Desalojo bat ziudade handiyen

Gauerdiko ordubata inguruen izengoa ta ostirala. Ilun dao oso. Ointxe komentau deu atzien utzi detenak ta biyok ilargiye iye daola betie. Pare bat egun faltako zaixkola osatzeko. Hemen behien, zementuzko ziudade hontan, hotza, halare, ilune, ta bakartasun eskergarri bat kalien. Nahiko harrigarriye bada hori, diskotekatako kolak ta basotubuen arrastuek ez somatzie. Aristotelesek arrazoi, ordie. Nola bateatu, nola ulertu berdin osotasune ta separaziyue, distirie ta grixe, zuzentasune ta okerkeye, Zerue ta Lurre. Kosmologi modernue (modernidadie), bean teleskopiyo ta metodo logikuekin, alper-alperrik dabil. Nunbaitea allau nahi! Noa? Ezta ezertaz konturatzen. Sekularizaziyuen pasue (erlijiyuen jarraipena bide ez-erlijiosotik) eztao parre in gabe behatzeik.

 

Berandu nabilelakuen hotzein diyot aurrien etorrikoanai. Ea ze martxa dabilkiyeben normalea ordu batzutan desalojaukoben etxien. Dana ondo al daon. Jendeik gerturau al dan. Etzat oso ondo eroitzen unibersidade-ikasle-etxe okupa hortan bizi dan jendie. Ziudadea allau ta belaxe jun nitzen berta, jendiekin pixkat eon ta aer bizitzeko aukeraik ba al tzeon ikustea. Ez eoteatik ezer etzan eon. Hor utzikodeu. Keinuek baliyo du, batasunek, laguntasunek. Beti pentsau izen det ni baiño egiatiyo diela okupa bizitzeaiken bakarriken. Horreatik nijue oaiñ. Horreatik deitu diyot hor bizi izen tzan lagunei, hala ta guztiz, atie irikoiten batemat aseguratzeko.

Sartu ta belaxe ikuskau ditut ezagunek zien xei aurpegi. Batek in dit kaso, detaillie eskertuz-bezela. Eztek eze, hi, hortako gatxaurek. Bestiek ezta kasoik. Kuarto estiloko baten dao txabaladie, kanutuek erre ta Ska-P izen beherko luken zeoze aitzen. Betiko eskaparetie. Nik eztakit jende honek gero nun bukatzeun biziyen. Ska-Pn doinuekin batea desagertzeien panoramatik-eo. Jolasdenborie balitz bezela.

Hemen iñok eztula saludatzen komentatze niyon lagunei. Posiek janda daudela. Beak baietz. Zenbat aldiz gertau izen tzikon bertan bizi zala gau oso bat pertsona batekin pasau ta hurrengo egunien kasoik ez itie. Ziudadeko gauzie izengoala. Eztakit. Hemen danak daude atomizauta. Nola ipini eozer komunien hola!! Zaindu ditzaun guk guriek, bintzet…

Inguruko korrillo batea gertarau naiz, ixilik ta ezer esateko asmoik pe, aitzea: “articulación movimiento antifa, bla, bla, ja, ja (…)”.

Jabetu da lagune nere etsipenaz, ta lagun-tzea etorri zat; etsipenien laguntzea. Ze iñ, nola baieztau zeoze gaur hemen!? Tarnac-eatik eta ‘A nos amis’-eatik hitzeiten bukau deu, iye beti bezela. Ze ai gean Unibersidade-matrikulie paatzen. Ze ai gean iñ nahi ezteun lana (soldatapekue) iten ustez ukatze deun bizi-modue ematie ahalbidetukoigun Unibersidade-titulue paatzeko. Ze ostiatan ai gean. Gure burue enagainatzen baino. Jolasien ai ote gean, gehiyo jotzeko militatzebenak bezela. Nola existiu laiken asanblea anarkista batek Unibersidadeko sotanuen. Hola eztao ezer afirmatzeik. Tristurie saihetseziñe izengo ezta ba!

Spinozak hiru afekton bidez esplikau ahal tzitun gizakiyen tonalidade existentzialak: desirie, poztasune ta tristurie. Tristurie ahultasune da, “giza-potentziyen ukaziyo sentimentala”. Teofastrok (Aristotelesen dizipuluek) aspaldi esango zun malenkoliye dala (μέλας | χολή; bilis beltza) gizaki paregabien ezaugarri nabariye. Adiera horren bertsiyo euskaldun famatuena Txilardegina izengoa iual: “Iluna da poesia, alaia ez da poesigarri”. Nei poesiyek eztit eze esaten ordie, poetak eztie, neetzat, paregabiek; ezin deu hil. Tristurie ahultasune da. Iñ inber (baiño ze?!), ta Spinozak bezela kontrajarri nahiko nuke “Meditatio Vitae”  bat “Meditatio Mortis”-en kontra. Akziyue poesiyen kontra.

Kaletik buelta bat proposau diyot lagunei, ateko barrikadie sendotzeko zeozerren bille. Zeoze billauko deula: puntalen bat ez bada, txarrantxie ta hesi omat eo. Oin dala aste batzuk Unibersidadeko patiyuen kanpin-dendakin jarri ta 15-M berri bat sorpizten saiau zien hoietako bat e hemendik dabill. Etxeik pe daon hotahamapiko urtekue da ta ze inber du ba bean referentie 15-M bada! Hirurok animau gea bueltillie itea. Hamairu bat etxadi igaro ta ikusi deu hiru bat metroko hesiz itxituta daon obra-gune bat. Nere lagune ta biyok bate pentzau be salatu deu hesiye. Bestie bijilatzen geldiu da. Lau solairuko andamiajie, palak, puntalak, kotxe bat. Danetiken dao obra-eremu hontan lapurtue iziteko esperuen. Guardia baten linternien argiztapena re ikuskau deu. Argiye norabide kontrajarriyen daola aprobetxau ta hiru metroko puntal zar bati heldu, desengantxau ta a toda ostia in deu ospa hesi gainetik.

Errez in ditugu, ixkutuen, berrize, okupa arteko mile ta hirurehun bat metruek, bi zutabiek ate-aurreko eskaileran kontra apuntalauta Poliziyei atie botatzie asko kostako zakobela jabe. Aer egun batzuk atzeatzean desalojue eo eztait pa. Peñiek okupan kaso in gabe seitzeu, beaienea, Skapen suzedaneo bat aitzen. Lagunei bara gehiyegi eman nahi ez ta lurrien etzan naiz, lo pixkat iñ ahal iziteko postura bille. Hotz pixkat iteu. Mobillea beitu et ta ilargipien atzien utzitako lagunen mezue nauken: ‘Mertzi etxea laguntzeatik. Hiru muxutxo bialtzeixkitzut gaba osuen zehar bana ditzazun’. Zaitu ditzaun guriek…

Goizeko xeiterdik aldea jaiki ta daoneko jendie kanpuen dao, Poliziye noiz etorriko zai eo. Inguruko korrillo batea gertarau naiz, ixilik ta ezer esateko asmoik pe, aitzea. Iñok “epa” bat e ez. Hor seitziek zentzu handik eztaukela ebatzi ta martxa in det. Ni baiño lagungarriyo izengo otea puntal zaharra. Zaindu ditzaun guriek.

1 Iritzi

  1. Earra, zorionak

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2017 Kontu Lepo