagunak dira denak, soinu eta jende arrotzak, begiak estali dizkidate eta ikaraz nago, soldaduek zer egingo didaten beldur. Oihu egin nahi dut laguntza eske, aitari eta amari erregutu hemendik ateratzeko, baina ez zait hitzik ateratzen, bapatean mutu bilakatu banintz bezala….nora naramate orain?

Gure herria israeldartu nahi dute, hesiz inguratu, lurrak lapurtu, duintasuna kolpatu. Jerusalem israelgo hiriburutzat hartu du Amerikako zerri potolak, baina gu ez gara israeldarrak.

Ni Fawzi al-Junaidi naiz eta 16 urte ditut. Hebron-en bizi naiz, Zisjordanian, Palestinan.

     – Mikro-ipuina?

     – Ez…. zoritxarrez ez.