Progriei

Txoko honek emateitu hamaika aukera. Anonimue dan momentutik politikoki zuzena izan gabe barrue askatzekore baliyo dezake. Azkenaldiyen, biziyen gorabeherak tarteko, ohi baño jende “progre” geyokin eoteko aukerie izan det. Hau da, ezkertiar, guay, postmoderno… jendiekin. Bada, esan bezela txoko hau anonimue danez, progre jende honeatik benetan pentsatzetena esateko baliauko det… (bai koldar bat naiz, enaiz beayei aurpeira gauza hauek esaten atrebitzen)

Baño zer da progrie? Nik neuk ezaugarri jakin batzun arabera identifikatzeitut. Itxuriei beituta, progie “ondo” jazteala esan daiteke; gaur egun oso modan daon hipster itxurie eduki dezake, eo iual infromalo jantzitare ikusikoiteu, beayek kontrakue pentsaarazten sayatzen baiere asko beitzeyobe beyen itxuriei (Danok? Ite deu hori?); baño tira, itxuriena gutxiyenekue da…

Progriek esan laizke itsasuen oso ondo moldatzeien arrayek diela; alegiye igeriyen oso ondo dakibela. Esateako, berez eztie oso bertsozaliek orokorrien. Ta parrandan edo afai baten bueltan bi amateur bertsotan aituz geo, “aii australopitekus mozkor jendie…” eo antzeko zeoze pentsaukou. Baño oain txapelketa danez, ta bertsue modan daonez, asko interesaukoie bertsueatik, ta beayen zaletasune mundu zabalai jakinaraziko diyobe (geyenak Lujanbion bertso famoso hoyek twitter eo instagram eo facebook eo auskalonun argitarauko zituen). Antzekue musikiei dagokiyonez. Musikaik modernuena ta esperimentalena gustatzeko joerie dauke progriek. Ondo aztertukou egoerie, ta zer gustau bertzayon panoramien arabera erabakikou. Danetik gustatze zayola esangou seguruna, ta kontziertuetan aniztasune eotie ona dala, arte horren bariante danak bizirautie ta bla bla bla… Baño Aisterratzura trikitilayek aitzea dijuen baxeritarrai eo gaztetxen batea kontzierto punkiyek aitzea dijuen makarrilliei sorbalda gañetik beitzeko joerie… Oro har, oso ondo egokitzea progrie modata, ta gañontzekue baaa buenooo tolerantie da progrie berez bañoooo…

Dana esanber bada, jende jatorra da progrie. Beti sayaukoa mundu osuei ondo eroitzen. Eta asko interesauko ezbazayore, zuri buruz galdeukoizu (zenek ez du iñ hori..). Progriei gustatze zayo jendiek beakiko irudi jatorra ta irikiye eukitzie, ta konprensibue, ta bestien arazuekin enpatizau ta bere borroka iteituna… Batzutan matte det progrie.

Esan bezela, progriek ezkertiartzat du bere burue, baño partzialki ezkertiarra izangoa…; esan nahi det, iual feminista sutsue da, ta bere burue deseraiki eta genero rol danak ezabatzeko sekulako formakuntzie eukikou, eta geo etorkinek laguntza geyegi jasotzeituela ta protesta eingou. Eo animaliyek ez hiltzeko haragi ta arrayek jatiei uko eingoyo, ta geo langilliek esplotauez sortutako barazki transgenikuek jangoitu. Iual krisiyekin prekariedadie daola ta hasarrau eingoa, baño grebatako piketien aurka azaldukoa (greba ez iteko eskubidie (!!!)…). Progrie kontraesanan gorengo mallie da. Batzutan gorroto det progrie.

Giza eskubidiek bibliatzat eukikoitu progriek seguru xamar; baño etxe bat okupatzie… joe eske jendiek lana einda irabazi du etxie erosteko dirue taa… Oso humanue da progrie, garayen arabera ondo demostratzeu hori; gaur welcome refugees tokatze bada, ba WELCOME REFUGEES; biyer je suis paris tokatze dala, ba JE SUIS PARIS! Eta gora Kurduek! (nunbait aitu du zeoze ondo aidiela, ta gañea feministak!!).

Hori bai, ezkertiarra da progrie, baño biolentziyeee… aber. Badakigu gauzak gaixki daudela, baño joe… Jarrera baketsuekin lortzea legitimidadie, ta gañontzekue jarrera extremistak die. (ta Zaran eo Burger Kingen ordu mordo bat sartu ta mierda bat paatzie ez da biolentziye? Eo sare sozialetan zerbait idaztearren kartzelaratzie ez da biolentziye? Jayotzetik lana eitea kondenatzie ez da biolentziye? Estatuena bakarrik izen ber du biolentziye?) Enfin..

Arazue osotasunien eta errotik ez ulertzie da progrien arazue. Edo ulertu nahi eza. Aladamenekuen praka zulauei partxiek josten jardutie. Total, beai prakak zulautakuen berriyek erosteko dirue dauke! Aiii progre, jakingo bau(na)ke ze oztopo haizen(an) mundu osuentzako praka berriyek nahi ditugunontzat!

Baño lasai, josteko makina zahar bat konpondu deu, hariye ze dendatatik harrapau pentsau deu, josteko kurtsillo bat bukatzen aigea, ta progriek bere petatxuek erosten segitze badure, gu mundu osuentzako prakak josteko pronto gea laiste!

6 Iritzi

  1. Hobeto etziok esateik. Nahiz ta progre askotan eskubitik ezkerra desakreditatzeko termino bezela erabili. Progriek dituk hipsterismo puta hontan bizi dienak, postureotik ta postureuentzat bizi dienak. Beti eon izen dituk modak, ni gaztie nauk baño bazakiat hippismuek, punkek… bezelako korrontiek modak hituala, baño ideal batzuk zauzkiaben atzetik, mundue beste era batea ikuste ziaben. Gaur egungo moderno hauen eginkizun nagusiye bestiekiko ondo geatzie dek, sentitzekena eo bizitzen aiaizena porkulo emateiken bitartien. Hoixe dituk, umetxo hutsek, itxuran ta itxurantzako bizi dienak, naturaltasune gero ta gehio galduz. Ideologiyei buruze earki mintzo haiz, mass mediak ikutzeitun feminismo ta animalismuen defensore bezela aurkezteituk, baño emakumien ta animaliyen arazuek nundik zatozteken ulertzeko ez potro ta ez gogoik etzakebek. Niñitos del siglo XXI

  2. Eroskiko letxugie

    2017-12-05 at 22:47

    Artikulue letzen hasitakuen, identifikauta sentiu nauk. Pentsau diat: ostra! Hau nereatik o o ni bezelakueatik ai dek. Pixkat behero… ostia! ostia! hau ni bezelakueatik ai dek, baño dixkurauta ziok. Pixkat behero… ostia! ostia! ostia! O eztek ai ni bezelakueatik, eo oso dixkurauta zeok. Ta bukaerie alleatzeako ya lasaitu in nauk, ta pentsau diat: ez, eztek ai ni bezelako jendieatik, ze bestela ooooso dixkurauta ziok.

    Baño duda batekin nitxik ohera: hortaz, ni zer nauk hiretzat?

  3. Ez ditzaun konfundiu Saarra (Jakituriyen Arbolako Saaarra) ta letxuie ta transgenikue gañea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2017 Kontu Lepo