Ta zuek zer?

Gaur esperimentu bat proposatzen dizuet.

Orain arte kulturaz eta arteaz modu abstraktuan mintzatu naiz, agian artea zer den edo zer ez den esateak konpromiso handiegian jartzen duelako bat. Baina, aldi berean, historian zehar, hainbatek (honezkero jakin behar zenukete zeinek…), ez dute erreparorik izan ARTELAN etiketa, eurak nahi bezala  erabiltzeko. Jarriz, kenduz, gutxietsiz, goraipatuz, salduz.

Ariketa honekin abstraktutik konkretura pasatzeko saiakera bat proposatzen dizuet. KontuLepok ematen digun anonimotasun honetaz baliatu eta artearen inguruan duzuen iritzia beldurrik gabe emateko aukera bat da hau. Artea zer den eta zer ez den esaten duten horien hitzak zalantzan jartzeko aukera.

Esperimentuak honetan datza. Adibide batzuk jarriko ditut, euren artean ezberdinak, eta zuek hauei buruzko iritzia eman behar duzue. Zer iruditzen zaizuen esanez eta zuen ustez arte kontsideratu daitekeen ala ez, eta, noski, zergatik, argumentatuz.

Beraz, orain, zuena da hitza.

Portzierto: Hau ez da modan dagoen partaidetza metodo eraikitzaile bat, bota zuen kaka, KontuLepo dira eta.

1.-

2.-

3.-

4.-

5.-

6.-

7.-

8.-

9.-

10.-

 

 

 

10 Iritzi

  1. Hiru arte mota daude
    1.- Traszendentie, erotikue (zentzu platonikuen); pertsonie fenomenikotik aszendiu ta jainkuekin kontaktuen jartzeuna. Hau litzeke hemezortzi ta hemeretzi alemaniarra: Schopenhauer, Goethe, Nietzsche ta abarrak.
    2.- Soziala: jainkuekin ahaztu ta fenomenikuen, inmanentien atentziyue jartzeuna. Hau litzeke arte politikue. Sobietak eta hogeiko hasierako artien sozializaziyue.
    3.- Mierda posmodernue: eozer gauza itie, ite aldea. Hau litzeke gaurkue.

    Neetzako poiesiye (poiesis) entenitzeko modu bakarra igoera erotikuen proiekziyue da, espero eztan bide batetik (inork eztaki-ta nola iyo!). Mierda posmodernue ta arte politikue berriz egunero ikuste deunan errepikapena die: mimesiye.

    Muturreko zentzu baten Edertasune ta Izugarritasune (sublimie) die artie, ta bi atributu hoiek badie bakarrik, muturrien, jainkuenak. Langile-klasie beti langile izitea mugatzie ta igoera (plazer) estetikue kapritxo burgestzat kontsideratzie bada narratiba iraultzaile klasikuen akats izugarri bat neetzako.

    Hori esanda, baaket dudie baieztatzen zuek jarritakotik batemat artie ba al dan. Neetzako inor ez.

  2. Aupa, interesgarriye iruitu ziten/k baño ezti(ñ)at puntu bakoitzekin praktikan jartzen asmatzen. Gai ikuste bahaiz adibide bakoitze nun ta zeatik kokatzen/kan azaltzeko, eskertuko niken/k.
    Ta horrez gain, erotikuen kontu hori hiretzat zer dan ulertziere gustauko zite(n)an, hola esanda ezti(ñ)at eta ulertzen.
    Barkau ta eskerrik asko!

    • Jaja. Aer asmatzeten.
      Eros-ek maitasunei iteyo erreferentziye. Maitasunek bi eratakue izen laike teoriyen ta termino absolututan: behetik gorakue (/) ta goitik beherakue (\).

      (/) Behetik gorakuek gizakiye jainkuen tokiyen jartzeu, momentuen badare. Horri ‘Eros’ platondarra deitze zako. “Fenomenikotik aszenditziek” esan nahi du espazio-denborie ta kausalidadie atzien laga ta dimensiyo aparteko batea igarotzie non Esentziye azaleratzean: Egiye. (Egi estetikue).

      (\) Goitik beherakuek esan nahi du, berriz, Jainkuek iteula jaitsiera bat gizakiyenea. Horri ‘Agape’ hotseite zako. Eros kontzeptziyo paganue dan bezela Agape bada kristaue.

      Estetikie, neetzako, Ontasune (‘agathon’) ta Edertasunen (‘kalón’) aurkikuntza’ dedikaziyue da. Bikote horrek, ordie, beaien osotasuneako hirukote baten beherra dauke: Maitasune. Baino Maitasune bada, era berien, Ontasunen ta Edertasunen batuketa bat. Esan laike Ontasune ‘Agape’ dala (jaitsiera kristaue), ta Edertasune , berriz, ‘Eros’ (igoera paganue).
      Edertasun pasional hutsek ontasunik gabe ezingo luke Maitasune bilakau. Ta ontasun hutsalak edertasunik gabe ez luke ezta Maitasune esan nahiko. Maitasunek biyen beherra luke osotasunien.

      Edertasune Egiye dan heinien, ta Ontasune Justiziye, ustet Estetikie disziplina Politiko-Etiko bat bailitzan hartzie badaola, zientzi politikuei kontrajarri dakiyoken jardun bezela.

      Nahikue liau naiz ta ustet esplikau detela zeatiken Politikie (politikeue, zientzi politikue) ukau ta Estetikie aldarrika beher dan (ontologiye, etikie, elkar-tzie-eo-ez).

      Artiei dagokiyonez, esate nun artie dala espazio-denborazkotasunetik igoarazteiguna. Kausalidadiei ta denborazkotasunei lotuta daona kontingentie, erlatibue ta zatikatue dalako, Gezurre. Egiye, berriz, eternue. Hau Schopenhauer ta Nietzschen narratibie da. Petit-bourgeois baten kapritxotzat hartu izen die holako diksursuek. Eztakit. Neetzako badu baliyue.

  3. “A?”-ri zuzenduta jun da galderie, jeje.

  4. Danok ezteu artie leku igualetan billatzen ta topatzen

    [IMG]http://i66.tinypic.com/2v2eiap.jpg[/IMG]

  5. A?n sailkapena ontzat emanda.
    1.- 3
    2.- 3
    3.- 1
    4.- Ez artie
    5.- 3
    6.- Ez artie
    7.- 3
    8.- 3
    9.- 2
    10.- 3

    • Encías Sangrantes

      2017-12-07 at 11:36

      Ondo dao zure sailkapena. Baño nik ustet testuek edo experimentuek eztula proposatzen aipautako bakoitze artie dan edo ez, baizik eta sinpleki adibide batzuk jarriyez artien inguruen eztabidatzie (A?k induna alegiye). Zer deun buruen honen inguruen, badalako garaye gure hontaz hitzeiten hasteko, eta ez dena bestien esku utzi. Hobe izango zan A?n planteamendue sinplistie dan eo ez eztabaidatzie, alegiye, gaur egun ordun eztao arteik? Akaso ez gea kapazak gure artie iteko konformista batzuk gealako, eta ordun gaur egun artie iteben danak Posmoderno batzuk die? edo Progriek? Bada garaye kulturie gure iteko, atrebiu gaitezen behingoz zeoze iraultzaile itea, zeoze itea, nahi o ez Posmoderno puta hauek tarrue jantzigubek ez?

      • Artie, maitasune bezela, experientzi bat da. Eztao ez sujetoik ez objetoik. Ordun okerra da ulertzie guk artie ezteula iten ta best ebatzuk itebela, eo alderantziz. Kulturie ta artie bizitzetik bereizitako esfera bezela ulertzie ezer ez ulertzie da. Hain justu artie ez ulertzie ta maitasune ez ulertzie.

        Kanten zitie da Ederra dala interesik gabe atsegiñe zaigun hori. Interesik gabe, objetiboik gabe. Emate zien hiru sailkapen hoietan 2 interesauek die, ta bat ez. Kontue da espaziyuen ta denboran kokautako “gu” beti dala interesaue. Interes-eza gure “gu” espazio-tenporaletik at dao. Hori, ordie, ezta bilatzen, aurkitu baizik. Bilatzie beare interesa dalako.

        Arte poietiko-traszendentala iteunak (Sagrada Familia ta Gaudí, jo) eztu iten bea dalako iten ai dana ta bestiek dielako kontenplaukobenak. Iteu, existentziyek ez lukeelako zentzuik bestela. Sagrada Familia baten Agape dao (Edertasunen ideia jainkotiarra Gaudín buruen instalatzea, zerutik jaitsita) ta Eros dao (eraikitzen ai danan kontenplaziyuek dimentsiyo atenporal horta transportatze gaitulako).

        Eozeñ melodi eo bizi-gertaera bilakau ahal da artie. Artie bean baitan. L’art pour l’art.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2017 Kontu Lepo