Giza harremanak

 

Aurreko idatziyen aurreatu nun elkarrizketie  ezin izen det ekarri azkenien, hurrengoako iuel…

 

Gaurko idatziyekin hasi aurretik bi kontu.

 

  • Ekoizpen hitze ibiltzetenien, ekoizpen intelektual, sozial, espiritual eta materialaz hai naiz.
  • Bitarteko hitze ibiltzetenien, bitarteko intelektual, sozial, espiritual eta materialaz hai naiz.

 

Gaur giza harremanan inguruko analisi bat iten sayako naiz datozen ileratan. Hemen idatziye, ezta inungo Doktoren tesitik hartutakue, neure buruko nahasmenai forma bat emateko saikera bat da. Beraz badakizue kritikau , iritziye eman ta gaizki daola iritziz geo zuzendu!

Lenengo ta behin ¨Giza harremanak¨ hitze definitzen sayako gea:

Giza: Homo sapiens

Harremanak: – Hartu eta emanak

-Ar eta emeen arteko hartu emanak.

 

Definiziyo hauen gainien oinarritze bagea, ¨zerbait¨ materialan edo materiala ez danan elkartukaketa bat daola esan leikeu hitz hauen baitan. Alegiye Homo Sapienstarran arteko elkartrukaketa bat da.

 

Baino hitz honek (harremanak) egungo jendartie ulertzeko daken garrantziye ikusita, galdera bat datorkit burura. Zeatik gea Homo Sapienstarrok animali sozialak?

 

Hau ulertzeko eboluziyuen teoriye hartze badeu oinarri gisa, taldien bildu geanok bakarrik biziraun deula ondoriozta laikeu milurtetan zier. Gure beharrizanak talde forma baten geuregana ditugulako, eta talde forma hortatik kanpoko bizi formak, eon baie, eztebe biziraun. Talde foma horrek eboluziyo bat izen du, eta 4 puntutan eboluziyo hori modu sinple baten azaltzen sayako naiz. Hortako komunitatien hiru kontzeptu diferente ibilikoitut.

 

(1)komunitatie: Komunitate hau famili bat baino geyok eta kide ezberdiñez osautakue da, hau da komunitate anitz eta aberatsena.

 

(2)komunitatie: Komunitate honek famili bat du zentru gisa eta inguruko beste familiyek/komunitatiek 2.mailan kokatzeie. Adibidez baserriye, hemen familia bat dao baserri bakoitzien ta bea da prioidade. Baino inguruko baserriyekin hartuemana ukitzie inportantie eta beharrezkue du.

 

(3)komunitatie: Familiye bea da zentrue eta bakarra, indibiduek pisu haundiye hartzeu. Adibidez hiriye/herriye, hemen familiye da prioridade bakarra. Inguruko bizilagunekin harremantziek zentzue galtzeu, eztao beharrik. Lantokira trasladaukoa harremantzeko behar hori, baino ez osotasunien boteredunei (Burgesiyei) etzakolako komeni.

 

Komunitatien hiru kontzeptu hauek kontuen hartuta, ¨talde forman¨ edota komunitatien eboluziyue azalduko deu.

 

1- (1)komunitate batek dauzken beharrak asetzeko danak itebe lan, komunitatien beharretako ekoiztea.

 

2- (1) Komunitate batek dauzken beharrak asetziez gain, inguruko komunitatiekin elkartrukatzeko adiñe ekoiztea.

 

3- (1) komunitatien hausturie dator, emateien elkartrukaketa hoyek kontrolatzie helburu deben boteredunen eskutik. (2) komunitatie, bere beharrak asetzeko, boteredunentzat, eta elkartrukatzeko ekoiztea behartuta dao. Bere beharrizan danak asetzeko gaitasunik eztakelako.

 

4- (2)komunitatien hausturie dator boteredunen eskutik. Kasu hontan lan indarra, beayen industri azpiegiturata ematie debelako helburu. (3) komunitatiek eztake beharrizan materialak ekoizteko bitarteko produktiboik, ondoriyoz lan indarra saltzea behartuta dao. Honek (3)komunitatien behar intelektual, sozial eta espiritualak birproduzitzeko ezintasune dakar. Hau dalata, beharrizan hauek kanpotik inportau behar ditu (3)komunitatiek. Bitarteko produktibuen jabiek sortutakuek barneraukoitu, hau izenik daon kontrol formaik eraginkorrena.

 

 

Puntu hauek elkarren artien nahasteie sarri, ezta erreza batzutan ikustie nun hastean ta nun bukatzean bakoitze. Baino modu sinple eta bisual baten azaltzie zan helburu. Puntu danetan argi ikustea bitartekuek eskuratziek daken zentralidadie, eta berauek elkartrukatzeko sortzean sare/eremu horrek merkatu izena hartzeu. Azken puntuek gaur egungo egoeriei iteyo erreferentziye eta merkatuekiko dakeun dependentziye ageriye lagatzeu.

 

Gu, oin ta hemen, XXI.mendien, (3)komunitateko parte gea baldintza onenetan. Hau da, bertan jayo geanok, merkatuen logikak gure familiye guztiz suntsitu ez dizkigutenok, gure lan indarra saltze deunok, familiko jakintzak trasmitiu zaizkigunok. Gu gea (3)komunitatien parte. Gu, denbora kontzepzio produktibista daukeunok, empresa haundiyek nahi eran jate deunok, maitasunen kontzepziyo kristaue hezurretan daramagunok, sexue tabu edota obsesiyo gisa erabiltzedunok, aisialdiye kontsumoa biderauta dakeunok, ideologi bakarra dakeunok(Burgesa), indubiduen autonomiyen iraultzan siniste deunok…

 

Inoizko gizarte indibidualista eta ahulenan parte gea, inoizko komunitate indibudualista eta ahulenan parte gealako. Hemen zerbaitek eztula futzionatzen argi izenda ¨alternatiba¨ hitze prostituiu deu. Beste molde batzuk sortu nayen, kondenauta zauen/daon istituziyotako apustuei eikindiyou bide azkar eta eraginkorrena zalakuen.

 

Komunitatiez ahaztu gea eta nere ustez hor dao gakue. Komunitatie indartu berda, hobeto esanda komunitatiek indartu berdie. Bitarteko danak komunitatien esku jarri ber die, komunitatiek dauzken behar danak asetu ahal izeteko. Boteredunei kenduber bazaixko ba kendu ingoixkou, ze problema dao ba?? Gu asko gea ta beayek gutxi.

 

Giza harremanangan merkatuek daken eragiñe, eta giza harremanak mekatuengan daken eragiñe argi geldiu da, ezin die bi gauza ezberdin bezela ulertu. Elkarri formie emateyobe.

 

Beraz badakigu ze in, guazen gure ingurkuekin dakeun harremana indartze. Baino indartzea benetan, egunerokuen dazkeun beharrizan materialak elkarrekin eskuratzeko apustu bat inez, mundu ulerkera propiyo bat sortuyez, sozialki dauzkeun gabeziyei aurre batea iñez, maitasune uletzeko modu berriyek sortuyez… ta hau dana hobeto bizi ahal izeteko apustu gisa ulertuta. Kapitalismuek eskeintzeiguna baino zeoze hobie eraikitzeko gai izengo gea ezta?

 

Kontukomeri

1 Iritzi

  1. Zorionak! Asko gustau zitenk artikulue.
    Ustei(ñ)at gutxitan aipatzeien klabe asko emateitula. Elkarrekin harremanak estutzie ta konfiantza maila altuoko guniek sortzie askotan hippiyekin o lotu izan dala iruitze zitenk. Baño hik esaten/kan bezela kapitalai aurre modu zuzenien iteko arma bat denk, kapitalan markotik kanpo zeoze sortuko badeu behar-beharrezkue. Beitu besteik etzeonk garai baten hemengo mendiyetan nola funtzionatze zan; komunismo primitibo izena eman izentziobenk, auzolanien ta auzue oinarri hartuta funtzionatze zeben komunitate hayei.
    Ustei(ñ)at urrau berreko bidiek hortik jo berko lukebela.
    Bejondaik/ñela!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2017 Kontu Lepo