Trukie, dirue, kontratue. Askatasun ta berdintasun idean jatorriye

Bueno, azkeneko aldiyen baino zeoze laburro idatziko ote deu gaurkuen. Ze oi lata putie emate deuna jartze geanien (hau idazten hasi nitzenien jarri nun, ta penie eman dit kentziek). Bueno, animo totxoka honekin.

Gutxi gorabehera lehengo aldiyen saiau nitzen azaltzen nola gauzan jabetza pribatuen inguruen daon montauta mundu juridikue. Oinarri honen gainien eraikitzen dala gainegitura juridikue ta politikue kapitalismuen. Hau da, estatue ta bere funtzionamentue, riazanov xaharra ondo azaltzen ai dan realidade hori (heure ustez).

Gure San Marx zahar anakronikuek idea juridikuen inguruen ein zitun zenbait irakurketa (inkreiblemente eguneratu porzierto) botakoitut gaur. Ia ulertzeko moun iteten.

Lenguen esan genun pertsonan arteko oinarrizko harreman danak daudela elkartrukiekin lotuta. Bizirauteko ber dienak alegiye. Elkartrukien bi polotan bi pertsona daude (saltzaile ta erosle). Hau da, aldapeko sagarra bezela, beai zuzenien ezertako baliyo ez diyon zeoze iteko lanea juteana, hortik dirue ateatzeko ta horrekin bizitzeko ber ditun gauzak erosteko; ta saltzailie, bere produktue saltzeiona aldapeko sagarra bezela beste batentzat lanien ai dan bati, produktu hori beak zuzenien ez dulako ezertako ber, hortik dirue lortu ta ber ditun gauzak erosteko…ikuste deun bezela, ziklo hau ez da oin dala 150 urte emate zan zeoze; guk egunerokuen bizi deuna hauxe da. Marx putie.

Elkartrukien, dirue, ber dan produktueatik aldatzea. Erosketa ta salmenta momento berdinien emateie; segun zeinen ikuspegitik ikuste deun bat o bestie izengo da.

Saltzailiek eta erosliek, bata bestiekin erlazionatzeko berra dakebe, elkarrentzat beharrezkuek dien bi gauza dauzkebe ta, baino esku ekibokauetan (normala, zuzenien ber debena ez babe produzitzen…): Dirue dunak produktue ber du, ta produktue dunak dirue. Ordun, bakoitzek badu zeoze bestiek ez daukena, jabetzan. Ta ber duna eztu jabetzan lortuko berie hareatik trukau arte. Elkarrekin eukiko deben harremana trukatzea dijuzten gauzen jabetza eta ez-jabetza horrek baldintzatzeu; trukatzea derriortuta gaude.

Ordun, elkarren artien ber ditugun gauzak borondatez (indarra erabili gabe) trukatzeko, derrior errekonoziu ber deu bestie gure berdine bezela. Bea ta ni gauza banan jabe gea ta, alde hortatik berdinek. Ezin diyou indarrez kendu, nik bezela beak e lana ein du ta dirue lortzeko, nola lapurtukoiot ba? Nik bezainbeste deretxo badu baliokidie o justue dan truke batea.

Gure hartuemana baliyo berdineko bi gauza dauzkeben bi pertsona bezela ulertzea bertuta gaude alegiye. Bertuta esaten detenien esan nahi det, mundu guztiye elkartrukatzea derriortuta daolako. Hortik sortzea ta orokortzea berdintasunen ideia juridikue.

Askatasunen ideia juridikue berriz, guk esku artien daukeun produktu o diru horrekin ze ein nahi deun geuk erabaki ahal izetetik dator. Hau da, euro batekin dauketen erosmen mailie jakine da, baino ze erosi laiketen, hori nik erabakiko det, baita zeni erosi re. Berdine saltzailientzat. Txupa txups bat, zurito bat, lasanin zigarruek suelto? Erosi ta saltzeko askatasune da ideia honen oinarriyen daona.

Beraz, merkatuen parte hartzen deun kristo guztiye, juridikoki aske ta igualak gea, hau da, sujetos de derecho con abstractas pretensiones ilimitadas (Eugeny Bronislaovich Pashukanis, teoría general del derecho y marxismo. Stalin, jodiu hai, hemen natxeok berriz). Ta danok hartze deu parte asike, halaxe konportatzie beste erremeyoik eztaukeu ba.

Bizik mantentzeko erosi ta saltzien logikan konportatzea derrigortuta gaudenez, gure kontzientziyen lendabizi ta lege bitartez derriortuta ondoren, bestiekin harremantzeko modu bakarra ta definitibue hola ulertze deu. Baino ezta gizarte mota guztiyetan truketik bizi ber izen…

Ezta kasualidadie, frantziako iraultzako lemiek, liberte, egalite, fraternite, balore o idea goren hoiek azpimarratzie. Azken baten esaten ai geana da, merkatuen logikak harreman modu zaharrak absorbiu zitunien, hau da, Kapital-lana harremana ekoizpen modu nagusi bezela finkau ta auto-ekoizpen ta truke beharrik gabe bizitzeko aukerak deuseztatzen hasi zanakin batea, pertsona askie ta berdine izeteko ta ulertzeko modu konkretu bat jarri zula realidade sozialien.

Askatasune zerbait indibiduala bezela ulertziek bakarrik dakarki aldamenekue berdine bezela ikustie. Ta askatasun indibiduala, honuzkeo ulertze deun bezela, gauzen jabetza pribatuek bakarrik eskeini laizke. Ezta oso urrutira junber, halare, elkarren arteko erlaziyuek ulertzeko forma horrek gure gaitasun natural desberdinekin (fiskikuek, intelektualak, artistikuek…)zuzenien txokatzeula, eta baita gure aske izeteko ahalmena re erosteko ahalmenak mugatzeula konturatzeko (eozein ezta juten nahi dunien nahi dun lekura, lenuo lanetik pasau gabe).

Beraz, lenguen komentau genun bezela, gaitasun eta baldintza natural zein sozialan heterogeneidadie ixkutatzen du forma juridikuek. Espero det ondo ulertuko dala hau. Eztao desberdintasunik loiolako panadeira ni ta españiko erregie jute bagea erostea, saltzailin aurrien behintzet (ta hori ustetela etziyobela hari ogirik salduko; nei eztibe saltzen kabroi hoyek). Preziyo igualien erosiko genuke ogiye. Berdintasun osuekin beraz, modu justu baten.

Gero etxea jun ta nik berdura plater bat afalduko det, baino harek caviarra. Ta nik artikulo puta hau idatziko det, adierazpen askatasune eztala existitzen jakinda, ta beak irakurtze bau ta nahi bau, hori demostrauko dit querella bat jarrita injurias y calumnias in dizkiotela esanez. Gainea eroiko zaten marronazue zein izengo zan, imajinau laikezue. Beakin konparauta nik eztauket diru askoik, ezta botereik e. Baino biyok igualak gea juridikoki, erosle bezela ekintza iguala ite deulako; nundik eta noa allau gean loiola, ezta mundu juridikuei inporta zakon zeoze. Harek geyo baldin badauke, irabazita daukelako izengoa…o?

Dirue danok esku artien eukitziek botere desberdintasun hori ixkutatzeu egunerokuen. Abstraktuki berdintze gaitu. Hortxe ba idea juridikuen sorrerie, Marx zaharran arabera.

Salerosketiek, harreman ekonomiko-sozial sinplienak, txanponan bestaldien dakarki harreman juridikue bere forma sinplienien: kontratue edo “acuerdo de voluntades entre dos sujetos de derecho libres e iguales. Fenomeno ekonomikuei ertsiki lotutako realidade bat da beraz. Hau nola zabaltzean elkartruke harremanak ez dien beste pertsona arteko harremaneta, adibidez familira, beste baten ikusiko deu.

Kontun hartu ber deuna hemen hau da: ikuspuntu natural zein sozial batetik ezberdintasun salbaezinek dienak ixkutatzeko forma bat eraikitzeu truke sistemien oinarriye dan jabetza-ez jabetza dikotomi horrek; fenomeno honek asko zailtzeu ulertzie klase kapitalista ta langile klasien arteko ezberdintasun nagusiye: nundik datorren bakoitzek lortzeun dirue; Kapitala dan o diru gehio iteko baliyo dun dirue, o soldatie, lana in ondoren ateatzen dana (sinple esplikauta).

Espero det bukaera allako zinetela. Eozein duda, badakizue, galdeu lasai!!!

P.D.: Bazpare San Marx zaharrak honi buruz esate zunan zita zoragarri bat sartzeizuet.

Las mercancías no pueden ir por sí solas al mercado ni intercambiarse ellas mismas. Tenemos, pues, que volver la mirada hacia sus custodios, los poseedores de mercancías. Las mercancías son cosas y, por tanto, no oponen resistencia al hombre. Si ellas se niegan a que las tome, éste puede recurrir a la violencia o, en otras palabras, apoderarse de ellas. Para vincular esas cosas entre sí como mercancías, los custodios de las mismas deben relacionarse mutuamente como personas cuya voluntad reside en dichos objetos, de tal suerte que el uno, sólo con acuerdo de la voluntad del otro, o sea mediante un acto voluntario común a ambos, va a apropiarse de la mercancía ajena al enajenar la propia. Los dos, por consiguiente, deben reconocerse uno al otro como propietarios privados. Esta relación jurídica, cuya forma es el contrato –legalmente formulado o no–, es una relación entre voluntades en la que se refleja la relación económica. El contenido de tal relación jurídica o entre voluntades queda dado por la relación económica misma. Aquí, las personas sólo existen unas para otras como representantes de la mercancía, y por ende como poseedores de mercancías. En el curso ulterior de nuestro análisis veremos que las máscaras que en lo económico asumen las personas, no son más que personificaciones de las relaciones económicas como portadoras de las cuales dichas personas se enfrentan mutuamente.

Marx, K. El Capital, Sección 1, Capítulo II. El proceso de intercambio

 

 

 

 

 

2 Iritzi

  1. Bittoriña

    2017-11-30 at 9:53

    Aitortu beharra daukat maila altuegikoa egin zaidala, eta beraz agian ez dudala erabat ulertu, baina iruditzen zait (zuzendu horrela ez bada) ideia nagusiaren atzean trukearen (eta ondorioz merkatua) ideia gainditzeaz ari zarela. Nahimen edo borondatearen araberako eman-hartu erlazioak hobetsiz, autonomia komunalaren ereduan edo.
    Kontua da (eta eztabaida sortzearren), nire ustez horrek “konfidantza eremu” bat eskatzen duela ezinbestean: neurgarriak (izan ekitatiboak=”justuak” edo are, izan ez-ekitatiboak=”injustuak”) ez diren ondasunen hartu-eman benetako bat nahimenen arabera emateko elkarrenganako konfidantza dagoen eremu bat beharko genuke. Eta gizarte kapitalista honen barruan ere, oraindik badaude (tradizionalki konfidantzazko eremu gisa inposatuak izan direlako, bestalde) nahimenaren araberako hartuemana mantentzen duten esparruak: familia adibidez (ondasun komunala sortzen da familia unitate tradizional askotan, Ak x irabazi eta Bk y irabazita ere…dena dela horren irakurketa feminista egiteak eztabaida are interesgarriago egingo luke: komunalaren alde gauden bitartean A eta Bren elkarrekiko autonomia defenditzen dugulako, ondasun banaketa, diskurtso aurrerakoiaren baitan).
    Horrela, tokian tokiko talde komunalak sor daitezke (existitzen dira ziur aski ondo dakizunez), konfidantza eremu baten (auzo, gaztetxe, asanblada, “koadrila”, lagun talde…) baitan. Interesgarria litzateke horiek izan duten bilakaera ere aztertzea, eta hor ustezko konfidantza eremuak (edo ezak) zer eragin izan(go) duen.
    Konfidantzazko eremuarena etengabe errepikatzen dut horrek garamatzalako eztabaida zabal dezakeen eremura: alternatibak eremu lokal (lokalaren barruan txiki, gainera) horretatik maila zabalagora eraman nahi badira, ez delako konfidantza eremu hori existitzen (ziur aski ezta hemen idazten ari garenon artean ere, atera kontuak). Eta ondorioz, “komunitatea” ordezkatuko lukeen estrukturen beharra agertzen zaigu: Estatua, bere forma ugaritan. Ondorioz, ordea, nahimenaren gainean trukea gailentzen da, kasurik onenean truke justu edo ekitatiboa (produkzio baliabideen jabetza kolektiboa, estatu forman nahiz estatuaren aldaeren (kooperatiba bat, maila txikiagoan) forman).
    Beraz, guztiaren atzean estatuaren beharraren inguruko eztabaida legoke, hemen eta orain oso interesgarria (nire iritzi pertsonalean estatu propioa lortzeko aukerak dauden garai honetan).

    • Pashukanis

      2017-11-30 at 12:01

      Aupa Bittoriña!

      Uste det testuen edukiye ez dala hain urrutira juten, gehio azpimarrau nahi nun nundik datorren gure askatasune ta berdintasune ulertzeko modue. Merkatuen parte hartzeko derrigortasune dala gure arteko harremanak ulertzeko modue baldintzatzen duna. Ta kontzientzia horren gainien hartzen debela gizartie antolatzeko egiturek bere forma konkretue. Adibidez, estatu kapitalista, o familia kontraktuala.

      Bestalde, borondatien ta konfiantzie aipatzen dituzu harreman mota berriyek eraikitzeko gako bezela. Horren ingurun azpimarrau nahiko nuke, borondatie oso garrantzitsue izen arren, garrantzitsuna dala gure borondatie kondizionatzen deben baldintza objetibuek ezautzie. Gure egoerien kontzientziye hartzie. Ta hori jakinda, borondatie direkzionatzie. Nahitaez eroiko gea kontraesanetan, azken finien, hemen bizi gea. Baino, zer naiz ta ze uste det naizela, nere realidadie ta nere itxurazko egoerie desberdintzie emanberra dao nahitaez, norabide aldaketa bat eman nahi badeu.

      Autonomia komunala idea bat dan bitartien, hau da, bere edukiyek kontzientzia forma ta botere harreman kapitalistan arabera erakitzen saiatzen bagea, frakasoa kondenauta gaude. Autonomia komunala realidade bat eiteko, nahitaez merkatu logikatik haratagoko jabetza forma berriyek eraiki ber die. Gure eguneroko ekintzatan ez gaitezen sujeto juridiko izen, baizik eta sujeto natural.

      Jabetza pribatuen aboliziyuek bakarrik ekarriko dulako jabetza pribatuek baldintzatzen ditun kontzientzia, egitura eta botere harreman errealan aboliziyue (tartien, gizonak emakumien gain dun kontrola, emakumien kosifikaziyuen ondorio dana. Aipuen ikusiko dezun bezela, podemos apoderarnos de las cosas por la fuerza…ezta justue, baino bai reala).

      Hola, ulertzekue da estatu kapitalista batek dauken funtzionalidadie, bere oinarriyen daona mantentzie dala. Logika autonomo bat du. Sujeto indibidualan batura bezela boterie antolatzien emaitza logikue litzeke. Hortik teoria politiko guztiye.

      Eskuhartze externo batek logika hori deuseztatziek baino, beste botere antolakuntza forma batek estatue botereik gabe uztie egokiyo dala ikustet nik. Sagardue kupeletik basoa pasatzie bezela litzeke; ezin du aldi berien bi lekutan eon. Kupeletik basue betetzea bitartien daon denbora hortaz ai gea hizketan. Fluktuazio nola ezkondu, boteriei dagokiyonez (gutxigorabehera, ta beti re nere ustez). Bukaeran basue beteta, ta kupela hutse geatzie da askapen bidie. Hori guk ezautuko ote deun, zalantzak eukitzie zilegi da; baino hortan saiau gabe ezteu sekula jakingo.

      Bide hortan, ondo jakin ezkeo zein dien gure kontraesanak, eztet ikusten gaizki estatuen espazio politikuen burrukatzie. Baino ezin du izen horrek azken helburue, jan eingo gaitu ta len esan deun barne logika horrek.

      Beraz, maila lokala gainditzeko lehen baldintzie maila lokalien dauden proposamenak garatzen jun ta logika berri horren baitan koordinatzie izengo litzeke. Betire proposamen hoyek realidade berri baten eraikuntza badebe helburu. Sinple esateko, truketik haratago dijuzten produkzio moduek izenber debe; produziu, sortu, materialki. Gauzak sortu, trukea destinauta ez daudenak eta gure beharrak zuzenien asetuko dituztenak. Trukie bada arazue, ez-trukie dalako ertenbidie.

      Espero lagunduko nizula. Duda gehio badaukezu, hortako gaude!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2017 Kontu Lepo