Nola in aurre kapitalismo musikalai?


Nahiz eta gaur ez izen nere idazteko txandie, gaurko eguneako mouko textu bat denk hau, zergatiye jakingozue aurreotxuo.
Hasteko neretzat kapitalismo musikala zer dan azaldu nahiko nike. Kapitalista musikalak, musikie negoziyo bat dala usteiñaben hoiek dituk, bai talde, sello, areto eo enpresa promotorak. Kapitalista hauetatik, zilegiyena ikusteiñatena taldiek ditunk, azkenien beayek sortzebaiñabe musikie, nahiz eta bestiek hauei esker iteñaben beayen negoziyue. Negoziyo adibide ezberdiñek zarenk, oain sayako naunk hauei buruz esplikaziyotxobat ematen, danana ezingoiñat eman, baño +- idea bat in ta hauek zein dien jakiteko, sartu oin ospatzean durangoko azokako orrialdien.

Lenik eta behin, selluekin sartuko naunk. Garai baten alternatibo moduen hasi itunan grupo askon sellue denk gaur egun Mauka selluekin. Sello hau, 2010ien sortu zala jartzeink interneten. Hauen esanez, grupuen manager izetiez gain, kontzertuk lortu, diskuek diseñau, etab. luze bat ite omen dizkiñabe. Hauek grupuek lortzeko tratu ezberdiñek itexkiñabe, kontzertu haundiyek izengoitubelakuen hauekin fitxauezkeo ta olako gauzak… Adibide bat, talde hoiek jotzeñaben kontzertu bakoitzeko diru kopuru bat kobratzie, normalien %10a o geyo kontzertuko. Oixe mauka.
Beste adibide bat, musikazuzenean webgunien puestue denk. Aurten 52 talden diskuek izengotxiñabe salgai. Talde bakoitzei hor diskue jartzeatik, 80€ kobratze zixkonabe. Hau dek, 80€x52talde=4160€. Durangoko azokan puestue jartzien kostue oindala pare bat urte, 700€kue hunan. Pentsau zuloi etzionk.
Pare bat adibide bakarriken ditunk hauek, urtero etzekiat zemat puesto eoteitunk bertan, beraz pentsau zemat diro moitzenan “kulturiatik”.
Baño nere textue eztenk kapitalista hauek aipatzea bakarrik mugatzen, baizik eta hauei nola aurre in jakiteko irizpide batzuk ematen sayako naunk.
1.- Durangoko azokan ez erosi. Urtie jun ta urtie etorri, ta urtero gero ta geyo, talde askok (bai, askok) beayen diskuek azoka hontako ateatzeixkiñabe. Klaro nola nobedadie dan, preziyo altuxeo bat jartzie normala denk, ta normalo denk, hau pasau ondoren saldu eztien diskuen preziyuek e bera itie. Adibide bat jartzeko, oain dala 2 urte atea zuen talde bateko kide batek beak esandakuen arabera, Durangoko azokan beayen cdie 10€tan zeoala salgai, baño lasai eoteko, ortik astebetea tabernatan 6€tan eongo zala disko bea. Klarue denk adibide hau ez?
2.- Durangoko azoka alternatibuen erosi. Aurten zoritxarrez etzeonk, baño beste urtetan eon izendenk, hemen erosi ezkeo hurrengo puntuekin bat ingoenk. Alternatiba bezela, Bilboko DDT selluek lokala jarriberdink durangon. Aholku bezela esan, ta experientzitik hitzeiten, beste azokan zeozer erosiberbaenk, aurrena alternatibuen beitu, askotan merkio eoten baidenk, eo gorputzaldi hobie uzte baidink hor erostiek.
3.- Mugimendu alternatibuek defendau. Mugimendu alternatibue, antikomertziala o nahi dezutena dek, gaur egungo talde haundi geyenan jatorriye. Beau gabe ezer ezunan eongo. Mugimendu hau dek ideala bizik jarraitzie ahalbidetzeuna, ta ez grupo iraultzaile haundi hoyek iteiñabena, asko hitzein bai, baño 1000€atik ez bada nanai. Formula errex bat ibiltzie zeonk hemen: Dirue gora = Ideala bera. Aldi berien puntu hontan sartukoxkiñat len aipautako bai areto ta bai promotorak. Mugimendue bizik mantentzeko berrezkue dek, dirun interesin menpe eztauden gaztetxe ta gazte asanbladak, eo bestelako kolektibo antikomertzialak, hasten dauden talde hauen kontzertuek montakoitunak, nahiz eta 4 katu azaldu, nahiz eta ez in kaja haundik, sarrera merke ta duin bat ezarriz, ez areto haunditan bezela, ateatako diruen geyengue kapitalismo mota hau sustatzea bideratzeana, adibidez portzentaje haundina grupo haundi hauei emanez, talde “gaztiei” uxkeri bat pagauyez.
4.- Lapurtu (zeba ez?). Len aipautako ziklo kapitalista hortan, nun sello hoyek grupuen kontura dirue eiteñaben, ziyegi izengoenk ba beauei materiala lapurtzie? “Quien roba al ladron 100 años de perdon”. Betire jakiñez zeñi lapurtu, eo zeñi ez. Era asko zaudenk, hemen aipau ezin ditukenak.
5.- Kopiau ta rulau! Deskarga librie sustau, ta musikie zabaldu.
Espero diñat testu honek zer pentsau emangoula, ta geyenbat jendiek ikusi dezan zer moitzean hor atzien. Aldi berien talde gaztiei esan ez uzteko engañatzen, “la ostia” izengoala Hatortxu baten jotzie, baño oñdik eta hobie dala, nere ustez, EHko eozeiñ gaztetxetan jotzie.
Hurrengo baten segiukoñat gai honi buruz, datu zehatzokin ta seguruo, azken fiñin goiz baten idatziteko textu axkar bat izen baidenk hau.
Akatu enpresa musikalak, babestu zigilu txiki antikomertzialak.
Sortu bandak izorratu legea.

1 Iritzi

  1. Izeba Tomaxa

    2017-12-10 at 12:52

    Oso ona!
    Hemen askok eztinabe ulertzen holako erabakiyen atzien zer ezkutatzenan, erabaki “pertsonalan” ondoriyuek Euskal Herriko panorama musikalantzat. Pena bat.
    https://www.youtube.com/watch?v=8HDyi0Z8lOs

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2017 Kontu Lepo