2012ko abenduen 15ta hunan Atarrabin. Ikasle mugimendue lurre jota eta noraez sakon baten sartuta zeonan Bolognia planan kontrako batallie galdu zunetik. Krisialdi ekonomikuek eta bere osotasuen krisi kapitalistien gordiñek, burrukan segiu berra (batetik) eta burrukie berplanteau berra (bestetik) erakuste zigunan. Panorama hontan, bi karril irikitzie ikusi hunan: ikasturte hasiera kañerue izetie (lurretik altxatzen hasteko, jendie burruka batzeko, morala altzau…) eta ikasle burrukien helburu eta planteamenduek berrikusi eta berritzie.

Lehenengo helburuei dagokiyenez, pentsautakue ondo bete zala esango niñake. Greba orokor bat eta beste ikasle greba bat euki genixkiñenan segida segidan (irailak 26 Greba orokorra, urriak 11 Ikasle Greba eta urriak 12 borroka eguna).

Hemen ikasle grebako irudi batzuk

 

Bigarrena berriz (ikasle burrukien helburu eta planteamenduek berrikusi eta berritzie), problematikuoue izengo hunan. Batetik ikasle antolakundie (ezker abertzaleako) militante kanteratzat (bakarrik) hartze zebenak zarenan eta bestetik, ikasle antolakundiek ildo propiyo (eta autonomo) bat garatzen junbertzula pentsatze zebenak zarenan.

Lenenguentzat ezunan beharrezkue estrategi bat eukitzie, inportantie, jendie batzeko  praktika erakargarriyek planteatzie hunan (gero ver venir). Bigarrenantzat, noraezai (edo ikuspegi estrategiko ezai) bukaerie eman eta independentzi eta sozialismuen eraikuntziei ikasle prespektibatik nola ekin pentsatzie hunan lehentasune. Epe motxeako eta elkarrekin aislautako burrukak planteatziek dakarren galdutako burruka katie eta beak sortzeun frustraziyo konstantie eten berra zonan. Ikuspegi estrategiko ezai erantzuteko, antolakundien formakuntza mailie haunditzie eta analisi eta planteamendu propiyuek (eta autonomuek) eiteko gune eta baldintzak eraikitzie ezinbestekotzat jotze hunan.

 

Asuntue bideratzen saiatzeko, kongresu prozesue martxan jarri hunan eta debate mordoxka bat etorri hunan berekin. Ezker Abertzaliene mobida dexentie zeonan, dana berregituratzen ai hunan -eta (zukgua prozesue zaonan martxan Ernai sortzeko adibidez). Arlo praktikuenien zeudenan gauzak erabakitzeko zailtasunek ikusita, garbi zeonan kongresuen etzila gauza gehienak aklarauko eta proposamena hauxe izen hunan: oinarri ideologikuek eta perspektiba estrategikue jarrikoñau mahai gañien (arlo teorikuen geyo ceditze geniñenan orokorrien) eta saltzie (ilduek nola garau, zeñekin…) geroako laga hunan esparruz esparru definitzen juteko. Botaziyuen metodue baztertu eñ hunan (zatiketaik -eta ez itunan irudikau nahi) eta “kontsentsu” bidez jarreran erdi bitarteko nahasketa bat eitie lortu hunan, apurotik erteteko baliyo izan ziñana nere ustez.

 

Hauek izen itunan erten hitunan helburuek:

  • Euskal Eskola Nazionalaren bidean praktika errealak martxan jartzea: Biharko egunaren edo inoren zain egon gabe, ikasleok beste eskola eredu baten aldeko eraikuntzako praktika errealak martxan jartzen hasi behar dugu.
  • Hezkuntzako erasoaldiari aurre egitea.
  •  Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzea.
  • Euskal Herriaren askapen eta eraikuntzan ikasleria eta Ikasle Abertzaleak parte aktibo izatea.

Helburuek garatzeko ilduen inguruen berriz:

“Hau horrela, antolakundeak hiru ildo jorratu behar dituela ikusten dugu: Ekin Euskal Eskola Nazionalari ildoa, Euskal Herria Eraiki ildoa eta Iraultzaile Eskola (Barne ildoa).”

  • Ekin ildoa: “Ekin ildoaren baitan beraz, bi egiteko nagusi ikusten ditugu. Bata alternatibak eraikitzea eta bestea erasoei erantzutea.”
  • Euskal Herria eraiki:  “abagune bakoitzaren aurrean gure indarrak neurtu eta zein ekarpen egiten dugun baloratu beharko dugu. Honela bada, unean une, Ekin ildoarekin batera eta ikasle ikuspuntu batetik, Euskal Herriaren eraikuntzan urrats garrantzitsu diren dinamika eta ekimenak garatu beharko ditugu. Zentzu honetan, egoera koiunturalei erantzuna ematea ere badagokigu.”
  • Iraultzaile Eskola: “Antolakundeak kanpo praktika iraultzaile eta erreala garatuko badu, barne mailan ere eredu izan beharko du.” Honen barrenien, 5 lan lerro identifikau hitunan: Prozesu feminista, Euskalduntzie, Prozesu internazionalista, Prozesu ideologikue eta Berdefinitze organizatibue.

Ekin ilduek hartu dixkiñan forma praktiko nagusiyek Herri Unibertsitatiek, eta  Herri Eskolak ditun. Nola ez, bere forma dialektikuen, erasuen kontrako defentsan. Heziberri edo uniko erreformak, autoritarismuen kontrako burrukak, UPV-UPNAn eta instituzio burgesan kontrako kanpañak eztitun falta izen.

Euskal Herria Eraikin barruen espresiyo nagusiyek Eskola Kritikuek eta Eskola Kolektibuek izen ditun. Ta nola ez, gainontzeko kolektibuekin eman dien elkartasunezko burrukak eta kolaboraziyueke ezin ditun hemendik aparte ikusi, garbitzailien huelgatan, Etxeratekin, talde feministakin…

Eta azkeneko ilduen, Iraultzaile Eskola izenakin bataiautakuen emandako pausuek hautsek harrotu dizkiñabe. Beraz, kopia pega oso bat ingoñat… Baño lenengo, txostenien bertan, aurreko kongresutik ordurarte ildo hontan eiteanan inguruko reflexiyo bat jarrikoñat:

“Ikasleria Subjektu Iraultzaile helburua berriz, hezkuntza proiektuen aldean, bigarren maila batean utzi genuela uste dugu. Borroka hau garatzeko mugak izan ditugula nabarmena da, ez baitugu asmatu ikasleriaren baitan subjektu izaera eta iraultzarako dugun gaitasun eta arduraren ideiak lantzen. (…)  Ikasleria Subjektu Iraultzaile ezinbesteko helburu izaten jarraitzen duela argi dugu, baina benetako lehentasuna hori nola egin askatzea dela deritzogu.”

Prozesu ideologikoa:

” Antolakundea bera eskola den heinean, eta bere baitan nahiz jendartean eraldaketa soziala eragin behar duenez, ezinbestekoa du etengabe hausnarketa eta formakuntza lanketa egitea. Horregatik garrantzitsua deritzogu Prozesu Ideologiko bat abiatzeari. Prozesu honen helburua, militantziaren baitan hainbat teoria, jakintza eta gairi buruzko
formakuntza bermatu eta norbere autoformakuntza elikatzeaz gain, etengabe eta guztiarekiko jarrera kritikoa sustatu eta eztabaida edo hausnarketarako jarrera bultzatzea izango da.
Gaur egun gai jakinen gainean ezjakintasun eta ezarritako aurreiritziak ditugula baloratzen badugu ere Prozesu honen lehen gakoa aurrez definitutako eskola ezkertirtar horren gaineko berdefinizio zehatzagoa egitea izango litzateke. Hau da, ezker ikuspegiaren gainean eraikitako eredu ideologikoak jaso eta hauen garapen teroiko nahiz praktikoa analizatzea. Gainontzeko Barne Ildoekin egin bezala, ordea, Kongresu Prozesua amaitu ostean definitu beharko da Prozesu Ideologiko hau nola garatu.”

Berdefinizio organizatiboa:

“Egituran eman beharreko aldaketak aurrez definitu ditugun helburu politikoak erdiesteko emango ditugu, antolakuntza eraginkorra da helburua.
Egituran eman beharreko aldaketa oro kideon nahiz antolakundearen ahalduntze bidean kokatuko dugu. Horrez gain, une oro autokritikarako bideak zabalduko dira gogoeta bideratu asmoz. Ezin aipatu gabe utzi, nazional-lokal amildegiarekin amaitzera joko duen egitura marraztuko dugula eta saretzearen nahiz elkar harreman horizontalen bidean kokatuko dugula. Beraz, antolakundearen baitako partaidetza da sustatuko duguna. Honela bada, Kongresuaren ostean, IAn berdefinizio organizatiboa eman beharko da, helburu eta ildo berriei egokitu eta erantzuteko gai izango dena.”

Azkenengo bi eginkizun hauetan, ikustenan bezela, etxeko lanak eiteko geldiu itunan kongresuen (beste ildueke ikusi dezuen bezela gero definiu itunan praktikan, Herri uniyek, eskola kolektibuek…). Kontue den, antolakundiek bere osotasunien (ta ez talde klandestino, misteriotsu, ikusezin batek) ildo hontan hartutako erabakiyek ipurdiko azkurie eragintzonabenala batzui ta lerdokeyek (gezur eta egi-erdi mordo batekin batea) zabaltziei ekin ziyobela. “Hori ezuan erabaki kongresuen!” (Ezta gainontzeko kontueke) edota “golpe de estaue eman diabe IAn!” (berdefiniziyue adostu eta egikaritu hunan jubilatzea zijuztenan parte hartziekin baño errelebo berriyen eskutik, logikue iruitze hunan bezela).

Zehazte prozesu hauek danak, kongresue pasautakuen hasi itunan lotzen, 2012ko urtarrilla eta 2013ko udaberrirarte eman itunan zehaztasunik gehienak ta aldaketak praktikan jartzen batipat 2014-15 ikasturtien  hasi itunala esango niñake.

Kuriosue den ordie, 2013ko abenduen, IAko 25.urteurrenan jaialdiyen frakasuen ondoren (kixton zorrakin eta zuzendaritzan beteranoik gabe geldiu hunan antolakundie) eon unan diskusiyue: “IA interbeniu”  edota “hiltzen utzi eta Ernaik bete dezala uzte dun tokiye”. Neurri goorrak hartu zixkiñenan IAk zorrai eta estruktura arazuei aurre eiteko. Gaur den egune, iñok xentimoik emate etzun antolakunde hori, antolakunde klabie bihurtu dana (batzuntzat zein bestientzat), aldaketa kualitatibo haudiyenak emateko gaitasune garau diñana eta hiltzen jun berrien bizi-bizi daola demostrau duna. Realidade horrek beak erakustein, kongresuko planteamentuek superatzen jun dala antolakundie ta hori den juxtu bilatzen junber dana, ordurarte ezarritako limitiek jo eta meta berriyek ezartzie.

Animoik beruenak beraz egunero lanien ai zeaten kidiei, eta eskerrik asko tokiz toki ekarpen xume bakoitzekin haundiye izengoan irautza hau egikaritzeatik.