Hutsa sentitzen naizen momentuak huts – uneak dira,

agerian dira norberaren hutsuneak huts – garaian,

noizbait egindako hutsaldi, hutsegite eta frustrazioen lekukoak huts – aldian.

 

Hutsa sentitzea ez da hu(t)skeria, baina bai norberaren hutsarteak betetzeko motibazio, hu(t)stasunari buelta emateko huts – unea.

 

Hutsak persepzio ezkorra ekarri ohi dakar,

nakar ikuspuntu desberdinetik begiratzera,

ematera bete sentsazioa,

motibazioa huts – uneak iraultzeko,

moldatzeko nahi dugun hortan,

lotan ez geratzeak duen garrantzia hauspotuz,

indartuz norberaren kontzientzia,

militantzia pertsonalak badare,

halere errealitateak hor jarraitzen du lakar, makal, takar

 

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

 

Eliza hutsak ditut maite bestelako edukiz moldatzeko, izan liburutegi nahiz asketxe, jendez gainezka daudenetan hutsarteak betetzeko. Norbaitek esango dit hori ez dela nire onerako eta beharrezkoa dela eliza arima hutsak gidatzeko.

Nik esango diot, “jainkoak sortu zuela mundu zikin hau, lehen aldia zenez gaizki atera zitzaiola eta berri bat sortu behar duenean telefonoz deitzeko”  (kar kar…)