Eskola-kirolaz

Eskola kirola aldaketa ugari ari da jasaten azken urteetan. Gure garaian berehala banantzen gintuzten mutilen eta nesken taldetan saskibaloi nahiz futboleko eskolarteko txapelketetan parte hartzeko. Gaur egun, ordea, gero eta herri gehiagotan ari dira eredu mistoa indartzen hezkidetzara bidean eta neska-mutilak elkarrekin ikusi ditzakegu txapelketa hauetan parte hartzen.

Hala ere, zenbaiti lehen begiradan logikoa eta positiboa iruditu arren, bada honen aurka agertu denik ere, eta ez naiz gizon-emakume tradizionalei buruz ari soilik, hezkidetzan sakondu nahi duten ikerlariei buruz baizik. Izan ere, elkarbizitzan sakontzeko eta mugak hausteko emaniko pauso honek badirudi ez duela fruitu berezirik eman. Ez da harritzekoa honela emakumeen parte-hartzea murrizten dela ikustea, jokoaren jabe mutilak direla ikustea eta neskak baztertuta egotea.

Kirol lehiakorraren munduan beti egongo dira alboratuak eta jokoa usaindu ere egiten ez dutenak, beti izan ohi baitituzte batzuek gaitasun gehiago besteek baino. Hori, eredu ez-mistoan ere ikusten dugu: genero berekoen artean ere, txarrenak, baztertu egiten dituzte. Abileziak garatzen dituena izango da errespetatua irabaztera bideratutako jokoetan, eta hauek izango dute jokoan nagusitasuna, irabaztea denei gustatzen zaigulako gizarte honetan. Beraz, eskola kiroletik kanpoko logikak berdin dirauen bitartean, alferrik saiatuko gara umeen jokabideak aldatzen kirol lehiakorren barnean.

Helduen mailan ere emakumeak baztertuak izango dira, kirol ia guztietarako gizonezkoen biologia hobea baita emakumeenarekin alderatuz baldintza fisikoei dagokienez. Umeetan, ez da horrelakorik ematen, baina badakigu oro har nork praktikatzen dituen futbola, saskibaloia eta gainerako kirolak eta nork ez; abilezia espezifiko hauetan eraginez.

(Etzazuela pentsa eredu ez-mistuen alde ai naizenik idazten, faorez.)

Kirola, barne logikak hala araututa, lehiakorra izango da beti, eta helburu honekin egiten den jarduera fisikoan bazterketak egongo dira. Horrez gain, lehiak gure buruan eragiten duen hezkuntzak ere alde negatibo ugari ditu gustatuko litzaiguken elkartasunezko gizartera bidean. (Lehen esan nun ba honeatik idatziko nula baño pereza dexentie emateit hortan sakontziek eta azkenengo momentuen okurriutako gai honetxeatik idaztie erabaki et.)

Honekin esan nahi dudana da lehiakorrak ez diren praktikak sustatu behar genituzkeela elkartasuna eta inklusioa giltzarri izango dituen gizartera bidean. Badirelako abileziak albo batera utziz adimena lantzea eskatzen duten jolasak, non, praktikak berak eta ondo pasatzeak hartuko duten garrantzia, eta ez irabazteak eta mailak ekarritako estatus sozialak eta abarrek.

Gizartea lehiakorra da bere esparru guztietan (baita euskal kulturiere, galdeu Agini bestela) eta kapitalismoak agintzen duen kultura guztietan, honen interesen arabera funtzionatzen dugularik. Hau guztia deseraiki eta harreman eredu berriak sustatzea besterik ez dugu, kapitalismoaren kultura homogeneo honetan indartsuenak gailentzen direlako: arraza zuria, gizonezkoak, ingelesa… Beraz, gizarte eredu guztiz berri bat behar dugu, denon logikak ezberdin funtzionatuko duena esparru bakoitzean, kapitalismoaren baloreak indartzen ditugun heinean herrialde zapalduetako langileen, bertako langileen (ze esanik ez emakume langilliek) edota euskararen aurka egingo dugulako.

(Aklaraziyuek eitea beira galdeu azpiyen lasai, hobeto elaboratzeko denboraikpe nabillelako nere ikasle sumisiyue dala ta.)

19 Iritzi

  1. “Gizartea lehiakorra da bere esparru guztietan (baita euskal kulturiere, galdteu Agini bestela)” hau eztakit oso ondo enteitzetan. Esplikauko faorez? bo, iruitu zat Agin Laburu izen ote leiken, ta bectso txapelketikiñ da bectsolayekiñ ze ikusiye ote dauken, baño bueno, jakiñ in nahi nik xeoxe geyo…

  2. KakaLerdue

    2017-11-29 at 10:15

    Hortik nitxik bai. Euskal kulturane kapitalismuen eraginez geure izaera zien gauzek merkantilizatzen ai diela ikusi leike, eta sisteman gero ta homogeneuo dien baloriek txertatze zaizkigu. Bertsuen billakaerie oso kuriosue dek zentzu hortan, berez bertsue alkar kolaboraiez eitean zeoze izetetik alkarrekin konpetitzeko zeoze billakatzealako txapelketien baitan, eta Aginen adibidien garbi ikustea ze eragin diyon txapelketien presiyo sozialak, nik neuk iñoiz eztiat eta bertsotan hain eskas iten ikusi (bukaerako agurrien esan tzian aste putie euki zula).
    Euskal kulturie honekin nik usteiat bere buruei harrika ai dala kontzienteki iñ o ez kapitalismuen baloriek sustatzeitun bakoitzien. Kapitalai etzeokelako komeni gu euskaldunek izetie, urtien eragiñez hizkuntzie bea nola zapaldu digun ikusi diaun bezela, ordun botere berri baten eraikuntzan hasi berko gaituk, beste balore batzutan euskerie ta kulturie indertzen. Kapitalismo barruen gaudenien “cuenta-atras” konstante baten gaudelako.

    • bale, mertzi! nik neuk eztet ulertzen nola iñ leiken bertsotan (ta beste ezertan e ez) tribunal puntuatzalle baten aurrin. nik ustet gauze bat dala bertsue ta beste bat dala bectsue (BECea biderauteko bertsue), ta bectsolai papelin jartzie… ba beste sumisiyo mota bat dala, eskola kirola eo ikasle sumisiyuen tankerakue. Egiye da askotan geure parte zikiñena (egue eo danaalakue) hor oso gustoa sentitzeala, hori re kontun hartu berra dao, nere ustez.
      ((oharra: eztet hika idazten eztakitelako ze giza-jenerokiñ ai naizen))

      • Ekarpen kultural oron posibilidade-kondiziyue anonimotasune dek. Beste dana ego ikaragarriye (ikarie emateuna, ta ez zentzu sublimien) ta ridikulue dek, goitik behera sexuauta ta indar-gose (zentzu nietzscheanuen) dien kalamidade-kuadrilla baten erakusketa pornografiko bat, zeinetan prentsaurrekue ta telebistie bilatzean ta erdi-purdikeye saritu.

        Hori esanda, “bectsolaritza” adiera ezinhobie, zoragarriye iruitze zik. “Utiken, ordun, bectzolayek!!!” inberdiau oihu, ta oihu horrek herriko paretak dardara’zi beizkik (kolorealdau, alegiye).

    • Bittoriña

      2017-11-30 at 9:30

      “Bertsuen billakaerie oso kuriosue dek zentzu hortan, berez bertsue alkar kolaboraiez eitean zeoze izetetik alkarrekin konpetitzeko zeoze billakatzealako txapelketien baitan”.
      Bertsoa beti izan da leiha, beti. Artzai txikiak eta Txirritak sagardotegi batean bertsotan egiten zutenean ere leihan ari ziren, nor gehiago izan, nork hartu besteari gain. Are gehiago, hor ere ego handia izan ohi zen, gero noren bertsoak zabalduko ote zituzten gehiago idatziz Hernaniko plazan, eta abar.
      Beraz ez dakit zer esan nahi zenuen zure esaldi horretan. Elkarri laguntzeaz ari zarenean bertso-jardunaz (bidea erraztu, ez itxi…) ari bazara, jakin txapelketan hori ere puntuatzen duela epaimahaiak, eta besteari bidea erraztea eta ez ixtea hobesten dela.

      • KakaLerdue

        2017-11-30 at 11:39

        Plazako bertsuez ai nitunan ni. Garai baten bertsolayek herriyen aurrea jendiek gozatzeko atatze hitunan, hor kolaboraziyue zion, baita bertso afaiek eiteieniene, alkarri sokie emanez jarduteiñabe. Artzai txikiye ta Txirritan adibidien ikustean bezela ordie, lehiare badaola ikusten ta bertsuek “berez” eztiñabela zertan kolaboratibo izen. Euskal kulturie historikoki lehiakorra izen denala esatie zakenau orokorrien, herri kirolak eta apustuek toki haundiye hartu izen diñabe.
        Hemen enaun ai bertsolaiek egurtzen, bertsolaiek beaieke oaintxe txapelketan parte hartu berra zakenabe ta ondoren plazak nahi baitxiñabe (Nerea Ibarzabalek lehene earki asko eite ziñan bertsotan baño beituyon ze eskaparate izen dan beantzat).
        Txapelketa Nagusiyen ikustenana en lehian formalizaziyo bat emateala, lehian normalizaziyue eta beraz sustapena, eta hori etziten iruitzen eraiki nahi diñaun elkartasunezko gizarte berrirako balore bat, zaharrana baizik, ta beraz, botatzekue. Ta elkar laguntziek puntuek ematiek etzikon izaera lehiakorra iñundik iñoa kentzen, puntuekin jokatzen ai haiz azken fiñien, eztiñat uste laguntzie aparteko sari bateatik eman ber genikeñanik.
        Orokorrea ordie jarduera fisikuekin bezelaxe kulturieire zentzu berri bat eman ber zonaulakuen natxion, kapitalismuen balorien reprodukziyuek gure kontra etorrikoitunelako beti.

        • Bittoriña

          2017-11-30 at 12:55

          Ez dakit ba… plazan ere, eta bait abertso afarietan, leiha hor dago. Leiha ulertuta batak besteari takatekoa botata haren gainetik geratzea duela xede. Besterik da, noski, babesleen kontua etab., bertso saioei dagokionez txapelketara bakarrik mugatzen ez dena.
          Beste kontu bat da (eta salto egiteko aprobetxatuko dut Ogrue hemendik dabilela, eta Hankak Lurrin (edo lurrun? karkar) saioan horretaz aritu izan direla, ea txapelketak benetan norgehiagoka diren neurrian plazako norgehiagoka forma ez dutela erreproduzitzen. Hau da, txapelketan helburua ez da eztena arma gisa izanda ofizioka lagun duzunaren gainetik gelditzea, hark baino bertso borobilagoak egitea baizik (puntu gehiago lortuta). Eta ados bertsolari askok poesiarako, metaforetarako…erakutsi duten zaletasunak gehitxo eragin duela, kasik betelana esaten dena baino gehiago izateraino, askotan. Hain zuzen horregatik uste dut txapelketa honetan joera hori zuen bat baino gehiago saiakera horretan bidean gelditu dela, eta aldiz sinpletasuna bilatu duen besteren bat zapatuko saioan finalera sartuko dela, seguru xamar.
          Eta noski, kapitalismoaren erreprodukzioez aritzeko ari gaitezke bertso txapelketaz edo beste ia edozertaz. Baina ulertzen dudanaren arabera gaia leiha bera da (eskola kiroletik bertsoetaraino), eta bertsoetan, behintzat, poesia edo ezten, leiha berezkoa du bertsoak (hip-hop ak bezalaxe, “gure ohituretan…” topikotik kanpo dagoena, bidenabar)

  3. Txirritak balore kapitalistak bultzatze zitun garai haiek bai latzak!

    https://eu.wikipedia.org/wiki/1936ko_Bertsolari_Txapelketa_Nagusia

  4. Txondorazpikue

    2017-11-29 at 23:10

    Iepa Josu.
    Eztek zehazki balore kapitalistak diela, nere ustez, baino bai kapitalismuek dana bere era erabiltzeikala.
    Ukaezine dek kapitalismuen indibidualismue eta lehiakortasunen beharra, eta aldi berien, kirol konpetitibuen oinarriyen hauek daudela, geroz eta markauo.
    Honekin lotuta, gure idolo eta erreferente nagusiyek kirolayek izetie eztek kasualidadie, ezta honen merkantilizaziyo totalare.
    Egun bertsolayek, musika taldiek eta abar holako txapelketa ta mobidatan sartuta eotiere eztek kasualidadie, “onenak” eta “irabazliek” batenbat izetea aileakoituk (ekonomikoki, beaien ustez) eta galtzailiekin gu, gaztetxien afai goxo eta zerbeza bat eaten (langilion biziye hola dek baakik, gerra danak galdu ta geo, zer dek pa txapelketa puta bat galtzie,).
    Gaztiek “onenak” eta “irabazliek” izetie nahikoiabe beti, “batenbat” izetea aileatzeko bestiek zapalduber hortan, kapitalismuen hola funtzionatzeik danak eta (You can win, American dream!).
    Gainea, oso zoauta eonberdik biziko meta bezela gaztetxeko hauekin zerbeza bat eaten bukatzie nahi izeteko hi!

  5. ostia barkau, nere izena I-kin idaztek, etzekiat ze “desliz” euki diaten

  6. Aber ondo entendiu deten. Ordun Amets ta Maialenek txapelketie irabaziz ekonomikoki batemat izen nahi diabe, ta gainea eztiabe Gaztetxetan kantatzen. Ok, barka molestatzie, laga ingozoat.

    • KakaLerdue

      2017-11-30 at 11:50

      Minduta ikuste haut josu, eon hai lasai.
      Ez gaituk ai bertsolaiei inungo egurrik ematen. Esaten ai geana ek (txondorazpikuei ondo ulertu bazoat) lehiakortasune negatibue dala ta txapelketan hoixe daola, konpetiziyue, Txapelketa deitzean momentutik.
      Bertso saio batzuk gaztetxetan iteituk ekitaldi kultural bezela, eta beste batzuk txapelketan, haueke ekitaldi kultural bezela, baño lehiakortasunien eta bazpaere Laboral Kutxak, Kutxabankek… finantziauta.

  7. Txondorazpikue

    2017-11-30 at 13:10

    Jodo Iosu… eo oso gaxki esplikatzenauk, eo oso aurreiritzi haundiyekin irakurtzeituk gauzak txo.
    Eztiat esaten txapelketa hortako juteienik, baino batemat izeteko helburue dunak mundillo hortan hori itea derriortuta daola bai. Gutxi gora behera horren araberakuek izengoituk etorritako lan eskeintzak eta abar.
    Bestalde, eztiat esaten Gaztetxetan kantatze eztiabenik, baizik eta holakotan parte hartze ezbaek seuruna hor gelditzea kondenauta haola.
    Baino bueno hi, ikustie nahi ezpaek enauk alperrik nekako, etzitek oso erantzun gardena iruitu hirie.

  8. maikamaika

    2017-11-30 at 13:30

    “Egun bertsolayek, musika taldiek eta abar holako txapelketa ta mobidatan sartuta eotiere eztek kasualidadie, “onenak” eta “irabazliek” batenbat izetea aileakoituk (ekonomikoki, beaien ustez) eta galtzailiekin gu, gaztetxien afai goxo eta zerbeza bat eaten (langilion biziye hola dek baakik, gerra danak galdu ta geo, zer dek pa txapelketa puta bat galtzie,).”

    Ba nik hau letuta bertsolaiyeatik ai zeala ulertzet, ta pixkat peligrosu ite zait, azkenin hor atzin e pertsonak darelako, beaiyen kontraesanakin, inor libratze eztan kontraesanakin. Ta bertsolaiyek esango nuke nahiko konprometiuta eon dila problema pila batekin… Eztakipa, neire begiko miñe indit!

    • Txondorazpikue

      2017-12-01 at 9:12

      Kaixo maikamaika!
      Asuntue argitzearren, kontue den kulturie, kirola eta gure bizitzako esparru danak merkantilizauta daudenien normala dala geure afiziyuek ofiziyo bihurtu nahi izetie, eta hontako kondenauta gaudela kapitalismuen bidiek erabiltzea (ofiziyo guztiyetan bezelaxe, eta hontan oso ondo asmatzeula gainea). Ezta zerbait pertsonala, estrukturala baizik, eta hortan sakonduberda, ez maila pertsonaleko epaiketatan (kasu hontan behintzet).
      Atzetik daon pertsonan danien bezela, zenbat elektrizista, antropologo edota Telepizzako langile, beaien kontraesanakin, “batenbat” hoiei afayek zerbitzen Gaztetxien, inolako errekonozimenduik gabe gainea?
      Ondo izen!

  9. “Minduta ikuste haut…” uiuiui! Gai bati buruz hitzeiten hasi ta epaiketa pertsonaleta pasau ohi gean mementu magiko hori…

    Bi gauz esan nahi izan nitun:

    Bat hemendik abiaute: “Bertsuen billakaerie oso kuriosue dek zentzu hortan, berez bertsue alkar kolaboraiez eitean zeoze izetetik alkarrekin konpetitzeko zeoze billakatzealako txapelketien baitan…” Bertsolaiyen arteko konpetiziyue aspaldiku dala esango nuke (txapelketien aurreku inkluso, gai politikuatik, klase gatazkiatik, hobio zein danaatik…), bertsu elkar kolaboraiez eitean kontu hoi oso politte da baina nere ustez oso eztabaidagarriye (kasu batzutan bai, kasu askotan ez). Treintaseiseko adibidie horreatik ipiniet, Txirritan garaiyen ere txapelketi eon bazaola eakusteko… Ta eztet uste denboapasa jungozinik bertsolaiyek (eo bectsolayek, eztakit nola deitu).

    2- Ta biarrena nere aurrekuk esplika dunez nahiko ondo ba holaxe, nik e hoi ulertu baitet, bereziki “galtzailiek gaztetxea ta irabazliek ekonomikoki batenbat izatea” ideia hortatik. Galtzailiek ta bereziki irabazliek izen bat dakebenez bat nahiko pertsonala intzait. Ta gaizki ulertu badet ba barkau gaizki ulertu izena. Ta gaizki azaldu banaiz, barkau hoi re.

    Baietz Agirre zortzigarren bectsolaiye!

  10. Iepa! Gauza batzukin ados artikuluekin, halare diskrepantzi batzuk badizkiau. Eskola-kiroletik lehen geniaun lehiakortasun sutsu horrek desagertu inberdikela usteiat, esan deken bezela, asko baztertuta geratzeituk eta partizipaziyo txikiyekin. Bestalde, konpetentzi “sanue´´ etzik txarra iruitzen ume baten heziketako (urte jakin batzutatik aurrea noski), honek bakoitzek ditun barrera psikologikuek gainditzeko baliogarri izatie zaukik eta, betire lehiakortasunek ekarri ditzaken frustaziyo eta presiyuek baztertze badituk (askotan guraso metetien kulpaz). Bai konpetentzi ta superaziyo termino hauek kapitalismuekin irmoki lotuta zaudekela, ta azkenin onenak irabazteikela, oso normalien. Konpetitziek onura batzuke badizkikela iruitzezik ordie, (KIROLIEN) umientzat aberasgarriyek izan dezakebenak heziketako, nolabaiteko talde-izaera hori, eskuzabaltasune…hori bai, hauek modu onien zuzentzen ditun gidari bat izanda.

    • KakaLerdue

      2017-12-01 at 13:04

      Apa txoritxo!
      Konpetentziye posible al da ordie frustraziyo eta presiyuek baztertuta? Horrekin batea, frustraziyuen beste aldien eon leiken bestiei irabaztien pozare etzat oso bultzagarriye iruitzen. Sanue izenakin hotseiteiounare pertsonalidadien araberakue dala esango nuke, konpetitzea ohituta daon eo ez daonan araberakue askotan, eta heziketa garaien behintzet (eskolako notatatik hasita konpetitze deunien txikitatik) neuri etzat posible iruitzen konpetentziyei kasoik in gabe lehiatzie.
      Horrez gain, talde izaeriere aipau dezu adibidez, neuri guztiz positibue iruitze zaitena, baño konpetiu gabere ein leikena. Eskuzabaltasune eta talde izaerie (esklusiyo gabe) nik uste berdin-berdin (edo hobeto) landu leizkela jolasan bidez eta gaur egun mota hontako jarduerak landu berko genituzkela, egunerokuen nahiko derriortuta bagaudelako konpetitzea modu oso negatibuen eta horren baitan garatze deulako pertsonalidadie. Baño karo, jarduera fisikue ezin deu pertsonalidadie garatzeun burbuja bezela hartu, helburue bide danetatik lehiakortasune utzi ta elkartasune garatzie litzeke. Lan haundiye ikustet nik behintzet arlo geyenetane.
      Eskerrik asko!

  11. Lehiau ordie umiek txikitatik itebe, iye jolas denetan, ta bai edade hoyetan lan inberda emaitzek garrantzirik euki ez dezan, ta bai lehen aipa dituten gauza hoyek ( talde izaerie etab) beste modu batea lortu ahal diela. Baño edade batzutatik aurrea, zerdauke txarra lehiatziek? Bakoitzek modu batea ikusi laike, ta gizartiek zentzu okerrea eman dezake, baño etzat txarra iruitzen modu onien eman ezkeo. Ezta bestin gain geatzeko zerbait bezela ulertuber eo hierarkizaziyo moduen, nik behintzet eztet hola ulertzen. Barrenak askau ta disfrutatzie dao, lehiau bitartien. Ondo segi!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

*

© 2017 Kontu Lepo