Gazte, kontua duk ez haizela nahi duana egiten ari,

 edo ari bahaiz,

gaizki ari haizela besterik gabe

Charles Bukowski

 

Egin nahi ez ditugun

gauzak nola uka

“etorkizun on” baten

fedea degu ta

geure inguruari

erreparatuta

jendea somatzen det

bizitzaz ahaztuta

denbora geroari

hipotekatuta.

 

 

Baina hasi ezkero

ametsak kamusten

ez zaizu asko kostako

moralari eusten!

Antidepresiboak

salduko dituzten

farmazeutikak dabiltz

eskuak igurzten

negar egiten ere

ez digute uzten.

 

Prefabrikatutako

desirak irensten

gailurrera heldu den

jendea miresten

“guztia posible da”

nahiz ta hala ez den

irakasten digute

guregan sinesten

baina huts egiteko

ez gaituzte hezten.

 

 

 

Sinistuta kontatzen

dizuten erdia

goitik beherakoan

a ze aberia!

Ez zera iritsiko

hain da ageria

hankak lurrean jarri

dastatu egia

lokatzari gustua

hartzeraino ia.